2014-10-15

Aurrera

Iņaki Petxarroman

Epaileek artxibatu egin dute Egunkaria-ren auzi ekonomikoa. Bukatu da, beraz, itxitako kazetaren aurkako auzibide luzea. Ez da justiziarik egin. Gehiegi galdu da bidean: adierazpen askatasuna, zuzenbide estatuarekiko sinesmen apurra, giza eskubideen bermeekiko konfiantza, energia, denbora asko eta euskarazko egunkari duin eta erreferentziazko bat.

Pozgarria da albistea. Inputatuek jasan behar izan duten nahigabe, ezinegon eta ardura amaitu da behingoz. Lasaiago lo egin dute gaur. Baina gogoan geratzen dira torturak, espetxea, mehatxuak eta gezurrak. Euskarazko prentsaren eta euskalgintza osoaren bidea eta ohorea zikindu nahi izan dituzte, haren gainean susmoaren itzala zabalduz. Eta, hori dena, estatuaren egiturek eskaintzen duten inpunitate osoarekin.

Ezin ahaztu bidean geratu direnak eta Egin-en aurkako auziagatik oraindik ere espetxean daudenak. Ez da lasaigarria Topatu.info eta Apurtu.org bezalako webguneen aurkako erasoak ikustea, ez eta kazetariak, euren lan profesionalarengatik, Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitzen jarraitzea ere.

Egunkaria-ren aurkako bidegabekeria luze honek agerian utzi du euskarazko herri ekimeneko hedabideek eta euskalgintzak arerio asko dituztela. Izan dituztela eta badituztela. Eta haiei ere mezua helarazten die amaiera honek. Min handia egin dezakete, baina, trabak traba, Egunkaria-ren proiektuak aurrera jarraituko du.

BERRIAko gehigarria (2010-04-13)
BERRIAko gehigarria (2010-04-13)
Epaia PDFn (2010-04-12)
Epaia PDFn (2010-04-12)
BERRIAko gehigarria (2010-04-27)
BERRIAko gehigarria (2010-04-27)
BERRIAko gehigarria (2014-10-15)
BERRIAren gehigarria (2014-10-15)
BERRIAko gehigarria (2015-12-06)
BERRIAko gehigarria (2015-12-06)
'Gezurra ari du' liburua
Gezurra ari du liburua PDFn
'Amesgaiztoa' liburua
Amesgaiztoa liburua PDFn
Egunkaria.info webguneak
Egunkaria libre!
Egunkaria International

Berria.info 2009