2014-10-15

'Egunkaria'-ko langile ohien oharra

Euskaldunon Egunkaria-ko langile ginenok, 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilaren operazio baten ondorioz lanposturik gabe utzi gintuztenok, poz handiz hartu dugu orduan hasitako bidegabekeria behin betiko bukatu delako albistea. Egunkaria ixtea adierazpen askatasunaren eta euskal prentsaren kontrako erasotzat genuen, eta, auziaren erabateko artxibatzearen aurrean, ideia horixe berresten dugu.

Ez dugu ahazteko 11 urteotan auzipetuek nozitutakoaren larritasuna: atxiloketa bortitzak, inkomunikaziopeko torturak, espetxealdiak, zigor eskaerak.

Ez dugu ahazteko, ezta ere, jasotako elkartasun olde erraldoia. Gure alde egon diren guztiekiko esker ona haien laguntzaren tamainakoa da.

Eta ez ditugu ahaztu nahi Egunkaria auzia-ren itxiera zuzenean ikusi gabe geratu diren Luis Goia, Inma Gomila eta Martin Ugalde. Gaurko gure pozaren erdian, gogoan ditugu.

Era berean ditugu gogoan Egin egunkarian egindako lanagatik preso dauden Xabier Alegria, Jose Luis Elkoro, Pablo Gorostiaga, Manuel Intxauspe, Isidro Murga, Patxi Murga, Xabi Otero, Javier Salutregi, Carlos Trenor, Jexuxmari Zalakain eta Iñaki Zalakain. Eta adierazpen askatasunaren kontrako erasoak ez dira bukatu, zoritxarrez. Halakoei aurre egiten segitzeko prest gaude.

BERRIAko gehigarria (2010-04-13)
BERRIAko gehigarria (2010-04-13)
Epaia PDFn (2010-04-12)
Epaia PDFn (2010-04-12)
BERRIAko gehigarria (2010-04-27)
BERRIAko gehigarria (2010-04-27)
BERRIAko gehigarria (2014-10-15)
BERRIAren gehigarria (2014-10-15)
BERRIAko gehigarria (2015-12-06)
BERRIAko gehigarria (2015-12-06)
'Gezurra ari du' liburua
Gezurra ari du liburua PDFn
'Amesgaiztoa' liburua
Amesgaiztoa liburua PDFn
Egunkaria.info webguneak
Egunkaria libre!
Egunkaria International

Berria.info 2009