Azken elkarrizketa

Miguel Buen

Miguel Buen

PSE-EE-ko zerrendaburua Gipuzkoatik Espainiako Kongresurako

2008-03-06 - 19:00

 Erantzundako galderak

17

G. Eskerrik asko, Miguel, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrak BERRIAri teknologia berrien bidez aukera eman didalako hiritarrekin hizketan aritzeko. Berriz ere zuen esanetara gaudela esan besterik ez dut. Eta hilaren 9an bozkatzera joateko dei egiten diet irakurleei. Uste badute Zapaterok Euskadirekiko gauzak hobeto egin ditzakeela, ba bozkatu berari. Bestela, Raxoi izango dute, eskubi zahar hori.

16

G. Zer iruditzen zaizu EHAK-k eta ANV ezin aurkeztea Mikel

E. Urrezko aukera izan dute ETAren terrorismotik aldentzeko eta ez dute egin. Orain, ondorioak pairatzen ari dira.

15

G. Diputatu bazara, zer defendituko duzu? Gipuzkoatik zer? Ana Odriozola

E. Bere berezitasuna. Esaterako, Kontzertu Ekonomikoa, foru erakundeak, autogobernuak, azpiegiturak...

14

G. Zer nota jarriko zenioke Zapateroren agintaldiari? Amaia Etxeberria

E. Logikoki, oso ondo jarriko diot.

13

G. Zapatero edo Felipe Gonzalez? Josema

E. Zapatero.

12

G. 1. Nola izan daiteke "sozialista" eta monarkiarekin agintean aritu, aldi berean? Orain dela 30 urte, "autodeterminazio eskubidea" aldarrikatzen zenuten Euskal Herriarentzat eta gero arbuiatu eta ahal duzuenean debekatu. Zer aldatu da? 2. Panazko jaka klasikoa utzi eta traje eta korbata erabiltzen duzue orain. Moda aldaketa al da bakarrik? 4.Uste dut ez dituzula galdera hauek nire hizkuntzan ulertzen. Nork itzuliko dizkizu? Noiz erantzungo dituzu bertako jatorrizko hizkuntzan? Zilegi ote da zure herriaren ordezkari izatea, zure herriko hizkuntza ofizialak ezagutu gabe? Pello (lazkao)

E. Alderdi sozialdemokrata asko daude gobernuan egon dirrnak eta estatuaren eredua monarkia dena: Holanda, Suedia, Erresuma Batua, Danimarka, Norvegia... Sentimendu errepublikarra izanda goberna daiteke, estatu eredua monarkia izanda ere. Bestetik, duela 30 urte PSOEko estatutuetan marxista ginen. Beraz, egokitu egin gara errealitatera. Gaurko autodeterminazio eskubideak ez du batere zerikusirik duela 30 urtekoarekin. Euskaraz noiz ikasiko dudan? Nire adinarekin zaila izango da jadanik. Jubilatzen naizenean, nahi dudana ikasteko denbora izango dut; euskara ikastekom ingelesa ikasteko...

11

G. PPk ez du frankismoa gaitzesten eta prest zaudete haiekin akordioak egiteko. Nola da posible hori? Pedro

E. Egia esan, ez dugu ia akordiorik egiten PPrekin. Frankismoaz eta hango biktimekiko legea onartutako Memoria Historikoaren Legea onartu genuen Madrilen, eta ez PPren babesarekin, beste alderdien babesarekin baizik.

10

G. Bota zure pronostikoa? PSOEk zenbat diputatu lortuko ditu? Miren Ibarzabal

E. 170 diputatu.

9

G. Ea, aklaratzen naizen: Gipuzkoan batzar nagusietan zaude, Legebiltzarrean ere bai, eta orain Madrilera? Zerbait utziko al duzu? Dena egitea posible al da? Zein da zure aspirazioa? Patxi Iurre

E. Eusko Legebiltzarra utzi egingo dut, eta Gipuzkoan segitu egingo dut, Gipuzkoako hiritarren arazo denak ahal den gertuen jarraitzeko. Nire ustez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Madrilen egotea posible da lanean. Nire aspirazioa zein den? Irabaztea.

8

G. Zer da baskista izatea? Horrek zer esan nahi du, PSEko batzuk ez direla hemengoan sentitzen? Basko

E. PSEko denok hemengoak sentitzen dira, jaio zaren tokian jaiota ere. Ni ez naiz hemen jaio baina hemengoa naiz.Zer den baskista izatea? Euskal kultura errespetatzea eta babestea, euskal erakundeak indartzea, autogobernua defenditzea... Baina Espainiarekin edo Frantziarekin aurrez aurre egon gabe. Ez dugu nahi enfrentamendurik, gure sentimenduetan berresteko.

7

G. Zer deritzozu Espainia mailan bipartidismoa gero eta nabarmenagoa izateaz eta hori bultzatzen duten debate eta lege elektoraleaz? Iņigo

E. Ez dago bipartidismoa Espainian. Izan ere, Madrilgo Kongresuan BNG, EAJ, EA, Nafarroa Bai, ERC, CiU... daude. Haiek ordezkatuta daude. Gertatzen da bi alderdik dutela ordezkaritza handiena. Bipartidismoa Ameriketa Estatu Batuetan dago, ez Espainian. Gertatzen da hauteskunde kanpaina polaritzatu egin dela hemen ere, PSOE eta PP baitira gobernatzeko aukera gehien dutenak.

6

G. Nahiko al zenuke IU Espainiako Gobernuan zuekin? Miel Mari Urkia

E. Baliteke IUrekin bat egitea gehien programan. Beraz, ez litzateke txarra izango haiekin egotea Gobernuan.

5

G. M9ko hauteskundeak PPk irabazi ezkero gehiengo absolutua eduki gabe, beste alderdi batekin koalizioa sortzeko prest egongo litzateke PSOE? Ze alderdirekin? Iker

E. Espainiako Gobernuko egungo presidenteak konpromiso bat hartu du: igandean irabazten badugu baino ez dugu gobernatuko.

4

G. Euskal Herriaren gatazkarekin, zer desberdintasun daude PSOE eta PPren artean? Iker

E. Batetik, gatazka eta terrorismoa bereiztu egin behar dira. Hori bereiztu eta gero, PSOE prest dago demokratikoak diren alderdi politikoetako ordezkariekin hitz egiteko.

3

G. Zu, nor zera nik baino eskubide gehiago edukitzeko? txatxatxa

E. Zer eskubide? Pertsona bezala, zuk adinako eskubideak ditut nik, eta zuk nik adinakoak.

2

G. egun on! Pasaiako SuperPortu ikaragarriaren proiektuan zer daukate benetan bertako udalerriek esateko? Dena goitik erabakia dagoela ematen du! mertzi! mar

E. Nik uste Oarsoaldeko udalek zerbait esan dezaketela barruko antolaketaz. Baina guk kanpoko portua ere behar dugu.

1

G. Euskal Herri osoak daki, Torrealdai eta konpainia ez direla errudunak. Are gehiago, pertsona eredugarriak direla, euskararen alde egin duten lan eskergagatik. Zuek hainbeste defendatzen duzuen Zuzenbide Estatuak gartzelara bidaltzen baditu, zer egiteko asmoa duzue? Zergatik ez du PSE-k publikoki pertsona hauenganako elkartasunik adierazten? Beste batzuei eskatzen diezuen ausardia, ez al zaizue falta "ezarritako doktrinatik" urruntzeko? Eskerrik asko, Miguel. ximena

E. PSE-EEk Egunkaria auziko kide batzuk babestu izan ditugu; nik neuk, adibidez. Esate baterako, Joan Mari Torrealdai.