Azken elkarrizketa

Joanmari Larrarte

Joanmari Larrarte

EKT-ko kontseilari ordezkaria

2008-06-20 - 12:00

 Erantzundako galderak

17

G. Eskerrik asko, Joanmari, irakurleen galderei erantzuteagatik. Hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Lehenik eta behin zorionak guztioi. Askok hasi dute galdera zorionak emanez eta nik uste zorionak guztiontzat direla, bost urte hauetan era batera edo bestera proiektu honen inguruan izan garen guztiona. Herri honen babes eta laguntza gabe ez ginatekeen hona iritsiko. Eskerrik asko!

16

G. Lehenik eta behin zorionak! Zer egin daiteke Egunkaria auzian 18/98ko auziko zigorrak errepika ez daitezen? Maria Larraņaga

E. Egunkaria auzian gertatutakoa egoera politikoaren baitan ulertu behar da hori aldatze ez den bitartean ezin esan errepika ez daitezkeenik. Herri gisa onartu eta egoera politikoa bideratzea da txertoa.

15

G. Uste dut interesgarria litzatekeela Ipar Euskal Herrirako euskarazko produktu bat sortzea. Asmorik baduzue? Hendaiatik

E. Arrazoi duzu eta guri ere gustatuko litzaiguke. Aurrera begira, Ipar Euskal Herriko beste eragile batzuekin aztertu eta landu nahi dugun gaietako bat da hau. Animatzen bazara, elkarrekin has gaitezke.

14

G. Jaurlaritzarekin zer moduzko harremanak dituzue orain? Hobetu dira? Iņaki Bizkaitik

E. Egia esan, askoz ere harreman hobeak nahiko genituztke. Begibistakoa da gurea bezalako herri batean eta bizi dugun egoera soziolinguitikoarekin, euskararen normalizazioa helburu badugu, konplizitate handiagoa beharko genukeela institusio eta herri ekimenaren artean. Gu beti gaude prest elkarrekin aritzeko, konfiantza eta errespetua baldin badaude.

13

G. Behin eta berriz esaten da prentsa krisian dagoela. Nabaritu duzue Berria-n? Ze itxaropen duzue etorkizunera begira? Kazetari gai bat

E. Prentsa, paperean eta ordainduta, krisian sartzen ari da. Guk ere nabaritzen dugu, zaila da erosleak erakartzea eta publizitatea lortzea. Etorkizunerako aldaketa handiak etorriko dira eta prestatu beharra dugu. Hori bai da erronka!

12

G. Zorionak 5 urte bete dituzuelako. Oreka politikorik ez izatea leporatzen dizuetenei, zer esango zenieke? Aintzane Etxeberria

E. Euskal Herrian ditugun sentsibilitate guztiak gustura egotea nik uste ezinezkoa dela (adibidez, euskararen kontrakoak ezdin gustura ikusi beren burua BERRIAn), baina gauza bat dugu argi, euskal herritar guziek eta ikuspegi guztiek tokia izan behar dute BERRIAn eta horretan, egunero, sekulako ahalegina egiten da. Gauza bat argi: denek tokia behar badute, nire gustukoa ez denak ere tokia iango du bertan, eta horixe da askok eraman ezin dutena. Horiek zabaltasunaz zer ulertzen dute?

11

G. Zigortuko al dituzte Martxelo eta? Jimi

E. Ezetz erantzutea gustatuko litzaidake baina ez dut inongo konfiantzarik Espainiako 'justizian'. Okerrena espero daiteke, baina ahal duguna egin beharko dugu epiketak bertan behera geratzeko.

10

G. Bihar Kursaalen ekitaldia izango duzue. Zein izango da mezua? Beteko al da Kursaal? Rosa Azpiroz

E. Gonbidapen guztiak banatuta daude eta Kursaal beteko da. Biharko mezua argia da: denon artean abiatu gebuen proiektu hau sendotzen ari da eta sekulako lana dugu egiteko. Honaino denon artean iritsi gara eta horregatik denona da emaitza. Eutsi diezaiogun bide berari, bil ditzagun indarrak. Eta batez ere, bihar, ospa dezagun, merezi dugu eta.

9

G. Zelako harremanak dituzue Topaguneagaz? Onak ez? hori entzuten dot Joxemai

E. Topagunearekin batez ere hedabideen sektoerari dagozkion gaietan dugu harremana. Harremana ona da, nahiz eta oraingoz ez dugun elkarlanean gauzak egiteko aukerarik topatu. Horretara ere iritsiko gara. Gainera Topaguneko kide askorekin ari gara bazkidetzan edo elkarlanean. Bide batez gure animo guztia herriz herriko hedabideetan ari diren guztiei.

8

G. Ze moduz kargu horretan? Jende askorekin harremana, ez? Oreka zaitzea al da zailena? Mikel Aranbarri

E. Kargu honetara halabeharrez iritsi nintzen, Egunkaria itxi eta aurreko arduradunak kartzelatu zituztelako. Asko ikasi behar izan dut eta asko dut ikasteko, baina gustura nago egiten dugun lanarekin, eta harro inguruan dudan lantaldearekin aritzeaz, benetan sekulako aukera da inguru honekin lanean aritzea. Bestalde, lan guzietan bezala, gauza samurragoak eta makurragoak daude, baina eraman daiteke.

7

G. Berria-k ez du irakurle gehiago izatea lortzen. Ze ba? Mireia Garaiondo

E. Arrazoi asko daude: 1) Paperezko ordaindutako egunkarien irakurketa ez doa gora, edozein hizkuntzatan ere. 2) Euskaldunen kopurua bera ez da handitzen eta, handitzekotan gazteen artean gertatzen da, eta hauek gero eta egunkari gutxiago irakutzen dute... Hala ere, euskaldunen %11k irakurtzen du egunero eta %30tik gora tarteka, euskararen erabilera kontuan hartuta, ez da datu txarra. Dena den, gure lana da irakurle gehiago lortzea.

6

G. Martxelok domekan Berrian esan zuen kirol egunkaria behar dela. Zerbaiten ba zabiltzate? Eta zehazteko: kirol egunkaria ala kirol astekaria? Inaxito Perez

E. Gauza bat da beharrak ikustea eta beste bat hori martxan jartzea. Mahai gainean azatergai ugari ditugu, eta hau da bat, baina oraingoz horixe da , beharrezko ikusten den beste zerbait.

5

G. Nola doa telebistaren gaia? Ibon Lizundia

E. Telebistak bere martxa darama. Lizentziak eskuratu ditu Hamaikak eta 2009 izango da gehienak martxan jartzeko unea. Jende asko luzetsita dago, baina gauza hauek denbora eskatzen dute eta elementu gehiegi daude besteen eskuetan, baina badatoz.

4

G. Niri oinarrizkoa iduritzen zait euskarazko bigarren egunkari bat ekoiztea. Bideragarria al da? Andoni Errazkin Beratzadi

E. Etengabeko gogoeta da euskalgintzan eta euskarazko hedabideetan, bideragarria ote litzateke bigarren bat? Lehen esan bezala, ni aukera zabaltzearen aldekoa naiz, beti ere guztiak baldintza beretan ari bagara, eta instituzioetatik konpromiso sendoak hartzen badira, guztiak laguntzeko.

3

G. Populazioaren %10 soilik euskalduna balitz ere, 35 mila euskaldun lirateke. Noizko Bilboko hitza ? Joseba

E. Bilbon bizi den euskaldun kopurua oso kontuan hartzekoa da eta iritsi nahi dugu Bilbon ere bertako egunkari bat egitera, baina ezin dizut datarik eman. Dena den, iritsiko da.

2

G. Zuk uste dozu Eusko Gobernuak atarako dauela doako egunkarixa? Mirari Jimenez

E. Guk ez dugu horrelako informaziorik, eta ez dakit zer esan. Euskaldunok aukera zabalagoa izatea ez litzateke txarra izango, baina egunkari instituzionala, erabat diru publikoz egina, konpetentzia desleaia litzateke.

1

G. Zorionak. Noizko zortzigarren Hitza? Txomin

E. Egungoak indartzera bideratu ditugu azken urteoako ahaleginak, baina ez dugu baztertuta berriak abiatzea. Hala ere epeak ezin eman, dakizunez, HITZAk beste batzuekin bazkidetzan egiten direlako eta erabakia ez delako bakarrik gurea,