Azken elkarrizketa

Mertxe Mugika

Mertxe Mugika

AEK-ko koordinatzaile nagusia. Korrika 16

2009-03-24 - irakurri elkarrizketa

Martxoaren 26an (ostegun honetan) hasiko da Korrika 16 euskararen aldeko lasterketa, Tuteran. Amaiera, Gasteizen, apirilaren 5ean. Euskara ikasi duten etorkinak eta euskara galdu eta berriro ikasi dutenak omenduko ditu aurten AEK-k.

 Erantzundako galderak

14

G. Eskerrik asko, Mertxe, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. eskerrik asko zuei eta azken mezua; KORRIKAn parte hartzeko deia egiten dizuegu eta guztioi ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUN HERRIRA. Eskerri asko

13

G. Aupa! Iparraldekoa naiz, 18 urterekin euskera ikasteko aukera eskaini zidan AEK-k eta hamar urte berantago euskara ondo ezagutzen dudala esan dezaket eta harro nago. Hala ere, euskerari dagokionez Iparraldeko egoera oso larria ikusten dut, geure hizkuntzaren ofizialtasuna premiazkoa da baina ez da arazo bakarra zorigaitzez. Euskera jakitea gauza bat da baina dakigunok ahalik eta gehien erabili behar dugu eta ez da maiz ikusten dudana... Horrek kezkatzen nau asko. AEK-ko langile guziak bihotzez eskertu nahi ditut, egiten duten lana izugarria da, zuei esker hainbat gauza aurreratu eta aurreratzen dira! Beno, hau da ene lekukotza, galdera bat amaitzeko: Iparraldeko egoera nola ikusten duzu, kostaldean eta barnekaldean? Goraintziak Kanadatik! Manu

E. Kaixo Manu, eta eskarrik asko Iparraldeko egoera kezkagarria da, baina aurrera begira baikor egoteko zantzuak ere ikusten ditut. izan ere euskara ikastera animatzen direnak gero eta gehiago dira batetik eta bestetik euskal ereduetan matrikulatzen diren haur kopurua ere gora egiten du. Horrekin bakarrik ez da nahikoa eta euskara ofiziala izan dadin lan gogorra dago egiteko

12

G. Ze bitarteko pedagogikoak dira oro har euskalgintzan etorkinen euskalduntzeko. joseba

E. Bitartekoak oraindik ez dira larregi, izan ere etorkinen jatorria gero eta anitzagoa da horrek bitarteko anitzagoak izatea dakar.

11

G. Kaixo Mertxe: Lehenik eta behin zorionak Korrika bezalako ekimen bat antolatzeagatik eta guri, euskaltzaleoi, bozgorailu bat eskaintzeagatik. Jakin badakigu zein den euskaltegien egoera Euskal Herri osoan. Zein harreman dauzkazue orain Iparraldeko eta Nafarroako instituzioekin? Ikusten al duzu modurik epe laburrean egoera aldatzeko? Antton

E. Kaixo Antton eta eskerrik asko!. Euskaltegien egoera desberdina da lurraldearen arabera. EAEri dagokionez, aurrerapausu politak eman dira azken urteetan. Iparraldeari dagokionez EPEren sorrerak egoera pixka bat hobetzea ekarri du eta Nafarroan, aldaketarako esperantza gutxi. Epe laburrean aldaketak emateko guk lanean jarraituko dugu, baina dena ez dago gure esku

10

G. Euskara ikasi duten etorkinak eta euskara galdu eta berriro ikasi dutenak omenduko ditu aurten AEK-k. Zergatik? Etorkinen semie

E. bada, asko izan direlako Euskal Herrira lan bila etorri direnak eta euskal herritarron ongietorria ondo hartuz eta ulertuz, euskara ikasi eta erabili,umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu eta gure hizkuntza trasmititu duten horiek gure omenaldia merezi zutela uste genuen

9

G. Nolakoa espero duzue izatea harremana laster eratuko den PSEk gidatutako Eusko Jaurlaritza berriarekin? Aldaketa nabarmenik aurreikusten duzue? zer jarrewra iznazgo du AEK-k? eskerrik asko Jon Zumardi

E. Ez dakigu zein izango den hemendik aurrera Jaurlaritzarekiko harremana. Gure aldetik, egunero egiten dugun lanarekin jarraituko dugu eta beti esan dugun moduan euskararen berreskurapenean eta normalizazioan elkarlanean egin behar da lan eta gu horretarako, beti egon garen moduan, prest gaude

8

G. Ez al dezu uste, azkenengo urteetan, herri batzuetan behintzat, hainbeste partaidetza eskatzen duten Korrika bezelako ekintzetan geroz eta zailagoa bihurtzen ari dela jendea mobilizatzea? Ez da erraza, baina batez ere jende gazte-helduaren partaidetza bultzatu beharko litzatekeela ust dut. Milesker erantzuteagatik, eta segi horrela. Iņigo

E. Ez da erraza izaten jendearen parte-hartzea bermatzea, baina KORRIKAren arrakastaren gako haundi bat herrietan jendearen atxikimenduan dago. Izan ere herri askotan ez dago euskaltegirik eta KORRIKA bertatik pasatzen da, mila ekimen antolatzen dira eta lerro hauek aprobetxatu gurako nituzke eskerrak emateko, beraiei eta egunero gure euskaltegietan lanean ari diren irakaslei esker ateratzen dugu ekimen erraldoi hau aurrera. Eskerrik asko guztioi!

7

G. Kaixo Mertxe! Egungo zatiketa eta menpeko politikak ikusirik, euskararentzat jauzi kualitatibo bat emateko ze urrats politiko eman behar dira zure ustez euskara lehentasunezkoa izateko? Milesker. Eņaut

E. Euskara lehentasunezkoa izateko lehenengo eta behin denok onartu behar dugu euskara hizkuntza ofiziala dela erdera eta frantserarekin batera. Behin hori onartuta, lekuan lekuko hizkuntz politikak diseinatu beharko dira, baina euskararen ezagutza minimo bat denok bermatuta izatetik etorri behar da.

6

G. Kaixo Mertxe! Patxi Lopezek, euskal telebistako bigarren katean egin zieten azken galderan esan zuen prest zegoela 'Korrikan' parte hartzeko. PSE-EE alderdi bezala atxikitu al dira korrikako edizion honetara? Xa2

E. KORRIKAko edizio guztietan KORRIKA aurkezteko eta KORRIKAri atxikimentua emateko bilerak egiten dira alderdi, sindikatu eta mota askotako eragileekin. PSE-EE alderdiak horren berri badauka eta erantzunik ez dugu jaso, halere oraindik KORRIKA hasteko bi egun geratzen dira.

5

G. Egun on Mertxe. Uste duzu, jaurlaritza aldaketa gauzatzen bada, eragina izango duela sareko euskaltegiek jasotzen duten HABErengandiko dirulaguntzetan? Nolako ondorioak ekarriko lizkioke horrek helduen euskalduntzeari? Urko Lasheras (aekidea)

E. Kaixo Urko! Aldaketa gauzatzen bada, ez dut uste dirulaguntzetan ondoriorik egongo denik, izan ere, jasotzen duguna araututa dagoen jarduera batengatik da

4

G. Ez ahal duzu uste Aek-k korrikak duen tiroia erabili beharko lukela euskararen benetako arazoak azaleratzeko?Mezu positiboegia zabaltzen duzue eta egoera benetan larria da.Ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideen aldeko aladarriaren falta ikusten dut.Hala ere aupa zuek eta zuen lana!!! Koldo

E. Eskerrik asko, Koldo, gure lana goraipatzeagatik!. ez da erreza mezuekin asmatzea baina gure mezua argia dela uste dugu. Agian ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideen aldeko mezu zuzena ez da agertzen, baina euskara ikasteko, eta erabiltzeko dei zuzena zabaltzen dugu. Bestalde, konpromisoak norbanakoei, instituzio zein eragile orori eskatzen diegu.

3

G. Zergatik hautatu duzue Tutera Korrikari hasiera emateko? Eta Gasteiz bukaerarako? Mikel

E. Tuteran hastearen arrazoia bikoitza da, batetik Euskal Herrira sartzeko gune bat delako (gogoratu aurtengo leloa ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUN HERRIRA dela) eta bestetik, uste dugulako Tuterako zein Erriberako euskalgintzak merezi dutela horrelako ekimen bat. Eta Gasteiz zergaitik?, bada, Gasteiz izan delako bai barruko etorkin zein kanpotik etorritako etorkin uholde haundiena jaso duen hiria.

2

G. Hemen da Korrika. Zein da azkeneko ordua? Nolako giroa dago? Miren Zelaia

E. KORRIKA hasteko oso gutxi falta da eta azken orduko gauzak prestatzen ari gara, karreran joango diren furgonetak prestatu, karrera zabalduko duen pankartak jaso... Urduritasuna nabaritzen da, baina hori ohikoa izaten da KORRIKA hasi baino egun batzuk lehenago

1

G. Zein da AEK-erronka Nafarroako Erriberan? Estitxu Irurozki

E. Erriberan euskararen alde lan egitea ez da batere erraza, eta gure erronka nagusienetarikoa egiten dugun lan hori aintzat hartzea da, eta euskaltegia ikaslez beteta izatea. KORRIKA 16 bertan hastea horretarako baliogarria izango delakoan gaude.