Azken elkarrizketa

Naiara Egozkue

Naiara Egozkue

Itxako taldeko jokalaria

2009-05-04 - irakurri elkarrizketa

Itxako Lizarrako (Nafarroa) eskubaloi taldeak aurten ere EHF Kopako finala jokatuko du. Aurten, Leipzigen (Alemania) aurka. Joaneko partida etxean izango du, maiatzaren 9an. Itzulikoa kanpoan, maiatzaren 17an.

 Erantzundako galderak

20

G. Eskerrik asko, Naiara, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zuei, oso gustora egon naiz elkarrizketa egiten. Espero dut aurrerantzean ere eskubaloiaren alde egiten jarraituko duzuela. Lizarran gurekin bi txapelak ospatzeko gonbita luzatzen dizuet! agur!

19

G. Ba al da inoiz ahaztuko ez duzun partidarik? Hala bada, zergatik? Zorte on Alemanian! Ane

E. Partida asko dago. Iazko finalekoa, adibidez, ez zait inoiz ahaztuko. Ez partidagatik, galdu genuelako, baina bai giroagatik, aste osoan egon zen giroagatik, pabiloia lepo beteta ikusteagatik.

18

G. Iaz Dinamo Volgrograd eta aurten Leipzig. Zailtasunak zailtasun, zein errazago? Baikor

E. Leipzigen kontra denboraldi hasieran jokatu genuen eta galdu genuen, hiru golengatik. Baina denboraldi hasieratik asko aldatu da gure jokoa, eta pentsatzen dut haiena ere bai aldatuko zela. Baina, hala ere, bi talde horietako edozein baina hobeak garela pentsatzen jarraitzen dut.

17

G. Iepa Naiara!! Ez zarete kejatuko etxean. Tizok anaia Anaitasunarekin Asobal ligara igotzeko borrokan. Eta zu, ABF liga eta EHF Kopa irabazteko lehian. Etxean pozik egongo zarete ezta? Anaita

E. Bai, bai, oso kontent. Etxean beti kirola izan da oso garrantzitsua. Aitak irakatsi digu hori. Borrokatzen bazara, azkenean, gauza politak lortzen dituzula.

16

G. Aupa Naiara! Imajina ezazu: ABF ligako eta EHF Kopako txapeldun. Norekin gogoratuko zinateke? Nori eskainiko zenioke titulua? Animo! Amets

E. Txapelak taldeari eskainiko nizkioke, eta lagundu digun jende guztiari. Larunbatero edo asteazkenero pabiloira etortzen diren zaleei. Itxakoko Lehen Mailako taldeari ere bai, beti daude laguntzeko prest.

15

G. Kaixo Naiara. Betidanik eskubailoia gustokoa dut, bereziki, emakumezkoarena,baina nire galdera ez da izango eskubaloiaz, zutaz baizik. Ea erantzungo didazun: - Inoiz pentzatu duzu zer egingo duzun eskubaloian jokatzeari utzi ostean? Dani

E. Bai, noski! aipatu dudan bezala, hurrengo urtean magisteritza ikasten hasteko asmoa dut, eta EGA ateratzekoa. Eta bestela, beti dago aitarekin lan egiteko aukera!

14

G. Bueno hor doaz 3 galdera: Zein taldetan jokatu izan duzu Itxakoren aurretik? Badira zuen ligan taldeak lehen oso onak zirenak orain zuloan daudenak, cementos la union esaterako. Itxako aldiz azken urteetan beti goialdean dabil, zer deritzozu? Ekonomikoki nola baloratuko zenuke emakumezkoen eskubaloiaren egoera? Aldez aurretik eskerrik asko erantzuteagatik, ongi izan!!! Eņaut

E. Itxakoren aurretik Atarrabiako Beti Onak taldean izan nintzen. Diruak badu zerikusirik taldeen egoeran. Lehen goian egon ziren hainbat talde, emakumezkoen eskubaloiko elitean zirenak, hasi dira diru gutxiago jasotzen eta hori sumatzen da. Guk, zorionez, azken hiru urteetan gora egin dugu diruaren aldetik, eta hori oinarria da. Dirua baduzu jokalari "garestiagoak" izateko aukera duzu. Emakumezkoen eskubaloiaren egoera ekonomikoari buruz, ez da erraza. Nahiago genuke profesionalizatu, baina ez da erraza taldeentzat.

13

G. Nik uste jende asko gaudela eskubaloia gustatu arren ez dakigunak falta bat noiz den zigorgarria 2 minuturekin. Azalduko zenuke zein den 2 minutuko zigor horren kriterioa? Eņaut

E. Zaila da azaltzea. Epailearen kriteriak zer errateko handia du halako faltetan. Gauza asko zigortzen ahal dira bi minuturekin. Adibidez, atzetik jotzea, aurpegia ukitzea edo jotzea, nahita ukitzea baloia...

12

G. Gizonen eta emakumeek eskubaloian jokatzen duten era (profesionalki)ezberdina iruditzen zait. Niri neskena gehiago gustatzen zait, ikusteko: kontraeraso gehiago, erritmo biziagoa... Zer iritzi duzu honetaz? Eņaut

E. Erabat ezberdinak dira jokatzeko moduak. Lehenbizi, fisikoa dela eta. Gizonen eta emakumeen fisikoa ez da berdina., Haiek gaitasun handiagoa dute jokaldi prestatuak egin gabe altxatu eta gola egiteko. Guk lan gehiago egin behar dugu, gehiago mugitu. Niri ere emakumeena gustatzen zait gehiago. Baina egia da gizonezkoena ikusgarriagoa dela.

11

G. Kaixo Naiara! Komunikabideek nesken eskubaloiari eta bereziki Itxakori egiten dioten jarraipenaz kexarik duzu? Prentsa

E. Gehien amorratzen nauena da, adibidez, Telenavarra jarri eta ez garela inoiz ateratzen. EHF Kopako finalera ailegatu garela azaltzeko gure irudirik ez ateratzea.... badakit zaila dela, baina hemengo, Nafarroako taldea izanda, Nafarroako kirolaren esparruan nahiko garrantzitsuak gara, eta gure alde egin beharko lukete gehiago, gehiago lagundu.

10

G. Kaixo Naiara! Orain dezente jokatzen duzu, baina orain dela ez hainbeste apenas jokatzen zenuen, atzerritar asko zenituen aurretik. Inoiz pentsatu al zenuen Itxako uztea? Beste talderen batera joan beharko bazenu, baduzu gustukorik? Akaba Bera Bera agian? Etxetik gertu egongo zinen, behintzat. Donostitik

E. Bai, pentsatu izan dut. Duela bi urte Akaba Bera Berara joatekotan izan nintzen. Gustuko dut talde hori. Talde berean hainbeste denbora ematen duzunean, eta entrenatzaile berarekin, aldatzeko gogoa izaten duzu. Entrenatzaile berarekin bost urtetik goiti egonda, badakizu nola egiten duen lan. ezin dizu gehiago irakatsi. Hala ere, etxean zaude, orain handi bilakatzen ari den taldean, polita da hori ere. Jendeak ateratzeko aukera eman dizun taldean zure lana kontuan izatea.

9

G. Iepa Naiara! Leipzigen 4.000 ikusleren aurrean jokatuko duzue. Gutxitan jokatu duzue horrelako pista bete batean. Errespetua? Epaileek egin dezaketen lanarekin kezkatuta? EHF

E. Errespetua bai, pixka bat. ez dugu inoiz horrelako pista batean jokatu, Emozioa ere sentitzen dugu, hainbeste jende biltzen duen pista batean aritzea polita izanen da. Epaileen lanari buruz, espero dut kezkatzeko arrazoirik ez izatea. Finala da, espero dut taldeoi jokatzen uztea, eta erdian ez sartzea.

8

G. Jendeak ezagutzen al zaitu kaletik zoazenean? Animurik jasoko duzue, ezta? Zerbait berezia? Ala hor ere, tamalez, aldea al dago gizonezkoen eta emakumezkoen kirolean? Zorte on eta ea bi tituluak irabazten dituzuen!!! Lizarra

E. Lizarran bai, jendeaj ezagutzen nau. Herri txiki bat da, finean. Ikusi ditugu bizpahiru pankarta balkoietan gure alde. Hori polita da, jendeak karrikan eskertzea egiten dugun lana, gustuko dugun lana gainera.

7

G. Zenbat goleko abantailaz joango zintezkete lasai alemania aldera? Norekin ospatuko zenduke txapela? carlos

E. Hamar edo! erran digute Alemanian 5.000 sarrera saldu dituztela. Lizarratik gutxi batzuk joanen dira harat, espero dugu haiek entzutea. Txapela taldearekin ospatuko nuke. Orain denboraldiaren amaiera ailegatzen da eta hainbat jokalarik alde eginen dutela konturatzen zara, eta horrek tristetzen nau.

6

G. kaixo: nire galdera da nola zara ain ona? Alemanak oso onak dira baina zeguruenik zu bere Arrate

E. Mlesker Arrate! egunero entrenatzea da kontua, ez baduzu entrenatzen ez duzu zure jokoa hobetzen. Hori da sekretua.

5

G. Naiara, emakume eta kirolari, duela urte batzuk utopia zena, gauza arrunt bilakatu al da? Helene

E. Bai, emakume eta kirolari, baina gure mailan. Baina ez gaituzte oso kontuan hartzen. Beti borrokatzen ibili behar dugu.

4

G. Aupa Naiara!!!!!!!!!!! Iaz Lizarrako Remontival eskolan irakasle nengoen eta zuen aurkako partidu berezi hura gogora etortzen zait Itxako taldeari buruzko berriak entzuten ditudan bakoitzean. Han sortu zen giroa aparta izan zen, haurrak oihuka, pankartak... Zer iruditzen zaizu jokalari profesionalak eskoletako haurrengana gerturatzeari buruz? Bai haurrentzako eta baita jokalarientzako positiboa dela uste duzu? Mila esker eta ea aukera dugun berriro elkarren aurka jokatzeko. Lander Iturralde

E. Oso ongi pasa genuen egun hartan. Pozten naiz zure berri izateaz. Jokalariak haurrengana gerturatzea oso positiboa da, erakusten diegu pertsona normalak garela eta kirola dela oso mundu inportantea eta haur guztiek hartu beharko lukete parte mundu horretan, hain onak ez diren beste batzuetatik aldentzeko.

3

G. Noizko ikusten duzu posible euskal selekzioak partidu ofizialak jolasten? mikel

E. Nahiko nuke, nire ametsa da Olinpiar Jokoetara euskal selekzioarekin joatea, baina, urrun ikusten dut aukera hori.

2

G. Eskubaloitik bizi al zara? Hala ez bada, zer gehiago egiten duzu (ikasi, lana) eta nola bateratzen duzu eskubaloiarekin? Lizarra

E. Eskubaloitik bizi baiz, bai. Ikasten ari naiz ere, hurrengo urtean magisteritza hasteko asmoa dut.

1

G. Elgorriaga eta portland san antonio talde disdiratsu hoien argipean zaudete neskak eskubaloian nafarroan naiz eta finalak zuek jokatzen dituzuen.Xoxa askozaz guttiago kobratzen eta reperkusio eta publizitategabe,ia telebista gabe, por amor al arte eguneroko ahalegin sanoa burutzen, egiten duzutena maitatzen. Inoiz bukatuko al da diskriminazio klase hau eta kiroletan ere parekidetasuna lortuko al da?Animo. jo ta ke alemanei irabazi arte! Borja

E. zurekin batere ados nago, baina ez dago gure esku. Federazioak mugitu beharko lituztek gauzak. Bada eskubaloi jokalarien talde bat ere saiatzen ari dena emakumeen eta gizonen arteko egoera parekatzen. Gizonezkoek liga profesionala dute. Hala ere, denbora beharko da