Azken elkarrizketa

Jesus Uzkudun

Jesus Uzkudun

Euskadiko CCOO-ko zuzendaritzakidea

2009-05-11 - irakurri elkarrizketa

Euskadiko CCOOk ez du bat egin sindikatu abertzaleen greba orokor deialdiarekin, baina hilaren 16rako manifestazioa deitu du, krisi ekonomikoari aurre egin asmoz. Bilbon izango da ekimena.

 Erantzundako galderak

13

G. Eskerrik asko, Jesus, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko irakurleei eta BERRIA.INFOri.

12

G. EGUNKARIAren aldeko Taldean zaude. Bikain Jexux. Egingo al da azkenean epaiketa? Euskadiko CCOO sindikatu osoak zergatik ez du auzia salatu? Jokin Arregi

E. Konfunditurik zaude; neure ekintzak eta agerpenak ez dira pertsonalak, Euskadiko sindikatuaren babesa daukat.

11

G. ELAK ELKARRIZKETA SOZIALAN EZ DU NAHI PARTE HARTU BAINA ECES-EKO EUROMANIFESTAZIORA JOANGO DA, NAHIZ ETA HAN ELKARRIZKETA SOZIALA EUROPAN ERREBINDIKATU, NOLA IKUSTEN DUZU? EZ DA KONTRAESANAKOA? SAIOA

E. Beraiek azaldu beharko dute beraien kontraesana. Guk hemen, Madrilen, Bruselan... edonon erantzun bera eta ekintza bera ematen dugu.

10

G. Zorionak Jesus, urteetan is bakarik egiten ari zaren lanagatik. Lan istripuen aurkako borroka zail izan da, eta zuk sekulako ahalegina egin duzu. Errepesto guztiarekin galdetuta, zergatik ez zaude sindikatu abertzale batean? Lander

E. Eskerrik kasko gonbiteagatik eta loreengatik. Sindikatu abertzaleek 40 urtean ez didate tentazio handirik eman. Batetik, barruko demokrazia eza, eta bestetik, nahiz eta Euskal Herria maite eta bere hizkuntza ere bai, ez naiz baztertzailea. Gainera, langileek lurralde guztietan behar dute sindikatu bat.

9

G. Uste duzu oraingo Eusko Jaurlaritza zilegitasuna falta duela (alderdien legeen ondoriozko ilegalizazioengatik)? BILBOTIK

E. Gu alderdien legearen aurka agertu izan gara. Hor, gizartearen zati bat kanpoan dago. Garbi da dena ez dela ETA, baina ezin da onartu honen amenazak. Maila horretan, gobernuak ez badu zilegitasunik, Parlamentoak ere, ez du. Baina, gizartean, zati handi batek hori onartu du, parte hartuz.

8

G. Lan istripu salaketa batzuk ez dira oso sinesgarriak. Ta badakit halan dala, enpresa bateko arduraduna naizelako. Zer diozu? J.M.P.

E. Posible da horrela izatea bakarren bat, baina lan-istripu eta lan-gaixotasunen atzean neurri prebentiboen falta dago. Zuek ere langileen osasuna zaindu behar duzue. Hori egiten dutenei, txalo; besteei, egurra!

7

G. Krisi ekonomikoa dela-eta, langileen alde zer 3-4 neurri jarriko zenituzke martxan? Joxe Aranbarri

E. Modelo ekonomikoa aldatu: ladrilu gutxiago, I+D+I gehiago, langieleen baldintzak hobetu eta zerga igo, gizarte soziala baldintza hobeeetan bizitzeko. Baita hau ere: menpekotasunaren legearen eskubideak zabaldu eta lanpostu egonkorrak bermatu.

6

G. Jadanik urte asko Sindikatuek ez dute haien artean harremanak. Adoztasunik eza honekin zer itxaropena emango diguzue langileei? AC58Martin

E. Harrigarria da indar batzuk baztertzea grebarako deialdian, langileen asanbleak lantokietan ukatzea... Bide horretatik gaizki gabiltza. Guretzako, elkarlana behar-beharrezkoa da.

5

G. Non gelditzen da zure zentral sindikalaren sinesgarritasuna m-21eko grebarako baldintzarik ez dagoela esan eta maiatzaren 1ean Estatu Espainol osoari begirako greba deialdiaren mehatxua egin ostean? AitorK

E. faltsoa da guk nonbait esan degula ez dagoela baldintzarik grebarako. Hemen, eta Espainian edo Europan, mila arrazoi daude, langileek erantzuteko. Momentu bakoitzean ikusi beharko da indar metaketa eta egoera, grebarako. Baina, indar batzuk baztertuz, zaila da behar den erantzun zuzena eta zabala ematea.

4

G. Kaixo Jesus: elkarrizketa sozialaren alde agertzen da CCOO. Nire ustez, ez da oso sinesgarria deiadar hori gobernuen politika ekonomikoak ikusita. Zergatik lerrokatzen dira UGT eta CCOO oro har gobernuekin? Milesker. Joxean

E. Elkarrizketa sozialari buruz, eztabaida faltsoa dagoela uste dut, batek interlokutore bakarra izan nahi du, besteak baztertuz. Guretzako, elkarrizketa, borroka sindikala eta mobilizazioak dira eguneroko erramientak. Gobernuek aberatsentzako lan egin nahi badute, eta langileen eskubiedak murriztu, erantzuna izango dute. Ez gaude ados gobernuarekin, martxan dagoen elkarrizketan ikusiko zer proposamen dauden eta posible bada langileen eta langabezian daudenen eskubieak hobetu, primeran, bestela, okertu nahi badute, erantzuna izango dute. Bestetik, e dut ulertzen grebara deitu eta hitz egiteko prest ez egotea. Hor zerbait ezkutuan gordetzen dute.

3

G. ccoo-k psoe pp-rekin batu dela ikusita ez al dago apur bat harritua pnv eta pp-k darabilten politika ekonomikoa jarraitzen dutelako izen desberdinez eta langileen eskubideetaz inor oroitzen ez dela ikusita? Politika komunistaren antzeko sistema ezarriko al zenuen batzuentzat krisi garaia den hontan?Gaur egungo aberastasunaren banaketa gobernuaren aldetik nola ikusten duzu?ta azkena, autodeterminazioa bakea lortzeko bide bezala planteatzen duzue? Pitxi

E. Zuk begi okerrekin ikusten dezu, CCOO PP-rekin baturik ikusita. Guk aberastasuna banatu eta langileen eskubideak eta demokrazia lan munduan lortu nahi dugu. Aberastasunaren banaketaz ari garela gaur egun, galerak ari dira sozializatzen, ez aberastasunak, eta horri buelat eman behar diogu guk eta denon artean. Autodeterminazioari begira, partiduek eta gizarteak euren artean lortu behar dute bakea, bakoitzaren eskubideak defendatu eta errekonozituz.

2

G. Arraroa egin zait CCOOk 21eko greba ez deitzea zuek be. Ta zergatik 16ko manifa?: aurrea hartzeko?, protagonismo kontua? Ana Miren

E. Ez dugu izan ez gonbiterik, ez deialdian parte hartzeko aukerarik izan, monagillo lanetarako beste batzuk badaude. 16an borrokan jarraituko dugu, auuretik 14an Europako sindikatuekin eta helburu garbiekin eta bateratuta, beste mobilizazio orokorrak egiteko ere prest.

1

G. Kaixo Jesus. Zergatik deitu duzue hilaren 16ko manifestazioa? Mikel Martinez

E. Erantzun bat behar delako eta eskuldeetako mobilizazioei jarraipena emanez, krisia langilegoak ez duelako sortu, langilen eskubideak jokoan daudelako eta kalean erantzun beharra dagoelako. Beraz, gizarte osoa mobilizazioan parte harztera gonbidatzen degu.