G. Kaixo Xabi, badakit zuen esku ez dagoela borroka armatua amaitzea baina ELA sindikatuak dion bezala, egun beharrezkoa ez al zaizu iruditzen estrategia armatua amaitu eta era berean, estatu arrazoia indargabetzea?
Izan huntsa!! Bezerra
E. Estadoek mantentzen duten posizioa Euskal Herriarekiko ez da borroka armaturengatik ematen. Frantses estadoaren kasun erran nezake Herri perspektiba batetik ukazio jarrera oso bortitza mantentzen duela Parisek gure Herriaren kontra, alta hemen borroka armaturik ez dago.... Hitza eta erabakia helburua duen zikloa idekitzea proposatzen dugu, hortarako burujabetzaren alde diren sektoreak batuz eta aktibatuz. Horri begira erantzunkizun osoz jokatzeko prest da Ezker Abertzalea, bainan gainerateko eragileek ere beren erantzunkizunak hartu beharko dituzte ELA barne. Irudikatzen dugun prozesua demokratikoa ez da "pazifikazio" prozesu bat, zeren behin, Estadoak sektore independistak burujabetasunaren irabazteko helburuarekin abian ikusiko dituela, sekulako konfrontazio giroa sortuko da. Orduan denek buru egin beharko diogu konfrontazio politiko maila horri.