Azken elkarrizketa

Martin Garitano

Martin Garitano

Bilduren Gipuzkoako hautagaia

2011-05-27 - 10:30

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrenda bozkatuena izan da Bildu, eta Martin Garitano du buru. Beste alderdiekin bilerak egingo ditu Bilduk hitzarmenez mintzatzeko.

 Erantzundako galderak

31

G. Elkarrizketa digitala amaitu beharrean gara. Eskerrik asko Martin Garitanori gure galderak erantzuteagatik, eta eskerrik asko irakurleei galderak bidaltzeagatik. BERRIA.INFO

E. Mila esker bozka eman diguzuen guztiei... eta hurrengoan bozkatuko gaituzuenoi. Mila esker bihotz bihotzez. Lortuko dugu!

30

G. Errealari ematen zaizkion gehiegizko dirulaguntzak kenduko dituzue ? Eskola kirola nola sustatuko duzue? laino beltz

E. Niri ez zait gustatzen diru publikoa alor pribatuetan gastatzea. Ez nituzke laguntza guztiak kenduko, beste enpresa batzuei ere laguntza ematen baitzaie eta Errealak ere ekarpen ekonomikoak egiten ditu Gipuzkoarentzat

29

G. apa martin! lehenik eta behin zorionak lortutako emaitzengatik eta mila esker makina bat herritarrei (ni barne) aro berri honetan ilusioa piztu izanagatik! euskal preso eta biktimen (bi aldetakoak) egoerari nola eman dakioke irtenbide egoki bat? GORA BILDU! mikel sukia

E. Arazo politikoa konpontzeko prozesuan sakondu egin beharko dugu eta sakontze horretan, presoen egoera lehentasunen artean dago. Gero hitz egin ahal izango dugu biktimen erreparazioaz eta abar. Gauza asko dauzkagu egiteko.

28

G. Aupa fenomeno!! Egun on!! Ez al duzu uste, EAJ-k egiten duena egiten duelarik, hau da, nahiz eta Bildurekin akordio batera iritsi, edota PPSOE-rekin, Bilduk biekin irabaziko lukeela? iņigo

E. Guk argi eta garbi hitz egin dugu. EAJk zenbait gauza kontrajarriak argudiatu ditu. Pelota ez dago, jada gure teilatuan.

27

G. Aurren aurrena ZORIONAK egin den lana ta izan dituen emaitzengatik!!!! Bildu 3 alderdik luzera begira osaturiko koalisio bat izanda,alderdi bakoitzak bere oņarri,egitura antolakuntza... du gaur egun,bilduk bere egiturak (herri maila eta nazionala) osatzeko intentziorik ba al du??? ala alderdienetatik baliatuko da??? (zerrendetatik aratago izaten den lana ere egin beharra egongo da ta...) Haritz

E. Egitura egin beharko dugu, hiru tradizio ezberdinetatik bagatoz ere, Bilduk ahots bakarra izan dezan

26

G. Bildu prest legoke EAJrekin tratua egin eta Donostiako alkatetza Eneko Goiari emateko, Gipuzkoako Diputaziorako babesaren truke? Imanol

E. Ez. Ez gara truke-jokoan sartuko. Guk politika beste era batera ulertzen dugu. Hau ez da azoka bat izan behar

25

G. uste al duzu Espainian sortu den "benetako demokrazia orain" mugimendua lagungarria izan daitekela Euskal Herriari dagozkion eskubideak Espainiako gizarteak hobeto uler ditzan? javi

E. Errespetu osoz ikusten dugu mugimendu hori baina uste dut Euskal Herrian aspaldi aspalditik egituratuta dagoela "Benetako demokrazia orain" filosofia defendatzen ohi duentalde politikorik.

24

G. ustelkeria, neurriz kanpoko soldatak...ustelkeria bide eta forma anitzak dagoz. Zein izango da zuen postura jarrera hauen aurka? Partidu berean diņot noski. Eskerrik asko. Dabid

E. Gardentasuna, gardentasuna eta gardentasuna. Korrupzioak ez du eta ez du izango lekurik Bildun. Hitza ematen dizut. Horretan bai izango garela erradikalak!

23

G. Ez duzu uste Bilduk, PNVk eta abertzale guztiak, bat egin beharko luketela, Pachi Lopez-en dimisioa eskatu eta hauteskundeak eskatzeko? pin

E. Nik uste dut gure herria estatu gisa egituratzearen alde dauden guztiak bat egin beharko luketela helburu hori lortzeko. Gero bakoitzak bere eredu propia izango du. Gu ezkerrekoak gara baina bidelagunak ere behar ditugu.

22

G. Kaixo Martin. Zorionak hauteskundeetako emaitzengatik. Bidasoaldean 15 urte dira alardearen auzia hasi zela. Ordutik Irungo eta Hondarribiko udalek, PSE eta EAJ hurrenez hurren, entzungor egin dute eta ez da haiengandik egoerari amaiera emateko borondaterik izan. Bada garaia 2 herrietan alarde publiko, bakar eta ez-diskriminatzaile bat egiteko eta emakumeei normaltasunez parte hartzen uzteko. Gipuzkoako ahaldun nagusi izango zarenez (horrela espero du gipuzkoarron gehiengoak), zein izango da zuen gobernuaren jarrera? Emango al diozue amaiera jada denbora gehiegitxo iraun duen eskubide urratze honi? Eskerrik asko. Zorte on! Beņat

E. Dudarik ez izan guk jarrera oso aktiboa izango dugula lotsatzen gaituen hori behar bezala zuzentzeko.

21

G. Lehenik eta behin, zorionak hauteskundeen emaitzengatik. Hau da nire galdera: zein ekimen jarriko duzue martxan euskal preso politikoen kolektiboak jasaten duen eta bereziko gogorra den jazarpenaren aurrean? Ekaitz

E. Guk egun abian den prozesua bultzatzeko konpromiso sendoa dugu. Eta euskal preso politikoen auzia prozesu horren lehenengo pausuetan dago.

20

G. Aupa Martin! Zorionak emaitzengatik eta egiten ari zareten lan ikaragarriagatik! Galdera: Konstituzionalak Sortu legeztatuko balu, uste duzu Bildu zatitu eta alderdi bakoitza bere bidetik joango litzatekeela? Ala Sorturen zuzendaritza berriak onartu egingo luke orain arteko indar metaketa? Ekaitz

E. Bigarrena. Bildu ez da zatituko eta Sorturen ekarpena itzela izan daiteke.

19

G. Ze gertatuko da Gipuzkoan jeltzaleek ta PSE-k dioten proiektu haundiekin -Pasaiako kanpoko portua, erraustegia eta AHT-? Joxe

E. Esana dugu. AHT-ren auzia ez dago Foru Aldundiaren esku; Kanpo kaiaren aurka gaude. Espainiar Gobernuak berak salatu egin du ez dela bideragarria ezta intereskoa ere. Eta Errautegiaren inguruan bost urteko moratoria planteatzen dugu, gizarte-eztabaida sakon bat bideratzeko.

18

G. Egunon Martin: Zer proposamen dauzka Bilduk euskeraren alde? Udaletxeetan, Diputazioetan... Egunon. PEDRO

E. Ezaguna da gure euskararen aldeko erabateko apustua. Guk Foru Aldundia eta udaletxeak gure hizkuntza nazionala indartzeko tresna gisa erabiliko ditugu.

17

G. Ze neurri hartuko dituzu Euskal Herriko iparraldearekin harremanak sendotzeko? Martin

E. Erakundeen arteko harremanak sendotu baina aldi berean mugaz gaindi garapen programak abian jartzea.

16

G. Gizarte-larrialdiko laguntzen inguruan, Zein da Bilduk mahai gainean jartzen dituen proposamen berriak? Rober

E. Baldintzapeko laguntzen sistema ez da guk nahi duguna. Gure apustua herritartasun oinarrizko errenta eredua adostea da.

15

G. Bigarren hezkuntzako irakaslea naiz, eta ordezkapenak egiten ari garen irakasleon egoera nola ikusten duzuen jakin nahi nuke, aurtengoa guretzat urte gogorra izaten ari baita. Hiru urte daramatzat Hezkuntza Departamentuan eta aurten baino lan gutxiago ez dut inoiz ere izan, udararako lana bilatzen ari naiz, pentsa! Kurtso honetan hiru hilabetez bakarrik egin dut lan, ez dago eskubiderik!!! Ordezkapenetara aste bete, bi edo hilabete beranduago iristen ari gara aurten. Bi lizentziatura ikasi ondoren ez dut uste hau merezi dudanik!!! Adeitasunez, Miren Gotzone Erdozia Igartua Miren Gotzone

E. Aupa Ane Miren. Erabat lotsagarria deritzot jasan duzun tratua.

14

G. Elorrion, Bildu alderdia, bozkatuena izan arren EAJ PP-rekin batuko da Bilduri alkatetza kentzeko. Bilduk ordea Arabako Foru aldundian laguntza eskeini dio EAJ-ri. Nire ustez EAJ-k egin'go duena, joko zikina da. Zer deritzozu zuk IBON LIZUNDIA

E. Ba bai. Arrazoia duzu. Baina guk gure konbikzioei eutsiz egin dugu Arabakoa. EAJ-k jakingo du zer egiten duen.

13

G. Orain arte aipatzen diren infraestructura eta proiektu estrategikoei baietza eman, ezetza eman, edo alternatiba bilatzeaz gain, pentsatu al duzu zerbait potoloa, berria, eta markatuko duena egitea? Ez al zaizu iruditzen indarrak ezin direla gorde, baino egindako lanak bai? Juanmari Apaolaza

E. Zerbait potoloa gipuzkoarren ongizatea bermatzea izango da. Ezin gara herrialde paradisiako batetaz hitz egin 45.000 langabetu gure artean ditugunean. Hori da gure makroproiektua.

12

G. Kaixo Martin. EAJrekin, Foru Aldundian eta Donostian gobernu bateratua osatzearen aukerarik ba al dago? Jende gehien biltzen dituen 2 alderdiak izanda, akordioa zaila, baina oso probetxugarria izango litzateke bi alderdientzat. Martin Garate

E. Proiektuetaz ari gara, Martin. Hemen kontua ez da gobernatzea gobernatzeagatik. Kontua gure herrialdea gure proiektu politikotik garatzea da.

11

G. Egunon Martin. Argi dago pasa den igandean Bilduk HBri boza inoiz emango ez liokeen euskaldun askoren konfidantza jaso zuela. ŋEAJri aurre egin diezaiokeen eta proiektu indartsua duen ezker nazional berri baten jaiotza suposatu du guzti honek? Besarkada bat (ta animo!) Portugaletetik. Gorka

E. Hori da jorratu nahi dugun bidea Gorka. Hori.

10

G. Ileak urdindu zitzaizkigunoi gustatzen zaizkigun galdera horietako bat botako dizut Matin; nola definituko zinateke ideologikoki? zein da zure egiten duzun "-ismoa"? Juan Martin Irala

E. Ezkerrekoa, demokratikoa eta zentzuduna. Ez al da nahikoa?

9

G. Zer nolako papera izango dute mugimendu sozialek Bilduk kudeatuko dituen udaletxetan zein foru aldundian? Pedro Mayo

E. Herritik eta mugimendu sozialengandik oso gertu gobernatu nahi dugu. Gure ateak eta batzarrak irekita izango dira lan egiteko, ekarpenak egiteko edo-ta bere proiektua agertu nahi duen edonorentzat.

8

G. Autopistako Peajea ordaintzen jarraitu beharko dugu gipuzkoarrok? Zure soldata eta zuen diputatu-zinegotzi-alkateen soladatak jeitsiko al dituzue, langabezian gaudenekin elkartasunez jokatuz? LainoBeltz

E. Soldatena, dudarik ez izan. Peajeak dauden lekuetan, dohako alternatibak izan beharko lukete.

7

G. Kaixo Martin.Gernikako akordioan agertzen den puntu bat azkenik erdipurdizka bete egin dute; legalizazioa. Sortu ere aurki legal izan daiteke. Zein erantzun aurreikusten duzu EHko PSEn eta PPn bake bideak aurrera segitzen badu? Uste al duzu PSOEk legeintzaldia amaitu baino lehen bake prozesuari helduko diola edo blokeoan segiko du? milesker Iņaki

E. Nere ustez Rodriguez Zapaterok urrezko aukera dauka hurrengo hilabeteetan prozesuari behar bezala heltzeko. Bere egoerak lagundu ahal dio. Kontuan hartu EHn egin den hautua serioa eta zintzoa dela. Azkenean eurak ere horretara lotu beharko dira.

6

G. Badu tokirik Aralarrek Bildun?

E. Bilduren ateak zabal zabalik daude gure proiektuarekin bat datozenentzat.

5

G. Zorionak! Urtearen amaiaeran, energia fotovoltaikaren autokontsumoko dekretu barria argiratu den zurrumurruak zabaldu dira.Gipuzkoako diputatu nagusia izanez gero, zer neurri hartuko dituzu energia berriztagarriak bultzatzeko? eguzki

E. Gure apustua oso argia da arlo horretan. Energia berriztagarriaren hautua erabatekoa da.

4

G. Zer esan nahi duzue "estatu sozialista" diozuenean? Bere sistema politikoagatik aukeratu behar izango bazenu, munduko zein herrialde aukeratuko zenuke eta zergatik? juhda

E. Estatu sozialista esaten dugunean bi gauza esan nahi dugu. Lehenik eta behin Estatu bat nahi dugula, gure herria Estatu gisa egituratu nahi dugula. Eta sozialista esaten dugunean, gure koalizioaren ideoloia ezkerrekoa dela esan nahi dugu. Ez gara eskubikoak. Estatu Sozialista Demokratikoa. Batzuk gu kritikatzeko azken hitz hori nahita ezabatu dute: Demokratikoa.

3

G. Zer egingo duzue Baiona eta Donostia arteko hurbileko eta maiztasun handiko tren zerbitzu on bat martxan jartzeko, eta Gipuzkoan dauden tren zerbitzu ezberdinen arteko konexio hobe bat lortzeko? Eneko

E. Guretzat erabat beharrezkoa (eta urjentea) da Euskal Herria osorik lotuko duen tren-sarea sortzea. Beste makroproiektuen gainetik, gure asmoa gure herria egituratzea baita.

2

G. Aralarren boto-emailea naiz. Inoiz ez diot Batasuna bozkatu. Aralarren aurretik EBri ematen nion, ez nuelako bestelako gertuko erreferentziarik. Zer eskainiko dit Bilduk etorkizunean, eta Aralarren aukerarik izango ez banu, bozka zuei emateko erabakia har nezan? zintzotasunetik

E. Guk zintzotasuna eta lanerako grina eskaini ahal dizugu. Egingo duguna esan dugu eta baita egingo ere. Ongi etorri Bildura.

1

G. anoeta, pistarik gabe? igor

E. Pistarik gabe. Gaizki egin zena konpondu beharko da.