Azken elkarrizketa

Mikel Aiestaran

Mikel Aiestaran

Gerra kazetaria

2011-06-03 - Elkarrizketa osorik

Bertatik bertara jarraitu ditu herrialde arabiarretako protestak, besteak beste. Argazkian, Mikel Aiestaran BERRIAn, Andoainen.

 Erantzundako galderak

22

G. Eskerrik asko, Mikel, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko denoi.

21

G. Zein da herrialde klabea munduan bakea izateko. Pakistan? Iran?... mtx

E. Euskal Herria, garrantzitsuena etxetik hastea baita. Hemen, Iranen edo Pakistanen ezinbestekoa da etxeko arazoak konpontzea munduko bakeari buruz hitz egin aurretik.

20

G. Behin ere egin al zenun Bin Laden entrebistatzeko eskaera? bin go

E. Nola? Azken elkarrizketa 2001. urtean eman zuen eta orduan Donostian nengoen lanean. Nire ametsa izan da urteetan.

19

G. Munduko personajeen artean zein elkarrizketatuko zenuke gustoa? areitio

E. Mahmud Ahmadinejad Irango presidentea; txikia bai, baina eskasa ez.

18

G. Askotan gerren atzean askatasun grina dagoela esaten dute gobernuak, baina beste interes aitorrezin batzuk ere egongo dira. Zeintzuk dira zure uste? martin

E. Dirua, dirua eta dirua.

17

G. Salam alekun, Mikel. Tunisia, Egipto, Libia, Yemen, Pakistan... Leku horietan guztietan albisteez gain, milaka historia aurkituko zenituen, historia txikiak, pertsona interesgarria, momentu hunkigarriak... komunikabideetan lekurik izaten ez dituztenak. Zer sentitzen duzu holakoetan? Zer iritzi duzu mass medien agenda horretaz? kristina

E. Dena azkarregi doa, Kristina. Ez dago denborarik lana behar den bezala egiteko, eta horrek izugarrizko pena ematen dit. Agendak minutuero aldatzen dituzte agentziek eta gu beti atzetik joen behar. Hori bai, komunikabideetan tokia ez izan arren, beti bihotzean eta buruan daramatzat. Bidea oso luzea da eta helduko da beraien unea ere.

16

G. Egunon Mikel. Askotan kexatzen gara ez dugula herrialde arabiarretako biztanleen ahotsa entzuten, soilik entzuten dugula AEBetako lobbyek medioen bidez esaten digutena. Zer diozu zuk, hango esperientzia izanda? Iristen al da ahots hori? Eta beste kontu bat. Herrialde horietan jaio baino Europan bizi direnen ahotsa hori bai ez zaigula iristen. Nik falta botatzen dut Europako arabiarrek pentsatzen dutena. Leila

E. Ikaragarria da kazetari bezala Tunisian, Egipton, Libian edo Yemen lan egitea. Diktadura eta beldurraren ostean askatasun osoz hitz egiten du jendeak. Azkenean ahotsak entzun ditugu; hori izan da behintzat, nire lanaren helburu nagusia. Europan dagoen egoera desberdina da, askotan ghettoak sortzen dira eta horietatik ezer gutxi dakigu.

15

G. Uf, galdera potoloa: zeatik dago horrelako gerra eta kristoa herrialde arabiarretan eta ekialde hurbilean? miren sanchez

E. Kasu honetan Barack Obamari ez, Allah handiari galdetu beharko diozu. Azken urteotan herrialde horietan egon den sufrimendua ulertezina da guretzat. oso sistema gogorrak ziren. Bat-batean lehertu dira eta aldaketa bidean dago.

14

G. Kaixo Mikel, Etikoki zuzena iruditzen al zaizu kazetari bat herrialde bat inbaditu duten tropekin batera lan egitea, embedded journalist gisa? eli

E. Egin beharreko lana da. Gatazka baten partea denez kubritu behar dugu eta horretarako embed formula onena da, ez dago beste irtenbiderik. Nik ez dut gogoko sistema hori, baina Iraken eta Afganistanen egiten ditut.

13

G. Zenbat hizkuntza dakizkizu? Zein? Eta zerekin moldatzen zara nazioartean batibat? aiora

E. Goierriko ingelesa besterik ez dut egiten eta horrekin moldatzen naiz. Nire mapa ez da erraza: Iraken arabieraz, Iranen farsiz, Pakistanen pastuz edo urduz, Afganistanen dariz edo pastuz.... Zein aukeratu?

12

G. Zeatik hil debe Estatu Batuek oin Bin Laden? osama

E. Barack Obamak du erantzuna. Al Kaedarekin bukatzeko ezinbestekoa zen taldearen burua moztea

11

G. Kaixo Mikel! Kanpoan korrespontsal izatea ez da erraza izango baina are zailagoa gerra kazetaria izatea. Zer suposatzen du zuretzako horrelako lan batek? merezi al du hainbat hilabete etxetik kanpo egon eta liskarrak dauden herrialde batera joatea? Zer da lan horren alderik txarrena edo zailena? eta onena? Egia esan gustuko dut kanpoan korrespontsal izatearen lan hori. Are gehiago gerra korrespontsal izatea. Egunen batean, karrera amaitzean zuek bete dituzuen postuak betetzea asko gustatuko litzaidake. Zuk eta zure lankideek hartutako bide hori gomendatzen diguzu etorkizuneko kazetarioi? Beste barik, ondo izan eta eskerrik asko. Aitor

E. Hasieratik nuen ametsa da eta betetzen ari naiz. Baina poliki joan, ez dago presarik bidea oso luzea baita. Kazetaritza bukatu ondoren hasi lanean etxetik gertu eta ikasi ondo zure lanbidea. Gogorrena familia etxean uztea da; eskerrak Skype dugula.

10

G. Osamaren atxiloketa dela eta,zer iruditzen zaizu Al kaeda Pakistango gizartean barneratuta dagoen fenomeno bat dela edo alderantziz geroz eta isladatuago dagoela? Bide batez zorionak egiten duzun lanagatik. Aloņa

E. Egia esateko, oraindik ez dakit Al Kaeda zer den. Albisterik onena, dudarik gabe, Osama Bin Laden hil ostean egon den erantzuna izan da. Protesta gutxi eta atentatu isolatuak Pakistanen, besterik ez. Muturreko alderdi islamdarrak, hori bai, oso barneratuta daude eta laster ikusiko dugu Islam politiko berri bat herrialde arabiarretan. Iraultzaren ostean Islamaren aurpegi berri bat azalduko da.

9

G. Ondo irabazten al duk freelance modura? kazetari

E. Lan asko egiten baduzu, ez dago gaizki. Hilabetetik hilabetera gauzak aldatzen dira.

8

G. Non uzten dezu beldurra mundu hoietan ibiltzen zarenean? loveof74

E. Beldurra beti nirekin dator, horregatik oso segurola naiz eta edozein gauza egin aurretik ondo pentsatzen dut.

7

G. Hola Mikel. Duda bat daukat. Askotan Europatik joaten gara laguntzera beste herrialde batzuk, baina inbasore bezala ikusten gaituzte. Libian adibidez. ŋZer nahi dute hiltzen uztea? Guretzat erosoagoa isango zen, noski. Bestela konpontzeko euren arazoak beraiek. Pashtun

E. Joan aurretik, edozein etxean sartu baino lehen bezalaxe, galdetu beharko genuke. Dena dakigula pentsatzen dugu eta horregatik galdetu ere ez dugu egiten.

6

G. Euskal Herrian zeatik ez du M15ak Madriden adinako indarrik izan? haserretu

E. Lehen esan dudan bezala, etorri berria naiz eta ez dut jarraitu Solekoa. Hala ere, Euskal Herria beti berezia izan da horrelako gauzetarako.

5

G. Mikel zu ibili zaren herrialde horietan,liskarrak dauden herrialde horietan batez ere(tunez,Egipto,Libia,Yemen...)non ikusten duzu gertuen amaiera? Naiara Eguren

E. Zer da amaiera zuretzat? Bakea lortzea? Diktadore kanporatzea? Demokrazia indarrean jartzea? Herrialde horiek oraindik bidean daude, amaieratik urruti.

4

G. Urtean zenbat hilabete pasatzen dituzu etxetik kanpo, munduan? Mila

E. Sei edo zazpi hilabete betetzen ditut kanpoan, albisteen arabera beti.

3

G. Ba al duzu herrialde musulman horietako musika talde gogokorik? Zeintzuk? Eta bakarlariren bat (Ruperren estiloko norbait)? Dusko

E. Diskoak erosten ditut baina, egia esateko, ez ditut gehiegi entzuten. Ez da nire estiloa. Bakarlari bezala: Anari.

2

G. Aupa zu! Mikel antzekotasunik ikusten al duk Egiptoko Tahrir plazako eta Madrilgo Puerta del Soleko protesten artean? Lukas

E. Solekoa ez dut gehiegi kontrolatzen, barkatu. Iritsi berria naiz eta oraintxe ari naiz zer edo zer ikusten.

1

G. apa mikel! Zuk Irakeko gerrarekin hartueman estua izan duzula eta, Bin Laden hiltzea zilegi dela uste duzu? Bestalde, ez duzu uste OTAN-ek Argelian sartu aitzitik herrialde aberatsen xedea pakea lortzea baino bertatik ekonomikoa eskuratzea dela? mila esker. josu

E. Kaixo denoi, hementxe nauzue prest erantzunak emateko. Orain dela 10 urte Afganistango gerra hasi zenean Bin Laden hiltzea zen helburu bakarra eta orain lortu dute. Gerra baten barruan egon den ekintza bezala hartzen badugu zilegi dela pentsatzen dut, bestela ez. Barkatu baina ez naiz inoiz izan Aljerian lan egiten eta ez dakit nolakoa den egoera. Libian sartu aurretik inork ez zuen espero NATOren parte-hartzea eta begira nola gauden orain.