Azken elkarrizketa

Jon Vazquez Eguskiza

Jon Vazquez Eguskiza

Fernando Garcia Makua Athleticeko presidentegaiaren taldekidea

2011-07-05 - 16:30

Uztailaren 7an izango dira Athleticeko presidentea aukeratzeko hauteskundeak. Fernando Garcia Makua presidentegaiaren taldekidea da Jon Vazquez Eguskiza.

 Erantzundako galderak

14

G. Amaitu da elkarrizketa digitala. Eskerrik asko Joni galderak erantzuteagatik eta eskerrik asko irakurleei parte hartzeagatik. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko lehenengo eta behin Berriari eta bere taldeari eman didaten aukera honengatik Athletic-ki buruz mintzatzeko. Eskerra beroak ere, irakurleei bazkide izan edo ez izan zeren eta Athletic guztiona da. Gora Athletic eta aurrera.

13

G. Makua auzi batean nahastuta ikusi dugu. Hautagaitzaren barruan nola baloratzen duzue hori? Bazirudien Makuak esan nahi zuela joko zikina ari direla erabiltzen bere kontra. Potx

E. Kaixo Potx, eskerrik asko zure galderagatik. Hautagaitzaren barruan aurrera begiratzen dugu indar gehiagorekin eta gogo gehiagorekin uste dugulako Athletic-entzako onena dela. Bestaldetik, egia da arraroa dela justu momentu honetan honelako albisteak agertetzea.

12

G. Zergatik ez duzue argi esaten zer egin nahi duzue filosofiarekin? Zertara dator gaur Bilboko egunkari espainol batek argitaratzea bazkide gehienak Lezaman atzerriko haurrak sartzea nahi dutela? Ez al duzue Athletic espainolizatu nahi? Piru

E. Kaixo Piru, eskerrik asko zure galderagatik. Makuak eta bere taldeak EZ DU ALDATUKO Athletic-en filsofia, argi gelditu dadila. Gainera azkenengo lau urteetan horrela izan da eta beti horrela izango da.

11

G. zure ustez garrantsitsua da Athletikeko presidentea elebiduna izatea? jon bilboo

E. Kaixo Jon, eskerrik asko zure galderagatik. Athletic-ko presidentea elebiduna izatea garrantzitsua da, baina are eta gehiago edo behintzat maila berdinean ekonomikoki eta finantzatan ondo prestatuta egotea, juridikoki ondo prestatuta egotea, negoziazioetan trebetsua izatea, komunikabideetan hitz egiterakoan trebea izatea eta lidertza edukitzea. Presidente batek ere Athleticen baloreak, estiloa eta sentimenduak eduki behar ditu. Baina azken hiru ezaugarri horiek bazkide, ez bazkide, Athleticzale, peņa taldeak... guztiok daukagu zeren Athletic guztiona da eta ezaugarri horiek guztion artean egiten ditugu eta egin ditugu 1898 urtetik.

10

G. Kaixo, Athleticek Petronorrekin publizitate hitzarmena sinatu zuenean, akordio hura bertan behera gera zedin eskatzeko kanpaina bat egon zen Bizkaian, tartean Athleticeko jokalari ohi batzuek bultzatuta. Kontuan hartu al zenuten haien iritzia? Ez al duzue akordio hura zalantzan jarri, kontuan izanda Petronor Euskal Herriko enpresa kutagarrienetako bat dela, eta demostratu dela hainbat urtez irregularki funtzionatu duela? Maitena

E. Kaixo Maitena, eskerrik asko zure galderagatik. Ulertzen dut zure kezka soziala Maitena, baina Athleticek Europan eta jokalari onak eduki nahi baditu akordio hori oso garrantzitsua da. Ezin dugu Athletic gogor bat eduki kirol arloan ekonomikoki ez bagara indartsuak, gauza biak batera doaz, eta guztioi gustatzen zaigu kopan, ligan eta europan jardunaldi onak egitea.

9

G. kaixo, neure galdera: Zergatik ez ditu Athleticek jokalariak lortzen Iparralden?? oso gatx iruditzen zait gure merkatua ikusirik hango jokalaririk ez egotea Lezaman(behintzat horrela dirudi) Esker aunitz david

E. Kaixo David, eskerrik asko zure galderagatik. Neuk dakidanez, Bixente Lizarazu Athletic-en jokatu zuen eta Iparraldekoa zen. David ez arduratu horregatik, Athletic-ek jokalaririk onenak eduki nahi ditu eta horretarako gaude lan egiten.

8

G. Inkestatan atzetik doa Makua, zergatik uste dozu dela? Mesedez, ez erantzun inkestei ez diozuela garrantziarik ematen. Bazkide

E. Kaixo bazkide, eskerrik asko zure galderagatik. Gaur, uztailak 5, inkesta batzuetan Makua eta Urrutia pareka daude, bestetan Makua apur bat gainetik. Nahiz eta inkestak hor dauden, garrantzisuena bazkideak bozkatzera joatea da, hori da Athletic-entzako onena.

7

G. Makuak Rajoy ekarri zuen San Mamesera lehen. Espainiako presidente aukeratzen badute ere ekarriko du berriro? Zergaitik jarri athleticeko kamixeta athleticekiko ezer sentitzen ez duen bati? Zer asmo daukazue Espainiako selekzioaren inguruan, eskatuko duzue roja-k Bilbon jokatzea? Eta euskal selekzioaz zer duzue esateko? raul

E. Kaixo Raul; eskerrik asko zure galderagatik. Neuk, dakidanez ez du inork eskatu roja-k Bilbon jokatzea. Bestaldetik eta denok dakigunez Athletic-ek Celtic-ken aurkako partidua antolatu zuten Makua eta bere taldeak, Bizkaiko klubei diru laguntza emateko Euskal Selekzioko partidua ez zenean jokatu. Beraz Athletic beti egongo da laguntzeko. Bestaldetik, Athletic guztion taldea da eta edozein alderdi politikoko lagun batek ateak zabalik ditu, gainera gauza bat da Athletic Kluba jauna izatea konportamenduan eta beste bat geure kolore zurigorriak sentitzea.

6

G. Ze iritzi duzu Bielsaren inguruan? Urrutiak irabaziko balu entrenatzaile egokia irudituko litzaizuke? Mikel Lekeitio

E. Kaixo Mikel, eskerrik asko zure galderagatik. Neuk, nahiz eta futbolean aritu eta jokatu, Bielsa ezagutzen dut batez ere Argentinako selekzioagatik baina ez dut hurbiletik ezagutzen beste entrenatzaileen moduan San Mamesera etortzen direnean aurkako taldearekin, beraz ezin dut esan zelan lan egiten duen taldeeekin ez dudalako ikusi. Hori guztia esanda, Urrutiak aukeratu badu berak ezagutzen duelako da, eta bere arrazoiak edukiko ditu.

5

G. San Mames Barriaren eraikuntza bera premiazkoa al da egungo krisi egoeran? Zenbat diru jarriko du Athleticek berak zuzenean lan hortan eta zenbat erakunde publikoek? joseba

E. Kaixo Joseba, eskerrik asko zure galderagatik. Egungo krisi egoeran, ados gaude diru kopuru handia dela, baina lana emango die hainbat langileei. Gainera aukeratekotan guztioi gustatuko litzaiguke proiektu hauek krisi egoeran ez egitea baina momentuak ezin dira aukeratu batzuetan eta oso garrantzitsua da gure taldearentzako San Mames Barria. Sozialki erreperkusio positiboa izango du eta hori ere baloratu behar dugu. Diru kopuruari buruz esan diezazuket banaketa proportzionala izango dela.

4

G. Zeresan ugari sortzen du Athleticen jokatzeko lurralde-irizpideak. Batzuetan, badirudi ea dagoela oso garbi. Zein izan beharko luke zehatz esanda? Zazpi probintzietan jaiotzea? bizitzea? bizitzea bada zenbat denboran? Zazpi probintzietako edozein futbol-taldetatik etortze hutsa? arbaso euskaldunak izatea? zenbat belaunaldi gehienez atzera? Asier

E. Kaixo Asier, eskerrik asko zure galderagatik. Zeuk ukitu duzun puntua oso garrantzitsua, baina erabaki hori BAZKIDE GUZTIEK hartu behar dute bozketa batetan. Horregatik da Athletic guztiona.

3

G. Nola azaldu daiteke Adurizen fitxaketari buruz aritzea, momentuan Caparrosek ez zela jokalari garrantzitsua esan zuenean, merke saldu, ez kobratu, eta orain, orduko soldata hirukoiztuta daukanean, Valentziari fitxaketagatik saltzerakoan baino diru gehiago ordaintzea? BAZKIDEA

E. Eskerrik asko galderagatik Athletic-eko bazkidea. Oraindik ez dago argi Aritz Aduriz fitxatuko den ala ez, argi dagoena da, Fernando Llorentek ez zeukala lekurik momentu horietan jokalari moduan handitzeko, eta gainera Zubiaurreren zorrari aurre egiteko prozesuan geundela. Beraz ikuspuntu horretatik ez zegoen beste aukerarik; orain desberdina da. Baina Aduriz fitxatzeko kirol arloa eta ekonomi arloa kontutan eduki behar dira eta hori ikusita erabaki bat hartuko da.

2

G. Egia al da Makuak hauteskundeak irabazten badauz, ez dauzala egingo fitxaketarik? Kristian

E. Kaixo Kristian, eskerrik asko zure galderagatik. Athletic-ek eta Makuak eta bere taldea ikusten badugu jokalari batek, kirol arloan, ekonomi arloan eta gure baloreak betetzen baditu ez eduki iņolako zalantzarik fitxatuko dugula. Beti hiru ezaugarri hoiek bete behar dira.

1

G. Kaixo Jon. Zuen hautagaitza ez al da kontinuistegixa? Aitortzen dot Makuak ondo egin dabela lan azken urteetan, baina Athletic bezalako talde batek ilusinua behar dau, eta zuenian hori botatzen dot faltan. Bego

E. Kaixo Bego, lehenengo eta behin eskerrik asko zure galderagatik garrantzitsua delako. Makuaren hautagaitza eta bere taldea ez da proiektu kontinuista bat. Lau urte hauetan oinarri sendo batzuk finkatu dira ekonomikoki, kirol arloan, instituzionalki eta sozialki eta orain gehiago nahi dugu eta gehiago egin ahal da, hori da gure proiektuaren gakoa. Kirol arloan Europan egotea urtero, horretarako jokalari berriak ditugu(Ander Herrera) eta jokalari berriak edukiko ditugu Lezamatik, ekonomikoki gehiago sendotzea nahiz eta oso ondo gauden, indarra gehiago edukitzea instituzionalki erakunde desberdinetan eta sozialki bazkidetik hurbilago egotea.