Azken elkarrizketa

Josu Urrutia

Josu Urrutia

Athleticeko presidentegaia

2011-07-06 - 16:00

Ostegunean egingo dituzte presidentetzarako hauteskundeak Athleticen. Josu Urrutia bi hautagaietako bat da.

 Erantzundako galderak

15

G. Josuk prentsaurreko bat eman behar duela eta, amaitutzat eman behar dugu elkarrizketa digitala. Eskerrik asko Josu galderak erantzuteko tarte bat eskaintzeagatik, eta eskerrik asko irakurleei elkarrizketan parte hartzeagatik. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zuei, eta zuek ere, nahi duzuenera arte.

14

G. Aupa Josu, zurekin abanduan Deustuko Unibertsitatean egin zendun elkarrizketan parte hartzeko aukera izan nuen, gorantziak. Ez dozu uste proposamen konkretuagoak behar genituela zu eta zure taldekideen partez egun hauetan? Zein da Lezamarako zuen plana? Adrian

E. Kanpainak askotan hitzek osatzen dute. Konportamenduak eta proiektuak gero demostratzen dira. Guk espero dugu gure konkrezioak bihartik aurrera azaldu ahal izatea.

13

G. Aupa josu! Zer iruditzen zaizu erakunde publikoek ATHLETIC bezalako erakundeeri diru publiko andana emateaz (San Mames berria kasu)? Aritza

E. Athletic publikoa dela ere uste dut, eta zuk diozun kasuan, instituzioen bultzada aurkitu du proiektu hori ateratzeko. Kasu hauetan, beti daude iritzi desberdinak, eta ziur aski bakoitzak bere arrazoiak edukiko ditu. Hala ere, proiektua martxan dago, eta ez dut nahi atzera begiratu, aurrera baizik.

12

G. Kaixo Josu. Argi dago kanpainan ez duzula eztabaida hutsaletan sartu nahi izan, eta zure mezuaren, zure proiektuaren berri ematera mugatu zarela. Ondo dago hori egitea, baina ez duzu uste jarrera otzan horrek kalte egin diezazukeela? Errespetu guztiarekin, badirudi hanka ez sartzeko beldur handia duzula, eta horregatik ez duzula gutxienekoa baino gehiago esaten. Irabazi edo ez, zorte on. Mikel

E. Athletici buruzko nire prentsamenduarekin bat egiten duen jarrera jarraitu dut. Hau da: errespeto osoz, nobleziaz, eta iskanbilan sartu gabe. Nahiz galdu, nahiz irabazi, nire kontzientzia lasai eduki nahi izan dut, eta ere bai Athleticentzat komenigarriena dena egin.

11

G. Kaixo Josu, Athletic-eko lehendakaria izaten bazara, euskal herriko futbol selekzioa bultzatzeko asmorik bai?. izoztegi

E. Bai, zergatik ez? Beste instituzio eta jendearen laguntzagaz.

10

G. athletikeko presidentziara ailegatzen bazara, athletikeko elastikuen ikurriņie ikusiko dugu? nire bozka badekozu, izan be, postaz bozkatu dotzut. sorte on! julen

E. Ez dakit, horrelako erabakiak ez dira presidentetzan eta zuzendaritzan egon behar. Bazkideak klubaren jabeak dira, eta holako erabakietan parte hartu behar dute.

9

G. Caparrosek lan itzela egin duela iruditzen zait, ez al du errespeto gehiago merezi? Zergatik ez dezue nahi Caparrosek Athletick-en jarraitzea? Jon

E. Caparrosek bere erabakia hartu zuen, hau da, beste kandidaturarekin joatea. Guk kanpaina errespeto osoz egin dugu, eta Marcelo Bielsa entrenatzaile egokiena dela uste dugu.

8

G. Kaixo, Athleticek Petronorrekin publizitate hitzarmena sinatu zuenean, akordio hura bertan behera gera zedin eskatzeko kanpaina bat egon zen Bizkaian, tartean Athleticeko jokalari ohi batzuek bultzatuta. Kontuan hartu al zenuten haien iritzia? Ez al duzue akordio hura zalantzan jarri, kontuan izanda Petronor Euskal Herriko enpresa kutsagarrienetako bat dela, eta demostratu dela hainbat urtez irregularki funtzionatu duela? MAITENA

E. Erabakia hartuta dago. Ez dut ikusten gai horren inguruko eztabaida gaur egunera arte mantendu denik. Hemendik aurrera, gure pentsamendua bazkideetatik hurbil ibiltzea da, beren pentsamenduak zeintzuk diren jakiteko, eta horrela, erabakiak fundamentu gehiagorekin hartzeko.

7

G. nola dago adurizen gaia? jokalariarekin hitz egin al duzue?sorte on gernikekue

E. Urtean zehar berarekin nohizbehinka hitz egin dut. Hala ere, fitxaketari buruz, arinago esan dudan moduan, ez dugu pistarik emango.

6

G. kaixo, neure galdera: Zergatik ez ditu Athleticek jokalariak lortzen Iparralden?? oso gatx iruditzen zait gure merkatua ikusirik hango jokalaririk ez egotea Lezaman(behintzat horrela dirudi) Esker aunitz david

E. Ez dakit, erantzun konkreturik ez daukat. Gure filosofian sartzen diren jokalari guztiek onak badira eta Athleticera etorri nahi badute, beti dira interesgarriak.

5

G. Kaixo Josu. Zu Lekeitiarra eta euskalduna zara. Zer nolako konpromisoa daukazu euskararekiko? Uste duzu ona litzatekeela jokalari batzuek (adib. Muniain, Javi Martinez...) euskarako klaseak jasotzea? Pertsonaia publikoak izanik erantzukizun publikoa ere badute jokalariek, bereziki, gazteekiko. Lander

E. Gaur egunean, nik uste dut euskara, eta estatutuek diote ere bai, Athleticen bizitzan sartu dagoela. Euskara ikastea edo ez ikastea erabaki pertsonala dela uste dut, norberaren konpromisoaren araberakoa. Hala ere, Athleticek euskara ikasteko erraztasunak ipiniko ditu.

4

G. Josu, zergatik erabaki duzu hauteskundeetan aurkeztea? Pentsatu duzu pretatuta zaudela lanpostu hau ondo egiteko? KRISMON

E. Nire ustean, bazkideen artean, beste sentsibilitate bat ere zegoelako, eta sentsibilitate hori errepresentatzeko. Bai, nire burua prestatuta ikusten dut, bestela ez nintzateke aurkeztuko.

3

G. Zein izango dira futbolari fitxaketa berriak? eta zergatik? Dani Perez

E. Momentuz ez dakigu fitxaketarik egongo badira. Hala bada, pistarik ez ditugu ipiniko.

2

G. Zer asmo duzu Athleticen emakumezkoen taldearekin? Ze politika jarraitu behar da haiekin? Athleticzale

E. Potentziatzeko asmoa daukagu eta beste arloetan bezala lehenengo jakin nahi dugu orain arte zer egin den hausnartu eta hortik hobekuntza bilatu.

1

G. Diruagatik muniain eta jabi martinez salduko dituzu talde on bat egiteko? Sergio Cormenzana

E. Talde on bat edukitzeko jabi eta muniain behar ditugu.