Azken elkarrizketa

Juan Kalparsoro

Juan Kalparsoro

EAE-ko Auzitegi Nagusiko fiskalburua

2011-10-11 - elkarrizketa osorik

Donostian 1960. urtean jaioa, iaztik da Kalparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburu. Espainiako Fiskalen Batasun Progresistako kide da.

 Erantzundako galderak

20

G. Denbora faltagatik, elkarrizketa amaitutzat eman behar dugu. Eskerrik asko elkarrizketatuari, eta eskerrik sko galderak egin dituzuenoi. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zuei zure interesagatik; guztiok gara garrantzitsuak bakea eta justizia lortzeko; Ghandik zioen bezala ez daude bakerako bideaK, baizik eta bakea da bidea. Nahi duzuenera arte.

19

G. biktimei barkamena eskatzen bazaie gaur egun ezartzen ez diren bergizarteratzearen aldeko neurriak ezarri ahal izango dira./ sexu delituengatik , droga trafikoagatik, lapurretagatik, eta abar luze bat preso daudenek ere beraien biktimei barkamena eskatu behar al diete? nik dakidala beraiei bai aplikatzen zaiela legeak ezarritako onura,ezta? lore

E. Terrorismo delituak egin ez dituztenei legeak ez die behartzen barkamena eskatzea, baina egitea bergizarteratze keinu ona litzateke.

18

G. Noizko barkamena eskatuko dute guardia civileko torturatzaileek? noizko itzuliko digute euskadunoi lapurtutakoa, egunkariko akzioak adibidez) bordaberria

E. Zigor Kodeak barkamen eskaera soilik terrorismo kasuetan aurre ikusten du, baina ona izango litzateke beste delitu batzuk egin dituztenek ere barkamena eskatzea.

17

G. Badirudi frente judizialeko Egigurena zarela; jaten ematen dionari hozka egiten diona, justizia zer den ez dakien sistema judizial baten aurpegi adeitsua... Noizbait asmatuko al duzu zure iragarpenetan? Lehotz

E. Espero dut gustiontzat bakea laister lortzea eta euskaldunok gure burua justizian islatuta ikustea.

16

G. Martxan dagoen bake prozesuan,presoen partehartzea aktiboa garrantzisua ikusten duzu bakea behin betikoa izan dadin? Botere judizialak eta Estaduak zeoze egin zezaketen hau errasteko? Xab

E. Guztion parte hartzea da garrantzitsua. Estatuak erraztu dezake.

15

G. Justiziaren euskal eremun propio baten alde zaude? Ze alde positibo eta negatibo ikusten dituzu? Mila esker Martin

E. Euskadin egiten diren delitu guztiak aztertzeko eskumena izatearen aldekoa naiz. Herritarrengandik gertuago egongo ginateke.

14

G. frankismoko genozidioa egin zuten kriminalak noiz krtzelatu behar ditu er

E. Badakizu frankismoaren aurka Garzonek hasi zuen prozedura itxita dago; baina helegitearen zain. Frankismoaren arduradun guztiak hilda daude baina hobi komunak daude eta justizia egitea nahi duten senideak. Azken hitza falta da.

13

G. Egunon Juan, Zer moduz? Galdera bat Nafarroatik. Zein puntutaraino dira normalak EAE-ko Justizia eta Nafarroako Justiziaren arteko harremanak. Politikan agerikoak diren errezelo eta ezinikusiak esparru hortan ere nabari al dira? Ongi izan Urtzi

E. Ez, pertsonalki harremanak onak dira baina instituzionalki bi Epaiegi gara. Euskarak elkartzen gaitu Justizian ere bai. Egoera bera bizi dugu.

12

G. Eguardi on! Justiziak zer ez du egin bankuek sortu duten krisi hau sahiesteko? Eta orain zer egin zezakeen justizia soziala apurtu ez dadin? Joxe

E. Justiziak legea aplikatu behar du ikuspegi sozial batekin; horregatik Justiziak gutxien dutenen alde interpretatu behar ditu legeak.

11

G. Ze motatako ekintza legalak egin daitezke kukutzaren desalojoan ertzaintzak erabilitako neurrigabeko basakeria salatzeko epaietan? Bideoak, parte medikoak,argazkiak, milaka testigoak...badaude. Zelan koordinatu guzti hau "gure demokrazia" utza baino balio gutxiago izan ez dezan? asier

E. Justizia impartziala da; edozein salaketa ikertu egin behar da, baita ertzaintzaren aurkakoak ere. Baina ertzainek ere errugabetasun presuntzio eskubidea dute. Espero dezagun salaketa horiek objetibotasunez ikertzea.

10

G. Zergatik fiskalek,Auzitegi Nazionalakoek batez ere,justiziaren alde lan egin beharrean gobernuaren alde lan egiten dute? JLEH

E. Justiziaren alde lan egiten dutela uste dut.

9

G. Presoen inguruan hurbilketaz hitz egiten da, baina herri honetan badaude iheslari eta errefuxiatuak ere, eta gatazkari amaiera emateko horiekin zer egitea proposatuko zenuken jakin nahi nuke, horientzako ere irteera bat pentsatu beharko litzatekeelako. Eskerrik asko. Kati

E. Iheslari eta errefuxiatuei presoei ezartzen zaizkien neurri berak ezarri beharko litzaieke eta bere egoera legala aztertu beharko litzateke, kasu bakoitza ondo baloratuz.

8

G. Inkomunikazioak tortura errazten duenez, neurri egokia izango litzateke komisarietan kamerak ipintzea. Horrela, torturarik ez egotea bermatuko litzateke, eta dagoenean zigortu. Hala ere, inkomunikazioak zeregina eta zergatia ditu zure ustez poliziaren helburuetarako; jakiņa ba, baita torturak ere, baita hilketek ere, Gal-a etab; denek dituzte zergatiak baina ez dago ondo. Lehengora bueltatuz, kamerena ez al da egingarria eta eraginkorra? Gainera poliziek akusazio faltsuez akusatzeko beldurrik ez lukete izango; hau da, ez bada torturatzen, lasaiago egongo dira kamerak egonda. Josu

E. Zurekin adoz nago; torturaren aurka egin behar da. Horregatik kamerak jartzearen aldekoa naiz. Poliziaren tratu txarren aurkako borroka fiskaltzaren lehentasuna da. Hala ere tortura kasuak kaso isolatuak direla uste dut.

7

G. zu bezalako asko ez dira egongo auzitegietan ezta?zeure kontrako jarrerak asko al dira? josu urrutia

E. Euskadiko errealitatea ezagutzen ez duten batzuenak bai.

6

G. Azaroan zortzi urte beteko dire Egunkariaren aurkako bigarren polizia operazioa egin zutenetik. Auzi politikokoak absolbitu zituzten. Ba al du zentzurik auzi ekonomikoak aitzinera jarraitzea? Zer epai emanen zenuke zuk? Mattin

E. Auzi ekonomikoa logikoa denez oso baldintzatuta dago absoluzioarengatik. Ez ditut ezagutzen akusazioaren frogaK; horregatik zuhurtziaz nahiago dut ez erantzun.

5

G. ETA desegiten bada, justicia ETArekin eskuzabal izango dela esaten duzunean, zer esan nahi duzu, zer da eskuzabal izatea? Madrilen batzuk haserretu egin dira hori entzunda. Diego Sota

E. Espetze zigorrek bergizarteratzea dute helburu, Konstituzioaren arabera; horregatik ETA desagertzen bada, eta biktimei barkamena eskatzen bazaie gaur egun ezartzen ez diren bergizarteratzearen aldeko neurriak ezarri ahal izango dira.

4

G. Justiziaren ikuspegittik, nola baloratzen dozu Eusko Jaurlaritzak Sarrionandiari euskadi sariaren dirua ez ematea? Zuzena al da hori ez badau auzipetuta? imanol

E. Egunkarietan argitaratu dena dakit soilik, baina gai hauetan erakundeek zuhurtzia haundienarekin jokatu behar dute eta guztion eskubideak errespetatuz.

3

G. Otegi, Usabiaga eta besteak kartzelan egoteak inolako frogarik aurkeztu gabe beraien aurka, zenbat gaiztotu dezake bake prozesuak?Europara ailegatzen bada auzia ez al du Espainiak lotsa pasako eman duen sententzia burugabearekin? Sugar

E. Sententzia oso gogorra izan da hamar urteko espetxezigorra zigor haundia delako. Sententzia Epaitegi Gorenak aztertu behar du eta gero Konstituzionala eta Estrasburgokoa geratuko lidateke. Espainia azkenaldian kontrako sententziak jaso ditu Estrasburgon, baina espero dut kasu honetan horretara iritzi behar ez izatea.

2

G. Uste al duzu normalizatua dagoela Justizia Administrazioa euskara koofiziala den eremuetan, euskararen erabilera arautzeko legea baietsi zenetik ia HOGEITA HAMAR urte eta gero euskara ezagutzen ez duten epaile/magistradu eta fiskalekin (hau da, %98,5a)? luix barinagarrementeria olaizola

E. Egun on Luix: zurekin hitzegiteak pozten nau. Esaten duzuna egia da; espero dut epaile eta fiskal hurrengo belaunaldiak euskaldunak izatea, Euskadi geroz eta euskaldunagoa delako.

1

G. Kaixo: Zergaitik doa justiziaren euskalduntzea hain astiro? Hezkuntzan aurrerapausuak eman dira baina Osakidetzan eta justizian gauzak motelago doaz. Pedro

E. Justizia administrazio oso berezia da. Prozesuetan pertsona desberdinek parte hartzen dute eta Euskadin pertsona askok ez dute euskara menderatzen. Horregatiz erdera nahiago dute segurtasun gehiago emtaen dielako. Egia da ahalegin haundiagoa egin daitekeela. Espero dut urte gutxi batzuetan euskeraren egoera Justizian normalizatzea.