Azken elkarrizketa

Fran Balda

Fran Balda

Herrira mugimenduko kidea

2012-03-01 - 09:45

Otsailaren 5ean aurkeztu zuten Herrira euskal preso eta iheslariak etxeratzeko mugimendua.

 Erantzundako galderak

17

G. Aupa Fran! Aste honetan ekimen bat izan da Nazio Batuetan euskal presoei aplikatzen zaien politika salatzeko, jurista amerikar batzuen eskutik. Nazioartean lan egitea interesgarria dela iruditzen zait. Zerbait pentsatua duzue arlo horretan? Monika

E. Bai, Herrirak esfortzu handia egingo du preso eta iheslarien gaia nazioarteko edozein gunetan egon dadin. Horretarako lanean gaude.

16

G. Ona al da euskal herrian kartzela berriak egin izana, euskal preso denak hartzeko? laudioko bat

E. Kartzelak ez dira onak inorrentzat. Soluzio bide izan ordez urtetan demostratu baitu kontrako bidea aportatzen dutela. Euskal preso politikoak ez dira kartzeletan egon behar.

15

G. Eskerrik asko, Fran, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zuen galderengatik, baina ez dut bukatu nahi iheslarien egoerari kasu egin gabe. Galdera gehienak logikoa denez preso politikoen inguruan izan badira ere, garbi izan behar dugu iheslarien kolektiboak irtenbide berdina izan behar duela. Eskerrik asko eta hurrena arte.

14

G. Kartzeletan senideek salatu dute poliziaren miaketak bortitzak direla. Zer iruditzen zaizu?Zein da irtenbidea? Iņaki

E. Bai, hala da. Uste dut probokazio hutsa dela presoei aplikatzen zaien politika penitentziario anker hau. Irtenbidea? Herri mobilizazio eta herri presioa areagotzeaz gain, harremanetan murgildu jende eta erakunde ezberdinekin politika penitentziario honek bizi dugun egoera politikoarekin bat egin dezan.

13

G. Zeinek egingo du lehen aurrerapausoa presoekin: Frantziak ala Espainiak? miel

E. Ez dakit, baina klabea da beraiek begiratzen egon ordez, gure herriak aurrerapauso handiak egin ditzan presio sozialari eta Herrira mugimendua antolatzen segituz.

12

G. Presoak kalean behar ditugu, baina zaila da hori eskatzen dugun bitartean preso gehiago barrura sartzen dituzten bitartean. etengo al dira atxiloketak? andoain

E. Gure lana da presondegiak hustutzea, baina egia dena azken aldi honetan preso politiko gehiago sortu direla. Zifra orokorretara begiratuz gero, preso politikoen zenbakiak behera egin du. Egia dena Estatuak garaile-garaituen eskeman direla oraindikan eta hau aldatzea kostatuko zaigula. Sinesmen osoa dugu lortzen ari garela eta egoki erantzuten ari gatzaiola politika penitentziario bortitz hau klabe erresolutibotara ekartzeko.

11

G. Aupa Fran, eta animo egiten ari zareten lanagatik. Txalotzekoa eta mirestekoa da herri honetan mobilizatzeko eta gauzak egiteko daukagun ekimena. Hauxe nire galdera: Noiz izango ditugu preso guztiak etxean? eta beste bat: Pentsatu al duzue nola ekarri zuenera orain arte, eta orain, iritzi erabat kontrakoa duten alderdiak? Aitziber Lasui

E. Gure asmoa ahalik eta azkarren preso eta iheslariak etxean izatea da. Ez dugu datetaz hitz egingo, baina zuk esan bezala konfiantza osoa dugu herriarengan, eta mobilizazio honek eta sortzen ari garen run-run honek denak etxean izateko kriston aukerak zabaltzen ditu. Bestetik, interpelaziotik harremanetara pasatzen ari gara, eta iritzi erabat kontrakoa duten jendearekin lanean jarraitzea da gure nahia eta indar asko horretan murgilduko ditugu.

10

G. Preso batzuen situaziņoa latza da, eri dagozenak eta, baina badaude beste batzuk delitu grabiak egin dabezenak. Nola jusifikatu horrek libre uztea? Bi belozidadeko prozesua egingo dozue? Patxi Etxabarri

E. Guk ez dugu ezberdintzen bakoitza zergatik izan den epaitua eta kondenatua. Guk lantzen duguna egoera politikoa asentatu eta aurrera egin dezan preso eta iheslarien gaia konpontze bidean jarri behar dugula. Badakigu dinamikoa izango dela denen etxeratzea, baina argi duguna azkena atera eta etxeratu arte ez garela geldirik egongo.

9

G. Zelan egingo duzue gaia despolitizatzeko? Mailo

E. Helburua ez da gaia despolitizatzea, helburua preso eta iheslariak etxera ekartzea da eta garbi daukaguna egun Euskal Herrian sensibilizazio eta mobilizazio handiena preso eta iheslarien gaiarekin dagoela. Beraz, sortu dugun tresna, Herrira, sensibilizazio guzti hau antolatzeko da eta hemen helburuekin bat egiten duen edonorrek du lekurik eta behar beharrezkoa da bere aportazioa eta lana, olatu sozial erraldoi bat sortzeko bidean.

8

G. Kolosala izan zen urtarrileko manifa, baina bista da alderdiek ez diotela pultsuari heldu; nola egingo duzue orain presoen gaia politikarien agendan egoteko? Mitxel

E. Pentsatzen dut presoen gaiak zentralitate politiko handia hartu duela azken aldian Euskal Herrian. Hau herri honen lana eta presioari esker da. Berdin jarraitu behar dugu herri presioa eta mobilizazioa areagotuz.

7

G. Azken aldian gaixo dauden presoen inguruan agerraldi ugari egiten ari zarete, baita Etxeratek eta beste hainbat elkartek ere. Gero eta larriagoa da egoera?Animo eta eutsi goiari! Jexux Mari

E. Bai. Presoak eta iheslariak etxera ekartzeko bidean garbi daukaguna da muturreko egoerak desaktibatu behar direla eta desaktibatze horretan gaixo dauden presoen gaia lehen lerroan dago. Benetan egoera latza eta urgenteak bizi dituzte gaixo dauden presoek.

6

G. Kaixo Fran!Zer iruditzen ezker abertzaleak kaleratutako adierazpena?Bat egiten du Herrirak guztiarekin?Eskerrik asko!!! Maitane

E. Herrira osatzen dugunok ideologia desberdinetako jendea gara. Batzen gaituena preso eta iheslariak etxera ekartzea da eta edozein hausnarketaren gainetik Herrirako kideok preso eta iheslarien aldeko lana egiten dugu.

5

G. Zenbat kidek osatzen duzue Herrira?Azken egunetan ekitaldi ugari dituzuela ikusi dut, ez dakit nola moldatuko zareten...baliabideak... Ekaitz

E. Jende andana gara. Herri askotan herri bilguneak sortzen ari dira, 130 herri auzotan gara jadanik, eta herri bilgune hauetan jende asko gara. Leku batzutan 20, beste batzutan 15 eta abar...

4

G. Aupa Fran!Itxaropentsu al zara presoen etxeratzearekin?Hala gertatuko balitz, zertan geratuko litzateke Herrira?Mila Esker! Xabi

E. Bai, itxaropentsu naiz ze gero eta argiago dago euskal jendarteak bat egiten duela honekin, eta gure herriaren presioak ahalbidetuko du preso eta iheslari guztiak etxeratu ditzagun. Hori suertatzen den momentuan Herriraren helburuak beteak izango ziren. Garbi daukagu ahalik eta epe motzenean desagertzeko sortuak garela.

3

G. Pixkat kakao mentala daukat. Zertan geratu da Egin Dezagun Bidea? Ba al da? mirari l.

E. Egin Dezagun Bidea ekimen bat izan zen eta ekimen honen inguruan herri eta auzo askotan ekimen berriak sortu ziren. Honen ondotik, eztabaida abiatu genuen denon artean eta ekimenetik mugimendura pasatzea erabaki genuen, nolabait ere tresna organizatibo berri bat sortu da Egin Dezagun Bidea ekimenetik aurrera.

2

G. apa fran! lehenik eta behin animo euskal preso eta iheslariak pertsona duinen gisako tratua izan dezaten burutzen ari zareten borroka gogorrean jarrai dezazuen! hona hemen nire galdera: bilbo abaildu genuen 110.000 lagunekin baina pp-ren jarrerak bere horretan dirau. herri mobilizazioaz gain, kanpo harremanak ez al lirateke gehiago jorratu behar? Euskal Herriaz haratagoko auzitegi edota pertsona garrantzitsuek ezin al dute gai honetan esku hartu? besterik gabe, eutsi! patxi

E. Presio sozialetik haratago indar gehiago batu behar dugu preso eta iheslari politikoak etxean izan ditzagun. Harreman dinamika iraunkorra dugu eta lanean ari gara ideologia anitzeko jendearekin gurera atxiki daitezen. Euskal Herria da gakoa, baina kanpoko laguntza ere beharrezkoa dugu, eta gero eta lagun gehiago ditugu Euskal Herritik kanpo ere.

1

G. Azken asteetan hainbat preso jipoitu dituzte kartzelariek frantziar zein espainiar estatuetan.Ez al duzu uste gertakari horiei oso oiartzun txikia eman diezuela? urko

E. Egoera hauek egun dagoen politika penitentziarioaren erakusgarri dira. Politika bat non iraganean antolatuta dagoen. Politika hau desaktibatzeko egiten ari gara lan, eta egia dena da egunerokotasunari ez diola oraindik orain beharrezko erantzuna ematen. Makinaria ez daukagu erabat olioztatuta, baina akatsetatik ateratzen dira irakaspenak.