Azken elkarrizketa

Endika Zinkunegi

Endika Zinkunegi

Hiru Mugak Batera plataformako kidea

2012-04-04 - 10:00

Hiru Mugak Batera Olatzagutiko Cementos Portland lantegian (Nafarroa) hondakinak erretzearen aurkako plataforma da. Sakanako, Ameskoako, Arabako Lautadako eta Gipuzkoako Goierriko hainbat talde biltzen ditu.

 Erantzundako galderak

14

G. Eskerrik asko, Endika, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zuei eta Berria irakurtzen duzuen guztioi!!!!

13

G. Iepa Endi!!!Zein ekintza edi pauso dituzue pentsatuak hemendik aurrera? Etorkizunari begira zer gauza dizue planteatuta? Iza

E. Apa Iza; Jendea eta jendartea orokorrean ahal dugun gehien kontzientziatzen eta mugitu arazten segitu nahi dugu astakeri hau denon artean geratzeko. Honetarako ahal dugun toki guztietan egongo gara arazoa sozialitzatzen; Hitzaldiak, dokumental emanaldiak, formazio saioak, tailerrak,irteerak, jaialdiak.... MOBILIZAZIOA, MOBILIZAZIO ETA MOBILIZAZIO!

12

G. Aupa Endika!Nafarroako Gobernuak zein puntura arte baieztatu du Cementos fabrikan hondakinak erretzearena?Onartuta dago edo uste bat da?Zer iruditzen zaizu hark erraustegiaren inguruan hartu duen jarrera?Mila esker Kepa

E. Apa Kepa; Tafallan errausgailurik ez dutela egingo esan zutenean asko poztu ginen alde batetik, baina beste alde batetik,ditugun susmo eta beldurrak indartu egin dira,estatu espainiarreko beste hainbat tokitan doazen bide beretik doazela uste baitugu; errausgaiuen ordez portlan enpresetan erraustea. Gure beldur eta susmoak asko indartu dira norabide honetan doazen Portlan Valderrivas eta Nafar Gobernuko hainbat ordezkarin deklarazioak entzun ondoren. Oso argi dugu Potland Valderrivas enpresa ahal dituen hondakin gehien erretzen saiatuko dela eta Nafar Gobernuak honetarako behar duen babes osoa eskainiko diola.

11

G. Iepa!!Galdera bat: hondakinak erraustearen ordez,alternatiba hobea dela uste duzu atez atekoa edo bosgarren edukiontzia?Edo bada eraginkorragoa izango den beste sistemarik?Eskerrik asko Endika. Iban

E. Apa Iban; Nik uste dut atez atekoak norbera kontzientziatzen laguntzen duela, norberak sortzen duen hondakin kopurua sentitzen baitugu. Sortzen dugun hondakina izkutatzen ohituak gaude eta hau aldatu beharra dago nola kontsumitzen dugun eta zenbat zabor sortzen dugun ohar gaitezen. Honez gain, demostratzen ari da berrerabilpenerako, berziklapenerako eta konpostajerako metodorik egokiena dela. Hor duzue Usurbilgo kasua; %28 berreskuratzetik, ia %90a berreskuperatzera pasa baitira bi urtetan.

10

G. Zer desberdintasun dago hondakinak zementu fabrika batean erretzearen eta erraustegi planta batean erretzearen artean?Mila esker! Gorka

E. Apa Gorka; Lehenik eta behin, esan, Nafarroako hondakinen Kudeaketa Plan Integralean Balorizazio Planta bat ezartzeko kontuan hartu beharreko hainbat kriterio aipatzen direla. Olaztiko Portland enpresak ez ditu kriteri horiek betetzen: Herriarekiko distantzia, Prake Naturalekiko distantzia, ur iturburuekiko distantzia.... Fabrika hor izate utsak ez du baimentzen, inondik inora, bertan erraustea.Errausgailu bat izango balitzateke ez lukete inondik inora bertan eraikiko, legalki ezin izango bailukete. Bigarrenez, esan, portlan errusgailu batek, errausgailu batek baino askoz gas gehiago zabaltzen duela. Esan, estatu espainiarrean dagoen errausgailu handienak, Madrileko Valdemingomezek, orduko 50.000 metro kubiko gas jariatzen baditu, Olaztiko Portlan enpresaren labeek, batek orduko 270.000 metro kubiko eta besteak, orduko 290.000 metro kubiko gas jariatuko dituztela. Bestetik esan, Portlan enpresak ez dituela ikatz aktiboak jasotzeko filtroak eta sortzen diren hainbat kontaminanteren kopuru baimena ere, errausagiluetan baino altuagoa dela hormigoia sortzeko egiten den prozesuan muga hauek ezin dituztelako errespetatu. .......... Hormigoia sortzeko prestatuak daude eta ez errausteko!

9

G. Aupa txo!Uste dut Sakana aldean atez atekoarekin hasteko asmoa duzuela,ezta? Gipuzkoan kritikatu da udalek ez dutela herritarren iritzia kontuan hartu, ez dutela kontsultatu. Nafarroan nola planteatzen da gaia?Pentsatu da zerbait horren inguruan?Ondo izan, Endika! Ander Ramos

E. Apa hi; Uste dugu hasiera egoera ez dela berdina batean eta bestean eta honek abiadura ezberdinak baimentzen dituela, gaia zabaltzeko modu desberdinak. Atez atekoa hondakinak biltzeko modu oso ona dela uste dugu, berrerabilpenerako, berziklapenerako eta konposta sortzeko aukera asko eskaintzen baititu. Errekurtsoak ez dira erre behar eta hori guztion eta agintari guztion buruan egon behar duela uste dugu.

8

G. Kaixo Endika!!Justu gaur irakurri det Andoni Ortuzarrek Gipuzkoako Bildu kritikatu duela zaborrak Bizkaira eramateko akordioagatik. Nafarroan aukera hori ez litzateke posible izango?Inguruko leku batera eraman eta han kudeatzea?Animo,eta segi lanean! Ihintza

E. Kaixo Ihintza; Nik uste dut berrerapilpen eta berziklaiaren alde ari garenon arteko elkarlana behar beharrezkoa dela eta elkarrekin lan egin beharra dagoela. Hitzarmena diogunean zertaz ari gara ordea? Argi utzi nahi dugu Portlan Valderrivas enpresak oso gustora hartuko lituzkeela Gipuzkoako hondakinak, euren helburu bakarra ahal duten gehien erretzea baita. Ahal duten gehien erretzea ahal duten etekin handiena izateko, eta beraz, argi izan behar dugu, zer nolako hitzarmenak sinatzen ditugun. Aipatu gabe ezin utzi Gipuzkoako eta Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plana enpresa berberak egin duela eta honek harreman zuzena duela FCC enpresarekin. Zubietako errausgailuaren eraikuntza eta kudeaketa ardura ere FCC eman zitzaion.

7

G. Inzineradora proiektuaren atzean FCC dago ala, Real Madrileko presidentea? Manifestazioari eta alkate eta zinegotziei kasurik egiten ez badie, zein izango da hurrengo pausoa? Esaten dut hori Nafarroako Gobernuak Florentino Perezek agindutakoa beteko duelako... Mozo

E. Apa Mozo; Errausgailuaren atzean FCC enpresa multinazionala dago, bera baita Olaztiko Portlan Valderrivasen nagusia. FCC Gasteiz, Iruņea eta Euskal Herriko eta munduko beste hainbat hiri eta herrietako hondakinak jasotzen dituen multinazionala da. Koplowitz-tarrena. Real Madrilekin harremana badu, prezioak adosteagatik enpresak 6.000.000 euroko isuna jaso zuenean, orduko goi kargu bat, egun, Real Madrileko zuzendaritzan baitago Florentino Perezekin batera

6

G. Kaixo Endika. Poztekoa da Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako eskualdetako jendea elkartzea erraustegiaren aurka, seguro tripa mina emango diola bati baina gehiori. Bi galdera: Zein izan zen abiapuntua eskualde desberdinetako jendea biltzeko? Aurrera begira bestelako elkarlanik edo auarreikusten al duzue eskualde horietan? Oso interesgarria litzateke, bere garaian Sakanako eta Arabako jende asko joan baitzen Goierrira lanera. Eta harreman horrek asko aberastuko lukeelako. Mitxel Sajazarra

E. Apa Mitxel; Abiapuntua Olaztiko jendearen burugorkeria izan zen, errausgailuaren berri izan bezain pronto, injustizia honen aurrean borrokatu izana. Pixkanaka pixkanaka, hara eta hona joanez, arazoa sozializatuz jendea kontzientziatu eta elkartu egin gara guregan eta gure inguruarengan izango duen eraginagatik. Ezin ahaztu urteetan hiru lurraldeen artean egon den elkarlana ere, Altzaniako partzuergoa adibide; Betidanik izan den elkarlan hau Frankoren garaian debekatua izan zen. Egun elkarlanerako beste hanbat eremu ditugu.

5

G. Kaixo. Nire herriko, Bergarako, EAJko eledunak, Aintzane Oiarbidek dio, Erraustegiak urte betean Donostiako suek egun batean baino gutxiago kontaminatzen duela. Egia al da? Ibai

E. Kaixo Ibai; Kar, kar,kar Lotsa gutxi duten eta informatu nahi ez duten pertsonek bota ohi dituzten erantzunak dira honako hauek. Errausgailu batek eta su artifizialetan jariatzen diren kontaminateak ezin dira konparatu.Errausgailu edo portlan-errausgailu bateko labe errausgailu batek 400 konposatu toxiko jaria ditzake, euren ezaugarriengatik oso arriskutsuak diren konposatu toxikoak: biometagarriak, egonkorrak, liposolubleak eta iraunkorrak. Arriskurik handiena, kontzentrazio gutxi egon arren, denboran iraunkorra dela da.

4

G. Iepa Endika!Ikusi det Euskal Herriko lurralde ezberdinetako taldeak zaudetela 3MugakBatera plataforman.Nola egiten duzu lan?Bakarrik Olatzagutiko kasurako bildu zarete edo zerbait orokorragoa da?Eskerrik asko erantzuteagatik. Nagore Oiarbide

E. Apa Nagore; Bai, zuk esan bezala, 3 Mugak Batera plataforman Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako kideak gaude. Modu asanblearioan egiten dugu lan, denon parte hartzea bultzatuz eta denon iritzia kontuan hartuz. Gure helburua osasuna eta ingurugiroa babestea da eta honetarako lurrari lotuak dauden jarduera ekonomikoak bideratu nahi ditugu; abeltzantza, nekazaritza... eta zergaitik ez, ingurugiroa ipotekatzen ez duten eta oreka mantentzen duten enpresak

3

G. Kaixo Endika. Zein uste duzu dela hondakinak erraustearen alderik okerrena? Kutsadura,prezioa...Abantailaren bat baduela iruditzen zaizu? Arkaitz Arrospide

E. Kaixo Arkaitz; Gure osasuna eta gu zati garen izadian eragiten ari garena, gure eta izadiaren etorkizuna errausten ari baikara. Errausgailua, bere osotasunean hartzen badugu OSO GARESTIA da: portlan enpresetako errausgailuek, errausgailu planta batek baino %20 gas gehiago jariatzen dute eta hondakinak erraustu baino, zabaldu egiten ditu. Honek gure osasunean izugarrizko kalteak eragiten dituela demostratzen duten azterketa asko daude, gizarte segurantzan izugarrizko gastuak sortuz.

2

G. Errauste plantarik ez bada, ze bide proposatzen duzue Nafarrorako?Atez atekoa,edo beste bilketa modu batzuk?Mila esker. Maitane

E. Apa Maitane; Lehen esan bezala, guk, kontsumo orekatu baten alde eta hondakinen berrerabilpen eta berziklatzearen aldeko aldarria egiten dugu. Gure helburua Zero zabor lortzea da eta honetarako bide egokienak proposatzea.Errausketa ez dugu inondik inora egoki jotzen, kontuan izanda zer nolako lana dugun egiteke kontzientziazioan, berrerabilpenean eta berziklapenean. Gure proposamena; azter ditzagun hau bideratzen duden proposamen desberdinak eta hobekien bideratzen duten proposamenetan inberti dezagun errausgailu bat egiten hainbeste diru gastatu beharrean. Inbertsioak 3Rra bideratzea da gure proposamena

1

G. Apa Endika!Egia esan Gipuzkoan ezaututakotik hitzeiten det, baņo ez al dezu uste erraustegian eta atez atekoan gaia gehiegi politizatu danik?Nafarroan holako sensazioik badaukazue?Mila esker! Hektor

E. Kaixo Hektor; 3 Mugak Batera plataformako kideok eztabaida hondakinen kudeaketan zentratu eta partidismoetatik hurrundu behar dela uste dugu eta honi buruz aritu. Guk gure lana hiru ardatzetan oinarritzen dugu; kontsumo orekatuan, berrerabilpenean eta berziklapenean. Eta hau benetan bideratuko duen plangintza baten alde egiten dugu. Hori bai, argi dugu, Nafarroan hainbatek gure mugimendua politizatu egin nahi duela. FCC enpresa da Portland enpresaren nagusi eta ezin ahaztu hondakinak biltzeaz arduratzen den multinazional honek, dituen eragin politikoak.