Azken elkarrizketa

Angel Oiarbide

Angel Oiarbide

Nazioen Mundua elkarteko kidea

2012-04-27 - galderak erantzun ditu

Nazioen Munduaren ekimenez egindako Gazta zati bat film dokumentala aurkeztu berri dute Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Jon Maiak zuzendu du lana.

 Erantzundako galderak

11

G. Eskerrik asko, Angel, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko denei. Besarkada bat guzioi. Bidean zihur nago topo egingo dugula, ANIMO!!!

10

G. Zein pausu konkretu eskatzen diezu gure goi mailako politikariei? Eskoziak egin duen modura EAEk erreferendum batetarako data jartzea posible ikusten duzu? xabi

E. Guk alderdi politiko eta instituzioei baino, herritarrengana zuzentzen gara. Gu, herritarrak gara gure etorkizunaren protagonistak. Gure eskubideak gauzatze beida, gure herriaren etorkizunari begira harduraz har dezagun parte. Gure esku dagoelako. Gizarte konsziente eta kontzientziatu batek, harduraz bere etorkizunaren timoia hartzea da gure helburua. Alderdi eta instituzio ezberdinak gizartearen islada dira. gizartea aldatu behar dugu, beste islada bat izan dezan. Data bat jarri aurretik, herri hau martxan eta nahi izan ezkero "dantzan" jarri beharren gaude,

9

G. apa!lehenik eta behin eskerrak ematea dagokit euskal herritar gisan, guk dugun autodeterminazio eskubidearen defentsa sutsua burutzearrean. Mila esker! Eta honatx neure galdera: azken egunotan, amaiur eta eaj-ak eusko legebiltzarrean bien artean gehiengoa erdietsiko balute, burujabetzaren ''declaracion unilateral'' egingo dutela irakurri dut zenbait hedabidetan. zertan datza hori? jon ander

E. Oso ondo iruditzen zait. PPk eta PSOEk Espainiarekin harremanak gehiago lotu nahi dituztela esango balute bezela. BETI ERE, bai batak nahiz besteak, azken erabakia herritarren esku utziko balute.

8

G. Zer irizpideren bidez mugatzen duzue Euskal Herria, erabaki sujetu bezala? Hau da, Euskal Nazioa zertan oinarritzen duzue,historian,hizkuntzan, borondate konstituiente batean? Nola mugatzen da EHa, miranda de ebro,trebiņu, edo euskal nazionalitatea hegemonikoa ez den zonaldeetan? Mohandas

E. Nazio bat izateko badirudi bi oinarri daudela: nazio kulturala edo nazio politikoa. EHa nazio izaera izateko kulturalki beste herriekiko bereizten duten ezaugarriak baditu. Ezaugarri horiek, pirineotako bi aldeetako lur sail hauetan kokatuta dagoen munduko eremu honetan kokatuak daude. Gaur egun ezaugarri kultural horiek dituzten herritarrak administratiboki banatuta dagoen Nafarroa, EAE eta Iparraldeko (hauek beste administrazo baten barnean gainera) kokatuak daude. Ezaugarri kultural hau izan duten herritarrek historiak zehar Nazio Politikoa ere osatuta izan dira: Iruņako erresuma eta ondorengo Nafarroako erreinua adibidez. Ala ere, nazio ez nazio zurrunbilo horretan sartzeko asmorik ez dugu. XXI.mendean, gure ustez Autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izateko nazio izatean oinarritu baino, demokrazian oinarritzen da.

7

G. Zeintzuk dira Euskal Herriaren independintziarako arrazoi gisa defendatzen dituzuenak? soilik kulturalak, ala baita ekonomikoak ere? Mohandas

E. Gu ez gera Independentziaren alde ari. Independentzia helburu politiko bat da. Gu helburu politiko hori edo besten bat gauzatu ahal izateko, beharrezkoa den oinarri demokratikoa osatu eta gauzatu nahi dugu. Hau da, gu EHaren demokrazia gauzatzearen aldeko ekimena garela esan dezakegu.

6

G. Eskozia-EuskalHerria jaialdia eta gero, oso mugimendu gutxi ikusi dugu Goierrin NazioenMunduaren eskutik. Dinamika piska bat hoztu delakoan zaude? Edo eskualde mailara zabaltzean mugimendua dinamizatzeko arazoak dituzue? Jon

E. Eskozia-EHa jaialdia 2010.urtean egin genuen. Ekintza oso haundia izan zen. Mugarri bat. Noski urtero ezin ditugu maila horretako ekintzarik egin. NAZIOEN MUNDUA goierri topagune hori osatze eta sendotze begira lurra lantzen aritu da. Guretzat ekintza garrantzitsuenetarikoa 2011an egin genuen. 80 urte lehenago Itsasondoko udalak onartutako akta bat gizarteratu genuen, 1931.urtean itsasondoko udal ordezkariek EHak "Autodeterminazio"-aren eskubidea aldarrikatzen zuten. Autodeterminazio kontzeptua oso berria zen Europan garai hartan. Seguruenik EHan Autodeterminazioaren aldarria duen lehendabiziko akta ofiziala izan daiteke. Goierrin eta EHan mugarri bat izan da akta hori. Akta hori eta bere 80,urteurrena zela eta ospakizuna egin genuen eta Goierriko 18 udal herriak akta honen inguruan batzeko aukera izan genuen, "GERO ETA ARGIAGO" ekintzarekin. Iaz, Larraitzen 1300lagunez osatutako mosaiko bat osatu genuen. Grabatu eta EHan eta EHtik kanpo zabaldu dena, 2012an dokumentala plazaratu dugu. Eskubide hau gizarteratzeko beste tresna bat. Inurri lan haundia dago ekintza bakoitzaren atzean. Eskualde batek daukan giza baliabideak norabide berean lanean jarri ezkero herri txiki batekoa baino aukera gehiago ditu. Ta EH mailakoak ze esanik ez.

5

G. Kaixo Angel. Txalotzekoa da zuen ekimena, ez orain bakarrik filma estreinatu ondoren, baita lehenago ere. Baina nahiz eta zuek ez horrela bilatu, iruditzen zait hankamotz dagoela abertzaleak ez diren alderdien parte hartzea gabe. Posible ikusten al duzu? Mari

E. Eskerrik asko. Posible? Noski posible eta beharrezkoa ikusten dut. NAZIOEN MUNDUA ekimenaren helburua Euskal Herritarren arteko topagune bat sortzearena da. Autodeterminazioa edo erabakitzeko eskubidea da gizarteko sentsibilitate ezberdinak elkar topo egin dezaketen eszenatoki demokratikoa. Gure asmoa ez da abertzaleen arteko elkargune bat sortzea. Hori baino oinarrizkoagoa da: demokraten arteko elkar gunea sortu nahi dugu. Autodeterminazioa ez delako abertzaleen helburu politiko bat, oinarri demokratiko bat baizik. Erresuma Batuan hori posible da. Ez da kasualitatea demokraziaren bidean mendeak daramatzatela. Gure herria demokraziaren bidean oso pauso gutxi emana da, eta hori da guretzako oinarri demokratiko hori osatzeko garaian hutsuneak izatearen arrazoia. Eskozian sentsibilitate guziak topo egiten duten gune demokratikoa da Autodeterminazioa. EHan hutsuneak daude oraindik. Demokraziaren bidean pausoak eman ahala hutsune horiek betetzen eta topagunea osatzen joango da. Aukera paregabea daukagu Erresuma Batuko ereduarekin. Eredu horrekin pedagogia egin behar dugu EHan, Noski posiblea dala. Ta beharrezkoa.

4

G. Autodeterminazio eskubidea, zuzenean erabili edo aurretik lortu egin behar da? Eskozian ez dute eskubidea onartua lege aldetik, baina erabili egingo dute. Hemen? miel

E. Eskubidea lortzeko....nahikoa da eskubide horren jabe garela konsziente izatea. Konsziente eta dagozkion eskubideen jakitun den herri batek berarekin darama. Horixe da Eskozian gertatzen dana. Eskoziarren etorkizunaren gidaritza Eskoziarren esku dagoela, Eskozian inork ez du dudarik egiten. Eskozian abertzale Eskoziarrak edo eta Unionistak ez dute horren dudarik. EHan lan haundia daukagu eszenatoki hori lortzeko. Baino lan hori ez daukagu Espainiako edo frantziako herritarrak eta gobernuak konbenzitzen. Barrura begirako lana daukagu. Euskal Herritarroi begirako lana daukagu.

3

G. Kaixo Angel eta zorionak!! Oso lan ederra egiten ari zarete! Aizu, Nazioen Munduan oso ekimen herritarra da, geuk, herritarrok, lantzen dugulako gure eskubidea erabakitzeko. Nire galdera hauxe da: ekimen herritar izanez beharrezkoa da, momentu batean, aginduen edo alderdien bultzakada edo egin daiteke amaitu arte herritar izaerarekin besterik ez? Besarkada bat! Dani Saralegi

E. Aupa Daniii! gure ustez herritarrak, alderdiak, instituzio etab.. artean ekipo bat osatu beharren gaude. Alderdiak eta instituzioak, gehienetan herritarren argazkiaren islada izaten omen da. Joera haundia dago herritarron aldetik, alderdiei eta instituzioei beraiei berez dagokiena baino gehiago delegatzea. Delegatze horrek, herritarren parte hartzea eta aktibazioa txikitzen du. Gure asmoa herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da, gerora alderdi eta instituzioekin elkarlanean denori dagozkigun gaietan aurrera egin ahal izateko.

2

G. Erabakitzeko eskubideaz ari zaretenean, bozkaketa edo erreferendun bati buruz ari zarete? Edo autodeterminazio eskubideaz? Oinarizko giza eskubideak(bizitza, autodeterminazioa...) ez dira bozkatzen. Herri honek independentzia nahi du eta horretara iristeko eskubidea du orain, beste baldintzari gabe. Zer defendatzen duzue dokumental honekin? Asier Ezpeleta

E. Gure asmoa gizartean topagune bat osatzearena da. Topagune demokratiko bat. Nun sentsibilitate ezberdinek batu ditzakeen topagune bat. Topagune hau ez da helburu politikoa: prepolitikoa baizik. Edozein helburu politiko erabakitzeko beharrezkoa den eszenatokia da Autodeterminazioa edo erabakitzeko eskubidea, Diozun bezela, Autodeterminaziorako ez dago galdeketa bat egin beharrik. Eskubidea dugun jakiteko ez daukagu galdetu beharrik. Herri honen etorkizuna zein bideetatik jun behar duen erabakitzeko egingo dugu erreferenduma, Baina horretarako oinarri bat behar dugu. Erresuma batuan, eta Eskozian dagoen bezelaxe. Gure iritziz oinarri hori lortzeko elementurik garrantzitsuena: gizartea sentsibilizatzea da. Sentsibilizazioak, kontzientziazioa dakar. Aurre lan horiek beharrezkoak dira herritarrak harduraz etorkizuna beraien esku dagoela jakitun izateko. Gure iritziz aurre lan bat dago pauso hori eman aurretik. Oinarri hori sendotzea.

1

G. Aupa Angel!Lehenengo zorionak, ez dut dokumentala ikusteko aukera izan baina itxura ederra du!Jakin nahiko nuke nola moldatuko zareten orain dokumentalari zabalpena emateko,oso interesgarria iruditzen baizait horrelako lan bat ahalik eta leku gehienetara heltzea. Animo eta segi bide hortatik! Karlos Albeniz

E. Lehendabizi eskerrik asko. Gure asmoa EHan zehar eta EHtik kanpo dokumentala zabaltzea da. Bide komertziala izango da bideetako bat, bestea udal herrietako aretoetan, ondoren herri txikietako kultur gune eta lokal txikiagoetan. Bai gure asmoa ere zabaltzearena da.