Azken elkarrizketa

Larraitz Lucas

Larraitz Lucas

Euskal Herria selekzioko jokalaria

2012-06-08 - 17:30

Larraitz Lucas (Donostia,1982) Realeko erdilaria Euskal Herria-Eslovakia partidarako deialdian sartu dute Garbiņe Etxeberria eta Iņigo Juaristi hautatzaileek. Ekainaren 23an jokatuko da partida, Donostiako Anoeta futbol zelaian. Realak zazpigarren lekuan amaitu du denboraldia, 62 punturekin.

 Erantzundako galderak

17

G. Eskerrik asko, Larraitz, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Mila esker guztiei zuen galderak bidaltzeagatik. Gora Reala eta gora Euskal Herriko selekzioa!

16

G. Errealan beste demboraldi bat jarraituko duzu? Ze iruditzen zaizu Unai Gazpio? Esaten dute entrenatzaile berria izango dela.... jurgi

E. Oraindik ez dut erabaki bat hartu. Zaila da lana, kirola eta familia konpaginatzea. Ez dut Unai Gazpio ezagutzen egia esan behar badizut eta oraindik ez digute konfirmatu zein izango den. Etortzen denari lagundu beharko diogu/diote denon onerako izango da eta. Mila esker Jurgi!

15

G. Kaixo Larraitz!!! Uste dozu Euskal Selekzioek ofizionaltasuna lortuko balebe, emakumeen futboleko selekziņoak, behintzat munduko erdi-mailako beste selekziņoei aurre egin ahal izango eutsola? Mila esker!!! Martin

E. Euskal Herrian jokalari bikainak daude, estatu mailan bezala. Egia da ofiazialtasunarekin, Euskal Herriko selekzian Espaina bezain kalitate adina izango lukeela. Mila esker Martin!

14

G. Aupa!Esaten da futbolean emakume eta gizonen arteko aldea beste kirol batzuetan (tenisean, kasu) baino nabarmenagoa dela. Ados egotekotan, zerk eragiten du horretan? Milesker ta zorte on! Beņat

E. Ezin da konparatu gizon eta emakumeen futbola: abiadura, indarra desberdinak dira. Beste guztia berdina da: neurriak, jokalari kopurua, jokatzeko denbora, baloia, arauak...Futbola futbola da, nahiz emakume batek edo gizon batek jokatu. Mila esker Beņat!

13

G. Kaixo Larraitz, zer moduz hartu duzu eta zer garrantzia dauka zuretzat euskal selekzioarekin anoetan jolastea? gustatuko litzaizuke ere errealarekin hor jolastera? Amaia

E. Ametsak egi bihurtzeko ez dela ameztu behar erakutsi zidaten txikitan. Eta 30 urterekin amets hori egi bihurtu da. Gustatuko litzaidake Realarekin egunen batean Anoetan jolastea, baina oraingoz, Euskal Herriko kamisetarekin konformatuko gara. Mila esker Amaia!

12

G. Aupa!!!Zer sentitzen da ikusita gizonezkoen lehen mailakoak sekulako dirutza kobratzen ari direla, eta zuek maila berean egonda, hortik ezin bizi ahal izatea?Animo Larraitz! Xabi Otermin

E. Ez da oso normala mutilek irabazten duten dirua, baina ez gara hortan sartu behar. Emakumeen futbola aurrera doa eta poliki joan arren, gauzak irabazten ari gara. Ezin dugu futbolaz bizi, baina soldata txiki bat ematen digute futbolean aritzeagatik. Orain dela 5 urte ezerren trukean jolasten genuen. Mila esker Xabi!

11

G. Iepa Larraitz!Irakurri nuen datorren denboraldian profesional egingo zaituztetela edo, behintzat kontratuarekin ariko zaretela. Nolako egoera izan duzue orain, irabazten zenuten soldatarik edo, eta zertan aldatuko da hemendik aurrera??Eskerrik asko eta segi bizkor!!! Nekane

E. Irabazten genuen dirua "dieta"bezala jasotzen genuen. Kontratuak izango dira baina oraindik asko falta da lanpostu batetik jaso genezakeen diru zorroarekin konparatzeko. Ala ere, lehenego urratsa emanda dago eta Realak apostu on bat egin du neskekin. Mila esker Nekane!

10

G. Iepa Larraitz!Barkatu ezjakintasunetik galdetzea, baina izan duzu aukera Espainiako selekzioarekin jokatzeko?Entzunda daukat Euskal Herriko jokalari dexente badirela egonak. Zer diozu hemengo futbol mailari buruz?Mila esker Larraitz! Ander Larreta

E. 16 urtetik 19 urte bitartean Espainako selekzioarekin ibilia naiz. Hiru europeo jolastu eta laugarren postu eta bigarren postu bat eskuratu genuen. Euskal jokalari asko jolastu izan dute Espainarekin eta oraindik badira dexente. Etorkizun oparo eta polita dugu kirol guztietan. Mila esker Ander!

9

G. Kaixo Larraitz,lehenik eta behin zorionak futbolean lortutako guztiarekin eta bigarrenik zer da realean gehien disfrutatu dezunaz eta zer gomendatzen duzu gaur egungo neskatxoei realera iristeko Ainara

E. Aupa Ainara! Mila esker lehenik eta behin. Gomendatzeko gauza bakarra kirolaz gozatzea da. Kirolak asko eman dit eta oraindik, 30 urterekin, asko daukagu emateko.

8

G. Jakinda orain arte euskal futbolak izan duen historia oparoa, zergatik uste duzu ez duela Euskal Herriak jokatu orain arte? Etorkizuna nola ikusten duzu Euskal Selekzioari dagokionez? aitor ilarreta

E. Aupa Aitor! Etorkizu oparoa baino, polita eta ona ikusten dut. Euskal Herriko selekzioaren atzean hainbat eta hainbat pertsona daude. Haien laguntza gabe ezingo genuke aukera izan Euskal Herriko kamiseta defendatzeko. Orain arte zergatik ez den jolastu? Agintariei galdetu beharko genieke...

7

G. Kaixo Larraitz eta zorionak Euskal Herriko selekzioarekin jokatzeko aukera izango duzulako. Etxekoak goiz goizetik joango gara jaialdira eta arratsadean zuen partida ikusiko dugu, nola ez. Izan ere, alaba nagusia futbolean ere badabil eta zuek ikusteko irrikitan dago. Ohartzen al zarete zuen eredua zein garrantzitsua den horrelako neska-mutilentzat? Adibidez, euskararen erabilerari dagokionez. Zer iruditzen zaizu Guardiola bezalako erreferenteek beren hizkuntzaren alde egin duten hautua (prentsaurrekoetan-eta katalana lehenetsiz...)? Eskerrik asko eta animo! Igor

E. Guardiola bezala Aranburu izan dugu erreferente gaur egun Realean. Dudarik gabe, neska-mutil gazteen eredu gara eta, ikastola bateko andereņo naizenez, euskara bultzatzea derrigorrezkotzat hartu beharko genuke. Mila esker animoengatik!

6

G. Realan sartu dituzun ze gol gustatu zaizu gehien? Jokalari bezala, Aņorgan hasi zinenetik ze aspektutan aldatu zara? Manuel

E. Aupa Manuel! Belaunean bi lesio larri jasan eta gero abiadura galdu ondoren, posizioa ere aldatu nuen. aņorgan media punta edo aurrelaria nintzen. Urteak pasa ahala atzeraka bidali naute. Beti nire lehenengo gola, Oņatin, bigarren lesioa pasa eta gero gogoratuko dut, baita Zubietan sartutako azkena ere.

5

G. REALAN HAINBESTE URTE EGONDA, HISTORIAN SARTUZ GERO ETA EKIPOAREN 1. KAPITAINA IZANDA, ESPERO AL DUZU KLUBA URREZKO ETA DIAMANTEZKO INTSIGNIA JARTZEA? ZUK BAI MEREZI DUZULA!!!! IGOR SANTXEZ

E. Aupa Igor! Urrezko edo diamantezko insignia realeko kamiseta jansten dudan bakoitzean ematen didate. Amets bat egi bihurtu zen lehendabiziz Realeko kamiseta jantzi nuenean. Mila esker krak!

4

G. Apa! Hedabideek nesken futbolari, eta kirolari orokorrean, ez diote kasikan garrantzirik ematen. Zer urrats eman beharko lituzketela uste duzu? Ondo segi! nazio bat, selekzio bat!

E. Lehenengo urratsa emanda dago; gure aldetik ahal deguna jartzen dugu. Bigarren urratsa telebistak eman beharko lukete. Ala ere gizarteak oraindik ere asko aldatu beharko luke emakumeen futbola gizonezkoen futbola bezala ikusteko. Mila esker!

3

G. Zorionak egindako denboraldiagatik! Pozik zaude sekziorako deitu zaituztelako? Espero zenuen? Uste duzu hurrengo denboraldian emaitza are hobeagoak lor ditzakezuela? Emakumeen futbola zein egoeratan dagoela uste duzu? Hoberantz doa? Ala okerrera? Eskerrik asko eta segi horrela! realzalea

E. Pozik diotsu?? Nola ez ba! Sekulako saria da Euskal Herriko kamiseta defendatzea; ohore bat da. Datozen urteetako emaitzak beti hobetu beharko ditugu, geroz eta talde hobeagoa eta politagoa egongo delako. Mila esker!

2

G. Kaixo Larraitz!Bejondeizula lehenik,kirolak sexurik ez duela gero eta argiago uzteagatik!Gustatuko litzaidake jakitea baduzun nesken talde edo selekzioen artean erreferentziaren bat, gustokoen duzun jokalariren bat edo zerbaitengatik miresten duzun norbait. Eskerrik asko! Maider Unzeta

E. Mila esker zuri Maider! Erreferentzi bakarra nesken artean Mia Hamm izan da; EEBBetako jokalari ohia. Gaur egun, Realean dauden jokalari guztiak miresten ditut.

1

G. Aupa Larraitz! Nik urtetan jokatu nun realean primerara iritsi diren hainbatekin baina ez dt xoxik ikusi.Ta nik bezala askok. Ez dezu uste beraien ehunka milloi horietatik parte txiki bat (0,7) merezi dugunik bizitzan aurrera egiteko?? hainbesteko diferentzia aldago emakume eta gizonezkoen artean?? Zorionak!! Gora Euskal Herria killer

E. Diferentzi bakarra emakume eta gizonen artean sexua da, beste guztia kontutan hartzen badugu, berdin-berdinak gara. Zuek guk aina diru irabazi behar izango zenukete, baina ez zizueten aukera eman. Gure ispilua zuek izan zarete. Mila esker!