Azken elkarrizketa

Denis Itxaso

Denis Itxaso

PSE-EEko hautagaia

2012-10-18 - 10:00:00

Eusko Legebiltzarrerako hautagaia da Gipuzkoan.

 Erantzundako galderak

9

G. Kaixo Denis, egun on. Donostian PSEko militanteak harrapatu dituzte EHBilduren kanpainako kartelen gainean Donostiako Bilduren eta ezker abertzeko kideak erridikulizatzen dituzten beste batzuk jartzen. Ez al dira horiek hainbeste kritikatu dituzuen metodoak? Kanpainaren normaltasuna nabarmenzen duzue baina normala iruditzen al zaizue, gaitzesgarria iruditzen al zaizu? Eta azkenik, zure baimena badut, beste galdera bat: zergatik deitzen diote PSEko horiek Ertzaintzari grabatzen ari zaizkiela ikusten dutenean, beraiek badira delitugileak? Edozerk balio al du orain, ezkerreko aberzaleen kontra? Akaso ez zenuen bideoa ikusiko; hemen duzu lotura (ez da ikusten baina PSEren errotua zuen furgona batetik jaitsi ziren): http://www.youtube.com/watch?v=f5Rd5fFHyO8&sns=em Paulo Oleta

E. 1) ikusi ditut irudiak eta ez zaizkit gustatu. 2) 30 urtetan ezker abertzaleak ohitura izugarria izan du gainontzeko publizidade politiko eta elektorala ezabatzen. Besteak beste orain gutxirarte (eta badirudi oraindi ere bide luzea daukatela aurretik, zenbait jarrera dirautela ikusirik) euskadin duen aniztasun politiko hori ondo ulertzeko zailtasunak izan dutelako. 3) barkatuko didazu, baina herri hontan daukagun arazoetako bat (larrienen artean kokauko nuke) da, besteek egiten dituzten akatsak ondo ikusi eta saltzeko gaitasuna eta "gureak" edo egiten dituztenei, paso egitea. Berriro diot, Ez zaiizki irudi horietan ikusitakoak gustatu, batez ere espazio horiek ofizialak direlako eta alderdi bakoitzari egokitzen zaion epazio horiek errespetatu egin behar direlako. Azkenik. Kanpaina bera ez zait iraingarria iruditu. Benetan, umore pixka bat egoteak ez dut uste hainbesteko kaltea egingo digunik. Uztailan Donostiako Alde zaharrean neri pertsonalki jarri zizkidaten kartel iraingarriei buruz ezker abertzaleko oso jende gutxik esan zuen hori ez zela onargarria (bakar bat bai, baina)

8

G. Azkenaldian murrizketen aurkako marmarrean zabiltzate, zuek ez omen dituzue aplikatuko, baina a ze kasualitatea, aurten irakasle asko eta asko lanik gabe geratu dira ordezkapenak ezin eginda. Uztailaren erdialdean korrika eta presaka institutu askotan linea bat kendu zenuten eta irakasle asko plaza gabe geratu zen. Hauek ez ahal dira murrizketak? Zergatik zabiltzate esaten murrizketei ezetz eta hemen bertan egiten ari zarete? Hori bai Patxi Lopezek bizi guztirako soldatarekin (4 urte ere lan egitera iritsi gabe.) Beñat

E. Bueno, gauzak modu horretan nahastea ez zait ondo iruditzen, nahiz eta zilegitasun osoz egin zenezaken. Espaina mailan, ordezkari instituzionalen soldatak murrizteko (edo zuzen zuzenean ezabatzeko) proposamen populista eta demagogikoak darabilte han eta hemen. Eta gauzak bere honetik ateratzeaz gain, despiste orokor moduko mezuak direla iruditzen zait. Errekorteei dagokionean, Patxi Lópezek bai hezkuntza, bai Osasun eta bai Zerbitzu Sozialen Sisteman inpostau nahi izan diren murrizketen aurrean Euskal Autogobernua defendatuduela agerian gelditu da. Agerian gelditu den beste gauza bat izan da, nazionalistek ez dutela ondo hartzen, abertzalea ez den Lehendakari batek lan hori bere gain hartzea, eta hortaz zenbait gogoeta egin beharko genukeela deritzot. Egia da ongizate sistemak aurreztea eskatzen duela momentu ekonomiko larri honetan, duplizidadeak eta beharrezkoak ez diren gastuak ekidituz, gure zerbitzuak ahalik eta eraginkor eta efizienteeank izan daitezen. Adibidez, botikak gure kasa erosi beharrean, Espainiako beste erkidego autonomiko batzuekin batera erosteak merketu egiten du faktura. Eta ez dirudi horrek autogobernua edo osasun mailan daukagun erabakitzeko eskubidea kolokan jarriko duenik... Gauza bera esan daiteke Hezkuntzan. Bekak eta inbestigazio eta berrikuntzarako laguntzak ez da bidezkoa, etorkizuneko eredu ekonomikoa kolokan jarri dezakeelako. Baina egon daitezke beste atal batzu non, aurrezteak ez duen hezkuntza sistemaren kalitatea zalantzan jartzen.

7

G. James Cameron-ek esan berri du: "Eskoziarren borondateari begirunea erakutsi diot. Erreferenduma agindu zien alderdi baten alde egin zuten 2011n, eta nik erreferendum bat izan dezaten hitzartu dut" PSOE prest dago Euskal Herriaren eta Catalunyaren borondateari begirunea erakusteko edo kutsu frankista duen legalitate baten alde jarraituko du PP-rekin batera,nahitaezko biziketza inposatuz? Demokrazia behar dugu

E. Demokrazia behar dugu, bai. Eta hamarkadetan libertadea eta demokrazia hori bera zapaldu duen ETAren indarkeria, behin bukatu dela dirudienean, demokrazia sakontzeko aukera gehiagodagoela esango nuke. Gutxienez, guztiok izango dugu gure ereduak defendatzeko aukera eta eskubide berdinak. Hortik aurrera, eta Eskoziako kasuari helduz, interesantea dela deritzot. Bertan, elkarrizketa eta akordioaren bitartzen adostu dute zer, nola eta noiz egin galdeketa. Onartuko didazu, Euskal Herrian horrelako galdeketa bat egiteko, Nafarroa eta Frantziako Errepublika ere kontutan hartu beharko liratekeela. Edozein kasuan, onartuz demokrazia batean ezin dela proiekturik inposatu eta euskal gizarteak nahi duena errespetatu egin behar dela, utzi iezadazu nere ustetan erronkarik naguziena dena azaltzen: Galdeketa (argia eta erantzun argiekin) egin baino lehenago, ba al dago aukerarik, alderdi politiko guztien artean minimozko akordio batera iritsi eta gizartea zatituko ez duen proposamen amankomun bat egiteko? erreferunda, hortaz, proposamen politiko bateratu bati buruzkoa izango litzateke eta seguroaski, argazki zatitu bat eskeini beharrean, gehiengoerraldoi baten bultzada jasoko luke... Neretzat, hori, erronka ausarta eta erakargarriagoa iruditzen zait, sensibilidade eta tradizio politiko desberdinek adostasun maila altu bat lortzea.

6

G. Egun on Denis: Pasa den kurtso politikoan zalaparta handiak ikusi ditugu Donostiako Udal Bilkuretan (zirko ere deituak). Bilkurek jendartean utzitako irudiari buruz hausnartu al duzu? Pausatuago nabari zaizu. Mila esker erantzuteagatik. Soro

E. Kaixo Soro. Noski egin dudala gogoeta. Uztailan gertatutakoa neretzat osodeserosoa izan zen. Oso. Askotan pentsatu izan dut ikusi eta entzun nuena salatu behar nuen ala ez, baina momentu hartan ez nuen kalkulu politikorik egin ez eta kamerak nik esaten nuena frogatzeko gai izango ote ziren. Baina, gauzak horrela, bat nator, ezin dugula Donostiako udalbatza, erakundearen ordezkaririk garrantzitsuena, guztion artean hainbeste tentsionatu. Dena dela, errespetu osoz diot, Alkatea Udalbatzaren presidentea izateak (epailea eta partea), ez dela erabaki azkarra. Ez du batere laguntzen. Eta bera da ardura gehien duena eta eztabaidak bere onetik ez ateratzeko hartu beharreko erabakiak hartu behar dituena.

5

G. Portu eta Sarasola kasuan irmoki defendatu zenuen espainiako ziegetan edota poliziekin bidaietan ez zela torturatzen. Orain eta europatik iritsitako azken sententziaren arira, zurean darraizu? Edo sistematikoki espainiar gobernuek tortura erabili durelakoan zara?

E. Nik esan izan dudana da horrelako salaketen inguruan zalantzak egon ez daitezen, neurri prebentiboak hartu behar direla. Kamarak jarriz komisaldegietan dauden espazio guztietan, eta presoek egiten dituzten bidaietan kontrolak jarriaz. Inbestigatzea da eskatu behar dena. Eta onartu (eta salatu) behar dena da, ikertu egin denean, batzutan delituak zudela frogatu eta poliziak auziperatu eta kondenatu egin direla. Eta besteetan salaketa faltsuak zirela ere frogatu izada. Honetan Giza Eskubideei dagokien gauza guztietan bezela, jarrera zorrotza eta koerentea izan behar dugula deritzot

4

G. Kaixo. Gipuzkoako politika linguistikoa gogor salatu duzue. Hauteskunde hauetan ere ez da posible izango lehendakarigaien euskarazko eztabaida bat. Nork inposatzen du? egunon

E. Nere ustez eztabaida gutxi egon da hauteskunde kanpaina honeta. Eta hain juxtu demokraziaren sakontzeari buruz lehenago aipatu ditugun arazoen artean, hautagaien beldurra edo salatu egin behar da. Atzo euskal hiritarrok ondo ulertu genuen zergatik Urkullu jaunak ez zituen eztabaida elektoralik nahi. Ez zen batere eroso sentitu, eta formatoa ekidi egin nahi izan zuen behin eta berriro mahaiarengainean zituen paperak irakurriz. Euskaren inguruan, erabilpen politiko gutxiago egin behar dela iruditzen zait. Ez zait batere osasungarria iruditzen Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundian hartutako jokabidea. Euskeraren erabilpen eta zabalkuntzan "efekto boomerang" bat sortu dezakeelako, eta kanpaina nahasteko besterik ez delako egin.

3

G. Nola izan zaitezke eskerrekoa eta aldi berean, espaniako monarkiaren defendatzilea? jaume

E. Zeinek dio Monarkiaren aldekoa naizenik? Gaur egun ez dauka zentzurik botere ereditario batean oinarritutako Estatu buruak mantentzea. Uste dut inoiz baino gehiago errepublika federalaruntz joan behako ginatekela, eta atzean utzi, zilegitasun sozial gutxi duen sistema zaharkitu hori.

2

G. Noizko demokrazia zuzena alderdietan? julen

E. Demokraziaren gabezi argi bat da hori, dudarik gabe. Krisialdi gordin honetan ez da soilik ekonomiaren kudeaketa kritikatzen ari, baizik eta demokraziaren eredu zaharkitu bat ere. Egia da erreformak egin beharkoliratekeela gure demokrazia hobetzeko, sakontzeko eta hiritargoaren parte hartzera irekitzeko. Bestetik, alderdiek ere bere gogoeta propioa egin behar dute ez daitezen erakunde hain itxiak izan. Alde hortatik, Frantziako Partidu Sozialistak egin berri dituen berrikuntzak kontutan artzeko modukoak direla iruditzen zait.

1

G. Kaixo Denis. Galdera zuzena, zure alderdiak Bildu Euskal Herria lagunduko dau Laura Mintegi lehendakaria izateko? Eskerrik asko! igor

E. Lehendakariak argiutzi zuen ez zuela asmorik EHBIldurekin gobernu akordiotera iristeko. Izan ere ezkerraren esparruan zenbait eredu konpartitu arren, oraindik gauza asko dago urrun mantenetzen gaituztenak. Gipuzkoan Bilduren eskutik aurrera eramaten ari den gestio instituzionala atzerakoia iruditzen zaigu eta aurrekari horrekin ez dugu aukera hori ikusten.