G. Kaixo Laurentzi. Urte asko daramat Berrian zure artikuluak irakurtzen,eta betiko eztabaida bat planteatu nahi nizuke. Azken urteetan berritasunak eta babesleak tartean direla, badirudi indarra galdu dutela gidari handiek, eta zure iritzia jakin nahi nuke. Esan nahi dut, berritasunek berdindu egiten dituztela gidarien arteko mailak, eta patrozinatzaileek bultzatuta gidari eskasak edo sartu direla gure kirol honetan. Zer diozu? Aytor Berbinzana
E. Taldeak diru beharrean dira eta gidarien babesleak dira hori lortzeko duten moduetako bat. Beti izan dira diru poltsari esker 1 Formulara iritsi diren gidariak, baina azkenaldian ugarituz doaz. Zaildu dena gidari onak 1 Formulara iristeko aukera izan da, baina bertan irauteko kalitatea behar da, lehen eta orain. Ez dago gidari eskasik, baina onenak direnik ere ezin esan.