Azken elkarrizketa

Iņaki Murua

Iņaki Murua

Bertsozale Elkarteko presidentea

2013-12-13 - 13:30

Abenduaren 15ean egingo dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen.

 Erantzundako galderak

15

G. Honenbestez, bukatutzat emango dugu elkarrizketa. Mila esker Iņakiri eta parte hartu duzuen guztiei. Berria.info

E. Milesker denoi eta ia Igandean BECen garenok nahiz etxetik edo soziedadean edo lagunartean bertsoa bizi nahi dugunok saio bikaina eta giro aparta bizitzeko aukera dugun. Emozio polittak dauzkat eta uste dut aseko gaituela bertso saioak. Nahi duzuen arte eta milesker eman diguzuen laguntza guztiagatik. Segi lanean!!!

14

G. Garai bateko bertsolariak mitifikatzera jotzen dugu. Zer moduz ikusten dituzu bertsolari gazteak? prestatuta datoz? Mikel A.

E. Mitifikatzen ditugu bikainak bakarrik Uztapide, Xalbador, Lazkao Txiki... zerbaitengatik... Oraingoak ere bikainak, mitifikatzen jarraituo dugu, adibidez Egaņa edo hainbeste txapelik gabe X.Lizaso eta batere gabe J.Sarasua... meritu eta doain desberdinengatik aintzatesten dira pertsonak kulturan.

13

G. Aupa Iņaki! galdera laburra: 2009ko txapelketa mugarri bat izan zen? Maialenek irabazi zuelako, belaunaldi kontua... ez dakit zehazki zergatik, baina hala bizi dugu batzuek. Miren U.

E. Mugarri bat izan zen neurri betan Maialenen aroa ireki zelako eta Andonirena itxi eta horrek belaunaldi aldaketa ere berekin zekarren. Halere nik uste mugarri gehiore etorriko direla eta ni zain nago algaren eta pozaren mugarria noiz sakontzen dugun edo berpizten dugun... hori bezala beste mugarri asko daude...

12

G. Amaitu ez den arren, nolako balorazioa egiten duzu aurtengo txapelketaz? Mila esker Josean

E. Bikaina izan duen jarraipena jende aldetik. Gaiekin asko asmatu delakoan nago bere huts guztiekin. Epaileei ere arrotza da txalo jotzea eta saio gustietan jo zaie haseran eta gutxitan ez amaieran ere... Bertsolariak, berriz, egundoko lana egiten ari dira. Lehen bakoitzak bere "espezialidadea" geneukan eta egun, aspalditxotik agian, balio anitzak edo dira.. Humorea eta ubeltza edo marroia egiteko eta ongi maneiatzeko gai dira gero eta betsolari gehio.

11

G. Egun on Iņaki! bejondeizuela egindako lana. Aurten Oion, Maule... ez dira kasualitatez eginiko apustuak izan, ezta? Andoni Olabe

E. Milesker. Ez , ez, nahita hautatu ditugu lan zailean ari diren eta ahalegina saritzea merezi duten haiek animatu asmoz eta gure eskema mentalak aldatzeko gogoeta eginarazteko ere bai. Galdetu zidaten: nolaz Maulera, EH. beste muturrera? eta esan nion, bai baino haientzat gu gara beste muturra e? Lurraldetasuna ikustea ere garrantzitsua da.

10

G. Kaixo Iņaki, azkenaldian izan dira komentarioak, hedabide baten elkarrizketaren harira, ea gaiak ez ote dauden lerratuegiak. Zer deritzozu? Jone

E. ez dakit zer esan. Nei gehio iruditzen zait gaia iradoki egiten dela askotan eman baino gehiago: " badator, somatzen duzu ... baino ez duzu igoko" zein da gaia? bertsolariak bi lan ditu gutxienez, gaia asmatu eta lekutu bere burua gehi hiru bertso osatu eta bota 3 minutuan.

9

G. Eguerdi on Iņaki, Txapelketaren ondoren, nabaritzen al duzue bertsolaritzarekiko zaletasunaren gorakada, adibidez, bertso eskoletan? txapelketak balio al du bertsoaren sustapen gisa? Zorionak eta segi lanean! Iņaki

E. Milesker. Lau urtetik lau urtera jende gehio eta sarrerak agortuago dauzkagu. Jendeak nahi du beraz ez da agun bateko edo boladako kontua, irauten du jendeak bertsoaren zurrunbiloan. Balio du eta asko gainera nik uste. Kontua ez da bertso kantatua soilik: hezkuntzako jarduna, bertso eskola, aisialdia (udalekauk eta han sortu eta irauten duen harreman Hegoaldeko eta Iparraldeko gazteen artean, natural... Ikarketa eta sakontze ariketak eta lanak; euskararen erabilera eta ekologia elikatzea...

8

G. Kaixo Iņaki. Finalaz eta beste ekitaldi batzuez ari zela, meza nagusiaren sindromea aipatu du Andoni Egaņak gaur Euskadi Irratian, nolabait horietan egon beharraz, orduan eta jende gehiago bildu, orduan eta behar handiagoa. Finalean hainbeste jende egotea ona dela pentsatzeaz gain, gero urtean zehar hainbat bertso saiotan dagoen jende kopurua ikusita, zer iruditzen zaizu zuri meza nagusiaren sindrome hori? Positiboa al da zentzu guztietan? Eskerrik asko eta gozatu elkartekoek ere finalaz, merezi duzue eta! Mertxe Oteiza

E. Nik meza nausia ondorengo saldagatik maite duen jende asko ezagutzen dut; gehienak hala diela esango nuke. Beraz, urteroko 1.800 saio horien onurarako izatea nahi dugu meza nagusi hau eta ez egun bateko kontu edo kanta.

7

G. Zer iruditzen Txapelketa Nagusia Apostu Etxeetan azaltzea? Aldeko ala kontrako? Josu

E. Ni ez naiz apustugilea eta gutxio apustuen kontura negozioa egin nahi duenari aukera ematearen aldekoa. Orain, lagun artean hau baietz finalean edo hau baietz hori baino lehen ... tipo hortara artzen naiz nire. Apustu etxeek ez diate graziarik egiten. Lana egiten duenak irabaz beza onura eta ez bitartekariek!

6

G. Aupa Iņaki, nola ulertu edo esplikatzen duzu txapelketaren inguruan sortzen den fenomeno hau? Zure ustez, zer du txapelketa nagusiak halako jendetzaren ilusioa pizteko? Andone

E. Euskaldunok nahi eta behar dugu euskeraz egiten dugunak arrakasta izatea eta gainera apustu zale amorratuak gara... zer gehio behar du txapelketak arrakasta izateko?...

5

G. Aupa Iņaki, lehenik eta behin, zorionak egindako lanagatik. Galdetu nahiko nizuke, kontuan hartuta Bertsolari Txapelketa Nagusiak hartu duen protagonismoa, ez al duen itzalpean uzten txapelketaz kanpoko bertsolaritza. Ongi izan Irantzu

E. Ezetz esango nuke nik; batek bestea hauspotzen du edo hala behar luke. Milesker denoi

4

G. Iepa Iņaki Kirolariak olinpiadara bezala, bertsozaleok eta orohar euskalzaleok lau urtetik behineko egun pasarik zoragarri eta betegarriena zain daukagu. Hango giroa, zahar eta gaztez osatutako tropela, bertsolariekiko errespetoa... BEC txiki geratzen ari zaizuenez ba al duzue edo ba al dago areto handiago batera joateko burutaziorik? Zorionak!!! martin agirre

E. Bai. Aritu gara futbol zelai bat estaltzearen inguruko informazio teknikoa biltzen eta batetik zarata euria edo txingorraren kasuan, bestetik hotz-beroa; haizea... ezin da kontrolatu. Gainera kriston lana izango genuke bertsolariaren lanerako baldintzak ongi zaintzen... Zail ikusten dut horri 4 urtera ere erantzun ahal izatea!

3

G. Epaileak txapelketako saioetan sakabanatuta baleude, eta bertsolarien ahotsak distorsionatuta (hau da, bertsolari bakoitzak zer kantatzen duen ez dakitela), ez al duzu uste emaitzak desberdinak izango liratekeenik? Ni baiezkoan nago, epaileak gu bezalaxe pertsonak dira eta eurek ere bertsolari batzuk, beste batzuk baino gustokoagoak izango dituzte. Irati Saizar

E. bertsoa gugan sortzen duen sensaziotik eta sentimentutik aparte desglosatuta ez genuke epaitu behar nire ustez eta horrek osotasuna dakar berekin eta ez zatikatzea.

2

G. Nola bizi du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak igandekoa bezalako egun handia? Erantzukizunak bertsoez gozatzen uzten al dizu? Aitor

E. Estresatuta nabil azken egunotan elkarrizketak direla-eta. Asko ugaldu zaizkigu medioen eskariak. Igandean ahalik eta lasaiena arituko naiz ingurukoak zaintzen eta saioa entzuten.

1

G. Aupa Iņaki! Zer aldaketa nabarmenduko zenituzteke duela lau urteko Txapelketatik aurtengora? Belaunaldi aldaketa nabarmena izan dela deritzozu? 2017an emakume bat baino gehiago ikusiko ditugula finalean dirudi. Aldaketa, erradilkatzat joko zenuke, hau da, bertsozaleek nabarituko dutela? Realzale

E. aldaketa: gazteak ugari; bertsolari asko ate atean geratu da eta beraz, finalerako kandidato gero eta gehiago. Alaia, Nerea, Amaia... eta lehenago eroritakoren batzuk ere sar litezke ziur samar. Kandidato asko eta oso onak datoz eta belaunaldi berriak ate joka. HALAXE BEHAR DU!!!