Azken elkarrizketa

Amets Martinez

Amets Martinez

Tantaz Tanta ekimeneko kidea

2014-01-09 - 16:00

Euskal presoen eskubideen alde larunbatean bilbon egingo duten mobilizazioa antolatzen ari da Tantaz Tanta ekimena.

 Erantzundako galderak

19

G. Honekin, amaitutzat ematen dugu elkarrizketa. Mila esker Ametsi eta parte hartu duzuen guztiei. Berria.info

E. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei, eskerrik asko BERRIA-ri eta larunbatean elkar ikusiko gara Bilboko itsasoan, autobuserako txartela erosi ez duzuenak azkar egin eta tanta z zaretenak oraindik tanta egin zaitezte www.tantaztanta.info webgunean. besterik gabe, eskerrik asko bururaino busti zareten tanta guztiei eta animo!!! EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

18

G. Zergatik defendatu behar dira presoen eskubideak? Ciceron

E. Pertsona guztiak giza eskubide batzuk bermatuak ditugula, espetxe zigorrak ezin ditu beste eskubide batzuk urratu, nahiz eta preso egon osasun asistentzia duinerako eskubidea dute, komunikatzeko, isolaturik ez egoteko skubidea,... eta preso ez daudenek, senideek, lagunek,... eskubidea dutelako euren biziza arriskuan ez jatzeko. preso egoteak ez dituelako beste eskubide guztiak kentzen. Honetaz gainera, egungo kontextuan presoen giza eskubideak defendatzea prozesuaren alde egitea dela eta etorkizun askoz hobeagoa eskuratzea izango da

17

G. Zer esango zenieke etzi Bilbora joan ala ez joan daudenei? Amagoia

E. garratzitsua dela parte hartzea, denok behar dugula hor egotea, gobernuek espetxe politika blokeoa mantantzeko erabiltzen dutela, guk ordea ilusionatuta gaude beste giro batean bizitzeko, eta guk dugula giltza, inor gure desioak ezin bditu lortu gul lortu beharko ditugula, gurea dela lana. Animo eta itsasora!

16

G. Atxiloketak, debeku mehatxuak... propaganda egiteko aliatu ezin hobea aurkitu duzue. Uste duzu azken gertaerek jende gehiago bultzatuko dutela Bilbora joatera? Jone I.

E. Bakearen aldeko deialdia da, eta azken egunetako gertakariak ikusita aukera paregabea bide horretan jarraitzeko. Hala ere, guk, atxiloketa gabe pozago egongo ginateke

15

G. Barkatu atrebentzia, baina aurreko batean bideo bat zabaldu zenuten Mariano Rajoyri zuzendua itxuraz, baina gazteleraz soilik egin zenuten. Garbi izanik horrelako bideoak manifestaziora deitzeko egiten direla, zergatik ez zenuten euskaraz zabaldu? Mikel

E. Aupa Mikel! Tantaz tanta ekimenak ekarpen asko jasotzen ari ditu, guk espero baino askoz ere gehiago, eta munduko edozein partetik heltzen zaizkigu lanak, bideo hori gazteleraz zegoen, beste batzuk elebidunak dira, atzo bertan ingelesez araberaz, katalanez .... etab. materiala ikusi nuen. tanta asko ditugu eta guztien ekarpena dago.

14

G. Aupa, eraso guzti hauek larunbaterako itsasoan eragin baikorra izango duela irudituta nao. Baina, urtean zehar egin da/EGIN DUZUE lan. Zein hirizpidekin eta zer izan da urtean zeharreko lan horretan emankorren? Ixiar

E. Aupa! Egia da presoen giza eskubideen alorrean lan asko egina dagoela, eta egiten ari dela gaur egun ere. Gure dinamika ordea oso berria da, hilabete batzuk baino ez ditu, eta azken hilabete hauetan larunbteko deialdian sartuta gaude buru belarri. tantak bilatu izan ditugu, pertsonak, konpromisoak, bakoitzak bere esparrutik posible duena egiten, auzolan ikaragarria da tantaz tanta, hori izan da irizpidea

13

G. Aupa Amets! EAJ ez da ixengo zaptuan Bilbon, baina Jaurlaritzarekin izan dozue hartuemonik ertzaintzaren jarreraz eta debekatuz gero, gerta litekeenaz? Izan dozue EAJrekin elkarrizketarik publikoak ez dabezenak? Segi ondo. Mitxel

E. Aupa! Tantaz tantak ez du EAJ-ren atxikimedua eskatu. Baina pertsona guztiak daukate kabida gure ekimenean, EAJ-koak barne. Guk deialdia duela hilabete bat eregistratu genuen Ertzaintzan, ez gara debekuaren beldur

12

G. Parot doktrina amaituta, zein da Tantaz Tantaren lehentasuna presoen alorrean? gerturatzea? amnistia? Ongi izan Antton

E. Kaixo! Lehetasuna sakabanaketarekin amaitzea da, 25 urte betetzen duen neurri krudel honi amaiera ematea, eta horrek konponbiderako urrats garrantzitsua da

11

G. Urteak daramagu urtarrileko manifestazioaren amaieran esanez "ea azkena den". Noiz arte jarraitu behar dugu horrela? Sakabanaketa stop. Kontxi Urroz

E. Ojala azkena izatea! baina manifestazio batek ez dtu presoak Euskal Herrira ekarriko, hain garrantzatsua da larunbateko itsasoa egunerokotaunean itsaso horrek Euskal Herriko txoko guztiak bustitzea bezala, gainezka egin behar du sakabanaketaren aurkako lana, eta orduan, guztion konpromisoaz presoak Euskal Herrian izango ditugu

10

G. Zer esango zenieke atzoko polizia operazioak manifestazioari mesede egiten diotela diotenei? Frivolite

E. Tantaz tanta ekimenak ez zituela atxiloketak nahi, atxilotutakoak gurekin nahi ditugula konponbidearen bidean ekarpenak egiten.

9

G. Kaixo Amets, Zein irakurketa egiten duzu atzoko atxiloketen inguruan? Uste duzu larunbateko mobilizazioa zikintzen dutela, edo indartu? edo biak batera? Animo eta aurrera! Xabi

E. Aupa Xabi! konponbide garaian gaude, ez atxiloketa garaian, beraz atxilotu guztien askatasuna eskatzen dugu. Lehen esan bezala, atzokoak sakabanaketaren inguruko eztabaida izkutatu nahi du, beste gai batzuk mahaian jarri dispertsioaren gaiari ez eusteko, ezin dutelako eutsi gaur egun sakabanaketa politika indarrean egotea, gobernuen ahulezia erakusten du.

8

G. Badirudi urte garrantzitsua izango dela sakabanaketa bukatzeko aldarrian. Nola mantendu, eta indartu daiteke dinamika hori, larunbateko mobilizaziotik harago, urte osoan zehar? Nola aktibatu daiteke herriz herri tanten filosofia hori, modu iraunkorrean? Planteamendurik baduzue? Milesker, eta animo denoi! Hodei

E. Tantaz tantak konpromisoak bilatu ditu azken aste hauetan, tanta izatea konprometitzea da, eta konpromiso guzti hauek hitzetatik ekintzetara pasatu behar ditugu. Egia da Tantaz Tanta buru belarri ibili dela larunbateko itsasoa prestatzen, baina sakabaneta, zoritxarrez, ez da igandean amaituko, beraz lanean jarraitu beharko dugu. Herriz herri tanta guzti horiek bildu eta konpromisoen arabera lanean hastea uste dut dela hoberena, bakoitzak posible duena egiten.

7

G. Larunbatekoa egin edo ez, erran daiteke protesta moldeetan berrikuntza ekarri duela mobilitsasoak. Nola sortu zen ideia? Milesker. Iratxe

E. Bai, inoiz egin ez den gauza bat da gure herrian, tantak hamaika aldiz elkartu gara eguna diseinatzeko eta hortik atera izan da eguneko diseņo hori, zalantzak, arazoak,... etab. aztertu eta prestatu duguna oso hunkigarria izango dela zihur nago. Argi izan dugu hasieratik asko ginela, tanta asko, eta tanta askok itsasoa sortzen dute

6

G. Kaixo Amets: Etziko ekimena debekatuta ere aurrera egitea nahi genuke askok. Zer deritzozu? ane

E. Aupa Ane! Dudarik gabe Bilbon itsasoa sortuko dugula datorren larunbatean.

5

G. Presoen eskubideen aldeko defentsa orokortzeko, bildu al zarete, adibidez, PSErekin? zorte on larunbaterako! Andoni Errea

E. Aupa Andoni! Ez gara alderdiekin bildu, gure ekimenak pertsonak nahi ditu, ez siglarik, beraz ez diogu inori atxikimendurik eskatu. Edonola ere PSE-ko jendea ongi etorria da gure itsasora, gure itsasoa oso anitza baita eta batzen gaituena da giza eskubideen aldeko konpromisoa.

4

G. Legeak ematen dituen aukerak baliatzeko asmoa adierazi zuen EPPK-k. Beharrezkoa iruditzen al zaizu? Eta erabaki horretan eraginik izango al du aste honetako operazioak? Beņat

E. Dudarik gabe EPPK-en adierazpenak ilusioa sortu du Euskal Gizartean eta aurrerapausoak diren guztiak ongi etorriak dira. Gure deialdia bakearen aldeko deialdia da, atzoko atxiloketak konponbidearen kontra doaz, beraz itsasoan parte hartzeak konponbiderako oso baliagarria dela uste dut.

3

G. Herrira-rekin lotu zaituzte oraintxe ANko fiskalak. Zer erantzungo zenioke? Josetxo

E. Tantaz Tanta ekimenak herritarrok osatzen dugula, tantok, ez dugula bokazioarik inor ordezkatzeko, gure konpromisoa larunbateko itsasoa sortzea da, eta hori da egingo duguna, sakabanaketaren kontrako eta konponbidearen aldeko itsasoa sortu. Gehiengo sozialaren aldarrikapenekin bat dator gure ekimena, eta debekuen gaiarekin benetako eztabaida ezkutatu nahi dute, sakabanaketarena hain zuzen, guk gureari eutsi eta presoak Euska Herrian egon behar dutela esaten dugu.

2

G. Aupa Amets! Gutxi falta da zapaturako... ez ei da ohiko manifestazioa izango, baina askok ez dogu garbi nolako protesta egingo dan. Zer egin behar dau 16:00 aldera Bilbora iristen dan batek? Animo ta zorionak! Amaia A.

E. Eskerrik asko! Arratsaldeko 16,00etan heltzen denak garaiz dago oraindik Areatzako giroan murgiltzeko, beraz animatzen zaituztet gerturatzera eta bertako giroaz disfrutatzera, 17,30etan bi zutabe aterako dira, bata bizkaitar eta arabarrok osatuta La Casillatik abiatuko da, bigarrena gipuzkoar, napar eta iparraldeko tantek osatuta udaletxetik, Zabalburun elkartuko gara biak eta orduan itsasoa sortuko dugu.

1

G. Kaixo Amets, azken albisteen arabera, larunbateko mobilizazioa debekatzeko eskatu du fiskalak. Hala egingo balute, zer egingo du Tantaz Tantak? Bada B planik? mila esker! Aitor

E. Aupa Aitor! Plana da Bilboko kaleak tantaz betetzea, gure aldarrikapenak gizartearen gehiengoaren nahiarekin bat dator, eta hori izango da larunbatean egingo duguna, sakabanaketa politikaren aurkako ta konponbidearen aldeko itsasoa.