Azken elkarrizketa

Jaione Morgaetxebarria

Jaione Morgaetxebarria

Ados plataformako idazkaria

2014-10-29 - 17:00

Azaroaren 2an euskal estatuari buruzko galdeketa egingo dute Arrankudiagan, Ados plataformak deituta.

 Erantzundako galderak

11

G. Hemen bukatu da Jaione Morgaetxebarriaren elkarrizketa digitala. Eskerrik asko berari eta irakurleei, galderak bidaltzearren. BERRIA

E. Eskerrik asko Berriari aukera hau emateagatik eta aprobetxatu nahiko genuke beste hainbat pertsona eta talderi eskerrak emateko, besteak beste Etxarri Aranazko herriari, Gure Esku dago taldeari,Gizarte Etxeari eta herrian laguntza eman diguten eta oraindik emango diguten pertsona eta talde guztiei. Bukatzeko, Arrankudiaga Zollora etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Eskerrik asko

10

G. Etxez-etxe joan zaretela irakurri dut inon. Zer nolako iritziak jaso dituzue? Jendeak parte hartuko duela uste duzue? Sabina

E. Nahiz eta gutxi batzuen erantzuna dudaz beteta egon herritar gehienek oso baikor hartu dute ekimena. Zoriondu eta animatu gaituzte, beraz espero dugu parte hartze handia izatea igandean.

9

G. Ekaineko giza katearen aurrean herrian bizitako elkarlana eta giroa errefentzia bezala kontuan harturik nola neurtzen duzu oraingoa kualitatibo eta kuantitatboki ?. Berdindu,txikitu edo haunditu da izandakoa? Jabi Izko

E. Argi dago ekaineko giza kateak arrakasta handia izan zuela gure herrian eta horrek animatu gintuen hastapenean zegoen ekimen honi gogo handiagoz ekiteko eta herritarrak errezago hurbildu zitzaizkigun galderak eta proposamenak egitera. Beraz esan dezakegu giroa, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko informazioa eta elkarlana handitu egin dela Arrankudiaga - Zollon.

8

G. Euskal estatu batetaz ari zaretenean zertaz ari zarete? Bizkaiaz? Nafarroaz? CAVez? Hegoaldeaz? Euskal Herriaz bere osotasunean? Gustatuko litzaidake erantzutea azken aldian eztabaida hori badagoelako gizartean. Eta horrekin batera, zure baimenarekin beste galdera bat: ez duzu uste zehaztu beharko zenuketela zer estatutaz ari zareten erabakitzen? Plentxi

E. Galdera hori aukeratzean "zerk batzen gintuen" kontuan hartu genuen, jakinda galdera horren atzean eztabaida sakona dagoela.

7

G. Galdeketaren ostean, zeintzuk izango dira plataformak emango dituen urratsak? Aitor

E. Lehen esan dugun bezala Gure Esku Dago plataformak erabakitako hildoetatik jarraituko dugu lanean.

6

G. Nola eta nortzuk sortu zenuten Ados Plataforma eta zein da beronen helmuga? Andeka

E. Ideologia ezberdineko (EAJ eta Bildu) bi lagunen arteko harremanetik sortutako ekimena da, horren inguruan talde lan bat sortu da eta azaroaren 2an herri kontsulata egingo dugu.

5

G. 1- Oztopo batenbat izan duzue Gobernu Espainola edo Urkijoren partetik? 2-Wtorkzun batean horrelako ekimena benetan eraginkor izateko indepedentziaren aldeko nahia ateratzen bada horren aldeko tresna desobedienteak martxan jarriko zenituzkete? amorruaguraso

E. Ez dugu inolako oztoporik izan. Hasieratik argi genuen auzotar batzuen ekimena zela eta gure eskubide demokratikoa gauzatu nahi genuela eta egin egingo dugu.

4

G. Oker ez banago Etxarri Aranazko galdeketaren antolatzaileekin aritu zarete elkarlanean bilerak egiten. Zer ikasi duzue haiek izandako esperientziatik? Mikel Urrutibeazkoa

E. Asko, ia dena ez esateagatik. Egia esan beti egon dira gurera etortzeko prest eta etorri ere etorri dira. Protokoloetan eta programa informatikoarekin languntza izugarria eman digute eta zalantzak erantzuteko beti prest egon dira.

3

G. Zer giro sumatzen da herrian galdeketaren aurretik? Parte hartze zabala espero duzue? Nekane Agirretxe

E. Azken bi hilabete hauetan giroa oso ona da eta aste honetan nabarmena da urduritasuna, alaitasuna, botoa emateko gogoa etabar. Horren adibidea orain dela 10 egun ospatu genuen herri bazkaria, 150 lagunek parte hartu genuen. Parte hartze zabala espero dugu, hasieran informazioa eta sozializazioa landu genuen baina orain parte hartzea lantzen ari gara buru belarri.

2

G. Ateratzen den emaitza ateratzen dela, zer asmo duzue galdeketaren ondorenerako? Emaitzak nonbait aurkeztuko dituzue, zerbait egiteko asmoa duzue hoiekin? Xabi

E. Hasiera batetik Gure Esku dago taldearekin kontaktuan egon gara eta Arrankudiagan burutzen ari garen ekimen hau abiapuntu bat besterik ez dela argi daukagu. Espero dugu emaitza oso ona izatea eta Erabakitzeko Eskubidearen sozializaziorako pausu lagungarria izatea, bai gure herrian bai Euskal Herrian.

1

G. Egunean bertan Arrankudiagara bertaratu nahi dugunoi zer egitarau eskainiko diguzuen esaterik? mikel

E. Egunean zehar ekitaldi hauek izango ditugu: 11,00 futbola (herriko neska mutilak) 12,00 Porrotxen kalejira eta Etxarriko zanpantxarrak. 12,30 Laudioko batukada taldea 13,15 Ugaoko aizkolariak 17,00 pilota partiduak (Etxarri Arrankudiaga) 17,30 Fit and Fit taldearen kalegira 19,00 Bull DJa Egunean zehar herriko trikitrilariak.