Azken elkarrizketa

Iban Galletebeitia

Iban Galletebeitia

Politologoa

2015-05-19 - 18:30

Hauteskunde kanpainaz eta maiatzaren 24ko udal eta foru bozetan izan daitezkeen emaitzez ariko da Iban Galletebeitia politologoa.

 Erantzundako galderak

11

G. Honenbestez, amaitutzat emango dugu elkarrizketa digitala. Eskerrik asko Ibani eta galdetzera animatu zareten guztioi. Berria.eus

E. Mila galdera interesgarri hauengatik, plazer bat izan da. Hurren arte.

10

G. Arrastion Iban, PSE, PSN eta oro har PSOE gainbeheran doaz azken lau urteetan hauteskundez hauteskunde. Zure iritziz, hondoa jo dute? edo gero eta esparru murritzagoa izango dute euskal politikan? mila esker. Martin

E. Kaixo Martin, PSE, PSN, PSOE, oraindik hondoa jo ez duen barkua da. Gainbeheran doa, hauteskundez hauteskunde. Argi eta garbi, alderdi politiko minoritario izateko bidean dago euskal politikan.

9

G. Kaixo crack! Legealdi honetan Bilduren botere instituzionalak dinamika berri batzuk ekarri ditu hainbat arlotan. Adibidez herritarren partaidetza bultzada. Kasu honetan, uste duzu balorazio ona lortuko duela eta sarituko dela hauteskundeetan? Beste aldetik, EAEn ustelkeria gai nagusia ez den arren, uste al duzu jendeak EAJk erabiltzen duen politika ereduari (azpijokoan eta 'klientelismo' oinarrituta) poliki-poliki uko egiten hasi zaiola? Kalte egiten diote halako uztalkeriek? Jordi

E. Kaixo. Uste dut Espainiako ustelkeria ez dela nabarmen ikusiko euskal esparruan. Ondorioz, horren eragina ez da izango nabarmena. Lehen pertsonan egiten diren politikak nabarmen sarituak izango direla uste dut. Hain zuzen, desgaste handi gabe eta hainbat kasutan sarituak.

8

G. Aupa Iban, duela hilabete batzuk Iker Casanovak planteatzen zuen Podemosen agerpenak hiru hankako mahaia sortuko zuela euskal politikagintzan- EH Bildu erdigunean legoke, EAJrekin eta Podemosekin akordioetara iritsi litekeelako gaiaren arabera, eta EAJk kapitalizatuko luke PSE-PP boto gehiena. Ados? Asier U.

E. Kaixo Asier. Podemos indarra kalkulagailu elektoralak emango digu zehaztasunez, eta bere gaitasuna praktikatik gobernu aldaketei dagokien aferan. Ez daukat argi Podemosen etorrerak, EH Bilduri zentralitate hori emango dionik. Nere zalantzak ditut afera horretan.

7

G. Uste duzu maiatzaren 25etik aurrera - alegia, hauteskundeak pasata- EAEko estatus berriaren kontua aktibatuko dela? Jon

E. Estatus berriaren afera baino, uste dut euskal gizartean erabaki nahia dagoela nahiko aktibatua. Horrek alderdi politiko nagusiek erabakitze nahi horren kanalizazioa egitera deituak daude. Euskal kasuan, edukiak baino forma eskatzen da, alegia, prozedura. Beste kasuetan, Eskozian zein Katalunian, zertarakoa nabarmendu da, alegia, "hau" edo "hori" lortzeko.

6

G. Gasteizen atzo gertatutakoak eragin al dezake igandean? hala bada, zeini egiten dio mesede eta zeini kalte? Eskerrik asko. Ane R.

E. Kaixo Ane R. Ernesto Laclau-ren "Arrazoi populista" liburua ondo irakurria da, bai ezker zein eskuin politikoan. Hori horrela, populismoa artikulatzen duten alderdiei, ondo datorkie, atzoko gertakaria.

5

G. Aupa Iban!! Estatuan sortu diren partidu berrien agerpena, Podemos-Ahaldugu eta Cīs batez ere, ze nolako eragina izango dute datozen udal eta foru hauteskudeetan? Uste duzu, udal panorama aldatu egingo dela edota berdintsu jarraituko du? Ze nolako eragina izan ditzakete hauteskunde hauen emaitzak, azaroan izango diren estatuko hauteskundeetan? Izko

E. Kaixo Izko, Berrikuntzarik garrantzitsuena, hauteskundeetan baino, alderdi politikoen antolatzeko ereduan eman dutela deritzot. Gardentasuna, partaidetza, entxufismoa, komunikazioa, kontuen kontrol publikoa... Badira hor, hainbat "item" alderdi politiko klasikoen antolaera kulturan, eragina izan dutenak. Horren eraldaketari erantzuten diete, alderdi berri hauek. Hauteskunde emaitzei begira, uste dut, PODEMOS nafarroan, euskal perspektibatik oso garrantzitsua izango dela. "Ciudadanos" alderdia, status quoa mantendu edo eraberritzeko moduan egongo da, hitzarmen berriekin Estatu Mailan. Euskal autonomia erkidegoaren kasuan, ustea daukat, lehia nagusia, PNV eta EHbilduren dagoela. Azaroko Hauteskundeei, begira argigarria izango da, Espainiako Estatuan, aldaketa posible den, edo ohiko bi-partidismoaren logikak dagoen moduan irauten duen.

4

G. Kaixo Iban! Gipuzkoan dirudi lehia estua izango dela alderdi abertzaleen artean. Bi alderdi lehiakideak, EAJ eta EH Bildu, biak egon dira aginte postuetan. Horrek zein onura ekarriko die beren emaitzetan? eta zein kalte? Eskerrik asko. Amaia

E. Kaixo Amaia, EH bildurentzat, demokrazia ordezkatzailearen galbaearen pasatzea tokatuko zaio. Bere indar iturri nagusia, lokal mailan duelako. PNVrentzat, uste dut, garrantzitsua dela indarrak neurtzea, Dosnostiako udalari begira. Estrategikoa delako, EU begira, kultur hiribuaren kudeaketa bere eskuetan izatea. Dena den, bientzat, desgasteak-desgaste, ikuspegi nazional batetik oso hauteskunde garrantzitsuak dira, lehia hegemonikoaren lehen neurgailu garrantzitsu direlako, hauteskunde hauek.

3

G. Aurreikusten al duzu EAEn bozka joera aldaketa nabarmenik, PP-PSOE-IUren gainbeheraz gain? Kanpainaren neutraltasun kutsuaz ari naiz (EAJren uedukiontzi marroiak eta "aldaketa" gosea, Podemos eta "indarkeriaren oinordekoak", gatazkaren blokeoa noren mesedetan izango den...) K.Madariaga

E. Kaixo K.Madariaga, Aldaketa nabarmena, ikusten dudana zera da: alderdi hegemoniko bi agertu eta indartuko direla euskal komunitate autonomoan eta baita nafarroan ere, euskal nazionalismoaren barruan. PNV eta EHbildu. Horiek dira beste alderdiekin batera, herri honen gidaritza aurrera eramateko deituak, ordezkaritzaren eremutik. Kanpainetan alderdi handien aldetik, Cacth all party deritzonen dinamikan, normala da, alderdi politikoek beraien hauteslegotik harago beste "hautes-eremuetatik" boto nahia izatea. Alegia, hauteskunde kanpainan, neutraltasuna izatea ez da inongo nobedadea, zentro politikoaren bila dabiltzalako, diskurtsiboki, alderdi politikoak.

2

G. Arratsalde on Iban. Kotxeak megafonoekin, kartelak, iragarkiak, dozenaka ekitaldi... komunikazio estilo hori ez al da XX. mendekoa? gaur egun zentzurik badu hamabost egunez halako matraka ematea? edo Erresuma Batuko eredura jo beharko genuke, adibidez, hausnarketa eguna kenduz? Josetxo

E. Kaixo Josetxo. Uste dut, egokiago litzatekeela, gaur egungo globalizazio eta informazio uholadearen gizartean, hausnarketa askerako denbora ustea. Alegia, 15 egun, hasunarketa librerako ustea. Emaitzekin harrituko ginatekeela uste dut. Horixe, nire gomendioa alderdi politiko guztientzat.

1

G. Aupa Iban! Inkesten arabera, EAJ Bizkaian eta Bilbon barriro izango da indar nagusia, erraz. Gutxi egiten da berba Bizkaiko politikaz, baina nola da posible hauteskundez hauteskunde apenas egotea aldaketarik? Ez dago alternatiba errealik? eskerrik asko! Josu

E. Kaixo Josu. Bai, badirudi Bizkaian PNVrekin gehiengo handi bat pozik dagoela, hauteskundez-hauteskunde, agintzen duen alderdiarekin. Bestalde, uste dut, alternatiba seriorik ez dela planteatu momentuz, oposizioaren aldetik. Horren arrazoi askotariko bat, Ezker Abertzalea klandestinitatean ibili behar izanaren ondorio bat izan daiteke. Dena den, demokratizazio prozesuan sakondu ahala, aldaketak etor daitezke.