Azken elkarrizketa

Nagua Alba

Nagua Alba

Ahal Dugu-ren Gipuzkoako zerrendaburua

2015-12-09 - 11:30

Ahal Dugu-ren Kongresurako hautagaia izango da Nagua Miriam Goveli Alba Gipuzkoan. Beste indar batzuen aurrean, euskaldunen interesak defenditzeko Madrilen boto eta eserleku gehien Ahal Dugu-k izango duela argudiatu du.

 Erantzundako galderak

10

G. Amaitu da elkarrizketa digitala. Eskerrik asko Nagua irakurleen galderak erantzuteagatik, eta eskerrik asko irakurleei, galderengatik eta arretagatik. BERRIA

E. Mila esker zuen galderengaitk. Atsegingarria izan da eta hurrengo baten zuen galderak erantzuteko prest naukazue. Ondo izan!

9

G. Aupa, Nagua, Podemos eta IUren aldean zein ezberdintasun nagusi daudela azpimarratuko zenuke? mati

E. Aupa, Mati. Podemos-Ahal Dugun eskubide sozialak defendatzen dutenentzat lekua dago, etiketa, karneta edo identidade zaharrak alde batera utzita. IU-rekin antzekotasunak aurkitu ditzazkegu ere, baina esan dudan bezala argi daukagu, euskaldunen interesak defendatzeko Madrilen boto eta aulki gehien jarri ditzazkeen alderdia garela.

8

G. Agian ez da hemen galdetzeko gauza, eta espero dut ez molestatzea. Nondik dator zure izena? Gustatu zait baina begiratu dut Interneten eta Nagua abizen bezala agertzen da baina ez izen bezala. Eskerrik asko eta barkatu gauza personal bat galdetzea. Nago Garcia

E. Kaixo Nago, ez dago arazorik. Nire aita egiptoarra da. Nire izeba Nagua deitzen zen, emekume ausart eta kementsua zen, bere omenez jarri zidaten izena.

7

G. Zergatik sartu zinen Ahal Dugun? Aurretik egon zara beste mugimendu politikoren batean? Ikusi dut ikasten ari zarela baina diputatu bazara ez duzu ikasteko denbora asko izango. Kontxi Basterreche

E. Kaixo Kontxi, Donostiako 15-M mugimenduan egon nintzen. Eta Madrilera master bat ikastera joan nintzenean, Juventud Sin Futuroko kideak ezagutu nituen. Bertan hasi zen eratzen Podemos, eta ilusio handiz sartu nintzen hasieratik proiektua sustatzen hasteko. Ikasketak bukatu ditut jada, iaz bukatu nituen.

6

G. Zein desberditasun dago Ahal Dugu eta EH Bilduren artean?Zergaitik hautatu behar zaituztet? Andoni

E. Kaixo Andoni, antzekotasunak eta adostasunak gai sozialetan aurkitu ditzazkegu. Baina argi daukagu, estatu mailan euskaldunen interesak defendatzeko Madrilen boto eta aulki gehien jarri ditzazkeen alderdia garela.

5

G. Egun on Nagua: kanpaina betean gaude eta esango nuke gipuzkoar askorentzat ezezaguna zarela kongresurako zerrendaburu izan arren. Ez zaizu iruditzen Podemosek Pablo Iglesiasengan indar guztiak jarriz beste hautagaiak kaltetzen zaituztetela? Irudipena dut zuen boto eskaera oso Madrilera begira dagoela eginda. Nahita egin duzue hórrela? Zorte on Estibaliz G.-

E. Kaixo Estibalitz, hasieran Pablok izan zuen arreta mediatikoa dela eta bera da dudarik gabe hautagai ezagunena. Denok gara politikan berriak eta zaila egiten zaigu ezagutzera ematea. Baina, pixkanaka, lortzen ari gera. Bestalde, nazioaniztasuna defendatzen dugu, lehengo egunean, adibidez, Bartzelonan, Balenzian eta Konpostelan aldibereko ekitaldi bat antolatu genuen.

4

G. Juantxo Lopez Uraldek egunkari honetan esan du ingurumen gaien ahotsa izan nahi duela Madrilen. Noren edo zeren ahotsa izan nahiko zenuke zuk? Eskerrik asko. Edurne de Antonio

E. Kaixo Edurne eta Antonio. Orain arte, Kongresuan emakumeok eta gazteok ez gaude behar bezala ordezkaturik, krisiaren ondorioak gehien pairatu dituen kolektiboetako bat izan arren. Beraz, gazteen eta emakumeen ahotsa izan nahiko nuke Kongresuan.

3

G. Egunon, Nola da posible lurralde bereko ezker alternatiboko jendea banatuta joatea gorteetara? Nere aldetik behintzat, suspenso handia horregatik!! ea hurrengoan BILDU_AHAL_DUGU_EB elkarrekin! Mila esker. Iñaki Gurutzeaga

E. Kaixo Iñaki, oraingo honetan Euskadin beste edozein indarrekin aurkezteko baldintzak ez dira eman. Hala ere, hurrengo legealdian ez da gehiengo osorik egongo eta alderdien arteko akordioak gai konkretuen inguruan eman beharko dira.

2

G. Kaixo Nagua. Jakin nahiko nuke Euskal Herriko gatazka konpontzeko zer neurri aurreikusten dituzuen Pablo Iglesias Moncloara iristen bada. Mila esker. Xuban

E. Eskerrik asko Xuban. Podemos- Ahal Dugu orain duela lau urteko ETAren adierazpenaren ondoren jaio zen, eta bertan, lehenengo aldiz, gatazkaren esperientzia eta ikuspuntu ezberdinak dituzten pertsonak biltzen dira (hau kaleetan eta familietan gertatzen zen jada, baina ez espazio politikoetan). Horregatik, elkarbizitzarako agente izan gaitezke. Gainera, Podemos-Ahal dugun nazioaniztasuna defendatzen dugu, herri bakoitzaren kultura eta identitatea defendatu eta aldarrikatu behar dira. Eta demokrazian gatazkak demokrazia gehiagorekin konpontzen dira, horregatik erabakitzeko eskubidea defendatzen dugu, erreferendum lotesle baten bitartez.

1

G. Kaixo Nagua, abenduaren 20ko emaitzak espero baino txarragoak badira, zein etorkizun du Podemosek estatu mailan nahiz Euskal Herrian? mila esker. Jon

E. Kaixo Jon, irabazi ezingo bagenu ez ginateke hauteskundeetara aurkeztuko, Gobernuz Kanpoko 500 Erakundek egindako ebaluaketa baten arabera gure programa hoberena da, eta hau ezingo dugu aurrera eraman ez badugu irabazten. Hauteskunde hauek erabakigarriak izango dira Euskadiren etorkizunarentzako eta euskaldunen interesak defendatzeko Madrilen eserleku gehien lortu ditzazkeen alderdia gara