Azken elkarrizketa

Laura Garrido

Laura Garrido

PP-ren Arabako hautagaia

2015-12-16 - 11:30

Laugarren doa Laura Garrido Arabako PPren Kongresurako zerrendan.

 Erantzundako galderak

9

G. Amaitu da elkarrizketa digitala. Eskerrikasko Laura galderak erantzuteagatik, eta mila esker parte hartu duzuen guztiei ere. BERRIA

E. Eskerrrik asko zuei benetan biztanleengandik hurbil egoteko aukera eman didazuelako.

8

G. Ni abertzalea naiz, baina inoiz gehiago ez diet PNV/EH ri bozkatuko, badirudi hauek zergak handitzea besterik ez dutela nahi, soldata on bat dugonoi (urte askotan landutakoari ezker). Beraz PP/Cuidadanos bakarrik gelditzen zait, zergak jeisteko dituztenak. Zer esango zenidake ni bezalako abertzale bati, zuei bozkatzea penstatzen are dena

E. Alderdi Popularrak posible izan denean legealdi honetan zergak jeitsi ditu eta berrio jeisteko asmoa dugu biztanleen babesa edukitzen badugu. Ciudadanosek berriz oinarrizko produktoen zergak igo nahi du.

7

G. Ez duzu uste PP-k jende gehiago erakarri ahalko lukeela bere proiektura Euskal Herrian, espainolitatea inposatu ordez, demokratikoki eta berdintasun egoeran defendatuko balu?

E. PPk ez du ezer inposatzen.Hemen batzuk proitektu totalitario bat inposatu nahi izan dute. Alderdi Popularra beti demokrazia bermatuko du, honek gure ekimen guztien ardatza delako.

6

G. Sanchez eta Rajoyren arteko debatea elkarren aurkako akusazioekin amaitu zen ustelkeriaren gaia atera zenean. Zer iritzi duzu horren aurrean? Noizko PPren barruko ustelkeria kasuen ikerketa sakon bat? Ainhoa Salaberria

E. ustelkeriaren kasuak onartezinak eta nazkagarriak dira. Gaur inoiz baino gehiago ezagutzen eta jarraitzen dira.Legealdi honetan inoiz baino neurri gehiago bultzatu dira.Hori da bidea. Inpunitate hutsa.

5

G. Kaixo Laura Euskadi PP-k zer pausu emateko asmoa ditu bakegintza gaian? ETA-rekin hitzegiteko asmorik baduzue? nire ustez dagoeneko pasatu da nahiko denbora eta PP-ko gobernuak gai honetan aurrerapausuak eman behar ditu eta presoak urbildu eta preso gaixoak askatu ander

E. Euskadin azken urteotan hobeto gaude baina oraindik batzuk terrorismoa gaitzestu eta egin den mina ez dute onartu. Hauek dira euskal gizartean espero ditugun pausuak.

4

G. Larunbatean egitekoa zen Garoñaren aurkako manifestazioa debekatu egin dute epaitegiek esanez protesta politikoa dela eta ezin dela egin hausnarketa egunean. Beste manifestazio batzuekin, ordea, ez da halako arazorik egoten. Ez al da kontraesana manifestazio batzuk debekatzea eta beste batzuk ez? Manifestazioa debekatzeko erabakia bera ez al da politikoa? Mila esker. Sergio

E. Hauteskundearen batzordearen erabakia da, legearen arabera.

3

G. Kaixo, Laura. Askok leporatu dizuete Euskal Herria eta bertako gatazka politikoa kanpainatik kanpo utzi duzuela, eta horren ondorio dela hemen izan duzuen gainbehera. Zer iritzi duzu? Eskerrikasko Leire

E. Ez dugu uste gatazka politiko bat dagoenik.

2

G. Michelinen Lasarten eta Gasteizen, leku askotan bezala, lankide berriei, gutxiago ordainduko diete hitzarmen berriarekin. Enpresa berean,lanpostu berean soldata desberdina. Zein da zure alderdiaren iritzia langile berrien diskriminazio hori buruz? Asier Ruiz de Arbulo

E. Errekuperazio bidean gaude egin diren erreformei esker. Elkarrekin urte gogorrak pasatu ditugu eta egoera ekonomikoari buelta eman diogu. Alderdi Popularrraren lehentasuna enplegua jarraitzen sortzen da eta kalitatezko enplegua. Helburua da 20 milloi 2020an.Horretarako neurri zehatzak bultztuko ditugu. Lehen enplegua lortzen dutenek ez dute IRPFa ordaindu behar izango lehenengo urtean. Epe luzeko langabetuek negozio bat irekitzen badute ez dute bi urtetan IRPFa ordainduko. Jubilazio adinetik gora lanean jarraitzen duteneei IRPFakenduko diegu

1

G. Kaixo, Laura: Pasa den abenduaren 7an izan zen debatea ikusi al zenuen? Zure iritziz, ondo egin al zuen Rajoyk etxean gelditzen? Zuk zeuk zer erantzungo zenioke Euskadiko PPren egoerari buruz Iglesiasek esan zuenari? Eta azkenik, zuk uste al duzu, Wert ministroaren hitzak moldatuz, euskal umeak ere "espainolizatu" behar direla? Hau da, aniztasunari nazionalismo espainiarrarekin eta batasun mugiezinarekin erantzun behar zaiola? Mila esker. Iñaki Agirre

E. Debate horretan Alderdi Popularra egon zen, Soraya Saenz de Santamaría, Presidente ordea, hain zuzen ere. Alderdi Popularra talde sendo bat gara.