Azken elkarrizketa

Nora Igartua

Nora Igartua

PSE-EE-ren Arabako hautagaia

2015-12-15 - 11:00

PSE-EEren Arabako Kongresurako zerrendan bigarren da Nora Igartua. Irakurleei erantzunez esan du bezperako eztabaida Pedro Sanchezek irabazi zuela, eta nabarmendu du "euskaldunen artean %85ak pentsatzen duena" Pedro Sanchezen ahotan entzuteko aukera izan zela. Rajoyri egindako kritika gogorren atzean, proposamenak zeudela dio.

 Erantzundako galderak

10

G. Amaitu da elkarrizketa digitala. Eskerrikasko Nora irakurleen galderak erantzuteagatik eta baita parte hartu duten guztiei ere. BERRIA

E. Eskerrik asko zuei eta interesa agertu duzuen herritar guztioi.

9

G. Estatu federal deitzen duzuen hori, zehazki zer da? Kataluniarako zein aldaketa ekarriko lituzke? eta Hego Euskal Herrirako? Joseba

E. Estatu federala da denborarekin, adibidez, autonomia erkidegoen sisteman sortu diren desajusteak zuzentzen dituena. Horrek ekartzen du, eskubide sozial guztiak Espainiako lurralde guztietan bermatu ahal izatea, Konstituzioak babestuko dituelako. Bestalde, bermatuko da eskubide horiek erkidego guztietan. Eta azkenik, lurralde bakoitzak duten singulartasunak aitortuak eta barneratuak izan daitezela. Adibidez, sozialistak proposatzen dugu, euskara, katalana bezala, ondare amankomun bat izan dadila. Nola zehazten da hau? Erreforma konstituzional baten bidez, alderdi guztien parte hartzea eskatzen duena; alderdi nazionalistak barne.

8

G. Aupa Nora, zein da Alderdi Sozialistak Espainiako Gobernura iritsiz gero Bake Prosezua arintzeko hartuko dituen neurriak? Ba al dago interesik horretarako? Azken eztabaidetan ez baitiot zuen alderdiburuari gaiaren inguruko ezer aipatzen entzun.. Zer diozu dispertsioaz? Eta euskal militanteen aurkako makroepaiketez? Ez al duzu uste interesezkoak direnik eta Espainiako Gobernuak aterabideak proposatu beharko lituzkeenik? Mila esker! Aitor

E. Sozialistak Bakea, Memoria eta Elkarbizitzari dagokionez, beti hiru erizpideekin lan egin dugu: kontsensua, zuhurtasuna, segurtasun juridikoa eta biktimei errespetua. Horrela egin izan dugu beti. Dispertsioari dagokionez, arestian esan bezala, dispersio politika malguago bat behar dugu, baina beti ere, presoen kolaborazioaren bidez. Eta "euskal militantei dagokienez", galdera ez da batere zehatza: norbait hil egin duen pertsona bada edota hiletan lagundu duena bada,biktimek merezi dute pertsona hauek euren hilketengatik epaituak izatea. Bestelako kasuak adierazten badituzu... legez kanpoko ekintzetan parte hartzeagatik akusatuak daudenak, justiziak erabaki dezala. Justizia bera da batzuk epaitu edota absolbitzen dituena. Justizia bera da Parot doktrinean eta Batasunaren ilegalizazioan.

7

G. Egun on Nora! PSOEk "gobernar para la mayoría" esaldia aukeratu du kanpainarako. Kasu horretan, zein da minoria? Badakizu zergatik aukeratu den esaldi hori? eskerrik asko! Amaia Etxeberria

E. Deiadar zabal bat dago Espainian eta Euskadin, Espainiako gobernua aldatu nahi duena, lan erreformarekin bukatu nahi duena, osasun sistema unibertsala berreskuratu nahi duena, iruzurrarekin bukatu nahi duena... Gehiengo horrentzat gobernuan egon nahi dugu.

6

G. Kaixo Nora. Nola aldatu diren gauzak, atzoko eztabaidan aipatu ere ez zuten egin ETA, desarmea, presoak... PSOE gobernura iritsiko balitz, zer egin lezake edo zertara legoke prest gai horren inguruan? Ondo izan! Miren Aramendia

E. ETA, egun eta zorionez, espainiarrentzat ez da arazo bat. Gainera, gogoratu behar dugu, alderdi sozialistari esker ETAren ekintza terroristak bukatu egin zirela. Ezin zaizkio Espaniako Gobernuari edota PSOEri inolako azalpenik eskatu; ETAri berari, ordea, bai. Ez baita da oraindik ere desagertu. Sozialistak erakutsi genuen gobernuan egon ginenean, espetxeratze-politika malguago baten aldekoak ginela, "vía Nanclares" gisa ezagututakoa. ETA desagertzen bada, bere presoekin mantentzen zen lokarria eten egingo da eta presoek gizarteratzeko aukera izango dute.

5

G. Egunon Nora! zenbat diputatu atera beharko lituzke PSOEk guztira eta EAEn, emaitzak ontzat jotzeko? zenbatetik behera da porrota? eskerrik asko eta zorte on. David Errasti

E. Pedro Sánchez Espainiako presidentea izateko behar diren guzti horiek. Ene ustez, hori baita da euskaldunen gehiengoak nahi duena. Euskaldunak ezin ditugu defendatu Kongresuko izkina batetik; euskalduneei eragiten baitie lan erreformak, osasun sistemak dituen hutsune garrantzitsuak, Konstituzioaren erreformak... Beharrezkoak dira diputatu sozialistak, Kongresuan eskubide sozialak berreskuratu eta biziki defendatu ahal izateko

4

G. Egunon. Jendeak ia ziurtzat jotzen du PP eta Ciudadanosen arteko akordioa egongo dela gobernatzeko. Aukera egongo balitz, Podemosekin bat egingo zenukete ezkerreko gobernu bat osatu eta eskuina boteretik kentzeko? Zer baldintza egon beharko lukete halako zerbait posible izateko? Mikel

E. Alderdi Sozialistak aldaketa du helburu, hots, alderdi popularra gobernutik botatzekoa,eta aldaketa hori lideratzeko xede osoa du. Ezin dugu aurreikusi zer egingo duten beste indar politikoek, baina azken asteotan Podemos-ek Alderdi Sozialistaren kontra gogor jo du. Jarrera honek Alderdi Popularrari on egiten dio eta kalte ezkerrari.

3

G. Egun on Nora! Harrituta geratzen ari naiz PSE zenbateraino ari den kanpaina Podemosen kontra enfokatzen. Odon Elorzak berak lehengoan Podemos eta "Bildu-ETA" nahastu zituen. Pertsonalki, uste duzu horrek botoak emango dizkiola PSOEri Euskal Herrian? milesker! Jone Aizarna

E. Podemos izan da bere helburua Espainiako gobernua alda dezakeen alderdi bakarraren kontra zuzendu duena. Jendeak hauxe ezagutu behar du. Podemosek Alderdi Popularrari egiten dio onura handien.

2

G. Kaixo. Nola baloratuko zenuke atzo gaueko telebista eztabaida, Sanchezen eta Rajoyren artekoa? Leire

E. Pedro Sánchez-ek Espainiako biztanleen %70ak pentsatzen duena esan zuen. Eta euskaldunen artean %85ak pentsatzen duena Pedro Sánchez-en ahotan entzuteko aukera izan genuen. Kritika zorrotzak egin zizkion Alderdi Popularrari eta, bereziki, Rajoyri, baina argi esan behar da, kritika horien atzean proposamenak bazeudela. Eztabaida gogorra, beraz, baina jarrera eraikitzailearekin.

1

G. Kaixo, Nora: Ez al zaizu iruditzen Alderdi Sozialista eta euskal gizartearen artean deskonexio handi bat eman dela azken urteetan? Botoen galera azken hauteskundeetan nabarmena izan da, batik bat zu aurkeztuko zaren lurraldean, Araban. Zergatik uste duzu gertatu dela? Lehendakaritza eskuratzeko PSOEk PPrekin egin zuen akordioak zerikusia izan dezakeela pentsatzen al duzu? Eta azkenik, nola ziurtatuko duzue ez dela berriro PSOE-PP akordio bat errepikatuko, kasu honetan Espainiako Gobernuan, gorantz datozen alderdiei (Podemos, Ciudadanos) ateak ixteko? Iñaki Agirre

E. Ezin dugu ukatu halakorik gertatu zenik eta horregatik, Alderdi Sozialista ardura horri aurre egin zion kementsu, 2011an.Kongresuak antolatu ziren bai Espainian, bai Euskadin; programa politikoa eguneratu zen eta eduki berriez hornitu eta noski, alderdiko batzorde exekutibo guztiak berritu ziren. Arabakoa, hain zuzen ere, joan den urteko irailean errenobatu zen. Lan horren ondorioa erabat baikorra dela uste dut. Ez gara herritarren eta gizarteak aurkezten dituen arazoetatik urrun sentitzen: Etxebizitza bermatzen duen lege bat aurrera atera baitugu, energi pobreziaren pean dauden pertsonak babesten ditugu, fracking-aren kontra agertu gara, LOMCEren kontra... ez dut uste gizartetik urrun gaudenik. Gizarteratze prozesu sakonean sartu zen Alderdi Sozialista 2011tik aurrera. Bestalde, PPrekin egin genuen akordioa, garai hartan, egin zitekeen bakarra zen. Patxi Lópezen gobernua, ETAren bukaera ekarri zuena, Rajoyren neurrien kontra jarri zen gobernu bakar eta lehena izan zen (botiken kopagoarekin gertatu zena, adibidez). Horrexegatik, alderdi popularrak Gobernu sozialistari ordurarte emandako babesa eten egin zuen. PSOEk eta PSEk duen lehen konpromisoa da Alderdi Popularra gobernutik kanporatzea, eta hauxe da, euskaldun gehienek nahi dutena. Ez dezagula Alderdi Popularraren gobernu bat beste lau urteetan berriro ere izan.