Azken elkarrizketa

Miguel Angel Lotina

Miguel Angel Lotina

Realeko entrenatzailea

2007-05-08 - 12:30ean

 Erantzundako galderak

14

G. Kanpoko zelaietara Reala ikustera maiz joaten naizen zale bat naiz, ondo ala gaizki jokatuta ere taldea txalotzen geratu ohi gara zaletu asko eta bitartean jokalari batzuk guregana gerturatzen dira, beste batzuk burumukur joan eta baten batek besterik gabe alde egiten du. Ulertzekoa da bakoitzak jarrera ezberdina izatea, baina ezin ahal zaie entranatzaile moduan eskatu behintzat denbora eta dirua haiek ikusten utzi dugunekiko errespetuzko keinuren bat? Xabi

E. Guk jokalariei beti esaten diegu etxetik kanpo gaudenean, partidu hasieran eta bukaeran beti joateko jarraitzaileengana, agurtzera. Baina partida galtzen denean, jokalari batzuk ez dira ausartzen joaten, guk beti esan arren joateko.

13

G. Zergatik ez duzu oraindik bi partidu jarraietan hamaikako berdina ateratzen ? JOXE MARI IRAZU

E. Betisen kontra irabazi genuenean, gero Atletico Madrilen kontra hamaikako berak jokatu zuen. Baina gero lesioak edo espultsioak izan ditugu, eta ezin izan dugu hamaikako bera atera. Hala ere, niretzat ez da garrantzitsua beti hamaikako bera ateratzea, ez dago arau bat horretarako.

12

G. Mikel Gonzalezek hain ondo jokatzen ari zenez de repenten hasierako hamaikatik erori zen eta argi gelditu zen hortik aurrera atzekaldean erditik taldea askoz okerrako ibili zen. Zergatik aldaketa hura ? Joxemari Ibarburu

E. Mikel Gonzalezek espultsio bategatik irten zuen taldetik, eta Ansotegi gero ondo ibili zen. Geroztik, edo Gonzalezek edo Ansotegik jokatu izan dute, Lopezek beti. Izan ere, taldeak Lopezen beterania behar du, egoten jakite hori, besteak zentral gazteak direlako.

11

G. Hurrengo urterako fitxaje politika aldatu beharra ikusten duzu? hain gaizki egoteko sailkapenean ez da hobeto etxeko jokalariekin jolastea? bet ierreala

E. Realarentzat, Liga bukatu artekoa eta hurrengo denboraldia hasi artekoa une garrantzitsuak izango dira, hor asmatu behar dugu, gauzak ondo egin, berdin da Lehen edo Bigarren Mailan bagaude. Hala ere, hor ikusi egin behar Lehen Mailan gauden. Bigarren Mailan bagaude, harrobitik tiratu beharko dugu gehiago, utzitako jokalariak ere ekarriz. Lehen Mailan egonda, kanpoko jokalari gehiago ekarri beharko dira.

10

G. Bi fitxaketa egiteko aukera edukiz gero, nor eta zein postutan fitxatuko zenituzke? Jon

E. Gol asko sartzen dituzten aurrelariak ekarriko nituzke. Gehien behar duguna da. Messi, Villa, Tamudo...

9

G. Zenbat puntu uste duzu beharko ditugula mailari eusteko? Aitor

E. Nik uste dut 12 puntu gehiagorekin seguru salbatuko garela, eta 10 gehiagorekin hortxe ibiliko gara.

8

G. Nola da posible entranatzaile batek egitea fitxaketa batzuk, gero hurrengo entranatzaileak kontuan ez hartzeko? Ander Agirre

E. Fitxaketa denak entrenatzailearen eta etxeko teknikoen iritziak kontuan hartuta egiten dira. Fitxaketa denak Realak egiten ditu, ez Lotinak, ez... Realak baizik.

7

G. Jarraituko zenuke 2. mailan ? Xixare

E. Nik ez dut gogo handirik Bigarren Mailan entrenatzeko, baina Reala jaisten bada, neu ere erantzule izango naiz, eta horrek gauzak aldatu egiten ditu. Realak gura badu, Bigarren Mailan segituko dut hemen. Baina nik uste dut Realarekin Lehen Mailan egongo naizela hurrengo denboraldian.

6

G. Zergatik ekarri ditugu neguko merkatuan joklari hain arruntak ( Savio ezik)? ez zegoen aukerarik diferentzia markatzen duten jokalari horietako bat ekartzeko ? Bazkide 829

E. Saviok aldea markatzen du. Zorte ona eduki genuen hona etorri zelako. Lopezek ere asko laguntzen digu. Herrerari gehiago kostatzen ari zaio, baina, oro har, pozik nago hirurekin. Baros eta Carew aurrelariak ekarri nahi genituen, baina azkenean ezinezkoa izan zen, batetik diruagatik eta bestetik eurek kirol eskaintza hobeak zituztelako.

5

G. ondo iruditzen ahal zaizu futbolistak eta ingutukook horrenbeste milioi irabaztea, soilik baloi bati patadak jotearren? ni

E. Nik uste dut jokalari batzuk lar ordainduta daudela. Denek tope bat eduki beharko lukete, baina egia da Lehen Mailan jokatzen dutenek diru asko irabazi behar dutela, gogorra delako, eta gutxi iristen dira. Baina tope bat irabazi beharko lukete.

4

G. Ia beti jokalari ta entrenatzaile Euskal Herritik kanpo ibili zara. Zenbat urte horrela? Eta behin entzun nizun euskeraz pentsatzen segitzen dozula. Euskera barru-barruan sartu dozun seinale, Migel Angel? Bizkaia

E. 20 urterekin irten nuen Logroņora. Futbolari izateari utzi eta gero entrenatzaile Iruņean hiru urtean egon nintzen, eta beste denak kanpoan, Realera etorri arte. Oraindik, hala ere, euskaraz pentsatzen dut eta egin ere, errazen euskaraz egiten dut.

3

G. Zu aurrelaria zinen. Realean bazeunde orain, titular? Izan ere, Realeko gaurko aurrelari hauekin...Kovacevicek baino gol gehiago (bi daramatza) sartuko zenituzkeen behintzat, ez? Mireia Lopez

E. Ni De Zerioren antzekoa izango nintzen orain, gol asko sartuz. Baina Kovacevic ni izan nintzena baino askoz futbolari hobea da; Realagatik gauza asko egin ditu.

2

G. Logroņon bizi zara, ez? Horrenbesteko erroak bota al zenituen Logroņesen jokatu zenuenean? Mikel Galarraga

E. Ni orain Mungian bizi naiz, bost kilometrora. Seme biek 18 urtera arte Logroņon ikasi zuten, orain biak kanpoan daude, eta horregatik utzi dut apur bat Logroņo. Iaz arte bizi izan nintzen han.

1

G. 'Egunkaria auzian' aurpegia eman zenuen, itxieraren kontra agertu zinen. Eta gogoan daukat De la Morena kazetariari ez zitzaiola asko gustatu, eta uste dut esan ere esan zizula elkarrizketa batean, ez? Txomin

E. 'Egunkaria'-ren beharginek arrazoia zutelako azaldu nintzen itxieraren kontra. Egia da gero De la Morena haserretu egin zela apur bat horrekin, baina ez da erraza ulertzea kazetari bat nola azal daitekeen beste kazetari baten kontra.