Azken elkarrizketa

Julia Madrazo

Julia Madrazo

EB/Berdeak-Aralar-eko hautagaia Bilboko Alkatetzarako

2007-05-18 - 16:30

 Erantzundako galderak

16

G. Eskerrik asko, Julia, elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik. Hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zuei. Oso gustora egon naiz zuekin. Beste bat arte

15

G. Ezker Batua eta Aralarren arteko koalizioarekin asmatu duzuela uste dut. Azkenean, ezkerreko bi alderdi batu dira hiritarrei arduratzen gaituzten arazoei buruz hitz egiteko. Zeintzuk izango dira zuen ekintza lerro nagusiak? Ramón

E. Arlo guztietan erabakitzeko eskubidea defenditzen dugu eta honek, hiri eta herrietan, herritarren parte hartzea bultzatzea esan nahi du. Beste aldetik hiri orekatua, kohesionatua, defenditzen dugu, bai lurrealdaren ikuspuntutik, baita arlo sozialetik ere.

14

G. Kaixo, Lekeitioko "Etxebila" taldetik: Zer neurri planteatzen duzue etxebizitzaren arazoari irtenbideak emateko? Adibidez, Leketion bi mila etxe huts baino gehiago daude eta, hala ere, etxe berriak eraikitzen ari dira etengabe. Etxe berri hauek dituzten salneurriak ex daude leketiarren eskura. Etxebila taldea

E. Komentatzen duzun Lekeitioko bezalako egoeratan alokairu soziala bultzatu behar dela uste dugu. Guk Bilbaon azken bi urte hauetan 550 etxebizitza berreskuratu ditugu alokairu sozialerako.

13

G. Kaixo Julia egin nahi dudan lehenengo gauza udalean ezkerretik egin duzun lanagatik eskertzea da (eta gainera, eskumarekin, EAJrekin). Ingurugiroaren arloari eta gure inguruan dauden parkeen babesari kaña emango bazenio poztuko nintzateke. Bilbo osasuntsuagoa eta jasangarriagoa behar dugu. Eskerrik asko Julia. Flotador

E. Kaixo Flotador! Bat nator zurekin. Bilbao inguruko "gerriko berdea" babesteko planak bultzatuko ditugu eta Agenda 21 Bulegoa martxan jarriko dugu, hiritarren partaidetza bilatuz.

12

G. EAJ-PNV edo PSE-PSOErekin Udaletxe gobernua Bilbon lortzeko aukera izango bezenu emaitzak ikusita. Zer egingo zenuke? Urbinaga

E. Oso galdera zaila da hau! Asko hitz egin beharko genuke programari buruz gure helburuak bideratzeko.

11

G. Jarriko zenuke Bilbon "peaje urbano" bat kotxe gutxiago sartzeko eta gure aire kalitatea hobetzeko? Jabi

E. Azken urte hauetan oinezkoentzako espazioa irabazi egin dugu, kotxeen kalterako. Baina ikusiko bagenu ez dela nahikoa agian aztertu beharko genuke honelako proposamena.

10

G. Zer moduz ari da zure anaia Javier Jaurlaritzan sailburu? Kritikarik egiten al diozu? Txomin

E. Nire ustez pertsona langile eta eskuzabala da. Kritika egitekotan asko "enroilatzen" dela esango nuke.

9

G. Athleticeko bazkidea zara? Ondo iruditzen San Mames barrian hainbeste diru gastatzea erakunde publikoek? Sarabia

E. Ez naiz bazkidea baina Athletic maite dut. Diruaren inbertsioa onartzen dugu hiriari kirol ekipamenduan inbertsio bat ekartzen badio. San Mames birkokatzeak Unibertsitatea Bilbaora ekartzea ahalbidetuko du eta hori oso interesgarria iruditzen zaigu.

8

G. Egokia iruditzen al zaizu Bizkaiko Foru Aldundiak Euskaltel txirrindulari taldeari horrenbesteko dirutza ematea, (publizitatearen aitzakipean) enpresa pribatu bati alegia, gai sozialetara bideratu beharrean ? Ibon Lizundia

E. Diru publikoarekin uste dugu egokiagoa dela oinarrizko kirola laguntzea.

7

G. Herritarren partaidetza eta udal kudeaketaren gardentasuna sustatzeko asmoa omen duzue. Zein arrazoi emango zenuke baieztatzen duzuena frogatzeko? Esteban Royuela

E. Bilbaoko udaletxean zenbait sektoretan partaidetza kontseiluak sortu eta bultzatu dugu. Hauek sakontzeaz gain bultzatuko ditugu aurrekontu parte hartzaileak eta Barruti Kontseiluetan auzo elkarteek botoa izatea.

6

G. ZE ASMO DITUZUE DISPERTZIOA AMAITZEKO?ILEGAZLIZAZIOA AMAITZEKO?AHT ZULOPROYEKTUA AMAITZEKO?ZIPAIOEN EGURRA AMAITZEKO?TORTURAREKIN AMAITZEKO?HIZKUNTZA ESKUBIDEEN ZAPALKUNTZAREKIN AMATZEKO........ ION

E. Giza eskubideen alde agertu eta agertuko gara beti eta salatu egingo ditugu berauen kontrako erasoak. Edozein kasutan normalizazio politikoa lortzea ezinbestekoa da sufrimendu egoera hauek gainditzeko.

5

G. Zelako garrantzia ematen diozu Euskal herrietako politikariak euskara jakiteari? txantxangorria

E. Garrantzi handia ematen diot. Euskararen alde agertzean, erdua ematen dugu ez dakienak ikasiz eta badakienak erabiliz.

4

G. 1.- Zure alderdiak kudeatuko duen Administrazioak noiz eskainiko ditu zerbitzu guztiak euskaraz? Eta noiz lan egingo du euskaraz? 2.-  Administrazioak aurrekontuaren zer portzentaia erabiliko du euskararen normalizaziorako? 3.- Zer aldaketa egingo ditu corpus juridikoan? Udalak euskararen aldeko arautegi edo ordenantzarik ezarriko du, edo daudenak hobetuko ditu? Kontseilua

E. Bukaeretik hasita euskararen aldeko arautegia egitea proposatu dugu gure programan. Honen helburuetako bat zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzea da. Aurrekontuari dagokionez ezin dugu une honetan kopururik zehaztu, euskararen aldeko ekintzak tranbertsalak izan behar direlako eta eragin izan sail guztietan.

3

G. Nola konponduko zenuke, benetan, San Francisco aldeko arazoak? Ni inguruan bizi naiz, eta zenbaitsutan niri lapurtzeaz gain egunero ikusi behar izaten dut droga mugimendua nonon. Inork ez du izan nahi arrazista, baina ikusmira horrekin sinetsidazu erraza dela marokoar, beltz eta yonkiak gorrotatzea. Andoni Sanz

E. San Francisco aldeko arazoak konpontzeko udaltzainen presentzia benetan beharrezkoa dela uste dugu baina poliziarekin bakarrik ezin dira konpondu arazo guztiak. Konponbidea hiriaren bizitza normalizatuz lortu behar da. Horretarako merkataritza lagundu, ekipamenduak nagusientzat zein umeentzat, kolektibo hauen insertzio soziala zein laborala ... lortu behar dugu, Honez gain uste dugu oso inportantea izango dela Claudio Gallastegi Kalearen zabaltzea auzoaren komunikazioa hobetzeko.

2

G. Nola baloratuko zenuke Eusko Jaurlaritzak AHT-ren inguruan izan duen, eta izaten ari den jokabidea? Inongo kontsulta eta eztabaida publikorik gabe, ikaragarrizko dirutza bat gastatzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak, eta hala ere, iruditzen zait, EB-k auzi honen inguruan agertu duen oposizioa, oso epela izan dela. Zer egiteko prest zaudete, AHT-ren proiektuari moratoria bat ezartzeko? Zein borroka molde proposatzen duzue? Eskerrik asko andres

E. Alderdi bion jarrera oso garbia izan da arazo honen inguruan. Gure kontrako jarrera defenditzen jarraituko dugu bai mobilizazioetan bai ekintza instituzionaletan. Hala ere jakin badakigu instituzioetan dauden alderdi gehienek proiektuaren alde daudela.

1

G. Aurrekoan bezala berriro ere baztertu dute Ezker Abertzalea Bilboko udaletik. Prest zaudete EB/Berdeak-Aralar-eko kideok apartzeid politikoan oinarrituko den udalbatza onartzeko? Joseba Urreta

E. Beti defenditu dugu aukera guztien parte hartzea eta Partiduen Legea atzera botatzea eskatzen jarraituko dugu. Baina hala ere uste dugu eskubide osoa daukagula gure aukera aurkezteko.