Azken elkarrizketa

Uxue Barkos

Uxue Barkos

NaBai-ren hautagaia Iruņeko Alkatetzarako

2007-05-22 - 13:00

 Erantzundako galderak

19

G. Eskerrik asko, Uxue, parte hartzeagatik. Hurrena arte BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zuei, BERRIAri, eta parte-hartzaileei. Espero Iruņeko Udaletik erantzutea hurrengoan, Uxue.

18

G. Zertan lagun lezake Iruņeko udalak gatazkaren konponbidean? Esti Amenabar

E. Konponbidearen alde lan egiten.

17

G. Ilusioa eragin duzue Nafarroako gizartean. Alkate bazara, nola eutsiko diozu ilusio horri? Nola egin jendeak izan ditzakeen espektatiba guzti horiek ez zapuzteko? Joseba

E. Lanean.

16

G. Ikusita Burlata edo Baraņainen NaBai osatzen duten alderdiek zer jarrera izan duten gaztetxeekin, Iruņean gaztetxeekin zein jarrera izango duzue? Gazteoi lokal autogestionatuak eskaintzearen alde egingo al duzue? Haritz

E. Nafarroa Bairen jarrera argi eta garbi azaldu dugu Nararroako herri eta hiri guztietan: gaztelekuen alde.

15

G. Zein da zure iritzia ANVri gertatukoarekin? Gobernuak egindakoarekin ez bazatoz bat, zergatik ez duzue praktikan ezer egin? gorka

E. Praktikan egin, zer? Gure zerrendak atzera bota, akaso? Nire ustez, abertzaleon aukerak ezin ditugu putzura bota. Gauza bera gertatzen da ANVko zerrenda legalen kasuan, ezta?

14

G. NaBai Abiadura Handiko Trena Nafarroatik pasatzearen alde ahal dago? Stsu

E. Jarrera ezberdinak daude koalizioaren barne, eta helburu bakarra: eztabaida Nafarroan egitea.

13

G. Independentista al zara? Iņigo Esnaola.

E. Abertzalea.

12

G. Etxebizitzaren arazo larriaren aurrean, zenbat VPO egitea aurreikusten duzue Iruņean hurrengo lau urteotan? Asier Iribarren

E. Neurri sakonagoak saiatuko ditugu, eta beti alokairuen inguruan.

11

G. Egun, Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak 0euroko subentzioa du. Na-Baik irabaztekotan subentziorik izanen al du NEDBk? dantzaria

E. Ados erabat UPNren gobernuek utzi duten egoera konpondu behar dugula esatean.

10

G. Abortoa, AHT,...talde homogeneoa zaretela saldu nahi diguzue? Ilegalizazioaz ez al zarete bizitzen ?

E. Ez, gu ez gara homogeneoak; anitzak gara, eta oso. Gainera, gizarte edota talde homogeneoak ez zaizkit batere gustatzen, kutsu militarra daukate. Eta azkenik: ilegalizazioaren kontra egin dugu, tinko gainera, egin behar den lekuan: Diputatuen Kongresuan. Eta ziur izan hori kalea baino askoz gogorragoa dela.

9

G. Txillardegik Aralar utzi du. Zer iruditzen? Txomin

E. Erabaki politiko guztiak errespetatzen ditut.

8

G. Na-Baik ikurriņa jarriren du udaletxean? euskal kultura bultzaturen du? barraka politikoak berriz izanen ditugu San Ferminetan? iruņea aldatutzera goaz!

E. Orain arte Iruņean izan dugun udal gobernua aldatzera goaz. Gainontzekoa, hiritarren nahia, errekuperatzera goaz.

7

G. ANV-koek eta ingurukoek kanpaina gogor bat egiten ari dira NaBairen aurka (Altsasu, Txantrea...). Burlatan adibidez, bere publizitateko presupuestoaren zati bat erabiliz, kartelak eta guzti inprimatu dituzte mezu iraingarriekin ("poltroneroaK", "bukatu zaizue txolloa", "NaBai=JosuJon=PNV"...) eta zuenak estali. Zuek orain arte isilik mantendu zarete. Zergatik? H. Mendive

E. Isilik ez, baina kanpainarako ere ez dugu erabiliko. Ez dugu egingo ez ANVk, ez UPNk nahi duten kanpaina.

6

G. SAN FERMINETAN IKURRIŅA UDALETXEKO BALKOIAN JARRIKO DUZU. KOLDO LIZAUR

E. Udaletxeko balkoia guztiona da, eta horrexegatik nik ez dut ikurrina erabiliko Barcinak Espainiako ikurrina erabili duen moduan: hiritarrak banatzeko. Orain bai: badaude beste zenbait leku ikurrina jarri eta eramateko; hor debekurik ez da izanen.

5

G. lehenik eta behin, zorionak egin duzun eta egiten ari zaren lanagatik. zuen helburuen artean ba al dago euskaltegiek nafarroan jasaten duten egoera lotsagarria hobetzea? eskerik asko! mikel

E. Eskerrik asko, eta euskaltegien egoerari buruz, erabat ados: lotsagarria eta onartezina azken legealdiotan jasan dutena. Dudarik gabe, badago egoera hobetzerik, eta horrela egingo dugu udal laguntzen bidez.

4

G. Simon Santamariaren jarrera azken urteotan bortitza izan da okupazioaren aurka. Biolentzia sarri eta neurrigabeki erabili du gazteen aurka. Aurreko astean ere okupazioan bere udaltzaingoa bidali zuen eta gatz bolak erabili zituen eta egundoko jipoiak jaso zituzten okupatzaileek. Zu alkatea bazina Santamaria kargutik kenduko zenuke? Mikel Loizu

E. Eta gainera erabateko adostasuna da Nafarroa Bai osatzen dugunon artean Santamariaren destituzioaren inguruan baina, informazioek diotenez, ez digu aukera emango... Dirudienez, eszedentziaren amaiera eskatu omen du azken asteotan.

3

G. 1.- Zure alderdiak kudeatuko duen Administrazioak noiz eskainiko ditu zerbitzu guztiak euskaraz? Eta noiz lan egingo du euskaraz? 2.- Administrazioak aurrekontuaren zer portzentaia erabiliko du euskararen normalizaziorako? 3.- Zer aldaketa egingo ditu corpus juridikoan? Udalak euskararen aldeko arautegi edo ordenantzarik ezarriko du, edo daudenak hobetuko ditu? Kontseilua

E. Azken galderatik hasita: arautegi berria behar dugu Iruņeko Udaldan eta horrela proposatzen du Nafarroa Baik programan. Zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzea da, hain zuzen, legealdirako plana eta, aurrekontuei dagokienez, benetako beharrak konprobatu behar ditugu portzentaia konprometitu baino lehen.

2

G. Nafarroa Baik bozkatu al zuen Espainiar parlamentuan Abiadura Handiko trenaren proiektuaren alde?? baraņaingoa

E. Mila esker galderagatik, zeren azken bolada honetan mila bider entzun dut gertatu ez den kasu hau eta argitu nahi dut: Diputatuen Kongresuan ez da halakorik bozkatu, eta gai honen inguruan ez da inoiz bozketarik izan.

1

G. Iruņeako Udaletik UPN botatzeko, beste alderdi batzuekin akordiotara heltzeko prest agertu zarete. EAE-ANVrekin akordioa posible ikusten al duzu? Napar

E. Hori ez da gure esku bakarrik. Inkesten joeren arabera, aldaketarako ardatza Nafarroa Bai da, eta beti koalizioaren printzipiotik helduta, programan badago negoziaketarako aukera, baina esan bezala erantzuna ez da bakarrik gure esku. Zuk ikusten al duzu EAE-ANVn akordio horretarako aukera?