Azken elkarrizketa

Denis Itxaso

Denis Itxaso

PSE-EE-ren hautagaia Donostiako Udalerako

2007-05-22 - 16:00

 Erantzundako galderak

17

G. Arratsaldeon Denis. Azken urteetan desadostasun handiak izan dira gipuzkoako hainbat udalerritan zaborren kudeaketa dela eta. Zaborren tratamendua alde batera utzita, zaborrak gutxitu eta berziklatzeko ekintzak habian jarri dira. Hala ere, zaborren kopurura urtez urte portzentai garrantzitsu batean handitzen ari da. Ze neurri hartuko ditu PSE-ek tendentzia honi buelta emateko? Julen

E. Hori da galdera Julen, Donostiako Agenda 21eko azken datuen arabera, gezurra badirudi ere zabor kopurua pittin bat gutxitzen hasi da aurten. Eta Estatu mailan, Donostia da gaur egun gehien erreziklatzen duen hirietariko bat. Bide horretan jarraitu behar dugu, Donostiako ingurumen baliabideetarako etxean, Krisitina enean, gaztetxoak hezitzen, donostiar sendiekin lanean gero eta zabor gutxiago ekoiztu dezaten, gero eta baliabide eraginkorragoak jartzen biztanleriaren eskuetan errazago izan dadin erreziklatzea, etabar...Eta batez ere KONPSTAJEA da erronka. Datozen 4 urteetan donostiakop auzo guzuetara zabaldu beharreko zerbitzua da hori, materia organikoaren bereizketa. Ez dauka zentzurik materia organikoa (neurri handi batean ura da), erretzea.

16

G. Hondarribiko aireportua luzatzearen alde al zaudere? Borxa

E. Ba, Borxa, ez daukat jarrera finkorik egia esatea nahi baduzu, benetan. Ez naiz gehegi gai horretan sartu legealdi honetan. Uste dudana da Donostiak askoz ere garraiobide eraginkorragoak edukiko behar lituzkela Loiu eta Biarritzeeko arieportu internazionalekin. Eta noski, aukerarik balego, Donostiko aireportua zabaltzea posible balitz ingurumenari ahalik eta min gutziena eginez, egitearen alde azalduko nintzateke.

15

G. PSE-EE Donostiako Udalean ez badu emaitza on bat ateratzen gerta dezake PP-PNVrekin elkartzea Odon Elorza gainditzearren? Pollux

E. Kaixo Pollux, benetan uste dut PPk ETA PNVk ahalegin guztia egingo dutela Donostiako alkatetzatik Odon kentzeko. Imazen joan dan eguneko hitzak (PPrekin adostasuna lortzerik badagoela etorkizuenan) ez zaizkit kasualak iruditzen inundik ere. Batzuk gogo handia dute Donostiako Udala berreskuratzeko bere interes alderdikoiak asetzeko, eta argi dagoena da Donostiarrok beti nahiago izan dugula alderdikeriak alde batera utzi eta, hiriari interesatzen zaizkion gauzak defedatuko dituen alkate bat edukitzea,

14

G. Psoek prosezu demokratiko baterako ateak ixteaz gain , orain josu jon imazekin eta pp-rekin batera paktu antiterrorista berresteko lanean dabil.Ez al duzu uste euskal gizarteak argi utzi duela konponbide politikoa beharrezkoa dela gatazka behin betiko bukatu dain?Eta horrela bada nork ordezkatuko du herri honen zati garrantsitu bat ANV ilegalizaturik eta instituzioetatik kanpo?Nola pentsatzen duzue aurre egitea gaur egungo apartheid politikoko egoera honi? aupa hi!

E. Ez da egia PSOEk prozesu demokratikoari atea itxi dionik. Ondo baino obeto dakizu ETAk bukatu zuela barajasen su etenarekin. Hain zuzen ere, bezperan Zapaterok iragarri zuen hurrengo urtean aurten baino obeto egongo ginela. nik uste dut PSOEk beti irekiko dizkiola, PPk ez bezela, terrorismoaren amaiera "dialogatu" bati, baina horretarako, ETAk heldutasuna erakutsi behar du behingoz terrorismoa uzteko.

13

G. errespetatuko zenuke hauteskunde aske eta demokratiko baten ondorioz euskadik bere etorkizunari buruz erabaki lezakeena,independentzia barne? BAI ala EZ Eta PSE-EE zure alderdiak? Jaime Alzugarai

E. Arratsalde on Jaime. ¡Ze erremedio! Eta gehiago esango dizut: gaur egun gehiengo batek idependienteak izatea benetan nahi izango balu, independienteak izango ginateke.

12

G. Intxaurrondoko kuartelean egin diren basakeriak guztiok, edo ia guztiok ezagutzen ditugu. Noizko plaka bat, omenaldi bat, gertutasun keinuren bat. Gauza horiek tapatuz bigarren aldiz gaizki tratatuak izaten ari dira pertsona asko. Proposamenik bai? Zer egiteko prest zaude? Eskerriak asko eta muxu bat. Andoni Etxaniz Osa

E. Kaixo Andoni, Donostiako udalean bada Herri batasuneko zinegotzia izan zen Tomas Albaren homenez jarritako plaka bat. giza eskubiden aldeko jarrera unibertsala behar du izan, bestela ez du sinesgarritasunik. Donostiako biktimen foroan denetarik dago, Andoni, eta inoiz herri hontan bakea izan behar badegu ezinbestekoa ezango da errekonziliazioa eta hainbeste gorroto kaleetatik ateratzea. Baita ondokoaren sufrimendua ezagutzea eta onartzea. bain guztiena. Askotan iruditzen zait batzuk ahalegin pertsonal handiagoa egiten dugula, aurrean daukagun sufrimendua barneratu eta salatzeko eta ondokoak aldiz ez duela ahalegin berbera egite. Muxu bat.

11

G. Conde Pumpidok esandakoa, 'que ha colado', ez zaizu izugarria iruditzen? Itziar

E. kaixo itziar, egia esatea nahi baduzu Conde Pumpidoren hotzak ez ditut oso ondo jarraitu baina badakit polemikaren bat sortu dela horren inguruan. Edozein kasutan kontu honekin ahalik eta fribolidade futxienak esan behar direla eta legeak aplikatzeko, zuzenbide estatuaren jokaera impartziala eta objetiboa izan behar duela uste dut. Inundik ere momentuko gobernuaren esanetara.

10

G. Aupa Denis! Zuek errausketaren kontra al zaudete? Posible izango litzateke proiektu hau bertan behera uztea? Luismi

E. Kaixo Luismi, neri galdetu ezkero, argi esan dizut ez zaidala batere gustatzen eta oso argi kontra agertu ginela aukera zegoenean, errauskailu madarikatua gelditzeko. Orain ordea ez dirudi erraza izango denik hori gelditzea ikusita gehiengo batek horrela babestu duela (PP-PNV eta EA9 bere botuekin, Donostiako Udalbatzan. Ni, Ingurumen zinegotzia naizenez, hiru "erreak" bultzatzen jarraitzen dut (reziklajea, redukzioa eta berrerabilpena/reutilizazioa) eta orain konpostajearekin batera Amara, Añorga eta Zubietako auzoetan hasteko. Garbiguneak eta prebentziorako politika gehiago martxan jarri behar ditugu, erraustegira ezer iritsi ez dadin eta proiektua bertan behera gelditu dadin.

9

G. Zer irudituko litzaizuke, Gipuzkoako diputatu nagusiak gaztelerarik ez ezagutzea? Zilegi iruditzen al zaizu, herri baten agintari izan nahi duen batek, herritarren hizkuntza ez ezagutzea? Eskerrik asko. juhda

E. Kaixo Juhda. Argi dago agintariek ahalegin guztia egin behar dutela ofizialak diren hizkuntzak jakin eta erabilyzeko. Beti pentsatu izan dut, oztopoen gainetik esfortzuak pena merezi duela eta konpromezu kontua dela. Donostiako Alkateak bere orduak satzen ditu astero euskara ikasten eta asko obetu du. bere diskurtso guztiak elebidunak dira.

8

G. Gutxiengoan gobernatu duzue legegintzaldian zehar, ez arazo gutxirekin. Bidezkoa al da horrelako egoera batean gobernatzea? Zein alderdirekin uste duzu egon daitekeela aukera gehiago gobernu taldea osatzeko? Asier

E. Egia esan hiriaren mesederako gobernu indartsu bat beharrezkoa litzateke. Bukatzen ari den legealdi hontan ez zaigu posible izan akjordiorik lortzea ez, proposatu ez dugulako (batez ere Roman Suduperen PNVri eta baita EAri ere) baizik eta oposizioko indar horiek nahi izan ez dutelako. Ezker Batuarekin eratutako gobernua oso probetxugarria ezan dela uste dut dena den. Etorkizunera begira, eta hiritarrek bere laguntza ematen badigute, gure ahalegin guztiak egingo ditugu gehiengoko gobernmu sendo bate eratzako. Hori bai, PPrekin paktuak erabat deskartatuta dauzkagu. Ez dakit gainontzekoek gauza bera esan dezaketen, azken legaldian batez ere PP eta PNV arteko "flirteoak" ikusita,

7

G. sozialistek noiz onartuko duzue autodeterminazioa eskubide a dela? Aitor

E. Autodetermnazioa eskubide bat dela ez dugu sozialistek onartu behar. Nazioartean onartua dagoen eskubide bat baida. Arazoa da ados jartzea Euskal Herriari aplikatzea dagoen ala ez. Nere uste apalean autodeterminazioa edo estatu espainolaren batasun sakrosantuak, horrela planteatuta beintzat, ez daukate zentzu handirik jakinik batu baino erdibitu egiten gaituzten proiektuak direlako eta gehiago gustatzen zait hiritarrei, aldez aurretik alderdi GUZTIEK adostu duten akordio baten inguruan galdeketa egitea gaur egungo egoerari irtenbide amankomun bat bilatu aurkitu ahal izateko.

6

G. Askok sentsazioa dugu babes ofizialeko etxebizitzen politikak ez garamatzala inora, zortedun gutxi batzuek irabazten duten loteria baita. Ez al litzateke logikoagoa BOE guztiak alokairuan ematea? Azken finean etxebizitza-eskatzaileen egoera zibil eta ekonomikoa aldatuz doa urteak aurrera joan ahala, beraz logikoa deritzot zait errotazio-sistema malgu bat plantatzea. Horrela bermatuko litzateke momentuoro pisu hauetan bizi direnek bertan bizitzeko baldintzak betetzen dituztela, orain gertatzen ez den bezala, adibide aski ezagunekin. Eta gai beraren harira, merkatu librean alokairua indartzeko asmorik/neurririk ba al duzue? derzu

E. Kaixo Derzu, Ados gaude. izan ere hortara goaz, gero eta alokairuzko etxebizitza babestu gehiago proposatzen ari gara garapen urbanistiko berrietan. Egia da beste ereduak ez duela erabateko justizia egiten gizartearen beharrekin. Momentu honetan Alokabide zerbitzua martxan dago Donostiako udalean, legealdi hontan Donostako Gobernuan bultzatuta, zeinen bidez hutsik dauden etxebizitza libreak merkatutik hartu eta berma guztiekin alokairuan jartzen ditugun. Azken urteetan etxebizitza huts mordo bat merkatuak jartzea lortu dugu. Seguraski gehiago jartzen saiatu beharko gera.

5

G. Baga Boga bozkatu zuten 10.000 donostiarrek ez dute ordezkaritzarik udaletxean. Donostiako ANV ere legez kanpo utzi dute. Zer egiteko prest zaudete egoera antidemokratiko honen aurrean?

E. besteek zer egiteko asmoa daukagun galdetu beharrean norberak bere buruari zer egiteko prest dagoen ere galdetzea ez litzaiguke erabat gaizki etorriko... Argi dago, gustatu ala ez, indarrean dagoen Alderdien legeak kanpoan uzten dituela zenbait zerrenda Euskal Herrian. Ez da egi txikiagoa ordea, Ezker Abertzalea presente egongo dela udalerri guztietan aralarren bidez eta behin indarkeriaz erabat separatuta egonez gero, zerrenda horiek ez luketela arazorik eduki behar demokratikoki parte hartzeko.

4

G. Ezker aberltzalearen bake proposamenean, zein punturekin edo arlorekin ez zaude ados? Eneko

E. Batez ere ez zait gustatzen Ezker Abertzaleak eskatzea PSE-EEri, nahita nahi ez bere proiektu politikoari (nafarroa eta CAV bateratu atonmi berdinean) baiezkoa eman behar diogula. Alegia proiektu hori posible izango dela, ala uste dut nik behintzat, baldin eta gehiengoa lortzen duen, eta jakinik agian PSE-EEren propiektu politikoak ez duela horrekin bat egiten.

3

G. Kaixo Denis, Euskal Herria zazpi lurraldez osaturik dagoela onartzen al duzu?Zazpi lurraldeak estatu espainol eta frantsezaren artean pastela bailitzan zatiturik daudela? Prest al zaude botere judizial, polizial eta administrazioa euskalduntzeko? Ulertuko duzunez, euskaldunak geure herrian gaude eta guk ez daukagu zertan erdaraz egin behar. Prest al zaude aipatu ditudan indar horiek euskalduntzeko? Joxe Ramon (Azpeitia)

E. Euskal herriak zazpi lurralde dauzkala argi dago eta ez du behar nere konfirmaziorik. kulturalki, eta linguistikoki argiak diren zubiak konpartitzen ditugu. Bina era berean, nazionalistak ez garenoi horrek ez gaitu ezinbestean eskatzen Estatu independiente bat. Nik ulertzen dut zuk beste era batean pentsatzeak eta uste dut zure planteamenduak badutela lekua (nola ez) demokrazian eta gehiengo baten bultzada edukiko balu, proiektu hori demokratikoki bideragarria egin beharko litzateleka. baina nere ustez nazio bat eratzeko adierazi ezezik, nazio eredua ere "egin behar dugu". Nazionalistak direnak eta ez garenok posible bait dugu beste modu batean nazio hori eraiki inor kapoan bezala sentitu gabe. Eta baita ere (zergatik ez) Estaturik gabe. Munduan adibide asko dago. Baliabide juridikoak ondo erabilita potentzialidade asko dute gure marko juridikoa ahalik eta erosoena izan dadin.

2

G. Kaixo Denis. Nola dago Donostiarentzako tranbiaren egitasmoa? Zein jarrera hartuko du Odon Elorzaren exekutiboak egitasmoaren aurrean? Datorren lau urteetan egitasmoa onartu daitekeela uste al duzu? Eskerrik asko. Agirre

E. Irisgarritasun eta garraiobide politikan tranbia garrantzitsua eta interesgarria ezanda ere, beste lehentasun batzu daude. Adibidez Euskotrenek Intxaurrondon eta Altzan gaur egungo "topoaren" geltokiak egitea milaka lagunek eduki dezaten aukera Easo plazan 7 minututan egoteko. Gure ustez hor dago gakoa. Autobusen konpainia (DonostiBus) sendotu linea berriekin eta batez ere auzo garaienetara, bizikleten erabilera indartu eta bide peatonalak ere. Bet ere kotxe pribatuaren erabilera ahalik eta txikiena izan dadin.

1

G. dneis, ez al zaizu iruditzen zure alderdiak zerbait gehiago egin zezakeela, adibidez, presoak hurbiltzeko orduan? azken finean giza eskubide batez ari gara. iñaki

E. kaixo, arratsalde on. Uste dut ez oso luze jota Gobernuak presoen kontuari heldu beharko diola eta orain hautsi berria den prozesuari berriro ekiten badiogu, ezinbestekoa izango dela kartzela politika aldatzea eta gehiago humanizatzea. Dena dela itxaropen horrekin ETAk bukatu zuen abenduaren 30ean Madrilgo Barajasen jarritako lehergailuekin. Zihur naiz ETAren jarrera beste bat izanda, kartzelen kontua (eta beste kontu batzu ere bai) irtenbidea aurkituko luketela.