Azken elkarrizketa

Jose Anjel Iribar

Jose Anjel Iribar

Euskal Herriko futbol selekzioko hautatzailea

2007-12-27 - 12:00

 Erantzundako galderak

20

G. Eskerrik asko, Jose Anjel, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zaleek eman didazuen aukeragatik, elkarrekin harremana edukitzeko.

19

G. Ezagutzen al duzu jokalaririk Espaņiko selekzioari ezezkoa eman izan diona? Ezagutzen baduzu, ze iruditzen? Ana Mari Lizarralde

E. Beti defendatuko dut adierazpen askatasuna eta aukera egiteko askatasuna.

18

G. Joaten al zea Zarauzko hondartzara plaieroak ikustera? Ze oroitzapen, Makatza? Txaparro

E. Ia urtero joaten naiz, eta oroitzapen ezin hobeak etortzen zaizkit. Nire barru-barruan Makatzanekoa sentitzen bainaiz.

17

G. Zein da gaur egun munduko atezainik onena? Zein euskal atezainik onena? Zein historiako munduko onena? Zubi

E. Nire gustukoak hauexek dira: Cesk, Buffon, Casillas. Aste honetan, euskal atezainik onenak Riesgo eta Lafuente. Historiako munduko onena, Zubi.

16

G. Jokalarien zerrenda ikusi ta gero, nire buruari galdetu nion zergatik ez dagoen Eibarreko jokalaririk. Del Olmo, Altuna ta Alaņa maila daukate selekziora joateko (nire ustez), ta Realeko jokalari asko doazela irakurri ta gero. Dena den, zorte on ta segi ofizialtasuna lortu arte! Labeko

E. Eskerrik asko zortea opa izanagatik, nahiz eta ados ez egon gure hautaketarekin.

15

G. Egin al debe behin ere zuri buruzko libururik, biografiarik? Instituzio bat zera eta... Txomin

E. Bai, nire kirol biografia egin zuten, Zamoraren errekorra gainditu nuen garaian. Uste dut Terrachet izeneko kazetari batek argitaratu zuela.

14

G. Athleticek jokalari atzerritarrak izan beharko al lituzke? Xahar-abia

E. Nik Athleticek daukan filosofiarekin bat egin dut eta egiten dut. Hori nire iritzia besterik ez da. Hor daude bazkideak eta zaleak, beren iritzia emateko.

13

G. Eroso al zaude hautatzaile postuan? Miel Mari Urkia

E. Erantzukizun handiarekin nago, eta gustukoa dut.

12

G. 40 bat urtean hor zaude euskal futbola gertutik segitzen. Egingo al zenuke 40 urteotako euskal selekzioa? Ea atean...; defentsan... Mikel Uria

E. Oso jokalari garrantzitsuak eta onak egon dira 40 urte hauetan, eta pentsatzen dut hiru selekzio bikain egiteko aukera edukiko nukeela. Hala eta guztiz, ez nuke nahi inorrekin ahaztu

11

G. Badakit denok dugula entrenatzaile txiki bat geure barruan. Baita gure selekzioaren hautatzaile txiki bat ere. Hala izanda, ez dut ulertzen nola Osasuna izanda momentuko talderik onena (sailkapenaren arabera) jokalari bakarra deitu duzuen. Monreal? Flaņo anaiak? Krutxaga? Josetxo? Sola? Eta Osasunan ez izanda ere, Raul Garcia? aritz

E. Guk zerrenda jokalarien kalitateari begira egiten dugu, ez zein taldetakoa den kontuan hartuta, baina ulertzen dut denok daukagula hautatzaile-entrenatzaile bat barruan eta, noski, bakoitzak bere talde edo jokalariak dituela. Ziurrenik, zale denok hamaikako desberdina egingo zenukete

10

G. zer nahiago,athletic-ek txapeldunen liga irabaztea, edo euskal selekzioak ofizialki munduko txapelketan parte hartzea? ta zer errezago,athletic-ek txapeldunen liga irabaztea, edo euskal selekzioak ofizialki munduko txapelketan parte hartzea? xabi

E. Orain, athleticek txapeldunen liga irabaztea errazagoa da. Agian, orain dela hamar urte, aukera hori bazuen Athleticek, parte hartu baitzuen txapeldunen ligan.

9

G. Beharrezkoa dela uste duzu ofizialtasunaren bidean plan estrategiko bat diseinatzea federazio eta instituzioen artean? Posible ikusten al duzu Euskal Herriko eragile gehienen artean adostasun batera heltzea zentsu horretan? Ibao Karotone

E. Nik uste dut EFB (Euskal Federazioen Batasuna) lan horretan ari dela, eta entzun dudanez, diru batzuk ere jarri dituzte euskal kirol arduradunek hori bideratzeko

8

G. Euskal Herrian beti izan da atezain ohitura handia. Garai batean Espainiako taldeen atezainen erdiak euskaldunak ziren. Gaur egun, ez dira momenturik onenean. Riesgo, Almunia eta Iraizoz kenduta maila nahiko baxua dagoela esango nuke. Zer iruditzen? Paco Buyo

E. Nik uste dut maila ona mantentzen dugula orain ere, baina agian beste lekuetako atezainen maila igo egin da, lehengo aldean orain hobeto lantzen dituztelako eta beharbada garrantzi gehiago ematen diotelako atezainak egin beharreko lanari.

7

G. Jokalariren baten aldetik jaso dozue inoiz ezezkorik? Ukatu da inor selekziora joatea? Izenik ez dot eskatzen. Jose Mari Urizar

E. Ezezko borobilik ez dugu jaso.

6

G. Selekzioan, euskaraz dakizuenok euskaraz egiten al duzue zuen artean? Ixiar Lopetegi

E. Bai, bestela kontradikzio izugarria izango litzateke beste era batera komunikatzea

5

G. Euskadi edo Euskal Herriagatik ere eztabaidan ibili behar bada, dei diezaiogun Nafarroa baina eman dezatela dena selekzioaren alde. Ez deritzozu honela, Jose Angel? Hasier

E. Hautatzaile bezala, Euskadi ala Euskal Herria izanda, jokalariak berberak dira bizi dugun egoera honetan.

4

G. larunbateko mobilizazioa dela eta zer esango zenioke euskal jendarteari? zilegia al da euskal federazioen aldeko aldarrikapena? ainhoa

E. Guztiz zilegia da euskal federazioen aldeko aldarrikapena, eta euskal kirol legeak hala jasotzen du.

3

G. Zer pauso ematen ari dira zuen aldetik ofizialtasuna lortzeko? sergio

E. Partida bera jokatzea, urtero partida bat, bi edo hiru jokatzea, atzerrian ere, aurten lortu duen bezala, aurrerapauso bat bezala hartzen dut. Hori hautatzaile naizen aldetik erantzuten dizut.

2

G. Kaixo Jose Angel. Gure selekzioarekin, Euskal Herriko egoerarekin bezala, apur bat etsituta nabil. Jakin badakit, zuregatik balitz bihar bertan herri eta selekzio independiente baten arduradun izatekoprest zeundekela. Baina, zure inguruan, futbol munduan zein politikan dabiltzanen artean ez al zaizu iruditzen sarritanitxurakeriatan baino ez dabiltzala. Hainbeste urte selekzioa bultzatzen eta aurreraka gutxi egin dugula, alegia? Matxin

E. Nik uste dut ahal den neurrian, bakoitzak aportatzen duela aportatzen duela. Gauzak horrela ikusiko ez banitu, beharbada neu ere zu bezela sentituko nintzateke, baina iruditzen zait hori ez dela komenigarria, ez niretzat, ez entrenatzen dugun taldearentzat

1

G. Egia esanda: Zenbatgarren postuan egon liteke Euskal Herria munduko selekzioen zerrendan? Karmen Alegria

E. Gai gara oso ondo konpetitzeko, eta inongo arerioren beldurrik ez genuke izango, ziur nagoelako oso itxura ona eta emaitza onak lortzeko gai garela