Azken elkarrizketa

Koldo Martinez

Koldo Martinez

Nafarroa Bai-ko zerrendaburua Espainiako Senaturako

2008-02-29 - 12:00

 Erantzundako galderak

25

G. Koldo, eskerrik asko BERRIA.INFOko elkarrizketa digitaletan parte hartzeagatik. Hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Ba... laister arte, eta esker mila. Oso gustora eman dut une hau. EUTSI!

24

G. Ezker Abertzaleko, euskal ezkertiar, euskal, abertzale...koalizioa osatu duzue Nafarroan. Noizko, elkartasun mahai horrek koloka regin ez dezan eta EH osorako eredu izan dadin euskal abertzale guztion bilgune izango den koalizioa? matxin

E. AI, Matxin, hori EH biztnaleek erabakiko behar dute!!! Guk, Nafarroan, lortu dugu (hein haundi batean, behintzat)... Ez dela eredu txarra uste dut, baina gu, hemen, Nafarroan, eta geuretzat osatu dugu hau... Orain erabakia, EH osoarentzat, besteen esku dago, ez geurean...

23

G. Hamaika politikari espetxean, ilegalizazioak barra barrra, zertan ari zarete gainontzeko alderdiak? Horren aurrean, zer EGITEN ari zarete? Eskerrik asko eta zorte on!!! Estitxu

E. Estitxu... bai, egoera latza da benetan... Eta, noski, guk ere geur erantzukizunaren parte bat badaukagu horretan... baina ez guztia, batzuek leporatzen diguten bezala. Begira, ni neure hitzen eta ekintzen eta akatsen erantzulea naiz. Besteak beren hitz eta ekintzenak. Hau guztiok jakin eta onartu beharko genuke... Zer egiten dugun??? Gure ideiak zabaldu eta defendatu... hemen eta Madrilen eta edonon... Baina egiazko galdera beste bat da, nere apal ustez: Zer ari dira egiten ilegaliztu izan direnak??? Zertaz mintzatu dira hainbeste hilabetez Loiolan PSOErekin bildurik egon direnean??? Zer egin dute??? Dena dela, estitxu, prest nago zure proposamenak eta entzuteko...

22

G. Telebistan ikusi zaitugu azken boladan. Lehengo batean zure hitzaldi batean egon nintzen, eta bertatik bertara entzun zintudan. Diskurtso naturala eta freskoa iruditu zitzaidan, eta guztiz sinesgarria "politika aldatzeko" grina hori. Baina nola eraman praktikara "aldaketa" hori? Aitor Mendizabal

E. Kaizo, Aitor, SAIATZEN. Saiatzen eta saiatzen... eta hankasartzetik ikasten, apaltasunez eta gogoz, jendearekin mintzatuz eta euren kezkak eta kritikak jasoz... Segi ongi!

21

G. Euskadiko Ezkerratik Nafarroa Baira, non amaitzen da politikari profesional baten ibilbidea? Non amaitu daiteke zurea hain zuzen ere? Iņaki

E. Ja, ja, Iņaki, oso ona zurea!!! Ni ez naiz -oriangoz behintzat, eta ezta etorkizunean ere- politikari profesional bat. Ni profesionalki medikua naiz. Baina eman behar ditudan pauso guztiak emango ditut, unez une, demokrazia eta sozialismoaren defentsan. Inolako beldurrik eta lotsarik gabe!

20

G. Eztabaida politikoa zein mailara iritsi den ikusita (erabakitzeko eskubidea, Loiolan lortutako balizko adostasunak...) NaBaikoek zer proposatzen duzue? Ezker Abertzalearen proposamena badakit (Marko Demokratikoa, independentziarako aukerarekin) baina zuek gertuko proposamenetan -hauteskundeetan- geratzen zaretela iruditzen zait. Axel

E. Agian bai, Axel, baina hori da gaur egun batzen gaituena. Guk uste dugu politika egiteko era aldatu beharra dagoela eta unean uneko batzen gaituena defendatuz... Geure artean badira etorkizun luzera iritzi ezberdinak dituztenak baina... lehendabizi lehendabizikoa... eta gerorako gerokoak

19

G. Nafarroako Foru Erkidegoak gaur egun duena baino autonomia maila handiagoa aitortzen dio "Foruen Hobekuntza" delako hitzarmenak. Hitzarmen honek Nafarroa Garaiari aitortzen dizkion eskuduntza gehiago eskatuko al duzue Madrilgo legebiltzarran? (adibidez, foruzaingoaren eskuduntzak zabaltzea) Aitzol Azurtza

E. Geure ustetan, Nafarroa Garaiko biztanleak gu bezain nafarrak dira. Beraiekin harremanik sakonenak bultzatuko ditugu, momentuan estatu diferenteen parte garelako ahaztu gabe!

18

G. PSN-k Nafarroako Gobernuaren osaketan eginikoa kontuan harturik, ordainetan, orain zuek, Espainiako Gobernurako PSOE bultzatuko al duzue, inbestidura saioan aldeko boroa emanez? Galder

E. Oradinetan guk ez dugu ezer egiten ez egingo. Gauzatxo bat argitu nahi dizut... PPk ez du sekulan geure botoak (kongresuan 2) izango politika atzerakoi eta eskuindarra egiteko. PSOE geure bi botoen (hala bedi!) beharrean egongo balitz... gauzak negoziatu, IDATZIRIK ETA SINATURIK JARRI, eta geure 2 botoak politika progresisten alde joango ziren, dudarik gabe.

17

G. Independentziaren alde al zaude? Axier Bereziartua

E. Egun, momentu honetan, gai horrek ez nau baterez kezkatzen. Badut beste kezka urgenteagorik... nafartar gehienoi gertatzen zaigun bezalaxe, Axier.

16

G. Nafarroa Bai-n, partidu politiko askoren ideia ezberdinak biltzen dira, PNVtik Aralar-erarte. Hau dela-eta, arlo askotan, kontraesanak egongo dira partiduaren barruan, AHT-ren proiektua, torturak, e.a. Nork du botere gehiago partiduaren barruan? Kanpotik begiratuta, PNVren estrategia dela ematen du, EAE zein Nafarroan gobernatzen jartzeko. Zeinek dauka erabakiak hartzeko zama? imanol artola

E. Aupa Imanol... bai, bizitza ez da erreza ez... bikotekideen artean ere izaten dira diferentziak, ezta? Nork agintzen du bikote baten??? Guk, ezberdintasun hauek kontsentsuren bidez konpontzen saiatzen gara. Biderik hoberena dela uste dugu eta... Zuk beste irtenbiderik edo konponbiderik ikusten al duzu?

15

G. Askotan defendatu eta aldarrikatu duzuen Nabairen aniztasuna eta kohesioa. Ez ahal duzue pentsatu badela garaia Ezker Abertzalearekin hitz egin eta koaliziora sartzeko aukera gerturatzea? Amaia

E. Amaia, gustora hartuko nituzke nik hoiek ere. Baina Nafarroa Baik, zorionez, giza eskubide guztien defentsa oinarri oinarrian du. "Ezker" abertzaleko norbaitek hori defendatuko balu, ateak irekirik lituzke.

14

G. Zergatik uste duzu PSOEri ere eskua luzatuz egin behar dugula Nafarroan politika ? Lontxo Aburuza

E. Kaixo, Lontxo. Politika demokratikoa eta aurrerazalea Nafarroan (eta mundu osoan) jendetza aurrerazale eta demokrata guztiekin egin beharra dagoela pentsatzen dugulako. Hor, PSOEren hainbat militante eta botoemaile dago ere...

13

G. Zer egin behar du zure taldeak Euskal Herrian bakea lortzeko? mikel nafarra

E. Aupa, Mikel. Dialogoa bultzatu, eta giza eskubideak denontzat. Lan honetara gurekin etortzera animatzen al zara?

12

G. zer esanen zenioke ni bezalako gainontzeko nafarrei martxoak 9.an joko antidemokratiko baten aurrean planto egitea erabaki dgulako? errespetu osoz baina inoiz ez dut NaBairen baitan nirekiko errespetua sentitu, alderantziz gorrotoa baizik. ainara

E. Kaixo, ainara. Lehendabizi, zera: demokrazia bide demokratikoz eraikitzen dela eta injustizia guztien kontra borrokatu eta lan egin behar dugula. Bide horretan zure bidelagun naukazu. Eta hau apaltasun osoz esaten dizut. Ez dut uste gorrotoren seinale denik. Areago, nik gorroto injustizia soilik gorrotatzen dut.

11

G. Batasuna-ANV erabat ahulduta dago Nafarroan, eta NaBairen kontrako estrategian lerratu dira, abertzalegoaren etsaiak zaretelakoan. Nola bizi dituzu Batasuna eta ANVrengandik zuekiko erasoak, irainak, gezurrak? Marina Urrutia

E. Eguerdi on, Marina. Ba... penaz. Pena ematen dit, bai, gu geu euren etsai nagusitzat hartzen gaituztenean... horra euren itsukeriraren beste seinale bat. Dena dela, hemen nago eta aurrera egiteko gogo guztiaz...

10

G. Zergatik Nafarroa Bai alderdikoek ez duzue 182.2 artikulua aplikatzen, alderdien legeari esker gobernatzen duzuen Udaletan? neu

E. Galdera ez da guztiz egia. hainbat lekutan aplikatzen dugu... eta era berean, zera galdetzen dizut: Zergatik leku batzutan aurkzteko aukera izan zuten eta besteetan ez? Horra sakonki ausnartu beharko zuten (edo zenuten, ez dakit) gaia...

9

G. Urte asko egin dituzu politikatik at. EE-ko kide izan zinen, eta hura desagertu zenetik ez zaitugu politikagintzako lehen lerroan ikusi. Orain independente gisa zabilatza NaBain. Zerk erakarrita itzuli zara? Zein paper jokatzen duzue independenteek, eta zein alderdiek? Animo, oso lan ona egiten ari zarete eta! Joseba Garaialde

E. Esker mila, joseba. Ni ez naiz sekulan politikatik aldendu. Nafarroa Bai duten sortzaile askotako bat naiz ni. Hori izandu da neure azkenetako apostua, eta horretan dihardut orain ere. Zergatik? Askatasuna, demokrazia eta justizia soziala lortzeko biderik aproposenatzat jotzen dudalako. Eta baita, hori lortzeko aniztasunean oinarritzen delako. Brtan, independeteon lekua, egia esan, orain arte ez da dagokigun bezain garrantzitsua, baina... lasai, horretan ere badihardut eta.

8

G. Nafarroako politikara NaBaik ekarri duen "iraultza" sekulakoa da. Une jakin bati erantzuna da, ala epe luzeko proiektua izango da NaBai? Maider Maiztegi

E. Maider, geure apostu honek ez du bukaerarik... askatasuna eta justizia osotasunean inoiz lortuko ez ditugulako...

7

G. Ezker Abertzaleak Marko Demokratikoa deritzona proposatzen du gatazka konpontzeko. Hau da, aukera politiko guztiek (independetzia barne) gauzatzeko aukera izango lukeen marko politikoa eraikitzea. Eztabaida puntu horretara iritsi dela (Loiolan, kasu) zein da zuen proposamena aurrera begira, hauteskundeez haratago? Alaitz

E. Kaixo, Alaitz. Guk bide demokratikoak bultzatzen ditugu eta geure geroa guk geuk bakarrik, inolako eta inoren menpekotasunik gabe, erabakiko dugula.

6

G. Igande honetan kartel gorri bat ikusi dut abstentzioa eskatuz. Bertan paperontzi bat agertzen da hainbat alderdien boto-paperez gainezka. Horien artean eta erdi-erdian, kartelaren protagonismo osoa hartuz, NA-BAIren papeleta. Kartel hori Usurbilgo pareta batean zegoen. Triste itzuli nintzen Iruņera. Zuk zer diozu? J. Aintzioa

E. Ni ere triste nago horrtaz. Egun, abstentzioa PPri botoa ematea da. Arduragabekeria hutsa da.

5

G. Zergatik ez duzue ikurriņarik erabiltzen zun ekitaldietan? Txabi

E. Ikuriņa Nafarroa Baiko kide batzuen ikurra delako, ez denona. Eta guretzat ikurrik nagusiena egindaki lana delako, eta egiteko daukaguna.

4

G. Uxue Barkosek "terrorismoaren aurkako borrokan Espainiako Segurtasun Indarrei erabateko babesa" eskaini eta gutxira, Igor Portu -besteak beste- basaki torturatu zuten segurtasun indar horiek. Zuk ere zure taldekide Barkosek bezala egingo duzu? Xabier Fernandez

E. Xabier, bai, dudarik gabe, nik ere Uxue Barkosek askatasunaren, demokraziaren eta DENONTZAT GIZA ESKUBIDE GUZTIEN DEFENTSAN egindako lanari eta emandako pauso guztiei jarraituko diet. Zu, prest zaude gauza bera egiteko?

3

G. Zein da Nafarroa Bai-ren planteamentua Nafarroan euskararen benetako ofizialtasuna lortzeko eta zonifikazioa gainditzeko? sergio

E. Ofizialtasuna Nafarroa osoan!!! Horrek ez du esan nahi inolako inposaketaren alde gaudenik. Aldaketa praktikoa poliki egin beharko dugu, nafartrron borondateraen arabera! Eta ba goaz... nafartarrok horrela ari gara euskarari artifizialki jarri zaizkion muga artifizialak gainditzen eta... Eta hau, gobernua gure eskuetan ez dagoelarik!!!

2

G. zein aldaketa egingo lioke nafarroa baik nafarroako amejoramenduari, eta zein bidelagunekin? ioritz

E. Iroitz, kaixo. Hasteko, nafar alderdien arteko akordio berri bat, gero Madrileko gobernuarekin kontsentsuatu beharko dena, eta azkenik, garrantzitsuena dena, nafar biztanleei erreferendum bat planteatu non guk akordio berri hori onartzen dugun ala ez esaterik izango dugun. Berazm bidelagunak, nafar herritar guztiak.

1

G. Zer nolako onura ekar dakioke nafarroari Espainiako Senatuan NaBai-ko senatari batek? Zer nolako eragina izan dezake nafarron egunerokotasunean? Pello

E. Nafarroako senatari hori Espainia eta Nafarroaren arteko bizikidetzarako zubiak eraikitzen saiatuko da (naiz). Bizikidetza oso beharrezkoa dugu egunerokotsunean, etzaizu iruditzen?