Azken elkarrizketa

Mikel Izagirre

Mikel Izagirre

EB-ko hautagaia Gipuzkoatik Espainiako Kongresurako

2008-03-03 - 12:30ean

 Erantzundako galderak

16

G. Jaurlaritzan egoteak ez al dizu kontraesanik sortzen? Adibidez, Osakidetzaren gestioa ez al duzue osasun publikotik urruntzen sentitzen? Andre

E. Bai, sortzen dizkigu, baina azkenean neurtu egin behar dira dituen abantailak (etxebizitzak, laguntza sozialak...) eta dituen oztopoak (AHT, hondakinen tratamendua, zerbitzu publikoak...).

15

G. Kanpaina honetan Espainian gertatu den bipartidismoa salatu duzue. Horregatik da hain zaila zuen mezua Espainian txertatzea edo beste zer arrazoi ikusten dituzu? Animo eta besarkada bat! Kanpaina

E. Guretzat demokrazia murrizketa batean isla da bipartidismoa, beste gauza askoren artean, dena ere parean jarri gabe. Akaso, geuk ere ez dugu behar bezala herritarrengana iristeko modua asmatzen.

14

G. EB federalista da, baina Espainian eraiki nahi du proposatzen duen federazio hori. Agian galdera zuzenegia da, baina hor doa: zu espainiarra sentitzen zara? Eskerrik asko. Idoia Gorrotxategi

E. Ez. Ni euskaldun hutsa sentitzen naiz, eta herri honen burujabetzaren alde lanean ari naiz. Horrek ez du esan nahi une jakin batean -orain, esaterako- beste indar batzuekin elkarlana egin behar ez dugunik helburu hori lortzeko, eta berdin dio Euskal Herrian izan edo Espainian izan.

13

G. Ezker Batua AHTaren egitasmoaren aurka egonda, zergatik ez ditu indarrak batzen ELArekin batera eta AHT Gelditu! Elkarlana taldearekin gutxieneko adostasun batetara iristen da? xa2er

E. AHT Gelditu! Elkarlanarekin hainbat tokitan elkarrekin egon gara, beste eragile batzuekin batera.

12

G. Errepublikaren aldeko kanpainarekin ari zarete erre eta erre. Benetan posible ikusten duzue Borboiak boteretik kentzea? Rafael

E. Bai, zer pintatzen dute ba?

11

G. Berriro Lizarra-Garaziko moduko proiektu bat sortuko balitz EBk parte hartuko luke egitasmo horretan indar soberanistekin batera? Nostalgiko

E. Beste Lizarra-Garazi bat ezinezkoa da gaur egun. Gizartea jartzen ari den lehen baldintza da ETAk bere jarduera uztea, eta alderdiek hitz egitea politikaz. ETAk eta Espainiako Gobernuek euren arteko baldintzak negoziatu beharko dituzte, baina inoiz ez baldintza politikorik.

10

G. Nolako Euskal Herria nahi zenuke? Aitziber

E. Askoz ere solidarioagoa eta justuagoa -gaur egun gizartean alde handiagoa dago aberatsen eta besteen artean; aldea txikiagoa dagoen gizarteak askoz ere justuagoak dira-, bere burujabetasuna gauzatzeko eskumenekin, ingurumena errespetatuz eta errekuperatuz, giza-emakumeen berdintasunean sinistuz, aurretik aipatutako giza balore horiek kontuan hartutako gazteriaren garapena...

9

G. - Apoyo a las fuerzas de seguridad. "Apoyamos y respaldamos a todas las fuerzas y cuerpos de seguridad y a todos los componentes de la Administración de justicia en la lucha contra el terrorismo. En esta jornada expresamos de forma especial nuestra solidaridad con los miembros de la Guardia Civil, a la que pertenecen las dos víctimas del crimen de hoy. Apoyamos y apoyaremos al Gobierno para derrotar a ETA".EB honen alde egn zuen 2007 Abenduaren 1ean. Zer iruditzen zaizu? Andoni Etxaniz

E. Hasteko, ETAren jardunaren aurka gaude. Ondorioz, ETAk egindako hilketen aurka ere bai, eta testuinguru horren barruan -bi hildako- ulertu behar da zuk aipatutako esaldi hori. Eta horrek ez du esan nahi Guardia Zibilari baldintzarik gabeko babesa ematen diogunik.

8

G. Ez al zaizu iruditzen zure alderdia epelegi dela euskararekin? Alderdi barruan zer egiten duzue euskararen sustapenaren alde? Mikel

E. Bai, arrazoi duzu. Gehiago egin genezake.

7

G. Zertan ari zarete errausakailuarekin? Zertara dator orain herritarroi traizio hau? (Benetan damututako Lasarteko ezkertiar bat) Juankar

E. Aurreneko erantzunean esan beharrekoa esan dudala uste dut; hau da, errauskailuaren kontra ari garela.

6

G. Zuretzako zer da errazagoa PNVrebn planteamenduekin bat egitea edo PSOErekin? Badakit esango didazula ikuspegi ezkertiar batetik PSOEtik hurbilago zaudela, baina benetan iruditzen zaizu PSOE ezkerrekoa dela? PNVk aplikatzen dituen politikak ez al dira oso antzekoak? Inaxio

E. Teorikoki PSE-EErekin errazagoa behar genuke akordiora iristea, baina Euskal Herriko testuinguru politikoan eta osotasun batean hartuta, azkenean errazagoa gertatu zaigu EAJrekin akordiora iristea Jaurlaritzan eta beste hainbat erakundetan. Ez luke hala behar, baina hala da gaur egun.

5

G. Zer pentsatzen duzu ilegalizazioei buruz? Igor Perez

E. Arazoa ez da legez kanporatzea, baizik eta Alderdien Legea, eta horren ondorengo guztia. Hau ilegalizazio soziala da, hau ez da ilegalizazio politikoa bakarrik, alderdiak ez ezik, gizarteko hainbat erakunde-eta legetik kanpo jartzen dituztelako, egoitzak itxi... Alderdien Legea egitean zegoen eta dagoen borondatea da arazoa, beste dena ondorioa delako. Jakina, EB horren denaren kontra dago.

4

G. Zergatik ez duzue oraingoan Aralarrekin koaliziorik egin? Arantzazu

E. Guri Aralarrek egin zizkigun proposamenak ez ziren onartzeko modukoak EBrentzat eta, gainera, berandu hasi ginen Aralar eta biok hizketan balizko koalizioaz. Guk ateak irekita ditugu etorkizunean hitzarmen horiek berresteko.

3

G. Gustatuko litzaidake kontu bat argitzea. Zuek independentziaren kontrakoak eta federalismoaren aldekoak zarete. Nire galdera zera da: Ez dakit Ipar Euskal Herriarekin zer egin pentsatua duzuen, Frantziatik atera eta Espaiñian sartu, ala EHtik kanpo utzi, ala...? Mila esker. pello

E. Hemen garrantzitsua ez da independentzia edo federalismoa, baizik eta herriak aukeratzeko eskumena izatea, eta gero herriak erabakiko zer egin ingurukoekiko hartu-emanetan.

2

G. Zein da EBren jarrera AHTren aurrean? Oker ez banago aurka zaudete, baina ez dut inondik ere somatzen EBren presentzia kalean eta medioetan proiektu honen aurka, eta batzuetan mezu kontraesankorrak eman dituzuela iruditu zait. Mila esker. Perkins

E. Guk AHTren aurkako jarrera garbia dugu eta, gehiago: ez dugu sinesten AHTri ematen zaizkion onuretan. Alderantziz, ez dugu uste garraio publikoaren alternatiba egokia izango denik.

1

G. Errauste plantaren aurkako borrokan ezagutu zintugun. Zertan da orain auzia? Borroka horretan sinesten al duzu oraindik? Igor

E. Kataluniara egindako bidaiaren ondoren, inoiz baino gehiago. Guk orain instituzioetatik proposamen alternatiboak martxan jartzeko asmoz eta horren aurkako plataformak ere bere lan soziala eginez.