Azken elkarrizketa

Jose Ramon Beloki

Jose Ramon Beloki

EAJ-ko zerrendaburua Gipuzkoatik Espainiako Kongresurako

2008-03-04 - 12:00

 Erantzundako galderak

17

G. Eskerrik asko, Jose Ramon, elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik. Hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Mila esker zuei. Ez dakit sinetsiko didazuen, baina hona aitorpen bat: lehenengo aldia da txateatzen (hala esaten zaio honi, ez?) dudala. Eta ohore handi bat da hemen BERRIAn egin izana. Bihotzetik eskertzen dudana. Hurrengo bat arte.

16

G. Nonbait irakurri dut zirkunstantzia jakin batzuetan PPri babesa emateko prest zaudetela. Zein baldintza izan beharko lirateke horiek? Benetan posible ikusten duzu babes hori ematea? Itziar Martinez

E. Zaila. Biziki zaila. Baina, ba dakizu: nork irabaziko duen datorren igandean Espainian ez dago gure esku. Eta guk, ez duela irabazi niri ongien edo erosoen iduritzen zaidanak eta ez gara gu "ez dago aldez aurretik zer eginik" esaten duten horietakoak. Orduan ere saiatuko gara gu. Gero zer gertazen den. ikusiko duzu. Eta, nahi bauzu, esplikatuko dizut bere egunean.

15

G. Zer nolako azalpena eman dezakezu, Balentziaga museoan gertaturikoaz? Eskularruak eta zapiak falta dira eta EAJ-ko zenbait buruzagiren emazteei oparitu omen zaiela argitaratu da. Ibon

E. Bai hala argitaratu da. Baina, hori argitaratzeaz aparte, Eusko Legebiltzarrean ere eman dira esplikazioak. Ba dakizu, ordea: kanpainak kanpaina dira! Dena den: Nik oso garbi dut holako gorabeheretan. Legez kanpoko ezer egin den neurrian, erabaki dezala erabaki behar duenak, juezak alegia. Hor erabakitzen da nork, kasuan, zer egin duen, detaile guztiz. Orain, juzgu politiko merkeetara jo nahi duenak hortik, berak ikusiko du. Ez da nire jokaera. Ez da inoiz izan, ez izango. Ez zait politika kalse hori bat ere interesatzen. Kaltegarri jotzen dut, gaur agian gehiago niretzat, bihar zuretzat, eta beti denontzat.

14

G. Joan den igandean gernikan falangeak mitina bota zuen ertzaintzari esker,nola ikusten duzu falangearen kontra era baketsu batean protestan ari ziren herritarrei jipoitzea eta falangistei,hau da, gure herriari historian zehar erasotu,iraindu,erahildu...zutenen oinordekoei babesa ematea?Ez doa hori ertzaintzaren esanahiaren aurka-herriaren zaindaria-?milesker zure erantzunagaitik. Enrike

E. Beno, nik uste Donostian izan zela, hasteko, eta ez Gernikan. Hori da gutxien, nolanahi. er esango dizut: denon askatasuna garantizatu beharra dago. Hobe Ertzaintza erabaili gabe balitz. Baina, zenbaitetan, a zer erremedio! Hori ez balego, auskalo hurrengo egunean zer situaziotan geundekeen. Hortik, nik ez nuke beste ondoriorik aterako.

13

G. Baduzu benetako itxaropenik datorren urriaren 25ean herri galdeketa egiteko? Egingarri ikusten duzu? Eskerrik asko. Mattin

E. Bai. Ez erraz, baino egingarri. Aurreko lan asko dugu, ordea, Ibarretxek mila aldiz agertu duen bezala. Ni lan horietan buru belarri sartua nago, urriaren 25ra begira jarrita baino gehiago. Utzi egidazu broma bat: Zer derizkiozu? Baldin eta datorren igandean Euskado Lurralde Autonomoko 18 diputatuak eta Nafarroako 5eak EAJkoak balir, zer derizkizozu? Kontsulata egingarriago ala zailago litzateke? Nik ez dut zalantzik: lehenengoa. Barka broma. Bainan ematen du zer pentsatua, ala?

12

G. Noizko ertzain euskaldunak? Urtzi Alberdi

E. Atzo, gaur baino hobe. Eta gaur, bihar baino. Eta politikari euskaldunak, eta ekonomilrai euskaldunak,eta kirolari euskaldunak eta obispo euskaldunak ere,... Ez etsi!

11

G. - Apoyo a las fuerzas de seguridad. "Apoyamos y respaldamos a todas las fuerzas y cuerpos de seguridad y a todos los componentes de la Administración de justicia en la lucha contra el terrorismo. En esta jornada expresamos de forma especial nuestra solidaridad con los miembros de la Guardia Civil, a la que pertenecen las dos víctimas del crimen de hoy. Apoyamos y apoyaremos al Gobierno para derrotar a ETA".PNVk honen alde bozkatu zuen 2007 Abenduaren 1ean Madrilen. Zer iruditzen zaizu? Andoni Etxaniz

E. Nik beti garbi izan dut biktimei, nor nahi direla ere apoioa eta hurbiltasuna agertu beha diegula. "Politika egiten jarri aurretik", nolabait esatearren. Hala nola beti garbi izan dudan, biktima eragileak garaitu behar ditugula, polizialki eta politikoki. Oinarrizko printzipio horiek, komenientzien arabera, zakar ontzira botatzea erraza da, gaur alde batera eta bihar bestera. Bainan. nik ez dut konpensazio legez ez juzgatzen ez jokatzen puntu honetan. Hori esan nahi du, ulertu nahi duenarentzat, goiko esaldi horrek,

10

G. Diputatua izan zara Madrilen. Zer moduzkoa izan da hango esperientzia? Nolako harremanak izan dituzu beste alderdietako diputatuekin? Animo eta besarkada bat. Gotzone Mendizabal

E. Mila esker. Ni "berrizalea" naiz, gauza askotan. Berritasunak berpiztu egiten nau, izan ere, eta ikastera behartzen. Egia aitortuko dizut: asko ikasi ahal izan dut azken lau urteetan. Eskarmentuak hartu ere bai. Harreman pertsonalak? Hara zer esaten zidan, behin eta birritan, Andaluziako PPko batek: "Los vascos, uno a uno, sois majos. Tú, por ejemplo. El problema con vosotros está cuando venis todos juntos. Hau da, harreman pertsonalak, ongi. Problema hori balitz...

9

G. Euskaldun askok tristezia handiaz ikusi genuen nola erabakitze eskubidearen aldeko koalizio handiaren ideia gauzatzen ez zan. Behin hori onartuta eta aurrea begira, ez al duzue uste Madrilgo Kongresuan ta Senatuan EA eta NABAIrekiko lankidetza eta ekintza batasuna ia erabatekoa egon beharko litzatekenik?PSOEri gauzak zailago jarriko dizkiozue Nafarroan egindakoa ikusita? Eloy

E. Zaude lasai. Gertatuak gertatu, elkarrekin izango gara abertzaleok Euskadiren erabakitzeko ahalmena eta antzekoak defenditzeko orduan. Guregatik hala izango da behintzat.

8

G. Etxean sei lagun bizi gera , eta zuen propagandaren arabera, urtean ehun eta larogei mila euro irabaztea tokatuko litzaiguke. Galdera hau da: Horren gezur handia da ala norbait ari da irabazten bereak eta guri falta zaizkigun ehun eta hirurogeimila inguru? Txa txa,txa

E. Beti da estadistikaren bat eskura, norberak demostratu nahi lukeenaren alde. Hori sarri gertatzen zaigu politikoei, baina ez gutxiago ekonimlariei eta, azken finean, denei. Denak berdin irabaziko ukeen gizarterik, zoritxarrez, ez dirudi mundu honetan lortuko genukeenik. Kontua da ea nola muturrak gehiegi urruntzen ez ditugun elkarrengandik. NIre aitarengandik bere egnean, zera ikasi nuen, sarri errepikatzen zuelako. A zer mesedea munduarentzat dirua urtearen azken egunean simaur bihurtuko balitz! Orduan bai, primeran legoke gizarte hau. Baina...

7

G. kaixo, Ilegalizazioraren aurka azaldu zineten hitzetan, eta orain abstentzioaren aurka ere agertu zera. Ezker Abertzaleren aukera bakarra abstentzio da ezin dute eta aurkeztu ahuteskundeetara, eta zuek horren aurka zaudete.Ez al zaizu kontraesan bat iruditze aitor

E. Ilgalizazioaren aurka azaldu ginen, eta gaude. Hala nola beste hainbat gauzen kontra eta beste batzuen alde gauden. Nik ulertzen dut ezker abertzaleak, besteak ere, bere atzetik ibiltzen ikustea guztiok. Eta orain nola nik ezin dudan, ez dadila inor ere joan. Baina ez gara gauden puntura eta situaziora bapatean iritxi, Eta hor bakoitzak bere erantzukizunak ditu. Guk gureak. Ezker abertzaleak, bereak. (Hau luze eta patxaraz hitz egiteko kntua da). Niretzako, dena den, absurdorik handina, gu absentzioara eraman nahi izanean, beste hontatik dator. Nik PP eta PSOE, betidanik, baina bereziki Tejerazotik proiektu "amankomun" batean ikusten ditut lanean: abertzaletasuna, guztia, politikatik kanpo utzi edo garrantzi gabeko bihurtu. Batzutan, haserre hadnik (Aznaren bigarren legealdian, adibidez, Zapatero lankide fin zuela). Beste batzutan, "parre txikiz", Zapateroren azken lau urte hauetan adibidez. Zer egin behar dugu euskaldunok, bereziki abertzaleok, proiektu horren aurrean. Amor eman? Erretira? Nik uste ezetz. Alderantziz. Eta alde horretaitik beti pentsatu izan dut, ezker abertzaleak ere zaildu egin behar liekela, gogor zaildu, orain artean baino mila aldiz gehiago zaildu, Euskadiko politikaren zelaia PP eta PSOEk okupatu ez eazten beren komenentzietara.

6

G. Egunon, Madrilen euskal ahotsa izateari berebiziko garrantzia ematen ari zarete kanpaina honetan. Egiten diguten kasua ikusita, benetan merezi ahal du haraino joatea? Garbiñe

E. Ez da erreflexio txarra. Mila aldiz galdetu diot nire buruari (eta galdetzen segitzen dut). Orain, kasurik ez dizutela egiten eta erretiratzen joaten bazara, laister zera zulo beltz eta bakarti batean, eta hori ere... Nik, egia esan, pentsatzen dut Euskadi eta Estatuarekiko harremanak izateko modu hoberik ba legokela. Teorian, ari naiz. Teoriatik paktikara baino bide luze eta aldrebesa dago. Eta bide luze eta aldrebes hori ibilitzera joan behar dugu, gaur oraindik gutxienez, euskaldunok Madrilera. Eta ez zaigu, ez horixe, lanik faltako.

5

G. Aurreko ostegunean Kalaka saioan egindako debatea ikusi nuen. Bertan zinen zu. Zure adierazpenetako askorekin ados nago, baina deigarria egin zitzaidan, batez ere, sozialisten ordezkariari, Denis Itxasori, hitz egiteko erabilitako modu zakarra. Akordioak behar dituen herri honetan ez al zaizu iruditzen formak ere zaindu egin behar direla? Edo bada itxasorekin lehendik duzun haserreren bat? Eskerrik asko. mikel

E. Ez, ez dut batere haserrerik Denisekin. Eta egia da nik, karakterra horrelako izaki, "bero" antzera agertzeko joera dudala. Ba liteke horrek zakar itxura ere ematea zenbaitetan. Ez nuke nahi, bainan.. Dena den, politikan (eta nire iritzian bizitzaren alor guztitan), norbere ideiak sutsu agertu eta defenditzea, eta tarteka eztabaiada biziak lgezko ez ezik komenigarri ere bada. Hortik haserrera bide luzea ikusten dut nik. Sekulan nik neuk egiten ez dudan bidea. Egin nahi ez dudana, behinik behin.

4

G. Biarritz-Angelu-Baionako hegalekua hain gertu izanik, ez al litzateke komenigarria izango Donostiatik BABko hegalekuraino tren bat bultzatzea eta Hondarribiko hegalekua piskanaka-piskanaka ixtea, Txingudiko hezeguneen mesedetan eta gipuzkoarren eta lapurtarren arteko harremanen sustagarri? Aitzol Azurtza

E. Orain lau urte, amaitu berri dugun Legealdia hasten ari zenean, antzeko proposapen bat egin nuen nik neronek Madrilen. Hondarribia aireportuaren geroa kontextu zabal horretan iker genezala. EAk eta PSOEk bestelako tratua egina zuten beren artean, eta hortxe gelditu ziren, zoritxarrez, nire asmo eta eginahalak. Nolanahi, konbentziturik nago, lehenxeago edo geroxeago, gauzak kontextu zabal horretara etorriko direla.

3

G. PSOE eta PP tortura kasuak estaltzen saiatu izan direla dirudi ebidentzia guztien arabera. Nere ustez, tortura da dagoen biolentzia modurik zikinena, egiten dutenak inpunitateaz baliazen direlako eta Estatuaren izenean dihardutelako. Ez al da hau nahikoa arrazoi, EAJ-k alderdi hauekin edozein kolaborazio modu eteteko, ETA ez gaitzezteagatik Ezker Abertzalearekin egin duen modu berean? andres

E. Eteteko, hori nahi duenak, beti aurkituko du arrazoi nahiko. Gauzak konontzeko eta aurrera ateratzeko, ordea, biderik eskasena hori izaten da: eten, eta alde egin, gaur hemendik bihar handik. Nik uste exijente izatea eta, bidebatez, ez etetea guztiz eta betirako, uztarri berean eraman nahi ditezkeela, nahiz eta, aitortu behar dut, ez beti erraz eta airoso. Politika ez da, ordea, erraz, airoso eta dotore bizi nahi duenarentzat egindako ofizioa. Nik behintzat ez dut horrela ikusten. Gero, gainera, bizitzak erakutsi dit, politikan dihardun orok berdintsu jokatzen duela, itxurak itxura. Ezker abertzaleak ere bai.

2

G. Nola ikusten duzu Euskal Herria 10 urteren buruan? EAJren barnean zer politika dago hizkuntza normalkuntzan? Gazteria politikatik urruntzeko joeraren errua zerena eta norena da? Zer egin daiteke? Europako euskalduna

E. Nik, hasteko, bere buruaren jabeago ikusten dut. Ez dakit, argi esan noraino. Hori, izan ere euskaldunok zer egiten dugunaren arabera gertatuko da. Eta nire iritzia da geure buruak argitzen, oraindik ere ba dugula lanik franko gure artean. Gazteria eta politikaren arteko hausturak kezkaturik nauka ni, biziki kezkaturik. Iduritzen zait, nola nahi ere, denok kezkatu behar ginduzkela honek. Zer egin? Baneki. Nire gaztaroan politikan sartzea konpromezuaren aldeko jarrera zen. Sartzen zinen, Eusadirekin eta bere garapenarekin konprometitu nahi zenueako. Orain ere, nik uste, horrela dela. Baina egia da gazte askok ez duela horrela ikusten. Nik uste horren aurrean guk egin genezakeen gauzarik garrantzitsunea hau dela: gure lekukotza eman, eta hortik har ditzala gazteak bere bizitzarako erabakiak. Hizkuntzaren normalkuntza burua, berriz, zera pentsatu izn dut beti, eta pentsatzen segitzen dut: euskara ez da galtzen ez dakitenak hitz egiten dutenak hitz egiten ez dutelako, dakitenek egiten ez dutelako baizik. Hau xeehtzeak luze eramango ninduke. Agian beste batean.

1

G. Hauteskundeak direnean (Udal hauteskundetan gehien ).Entzuten den eskaintza da hauxe. Eta 21 urte daramat Hondarribian bizitzen eta askotan entzun dut, baina orain arte ez da ezer egin. Noizko Irun eta Hondarribiako tren lotura ? Euskotrenen bidez ? Agian Espainiako gorteetan lortu behar da ? Mila esker erantzunagatik Imanol Galarraga

E. "Bakoitzari berea, jaunaren legea", esan ohi da. Eta nik uste, zuk planteatzen duzun gai hau lehenik eta batez ere "etxean" erbaki behar dugula. Erabaki, eta aurrera atera. "Mdrilgo" laguntza beharko balutz, orduan, gu prest gure onenak emateko.