Azken elkarrizketa

Martin Aranburu

Martin Aranburu

EA-ko zerrendaburua Bizkaitik Espainiako Kongresurako

2008-03-04 - 15:00

 Erantzundako galderak

21

G. Martin, eskerrik asko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik. Hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Ondo izan denok. Gora Euskal Herria askatuta. Aio!

20

G. ikusita gaitzespenek ez dutela deustarako balio, zer egiteko asmoa du EAk torturaren kontra? eta dispertsioaren kontra? asmorik badu? ipurbeltz

E. Dispertsioaren aurka egin behar dute bere garaian alde egon zirenak. Horiek egin behar dute aldaketa. Torturaren aurka jaurlaritzan protokoloa bultzatu eta apikatu arazi genuen Erkidegoan.

19

G. Buru belarri ibili zinen Nazio Eztabaidan. Zer moduz? Miren Ibarzabal

E. Harro. Berriz egingo nuke. pertsonalki esperientzi oso aberasgarria izan baitzen. Bertan eginadako lagun gehienak espetxean daude orain. Bide hori sendotu egin behar da, inolako zalantzarik gabe.

18

G. Zergatik ez zara aurkeztu Gipuzkoatik, zu gipuzkoarra izanda? Ez al zara Altzelai baino ezagunagoa gainera? Joxe

E. Aspalditik Bilbon bizi den Gipuzkoarra naiz. Alderdian Bizkaian nago gainera afiliaturik.

17

G. Zuen alderdi barruan Galdosen sektorea benetan abertzalea iruditzen zaizu, edota Rekondo Hernaniko alkate izana? Gipuzkoan foru hauteskundeetan boto gutxien eskuratu duzuen alderdia izanik diputazioan hainbeste botere eta kargu edukitzea zilegi dela uste duzu? Zirikatzailea

E. Abertzaleak? noski. Euskal Herria maite dutelako jasaten dituzte jasan beharrekoak. Hortan zalantzarik ez. Maiz ez naiz bat etorri beraien analisiarekin, baina Euskal herria barruan daramate. Ziur. Kargu gehiegi? Aliantzen ondorioa da hori. Ondo negoziatzeko ahalmena daukagunaren seinale.

16

G. Ez al zinen ba hemengo politika utzi eta Bartzelonara joatekoa bizitzera? Kat

E. bertan nengoen bizitzen zerrendaburu izateko eskatu zidatenean. Kanpaina bukatua hara noa berriz ere.

15

G. zergaitik ez duzue bat egin euskal alderdi abertzale txikiek , antzeko gauzen alde egonda ? Ez ahal gaude abertzaleak banatuegiak ? Pena bat da ! Eskerrrikasko. Egoitz

E. Banatuak egotea ez da arazoa. Alternatiba desberdinak eskeintzen ditugu, eta modu horretan euskaldunek aukera gehiago dituzte abertzale izateko argudioetan. Beharrezkoa izango denean bat egitea da gakoa. Orduan bai. Bitartean hobe da nazioa egiten jarraitzea, bakoitza bere ikuspegitik.

14

G. Arratsaldeon. EAri eman izan diot bozka, baina Eskal Y-ren inguruan duen jarrera ulerkaitza egiten zait. Zu munstro izugarri horren alde zaude? Aitor

E. Mugikortasuna da arazoa. Errepideen bolumena gutxitzen badu onuragarria izango da, beti ere trenbide sare bateragarria baldin badu ondoan. Halere, onartzen dut debate publiko gutxi egin dela eta gai hau kontsultan onartu behar genukeela.

13

G. Lotsagarria benetan Donostian larunbatean falangearen ikuskizuna. Beti bezela EAJ-ren poliziak, hau da Ertzantzak, ekintza hori arbuiatu zutenen aurka egin zuen. Ez dut zuen bozgorailu hori entzun. Non duzue ba ? Esnatu eta oihukatu zuen eritzia. Ibon

E. Gauza denak ondo egiten ditugunik ez dut esaten. Jaurlaritzako kide izango garela onartzen dugun bakoitzean, bat ez gatozen gauza asko irentsi beharko ditugula asumitzen dugu ere bai. Guk zein besteek. guk A eredua desagertarazten dugunean, ez pentsa denek bat egiten dutenik.

12

G. Zergatik esaten du EAk ezkerrekoa dela? Eskerrik asko. Ezkertiar

E. 23 urte nituela Italian bizi nitzen bitartean bertako alderdi komunistako kide izan nintzen. Ezkerrean sinesten dut eta beti sinistu izan dut. Niretzat ez dago horretan inolako zalantzarik. EA-ko kide bakoitzak jakin behar du zergatik jotzen duen ezkertiartzat bere burua.

11

G. Zer moduzko giroa duzue alderdi barruan? Ahaztu dira haserreak? Aintzane

E. Haserreak ahaztea zaila izaten da. Zorionez, borroka garaiak ahaztuak ditugula dirudi, eta bateratasuna dago EA-k Euskal Herrian duen funtzioari buruz. Aldaketa prozesu batetan gabiltza gu, egunez egun apur bat gehiago aldatuz.

10

G. Nola laburbilduko zenuke Begoņa Lasagabasterrek Madrilen egin duen lana? Zeintzuk izango lirateke Nekane Altzelairen lehentasunak? Ander

E. Begoņaren datu batzuk: 300 ekimen, 10 legezko proposamen 106 galdera, diputatu onenaren bi hautagaitza azken lau urteetan. EA-ren ordezkariek bi lehentasun izango dituzte: gatazka erresoluzio bidean jarriko duen negoziazioa esijitu ( besteko itunak eta sumisioak alboratuz) , eta bestalde kontzertua babesteko duen aldaketa legislatiboa bultzatu.

9

G. Kaixo Martin. Zergatik ez zaitugu ikusten orain Nazio Eztabaidaren baitan lanean? bide hori agortua dagoela uste al duzu? ASIER

E. ez dago agortuta. Bultzatu egin behar dugu bide hori. EA-k zuzendaritza berria hautatu zuen eta nik zuzendaritza horretako kide izateari utzi nion. Zuzendaritz ahorrek hautatu behar du funtzio hori nork beteko duen.

8

G. Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur libre utzi ditu Aldekoa eta Salterain, bermerik gabe. Ertzaintzak atxilotu zituen igandean, jakinda haiek euren kabuz aurkeztekoak zirela Auzitegi Nazionalean. 1. Ez al zaizu bahiketa iruditzen? 2. Jaurlaritzako hirukoaren hautes kanpainako beste ekintza bat izan al da operazioa? Iurreta

E. Hirukoak ez ditu estrategi amankomunak erabakitzen hauteskunde garaian. Hirukoaren interesak kontrajarriak dira hauteskundeetan, izatez, gure kritika gogorrenak EAj alderdiari zuzentzen dizkiogu guk.

7

G. ez al da garaia pnv ahaztu eta benetako interes abertzale aurrerakoia dutenen arteko batasuna lortzeko?batasun horrekin herri honi ilusioa itzuliko genioke.Batasun hori ezker abertzalea,aralar,ea eta eajko benetako abertzaleekin osatzea egokia litzatekeela uste duzu? enrike

E. Amets ikaragarri polita da hori. Errealistagotzat jotzen dut EAJ ezkerretik presionatuko duen bloke ezkertiar eta independentista baten eraketa, zuk esaten duzun aliantza handi horren lehendabiziko urratsa bezala. Bloke hori eratu ezean EAJ erosoegi dago euskal politikagintzan. ELA ere ezinbesteko pieza da estrategi horretan guretzako.

6

G. Zuetako norbaitek ez dakit zehazki nor, tortura madrilen salatuko zenutela esan zuen, nire galdera hau da. Zergatik ez zenuten salatu Ertzaintzaren karga basatia torturaren aurkako egin zen konzentrazioan Donostiako epaitegiaren aurrean, bost zauritu gertatu ziren hartan? Iņaki

E. Gobernu bateko kide izateak bidesari edo pejae asko ordaintzera eramaten gaitu. Askotan gustatzen ez zaizkigun jarrerak ikusten ditugu jaurlaritzako arlo desberdinetan, baina ezin dugu jarrera hipokrita bat asumitu eta gu kide gareneko gobernuaren ekintzak kritikatu.

5

G. Abstenitu behar ez bagara, zer egin behar dugu, sinisten ez dugun alderdi bati gure bozka? Sinisten ez dugun proiektu politiko bati gure babesa eskaini? Hori ez al da boto baliogarria esaktzea bezain zekena? Mikel

E. konbentziturik ez bazaude ez inor bozka. Ulertzen dut jarrera. Baina era berean, saiatu zaitez mesedez modu objetibo eta kritiko batean, euskal alderdiek azken urteetan izan duten jarrera aztertzen. Bereziki aztertu 98tik EA-k idatzi eta esandakoak eta egindakoak.

4

G. Aupa Gudari! EA eta zu zeu askotan saiatu zarete ezker abertzalearekin konpontzen, bai eztabaidagunean edota euskal herria bai koalizioan. Zoritzarrez, gaur zuen zinegotzi askori lapurrak deitzen diete, alkartetxeak erasotzen dituzte eta gainera Loiolako elkarriketeetatik marginatuta izan zineten, nola ulertzen duzu mundo horren jokaera??? Eskerrik asko eta eutsi goiari!!! Jon Mikel

E. Ez nabil zutaz berban, baina Batasuna kritikatzen duten askok lehendabizi beraiekin egin behar lukete lanean. Bideak saiatu egin behar dira, bide errealak eta ez erretorikoak. Guk ez dugu sekula ezer espero izan mundu horretatik, biana halere Euskal Herriaren onerako zelkaoan egin ditugu beti gure apostuak. Eta errepikatuko ditugu etorkizunean.

3

G. inkestek aukeratua izateko inongo aukerarik ematen ez dioten hautes zerrenda bati, zergatik botua eman ? alferreko lan hori, zergatik hartu ? joseba

E. Bi arrazoi nagusi: 1, Bozka erabilgarria: Ea-k azken lau urteetan hirurehun ekimentik gora aurkeztu du, tartean hamar legezko proposamen, eta horietako bat kontzertua babestua izan zedin ekimena. Zer egin du bere buruari "euskal talde" deitzen dion horrek kontzertua modu eraginkor batez babesteko? Zer lortu dute PSOE-ren aurrekontuei bozka emanez? Zer egin dute PSOE eta lehen PP-ren hautagaiei bozka emanez? Zer egingo dute baldin eta PP-ren akordioetara heltzeko jarrrera erakutsi baldin badute? Erabilgarritasuna aipatutako kuestio hauei ezezko garbia esatea da, ez euskaldunen bozkak komeni diren bezala erabiltzeko. Erabilgarritasuna leku giztietan gauza bera esatea da, Gasteizen zein Madrilen. Guk garbi hitzegiten dugu, eta esaten duguna egin. 2, Euskaldunen ordezkaritza: EAJ-k, PP-k eta PSOE-k lortzen duten ordezkaritza onartzen eta errespetatzen dugu, baina beraiek ez dituzte euskaldun guztiak ordezkatzen, edo zehazkiago, ARabako eta Bizkaiako biztanle guztiak ordezkatzen. Badira euskaldunak bi lurralde horietan independentistak, borroka aramaturen aurkakoak, gizartea ezkerreko ikuspegi batetik egin nahi dutenak eta gauza bera esan nahi dutenak leku guztieta. Euskaldun horien ordezkari ez da sekula EAJ izan, ezta izango ere. Guk guzti hiruen ordezkari izan nahi dugu.

2

G. Bake prozesuaren inguruan, eta konkretuki Loiolan gertatuari buruzkoa gauza asko esaten ari da. Zer dauka esateko EAk han gertatutakoari buruz, eta zuen ustez, ezer onik atera daiteke beste prozesu bati ekiteko? Peio

E. Prozesu guztietatik atera behar ditugu ondorioak. Argel-en eta Lizarran gauza asko ikasi genituen, eta baita azken prozesu honetan ere bai. Laburtzearren bi ondorio nagusi: Euskal Herrian ordezkaritza politikoa duten alderdi guztien arteko mahaia eratu ezean prozesua beti izango da errena, alderdikeriak nagusitu egiten baitira, eta bestalde, ezin zaio ETA erakundeari ordezkaritza politikorik onartu, praktikan PSOE-k egin duen bezalaxe.

1

G. etorkizuneko alternatiba politiko indartsu moduan ikusten duzu eusko alkartasuna, pnvren aurrean? keltoi

E. Ez dugu EAJ-ren alternatiba izan nahi. Beste proiektu bat gara, desbrdina eta ez bateragarria. Independentziaren alde egiten dugu garbi, ezkerreko ikuspegi batetik gizartea antolatu nahi dugularik. Gure helburua ez da EAJ-ren indarra murriztea, independentziaren alde dauden euskaldunak geroz eta gehiago izatea baizik.