Azken elkarrizketa

Antton Etxeberri

Antton Etxeberri

Euskal Herria Bai-ko hautagaia Amikuzeko kantonamendurako

2008-03-05 - 12:00

 Erantzundako galderak

19

G. Mila esker, Antton, eta hurrena arte. BeRRIA.INFO

E. izan untsa eta aurrera berri

18

G. Zer proposatzen duzu Amikuzerako? Antton Etxeleku

E. programa ezkertiar eta abertzale proposatzen diegu amikuztarrei. Informazio gehiagi nahi baduzu, etorri lasai Amikuzerat. 12 orrialdeko plaketa egin dugu, eta proposamen ainitz arlo guzietan.

17

G. EH Baik barne mailan euskaraz funtzionatzen al du? Mirari Gisasola

E. Hori ikusten da kantonamenduan arabera. Abertzale batzuk ez badakite euskara, erdalaz egiten da.

16

G. "Erran behar da PNV kanpoan gelditzen dela, eta erreixten du" erran duzu. Hego Euskal Herrian ere PNVri kasurik ez egitea da onena koalizio abertzale aurrerakoia sortzeko? Mattin Etxezaharreta

E. Koalizio abertzale aurrerakoia sortzea bada helburu, jendarte proiektuaren galdera pausatzen da. PNV eta ezker abertzaleak ez dute ber jendarte proiektua defenditzen

15

G. Eraginkorra al da abertzaleentzat Kontseilu Nagusian lan egitea? Zergatik joan hara Iparraldea ez bada aitortua ofizialki? Nicolas

E. Galdera ona ! Pauen ordezkari abertzaleak izaitea, euskaldunen eskubidea aldarrikatzeko bide bat izan daiteke, zailtasunak zailtasun. Hala ere, Pirineo-Atlantiko mailako instituzio departamental batek ez ditzake ipar euskal herriaren arazoak konpon. Ipar Euskal herriko instituzio baten aldarrikatzeko gune bezala erabili beharko da

14

G. Sarkozyk abertzaletasuna beldurtu nahi al du azkeneko operazioekin? Joseph Baigorri

E. Behar ba, bainan herri honek beti ezagutu du erreprezioa eta intimidazioa, eta horien gainetik, abertzaleek segitu dute beren proiektua defenditzen. aski da ikustea zer erantzun izan den azken operazioen aintzinean

13

G. Uste duzu PSk inoiz onartuko dituela euskaldunen eskubideak, departamendua edo autonomia kasu? Posible ikusten duzue elkarlana sozialistekin? Miren Goitia

E. Guretzat, PSkoak ala eskuinekoak, berdin da Euskal herriarekin : mespretxua, ukazioa eta erreprezioa. Eta hori bai Parisetik, baita ere Pauetik. Gure eskubideak ukatzen dituzte. nahiz eta PS-en barnean batzuk departamenduaren alde dira, haien arteko barne gatazkak badira. Hortako lortzeko autonomia bat Ipar Euskal Herriarendako, herritarren mobilizazioaren gain kondatu beharko da berriz ere

12

G. Ez duzu uste 2x2 errepideak Nafarroa Beherearen garapena lagunduko lukeela? Azpiegitura handirik gabe zein etorkizun ikusten diozu? Zirikatzailea

E. 2X2 bidearekin, naiz eta garapen bat izan da, historioa ez da bukatua. Aguerre jaunak erraiten duelako berriz piztuko duela proiktua hautatua bada. Borrokan hortan, biziki present izan gira abertzaleak geldiarazteko proiektua, eta hori, Baxe-Nafartarrek ikusi dute. Barnekaldean, ez dugu beharrik holako azpiegiturik. Harremanak indartu behar dugu Nafarroarekin, ekonomia mailan, kultur mailan eta sozial mailan. Fite, Arabako entrepresa bat instalatuko da Amikuzeko kantonamenduan, 43 enplegu sortuz. Entrepresaburuak erakusten du posible dela enpleguk sortu autobiderik gabe. Iniziatiba popularrak defenditzen dugu, eta kalitatezko laborantxa ere.

11

G. Zein dira une honetan Ipar Euskal Herriaren arazo nagusiak? Eta zuek proposatzen dituzuen irtenbideak? Ivan

E. Arazoak asko dira Ipar Euskal herrian eta barnekaldean bereziki : lurra eta etxebizitza, enplegua, euskararen galtzea, soziala... guzi horier erantzun eraginkorrak ekartzeko, instituzio berezi bat behar dugu,eskumen zabalekin

10

G. Zer litzateke emaitza on bat EH Bai koalizioarentzat kantonamendu bozetan? Mila esker. Ane

E. Amikuzeko kantonamenduan, espero dugu lortzea %10, erran nahi du legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak. Gazteak gira bi hautagaiak, eta beraz pentsatzen dugu gazteriaren botz batzuk lortzea ere

9

G. Lehenik, zorionak eta animo abertzaleen artean lortu duzuen batasunagatik. Hala ere, PNV ez dago zuekin. Zergatik? Izan duzue harremanik haiekin? Aitor

E. PNVkoak eskuinekoak dira, eta nahiago izan dute lekuko jaunttoen alde jarri. Haien hautuekin, erakusten dute nola ikusten duten Euskal Herriaren geroa. Kantonamenduko hauteskundetan, ez dira izan harremanik haiekin, ezker eta abertzale programa defendatzen dugulako.

8

G. Nola ikusten dezu Iriart-ek egin duna Hiriburun? Ez doa EHBairekin Mikel Etxaniz

E. Ikusiz Iriart prest dela sustengatzeko Lasserre jauna hautatua bada Hiriburuko kantonamenduan, biziki gaizki ikusten dut bere hautua. Abertzale gisa, ezker eta abertzale programa defendatzen du EH Baiek, eta hortako EH Baien hautagaiak aurkezten dira ere Hiriburuko kantonamenduan

7

G. Egunon! Uste dut hegoaldean asko aitzinatu direla gai sozialetan, homosexualen ezkontzetan kasu. Euskal Herri Bai-k badu horrelako proposamenik edo sentsibilitaterik? Mattin

E. Eskubide guziak errespetuaren alde gira, homosexualenak barne. Amikuzeko kantonamenduan, oso kontserbatzailea da eta mentalitateak gai horren inguruan bereziki oso hemeki aldatzen dira. Bada lana

6

G. Kako etxaldeko atxilotuak, Txetx atxilotua, Frantzia ofentsiba berri batean al da? Karlos Dorronsoro

E. Erreprezioa segitzen da gelditu gabe eta aurpegi desberdinekin. Frantziak badaki arazo politiko bat duela Euskal herriarekin, naiz eta diskurtsoan kontrakoa erraiten duen. Abertale mugimendua aurrera joaten da, eta hori, ezin dute onartu. Beraz bide onean gira

5

G. Ehuneko zenbat lortu izan dezue abertzaleek Amikuzen? Amikuze

E. Duela 7 urte, %5.8 egin dugu abertzaleok. Azken frantses legebiltzarreko hauteskundeetan, joan den urtean, %10.3 lortu dute hautagaiek.

4

G. Iparraldean abertzaleek gizartean indar handiagoa al dute hauteskundeetan baino? Txomin

E. Uste dut abertaleak mobiliatuak direla borroka guzietan : jendeek ikusten dute ze inplikazio emaiten duten abertzaleek gure lurraldea defenditzeko

3

G. Hegoaldeko abertzale askok inbidiaz ikusten zaituztegu iparraldekoak koalizio bat egiteko gai izan zaretelako. Zein da zuen sekretua? Idoia

E. Koalizio bat egiteko, bolontate bat behar da alde guzietatik. Ipar Euskal herrian izan dira ere zatiketak, bainan aldi huntan, lan eta solasaldi ainitzekin, lortu dugu batasuna, ezker eta abertzale tendentziekin. Erran behar da PNV kanpoan gelditzen dela, eta erreixten du

2

G. Euskal Herria Bai-en Batasuna, AB eta EA daude. Duela aste batzuk, ETAk kritika gogorrak egin zizkion ABri. Bat egiten duzu ETAren kritikekin? Maider

E. ETAk badu bere irizpidea egoerari buruz. Euskal Herria Baien, ezker eta abertzaleko tendentziak elgarrekin gira defendatzeko gure nortasuna eta gure beharrei erantzuteko. Uste dut abertzaleak izan behar gira elgarrekin borrokatzeko, mail guzietan

1

G. Zergatik zaio hain zaila abertzaletasunari Iparraldean txertatzea? Eskerrik asko. Itziar Arrizabalaga

E. Abertzale konzentzia guttik dute Ipar Euskal herrian. Frantses kultura hor da, kontserbatismoa ere. Euskara ez da ofiziala eta gehianak sentitzen dira frantsesak, Amikuzen partikulazki.