Bilaketa: abar

Bilaketa azalpenetan:

deontologia >> Jarraibideak >> Bereizkeriarik gabeko tratamendua >> Sexismoa

Gizonei eta emakumeei tratu simetrikoa ematen ahaleginduko da BERRIA.

Emakumeek ez dute talde homogeneorik osatzen. Beraz, estereotipoak eta topikoak saihestu beharra dago. Bai elkarrizketatuei eginiko galderetan, bai albisteari emaniko tratamenduan, kazetariak baztertu egingo ditu hala genero rolei loturiko galdera topikoak nola estereotipoak sendotzen dituzten klixeak.

emakumeak gizonak
menpekotasuna independentzia
familia loturak profesionalak
etxekoandreak plazagizonak
edertasuna, arropa kirolariak eta kirolzaleak
emozionala arrazionala

[no] Kubaz mintzatzean, musika, paisaia eta neska ederrak datozkigu burura.

Informazio iturriak orekatzen saiatuko da BERRIA, gaia zeinahi dela. Emakumeek, albisteko protagonista ez ezik, informazio iturri ere izan behar dute. Emakumeen presentzia handitzeko eginahalak egingo ditu BERRIAk, eta, alde horretatik, oreka zainduko du aditu eta iritzi emaileengana jotzeko orduan ere.

Informazioaren alderdi grafikoa ere zaindu behar da, ideien artean nahi gabeko lotura inplizituak sortzea eragozteko.

Indarkeria matxista.

a. Giza eskubideen urratzea da, pertsonen askatasunaren eta duintasunaren kontrakoa, eta hala tratatuko da BERRIAn. Gizarte egiturak sorturiko arazoa izanik, ezin aurkeztuko da maitasun gehiegiaren edo erotasunaren ondorio gisa.

b. Horrelako gertaerak deskribatzeko orduan, pertsonen duintasuna errespetatuko da, eta sentsazionalismoa baztertuko.

c. Biktimen intimitate eskubidea zorrotz errespetatuko da, eta beti aintzat hartuko da beren izen-abizenak jakinaraztea nahi duten edo ez.

Hizkera sexistarik ez da onartuko.

a. Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsona, jende edo gizaki idatziko da.

Oro har mintzatzeko, -lari eta -ri atzizkiak erabiliko  dira, eta ez -gizon: esaterako, legelari, eta ez legegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindar erabiliko da, eta ez iruinseme.

b. Tradiziorik gabeko hitzetan, -sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko da, eta ez aktoresa*; dantzari, eta ez dantzarisa*.

c. Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen. Esaterako, jakin behar du children, enfants edo hijos zer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak. Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, seme-alabak idatziko du, eta txikiak badira, haur eta ume ere erabil ditzake. Modu berean jokatuko du euskaraz hitz elkartuak erabiltzen diren beste kasuetan ere: neska-mutikoak, errege-erreginak, maisu-maistrak, jaun-andreak, andre-gizonak, neba-arrebak...

d. BERRIAn ez da erabiliko estereotipo sexistei loturiko adjektiborik.

[no] Angels Barcelo kazetari beltzarana

e. Familia loturen aipamen alferrikakorik ez da egingo. Albisteari estu loturiko datua baldin bada bakarrik aipatuko da ahaidetasuna edo harreman pertsonala. Dena dela, betiere izen-abizenak idatziz identifikatuko dira pertsonak, eta sekula ez familia lotura hutsekin.

[no] Putin eta bere emaztea atzo iritsi ziren Parisera.

f. Albisteetako protagonistak aipatzeko, irizpide berak erabiliko dira beti, aipatua gizona izan zein emakumea izan. Hala, lehen aldian izen-abizenak idatziko dira, eta hortik aurrera, abizena bakarrik.

[no] Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Maialenen eta Maiaren lana izan zen biribilena.
    [yes] Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena.

[no] Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillaryri eginiko elkarrizketa.
    [yes] Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillary Rodhman Clintoni eginiko elkarrizketa.

Emakumeez mintzatzean, ez dago zertan genero aldetik markatua den hitzik erabili, gizonei buruz ari garela pareko hitzik erabiltzen ez bada. Hala, gogoan izan gazte bat mutil bat nahiz neska bat izan daitekeela, eta abar.

[no] Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburu andereak osatu zuen.

[yes] Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburuk osatu zuen.

informazioa eta interpretazioa >> Informazioa eta ikuspuntua >> Informazioaren antolamendua >> Lehenik, aztertu

Jakina denez, idazten hasi baino lehen, ezinbestekoa da argi eta garbi izatea zer kontatu nahi den, eta nori. Informazioa egoki antolatzeko, lehenik albistearen mamia bereizi behar du kazetariak, eta gero kontakizun erakargarri bat moldatu, eskura dituen baliabideak ondo uztarturik: testua, argazkiak, bideoak... Albisteak berritasuna non daukan ikusi, zer inguruabarrez osatua den, gertaeren nondik norakoak argitu, datuak ongi ulertu: hori guztia egin behar du kazetariak idazten hasi aurretik.

Informazioa ongi aztertu eta gero, orria eta testua egituratu beharra dago, kazetaria papererako ari bada. Sarerako ari denean, berriz, edizio digitalean nola aurkeztu erabaki beharko du.

informazioa eta interpretazioa >> Generoak >> Interpretazio generoak >> Soslai elkarrizketa

Sormen elkarrizketa ere deitu izan zaio. Elkarrizketatuaren nortasuna islatzea du helburu, baina elkarrizketaren giroa ere jasotzen du kazetariak: protagonistak esan duenaz gain, nola esan duen, zergatik, zein testuingurutan, zer jarrera erakutsi duen, eta abar.

informazioa eta interpretazioa >> Informazio elementuak >> Informazio adierazpideen osotasuna >> Testu nagusia

Hiru alderdi bildu ohi ditu prentsako testuak: titulua, lehen paragrafoa eta gainerakoa.

Kazeta orrialde bateko testuaren alderdirik nabarmenena tituluek osatzen dute: lehenengo kolpean antzematen dira, eta hainbat elementuk osatzen dituzte.

Tituluei erreparatu ondoren, lehenengo paragrafoan sartzen da irakurlea: tituluko ideian sakontzea du helburu, eta irakurleari testuan barneratzeko gogoa sortzea, informazioa modu erakargarrian atonduta.

Ondotik datorren testu barrenean luze-zabal azaltzen dira berriaren nondik norakoak, testu mota bakoitzaren ezaugarrien barruan.

informazioa eta interpretazioa >> Informazio elementuak >> Titulatzea >> Titulu elementuak

Testuen goialdean letra handiagoz idazten den esaldia baino gehiago dira titulu elementuak. Hainbat elementuk osatzen dute albiste baten titulua: goitituluak, testu nagusiaren tituluak, azpitituluak, zintak, tarteko tituluak, argazkiak, infografiak, zatiduren tituluak, leihoak… 

Titulu elementu guztien artean emandako datuekin, irakurleak gai izan behar du albistearen muinaz jabetzeko.

Tituluak. Albistearen laburpenak dira, eta beste elementuetatik guztiz beregainak. Berez ulertzen dira. Normalean, zer eta nor(k) galderei erantzuten diete.

Goitituluak eta azpitituluak. Tituluaren lagungarri dira, eta, beraz, ez dute informazio bera ematen. Titulua, goititulua eta azpititulua independenteak dira sintaktikoki: bata ez da bestearen jarraipena.

Zintak. Gaira gerturatzen dute irakurlea. Orokorrak edo zehatzak izan ohi dira. Zinta zehatzak ez dira beti erabiltzen: normalean, gai batek orrialde bat baino gehiago hartzen duenean, edo denboran luzatzen denean erabiltzen da. Titulu elementutzat hartzen da zinta ere, eta, tarteko tituluen gisa, ez ditu izaten hiruzpalau hitz baino gehiago.

Tarteko tituluak. Testu barrenean agertzen diren titulu laburtxoak dira: bizpahiru hitzek osatzen dute, eta zutabearen zabalera hartzen dute gehienez ere. Begiari eta testuari arnasa ematen diote tarteko tituluek, eta edukira zuzen jotzeko modu arinak dira. Baina ez dira elementu estetiko hutsak.

Txikiak izan arren, tituluen funtzioak betetzen dituzte, hau da, gaia iragartzea eta irakurlea erakartzea. Tarteko titulua agertzen den unetik aurrera, iragarritako gaiaz ariko da testua. Gerta liteke irakurlea gogaitua sentitzea testua irakurtzen hasitakoan, baina jakin-minak eta tarteko tituluak dioenak erakarrita, albistean jauzi bat egin eta irakurtzen jarrai dezake.

Leihoa. Testu nagusitik nabarmendu diren esaldi beregainek eratzen dituzte leihoak; letra handiagoz idatzi ohi dira, berariaz antolatutako espazioan —normalean, zutabe bateko zabaleran—. Protagonistaren batek esandako hitzak jasotzen dira, edo albistearen datu nagusiak, baina inoiz ez tituluko beste elementuren batean agertzen denik.

Zatiduraren titulua. Zatidurak titulua laburra du, eta beregaina da. Zenbat zutabekoa den edo zein generotakoa, titulua ere hartara moldatuko da.

Argazki oinak. Argazki oinean idazten den testua ere titulu elementutzat hartzen da: informazioa eman behar dute.

Infografia tituluak. Albiste nagusiaren lagungarri direnez, testu deskribatzaileak idatzi ohi dira, gaia garbi zein den adierazten dutenak.

idazkuntza >> Hizkuntza eredua >> Nolako testu mota, halako hizkera

Hizkuntza estandarra neutroa eta formala da, baina baditu erregistroen araberako aldaerak, eta kazetariak jakin behar du zein erabili, kontuan harturik nolako testua idatzi behar duen: haurrentzako gehigarriko berria edo literatur kritika; epaiketa bati buruzko albistea edo festa baten gaineko kronika, eta abar.

idazkuntza >> Estiloa >> Testu hasiera, irakurlearentzako amua >> Albisteetan

Kazeta bateko albisteetan, papererako nahiz sarerako idatzi, pobreziaren seinale da berri agentzien estiloa erabiltzea; sarrerak landu eta aberastu beharra dago. Irakurlearen jakin-mina pizteko, amuak jarri behar dira testuan, hasiera-hasieratik: esaldi labur indartsu bat, ideia harrigarri bat, paradoxa bat... Baliabide asko eta asko daude hori lortzeko, eta kazetariak sormena erabili behar du egokiena aurkitzeko.

PSE-EEk ez du nahi Arnaldo Otegi espetxeratzerik. Edo ez duela nahi adierazi du, behintzat. Batasuneko bozeramailea kartzelara joango zela zirudien, baina Otegiren eginkizunaren garrantzia nabarmentzeko garaia dela erabaki dute PSE-EEko presidenteak eta idazkari nagusiak, Jesus Egigurenek eta Patxi Lopezek.

Ez ziren «bi zitroin doratü» Atharratze jauregian bizi zirenak, «bi zitroin loratü» baizik. Hala erakusten du Agosti Chahoren kantutegia-k, egileak inprimategirako prest utzi zituenetik 162 urte pasatu ostean egunotan plazara iritsi den liburuak. Patri Urkizuk atondu du liburuaren edizioa, eta Susak argitaratu du.

Baliabide guztiak neurrian erabili behar dira, jakina; bestela, indarra galtzen dute. Eta kontuz ibili behar da topikoekin: esaera eta atsotitzak, adibidez, bere hartan utzirik, orokorregiak gerta daitezke, eta originaltasunik gabeak, testu baten hasierako amua izateko.

Albistea hasteko beste baliabide bat protagonistaren aipu biribil labur bat idaztea da, baina tentu handiz ibili behar da. Izan ere, ezinbestekoa da irakurleak garbi izatea noren hitzak irakurtzen ari den; beraz, protagonista bakarreko testuetan bakarrik erabiltzen da, betiere titulu elementuetan —eta argazkian— argi adierazi bada nor den.

idazkuntza >> Estiloa >> Klixerik ez

Kazetaritzako hizkeran klixe batzuk sortu dira azkenaldian, eta irakurlea gogatzeraino zabaldu. Esapide maiztuak dira, neurriz gain erabiltzearen poderioz indar guztiaz gabetuak, eta baliabide pobrezia erakusten dute.

[ez] Halako izango da protagonista.

[ez] Erakusketak bihar irekiko ditu bere ateak.

[ez] Athleticen jarraitzaileek hitzordu bat dute gaur San Mamesen.

[ezEtxeko txikienentzat jolasak izango dira.

[ezAurpegi ezagun asko bildu ziren ekitaldira.

[ez] Txillidaren erakusketa antologiko bat izango da ikusgai Berlinen.

[ezAzpimarratu behar da...

[ezGogorarazi beharra dago...

[ezNabarmentzekoa da...

idazkuntza >> Estiloa >> Enumerazio eta zerrendetan, egitura bera

Komeni da zerrendaturiko elementuek egitura bera izatea, hau da, denak izenak izatea, edo denak aditzak, eta abar.

[ez] Erakundeak zehaztu berriak ditu helburuak: beste taldeekiko elkarlana; gizarteari gero eta zerbitzu hobea ematea; teknologia arlo berrion zabalkundea; eta profesional gazteak trebatzea. 

[bai] Erakundeak zehaztu berriak ditu helburuak: beste taldeekin elkarlanean aritzea; gizarteari gero eta zerbitzu hobea ematea; teknologia arlo berriok zabaltzea; eta profesional gazteak trebatzea.

idazkuntza >> Esaldiaren antolamendua >> Tartekiak: parentesiak eta marra luzeak

Tartekiek ahalik eta gutxien eten behar dute esaldia. Beraz, trabarik egiten ez duten tokian erabili behar dira bai parentesiak eta bai marra luzeak.

[ezMoenchengladbach (Alemania) hiriko Stephan Kessel 36 urteko garraiolariak ikusgarri argitzen du etxea Eguberrietan.

[baiMoenchengladbach hirian (Alemania), Stephan Kessel 36 urteko garraiolariak ikusgarri argitzen du etxea Eguberrietan.

[ez] Juan Jose Campanellaren Vientos de agua telesailean parte hartu du Marta Etura (Donostia, 1978) aktoreak

[bai] Juan Jose Campanellaren Vientos de agua telesailean parte hartu du Marta Etura aktoreak (Donostia, 1978).

[ezAzken urteetan zeliakia duten —glutena duen elikagaiek kalte egiten diete pertsona horiei— gaixoekin egin du lan.

[baiAzken urteetan zeliakia duten gaixoekin egin du lan. Zeliakoei kalte egiten die glutenak.

Askotan, errazagoa da esaldia parentesirik gabe moldatzea, parentesiari leku erosoa aurkitzea baino.

[ez] Himachal Pradesh mendigunea Zanskar eta Kaxmirrekin mugan (India iparraldea) dago.

[bai] Himachal Pradesh mendigunea India iparraldean dago, Zanskar eta Kaxmirrekin mugan.

 

idazkuntza >> Puntuazioa >> Puntua >> Noiz erabiltzen den

Esaldi bukaera markatzeko erabiltzen da puntua nagusiki.

Dena dela, koma ordezkatzen du batzuetan, arrazoi estilistikoengatik, enfasia emateko. Neurriz erabiltzeko baliabidea da, jakina.

Idazleak beste bost poema argitaratu zituen. Nahiz eta jakin espetxera eramango zutela. Traba guztien gainetik.

Ordinalek ere puntua dute.

Benedikto XVI.a luze mintzatu zitzaien.

Zifretan milakoak, milioikoak eta abar adierazteko, puntua erabiltzen da.

Dena dela, zenbakia sail batekoa bada, ez da punturik jartzen (urteak, posta kodeak eta abar).

Laburdurek puntua izan ohi dute.

Zehar marra duten laburdurak, ordea, punturik gabe idazten dira. Sigletan eta sinboloetan, ez da jartzen punturik.

idazkuntza >> Puntuazioa >> Puntu eta koma >> Ezaugarri orokorrak

Puntu eta komak eten txikiagoa adierazten du puntuak baino. Hala, puntu eta komaz markaturiko esaldien artean lotura semantiko handiagoa dago, puntuz bereizirikoen artean baino. Beraz, egokiro erabiliz gero, aberastu egiten du testuaren egitura eta informazioa, ñabardurak adierazten baititu.

Puntu eta komaren ondotik, zuriunea uzten da beti.

idazkuntza >> Puntuazioa >> Koma >> Noiz erabiltzen den

Esaldi koordinatuak lotzeko erabili ohi da.

Bi esaldi eta, baina edo edo erabiliz koordinatzen baditugu, koma jarriko dugu juntagailuaren aurretik: [, eta], [, baina], [, edo].

Oroitarria jarriko dute, eta eguerdian bertsotan ariko dira.

Denboraldi baterako joango da, baina baliteke Iruñera berriro ez itzultzea.

Konturatu ere ez naiz egiten oroitzapen horiek hor daudela, edo erdizka besterik ez naiz jabetzen, edo pasatu eta gero konturatzen naiz.

Esaldi koordinatuetako batean aditz laguntzailea isildua baldin badago ere, berdin jokatzen da. Laguntzailea agerian duen aditzarekin egiten da komunztadura.

Taldeko kideek, oroitarria jarri, eta bertsotan jardun dute eguerdian.

Taldeko kideak, oroitarria jarri, eta bertsotan aritu dira eguerdian.

Hark arkumea ekarri, eta nik prestatuko dut.

Estilo zuzeneko esaldiak mugatzeko ere erabiltzen da.

Izan ere, aipua eta kazetariaren diskurtsoa komaz bereizten dira —aipu markekin mugatzeaz gain—.

«Naval erosi gura dugu», berretsi du ontziolako presidente Joanes Labairuk.

Enumerazioetan, osagaiak komaz bereizten dira.

Etxean gordeta zeuzkan ordenagailuak, liburuak, DVDak eta bideoak. [Enumerazio itxia da: eta duena]

Ehun irudi ditu liburuak: itzulpenen azalak, liburu batzuetako ilustrazioak, hainbat artistaren argazkiak... [Enumerazio irekia da: eta-rik gabea]

Batzuetan, errepikapen efektua emateko, eta erabiltzen da sail guztian, komaren ordez.

Gasteizko gizonik aberatsena zen; denetik zuen, eta denetik franko: lurrak eta etxeak eta errotak eta zer ez.

Enumerazioen atalen barruan komak badaude, koma ez baizik puntu eta koma erabili beharko dugu atal bat eta hurrengoa bereizteko.

Gaurko bilerara sail hauek etorriko dira: Jaurlaritzako Lehendakaritza; Osasuna; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza; eta Kultura.

Gerta liteke enumerazioaren elementu batek barnean eta izatea; halakoetan, koma batez markatzen da elementu horren bukaera, nahiz eta azken-aurrekoa izan.

Izaro, Niña Coyote eta Chico Tornado, eta Zazkel 

Esaldi zerrendetan ere erabil daiteke.

Enumerazio modu bat dira, eta bi osagai baino gehiago lotzen dituzte, gainerako enumerazioek bezala.

Azken urteotan, bertsolaritza ofizializatu egin da, nolabait: bertso eskoletan udaletako euskara sailak sartu dira, irakasleak profesionalak dira, beste babes mota batzuk ere badaude...

Bokatiboak komaz markatzen dira.

Esaldi hasieran, noski, ondotik jartzen da koma; eta esaldi bukaeran, aurretik.

Agur eta mila esker, Mosku.

Zuk, Silveira, ika-mika sortu izan duzu behin baino gehiagotan hainbat bertsorekin.

Koma kentzeko lizentzia hartzekotan, esapide bihurturikoetan bakar-bakarrik:

Bai jauna!

Tarteki txikiak ere mugatzen ditu komak, esaldiari estu loturikoak.

Jokalariak, pozez zoratu beharrean, kopa hartu zuen esku artean.

Barrez erantzun zien, pozik, galdera guztiei.

Aposizio batzuk koma tartean idazten dira.

Dmitri Pitermani, Alaveseko presidenteari, asko kostatzen zaio hitzak neurtzea.

Horrelako aposizioetan, bi osagaiak deklinatzen dira: aposizioa eta dagokion sintagma.

Koma tartean idatzi behar dira lokailuak eta testu antolatzaileak. Hona hemen batzuk:

gainera, bestalde / bertzalde, era berean, halaber, orobat, berebat, behintzat, bederen, bederik, behinik behin, bestela / bertzenaz, osterantzean, gainerakoan, ordea, berriz, aldiz, ostera, aitzitik, alta, alabaina, dena dela, dena den, hala ere, hala eta guztiz ere, haatik, beraz, bada, hortaz, horrenbeste, halatan, hala, izan ere, hau da, alegia, azken batean, azken finean, hain zuzen ere, horregatik, batetik, bestetik, azkenik, lehenik, bigarrenik, hirugarrenik...

Esaldi hasieran edo bukaeran egokitzen badira, aurretik edo atzetik puntua edo puntu eta koma izango dute, noski.

Bada salbuespen bat: hala nola lokailuak aurretik bakarrik izan ohi du koma, eta ondotik ez.

Pasarte batean, gainera, Bukowski irakurtzen agertzen da Kat.

Nobela aspaldidanik ari da, ordea, beste genero batzuekin nahasten.

Dena den, bakoitzak bere iritziaren arabera bozkatuko du.

Hori dela eta, enpresa berria nola finantzatu aztertuko dugu.

Bada besterik, beraz.

Ez dago batere ados, hala ere.

Salbuespena: hala nola.

Atzerrian bizi diren kurdu siriarrek protestak egin zituzten Europako zenbait hiritan, hala nola Bruselan, Genevan eta Berlinen.

Kontuan izan testu antolatzaile batzuk galdegai izan daitezkeela; esaterako, horregatik eta hori dela eta. Galdegai direnean, ezin da komarik jarri haien eta aditzaren artean.

Bertsolaria, hain justu, hori da, edozein girotara egokitzeko gai dena. Horregatik bereizten dira bertsolaria eta bertsotan egiten dakiena.

Hori dela eta galdegaia denean, marratxoz idatziko dugu:

Hori dela-eta etorri gara.

› Beste galdegai bat gehitzen denean, komaz bereizten da.

1860. urtean jaio zen Txirrita, Hernanin. [Noiz jaio zen? Non jaio zen?]

Sariak ostiralean banatuko dituzte, Zarauzko Zinema pilotalekuan. [Noiz banatuko dituzte? Non banatuko dituzte?]

Aurreneko kanporaketa igandean jokatuko da, Lekunberrin. [Noiz jokatuko da? Non jokatuko da?]

Mintzagaia markatzeko ere koma erabiltzen da, batez ere mintzagai hanpatua markatzeko.

Mintzagaia esaldiaren hasieran egon ohi da; lehendik dakigun informazioa errepikatu ohi dugu mintzagaian, edo, bestela, gure diskurtsoaren unibertsoa mugatu.

Mintzagaia izaten dira, esaterako: -ri dagokionez, -ri doakionez, horri buruz, -ren ustez, -ren iritziz, -ren irudiko. Horrelakoak beti komarekin idazten dira, non eta ez diren mendeko baten parte.

Batzuetan, zilegi da koma kentzeko lizentzia hartzea, baina inola ere ez honelako kasuetan:

a) Anbiguotasuna sortzen denean.

[ez] Lehen herriaren ondorearen artisautza egiten nuen, orain neure obrarena. [lehenbiziko herria?]

[bai] Lehen, herriaren ondorearen artisautza egiten nuen; orain, neure obrarena.

b) Esanahia aldatzen denean.

Koma jarri edo ez, esanahia aldatu egiten da askotan. Esaldi honetan, esaterako:

Agurrean «eginiko lagunak» goraipatu eta Eibar mailaz igoko dela ziurtatu du Karmonak.

Dagoen-dagoenean, hau ulertu beharko genuke: Karmonak lagun batzuk egin ditu agurrean; gainera, goraipatu egin ditu, eta Eibar igoko dela ziurtatu.

Logikak salatzen du ez dela horrela izan, agurrean ziurtatu duela, eta ez agurrean lagunak egin. Horrelakoetan, koma jarri egin behar da, ez baitago lizentzia hartzerik:

Agurrean, «eginiko lagunak» goraipatu, eta Eibar mailaz igoko dela ziurtatu du.

Hona hemen beste adibide batzuk:

80ko hamarkadaren hasieran hiesa denon arazoa zela gogoratu zuen. [ = 80 hamarkadaren hasieran izan zen hiesa denen arazoa]

80ko hamarkadaren hasieran, hiesa denon arazoa zela gogoratu zuen. [ = 80 hamarkadaren hasieran gogoratu zuen]

Modu sotilean, emakume askok euren buruari egiten dizkioten galderak egiten dituzte aktoreek taularen gainean. [ = Modu sotilean egiten dituzte aktoreek galderak]

Modu sotilean emakume askok euren buruari egiten dizkioten galderak egiten dituzte aktoreek taularen gainean. [ = Modu sotilean egiten dituzte emakume askok galderak]

Mendeko perpaus batzuk markatzeko ere koma erabiltzen da.

Hain da pisua, non hamar lagunek ere ezin jaso baitute.

Gezurra esango balu, segituan igarriko nioke.

Ama etorri zenean, isildu egin zen.

Lanean aritu zen, harik eta eguna argitu zuen arte.

Artziniegako museoa kalera aterako dute, lihoarekin egiten zen lana erakusteko.

Txapelketa hankamotz geratu da, bi zerrendaburuk ez baitute jokatzerik izango.

Hiria bete-betean harrapatu ez duenez, uste baino kalte txikiagoak egin ditu.

Gustura biziko nintzateke Patagonian, nahiz eta hemendik oso urrun egon.

Berandu iritsi bazen ere, osorik ikusi zuen filma.

Liburu batean oinarriturik, dantza ikuskizun ederra prestatu du.

Menpeko perpausa esaldiaren erdian badago, koma pareak mugatzen ditu hasiera eta bukaera.

[ez] Beste batzuk hemengoak badira ere, ez dakite euskaraz.

[bai] Beste batzuek, hemengoak badira ere, ez dakite euskaraz.

Mendeko perpausa galdegaia bada, ez da jartzen komarik.

Gezurra esan zidalako haserretu nintzen. [Zergatik haserretu nintzen]

Ama etorri zenean isildu zen. [Noiz isildu zen]

Adierazpen perpaus osagarri edo konpletiboak ez dira bereizten halako komarekin esaldi nagusitik (-ela, -enik, zehar galderetako –en, -enetz).

[ez] Arazoa oso larria dela, esan zuen.

[bai] Arazoa oso larria dela esan zuen.

[ez] Ez dakigu, etorriko den.

[bai] Ez dakigu etorriko den.

[ez] Ez dugu uste, etorriko denik. 

[bai] Ez dugu uste etorriko denik.

Aditza isildua dagoenean, koma baliatzen dugu elipsia markatzeko.

Añanako gatzagak, barrutik ezagutzeko moduko altxorra.

Janowskyk orkestra zuzenduko du, eta Sainz Alfarok, abesbatza.

Urkulluk adierazi du nabarmentzeko «joko hutsa» dela, eta Madrazok, «nahasmendua» ekarriko lukeela. [Alegia: Urkulluk adierazi du nabarmentzeko «joko hutsa» dela, eta Madrazok adierazi du «nahasmendua» ekarriko lukeela]

Azken esaldian, aditz isilduari dagokion koma —eta koordinazioari dagokiona— janez gero, beste esanahi bat hartuko luke esaldiak.

Urkulluk adierazi du nabarmentzeko «joko hutsa» dela eta Madrazok «nahasmendua» ekarriko lukeela. [Alegia: Urkulluk adierazi du Madrazok «nahasmendua» ekarriko lukeela]

Mintzagai-galdegai jokoa ere kontuan hartu behar da. Hala, galdegaiaren atzean ez da komarik jartzen, nahiz eta aditza isildua egon.

Marek Janowsky poloniarrak zuzenduko du orkestra, eta Sainz Alfarok abesbatza. [Alegia: Sainz Alfarok zuzenduko du abesbatza]

Irabaztea helburu. [Alegia: Irabaztea dute helburu]

Helbideetan, kalearen eta zenbakiaren artean koma jartzen da, bai eta zenbakiaren eta solairuaren artean ere.

Plaza Barria, 17, 2. ezk.

Gaztelu plaza, 6, behea.

Hamarrenak komaz markatzen dira.

CAC 40 indizeak %1,71 irabazi du aste honetan.

idazkuntza >> Puntuazioa >> Koma >> Noiz ez den erabiltzen

Menpeko perpausen barreneko komak, gehienetan, kendu egin behar dira.

Azkenaldian, gai beraren inguruan eztabaidatzen ari gara.

Azkenaldian gai beraren inguruan eztabaidatzen ari garela ezin dugu ahaztu.

Oroitarria jarri dute, eta eguerdian bertsotan jardun dute.

Ez dakigu oroitarria jarri duten eta eguerdian bertsotan jardun duten.

Hitz hori erabiltzen dugu, baina ez zaigu egokia iruditzen.

Argi esan nion hitz hori erabiltzen dugula baina ez zaigula egokia iruditzen.

Galdegaiaren eta aditzaren artean, hobe komarik ez jartzea.

[ez] Alemanian, Bautzen hirian, egin du MIDASek laugarren batzar nagusia.

[bai] Alemanian egin du MIDASek laugarren batzar nagusia, Bautzen hirian.

[bai] Bautzen hirian egin du MIDASek laugarren batzar nagusia, Alemanian.

Subjektuaren eta aditzaren artean ezin da koma bakarra jarri; koma pareak, berriz, bai. Salbuespen bakarra egiten da, subjektua mintzagai hanpatua denean.

[ez] Sedna, planetaren inguruan dabil.

[bai] Planetaren inguruan dabil Sedna. [Atzera ekarri dugu Sedna; hartara, inork ez du ulertuko Sedna izeneko planeta]

[bai] Sedna, hain zuzen, planetaren inguruan dabil.

[ez] Alaba, gaztearekin ikusi dute.

[bai] Gaztearekin ikusi dute alaba.

[ez] Larretxeak, finalerdietako saioan eginikoa hobetu nahi duela nabarmendu du.

[bai] Larretxeak nabarmendu du finalerdietako saioan eginikoa hobetu nahi duela.

Salbuespena: subjektua mintzagai hanpatua (kontrastekoa) denean, zilegi da koma bakarra jartzea.

Batzuek, baietz erantzun zuten; besteak, ezetz esan eta esan ari ziren.

idazkuntza >> Puntuazioa >> Etenpuntuak >> Ezaugarri orokorrak

Eta abar erabiliz gero, alferrik da etenpuntuak jartzea.

Harridura markarekin batera daudenean, etenpuntuak harridura markaren ondotik jartzen dira esaldia osorik bada: [!...]. Esaldia bukatu gabe badago, puntuak aurretik: [...!].

Zer ez ote du egingo!... Beldurrez airean gaude.

Jakin nahiko nuke, baina...!

Ondotik beste puntuazio markak izan ditzakete, baina beste punturik ez. Aurretik, komarik, puntu eta komarik eta bi punturik ez.

Esaldi bukaeran badaude, ondotik letra larria idazten da.

Horrelako makina bat liburu zuen etxean... Ordenagailurik ez zuen, eta ezin izan zuen Interneten begiratu.

Esaldi erdian badaude, ondotik letra xehea.

Horrelako makina bat liburu zeukan etxean... harik eta lapurrek den-dena ostu zioten arte.

idazkuntza >> Puntuazioa >> Etenpuntuak >> Noiz erabiltzen den

Enumerazioa ez dela bukatu adierazteko erabiltzen dira.

Komarik ez da jartzen etenpuntuen aurretik.

Teknika aldetik, izugarri aldatu da: txosnak, zirkuitua markatzeko ditugun baliabideak, mapak egiteko modua, Internet, webgunea...

Osagai bakarrekoak ezin dira enumeraziotzat hartu, eta, beraz, honelakoetan ez da egokia etenpuntuak erabiltzea:

[ez] Guztiak daude euskararen alde, baina desadostasunak sortzen dira epeak... zehaztean.

[bai] Guztiak daude euskararen alde, baina desadostasunak sortzen dira epeak-eta zehaztean.

Ez erabili galdegai denean: horrelakoetan, hobe eta beste, eta abar, -eta idaztea.

[ez] Bibliako pasarteak, egunkarietakoak, telefono konpainiak bidalitako gutunetatik ateratakoak, bidean entzundako elkarrizketak... txertatzen zituzten poemetan, eurenak balira legez.

[bai] Bibliako pasarteak, egunkarietakoak, telefono konpainiak bidalitako gutunetatik ateratakoak, bidean entzundako elkarrizketak eta beste txertatzen zituzten poemetan, eurenak balira legez.

[bai] Bibliako pasarteak, egunkarietakoak, telefono konpainiak bidalitako gutunetatik ateratakoak, bidean entzundako elkarrizketak-eta txertatzen zituzten poemetan, eurenak balira legez.

Nahita pentsamendu bat edo esaldi bat bukatu gabe utzi dela seinalatzeko ere erabiltzen dira.

Hala egin behar omen da, baina...

Badakizu zer esaten den honelakoetan: errementariaren etxean...

Harridura edo zalantza adierazten dute batzuetan.

Ez dute argitu egungo lan taldeari eutsiko dioten...

Hitzez hitzeko aipuetan zerbait falta dela adierazteko erabiltzen dira, parentesi karratuen artean jarririk.

Batzuetan, esaldia bi zatitan emana dagoela adierazten dute, eta bi aldiz ageri dira: aurrena, lehen zatiaren bukaeran; gero, bigarren zatiaren hasieran. Halaxe egiten da, esaterako, segidako orrialdeetan agertzen diren titulu pare batzuetan. Halakoetan, zuriunea uzten da bigarren tituluko etenpuntuen eta ondoko hitzaren artean.

Bada beste Iruñe bat...

... betiko 'Pamplona' astintzen

idazkuntza >> Puntuazioa >> Zehar marra

Poema eta bertsoetako lerro banaketa adierazteko erabiltzen da. Horrelakoetan, atzetik zuriunea utzi behar da, baina aurretik ez.

Begiratzen dut gogoan,/ bizitza nola badoan,/ nere herrikoen soa/ perla sortu izerdia/ ardoan galdu basoa/ eta erran hitzerdia.

Legeen izenetan ere jartzen da.

17/1985 legea

Zenbait laburdura eta sinbolo elkartzen ditu.

z/g (zenbakirik gabea); km/h (kilometro orduko)

Binakako pilota partiden berri emateko ere erabiltzen da infografietan, koadroetan eta telebistako programazioan.

Ariznabarreta-Gorriti / Antxia-Armendariz

ortotipografia >> Letra etzana >> Zertarako

Letrak, hitzak, esaldiak edo testu zatiak nabarmentzeko erabiltzen da. Testu osoa letra etzanez idatzirik badago, aipu marka bakunez bereizten dira BERRIAn bestela etzanez idatzi beharrekoak.

ortotipografia >> Letra etzana >> Etzanez idaztekoak >> Izenburuak

Liburuak, tesiak, ikerlanak eta komikiak; eleberrien atalak, ipuinak eta poemak.

Bizia lo liburua; Immigrazioaren integrazioa eta kooperatibismoa Arrasaten tesia; Ipurbeltz komikia; Maldan behera poema

Liburuetan, badago salbuespenik: erlijioen testu santuak eta kodexak, hiztegiak eta liburukiz osaturiko entziklopediak.

Biblia; Korana; Tora; San Joanen Ebanjelioa; Donemiliaga Kukulako Kodexak; San Emilianoren Kodexa; Orotariko Euskal Hiztegia; Euskaltzaindiaren Hiztegia; Britannica entziklopedia

Liburu bildumak ere, letra arruntez.

Sail Beltza eta Enigma bildumak; Zerberri; Bidegileak 

Egunkariak, aldizkariak, egunkarietako eta aldizkarietako artikuluak.

Le Monde egunkaria; Senez aldizkaria; D eredua: oraingoz beste aukerarik ez artikulua

Baina berri agentziak, letra arruntez.

AP berri agentzia; Efe agentzia

Ikus-entzunezkoak eta multimedia produktuak: antzezlanak, filmak, irratiko eta telebistako saioak, telesailen atalak, bideojokoak, podcastak.

Euskararen zazpi bekatu nagusiak antzezlana; Marius et Jeannette filma; Eta hitza jolas bihurtu zen irratsaioa; Sautrela saioa; Maiztasun hiztegia CD-ROMa; Estropadak bideojokoa

Webguneak, blogak, Twitterreko erabiltzaile izenak eta traolak, wikiak eta aldizkari eta egunkari digitalak. 

Ttap aldizkari multimedia; Sustatu ataria; @estiloliburua#liburutegia etiketa; 31 eskutik bloga

Musika lanak: abestiak, diskoak, ereserkiak, operak eta beste. 

Ne me quitte pas abestia; Hautsi da anphora diskoa; Els segadors ereserkia; Il trovatore opera

Baina ordinalarekin osaturiko izen deskribatzaileak, etzanik gabe. Ahal dela, letraz idatziko dugu ordinala:

Beethovenen bederatzigarren sinfonia; Brucknerren 9. sinfonia

Artelanak: margolanak, eskulturak, argazkiak, instalazioak eta abar, baina arkitektura lanak ez, toponimo bihurtu diren neurrian.

Azken afaria margolana; Gizona oinez eskultura; Hiru mendi instalazioa

Baina: Guggenheim museoa; Keopsen piramidea

Erakusketa, hitzaldi eta mahai inguruak.

Hutsaren umezurtzak erakusketa; Kooperatiben iragana eta geroa hitzaldia; Europaren aldeko lau proposamen eta erregu bat mahai ingurua

Biltzarren izen espezifikoak.

Orain da garaia biltzarra; Parekidetasunetik kultura eraiki topaketak

Izena deskribatzailea bada, ez da idazten etzanez.

Gazte Hizkerari Buruzko Biltzarra; Artista Gazteen Topaketak

Leloak (publizitate kanpainak, hauteskunde kanpainak, manifestazioetako deiadarrak eta pankartak...).

Bai euskarari leloa; Lan istripurik ez leloa

BERRIAren atalen izenak.

Kirolak saila; Igandea gehigarria

Liburu eta film euskaratu gabeak aipatzean jatorrizko izenburuarekin batean itzulpena ematen denean, jatorrizkoa etzanez idazten da, eta itzulia arruntez.

Komedia ederra To Be or Not To Be (Izan edo ez izan). 

1988an argitaratu zen Il pendolo di Foucault (Foucaulten pendulua).

ortotipografia >> Letra larria, xehea eta maiuskula txikia >> Letra larria, izen bereziak markatzeko >> Izenburuak

Argitalpen, dokumentu eta artelanen izenak, lehen hitza larriz (liburuak, antzezlanak, telesailak, artelanak, telebista eta irratiko saioak, filmak, CD-ROMak...). 

Haur besoetakoaHitzetik hortzeraDeabruaren hiztegia

Baina egunkariak, aldizkariak eta liburukiz osaturiko hiztegi, gramatika, entziklopedia eta abar, hitz guztiak larriz. 

Orotariko Euskal Hiztegia; Euskaldunon Egunkaria; Le Monde 

Ingelesezko izenburuetan, hitz guztiak larriz, hitz gramatikalak izan ezik.

The Importance of Being Earnest; All the President’s Men

Liburu bildumak, hitz guztiak larriz.

Enigma eta Sail Beltza bildumetako lau liburu kaleratu dituzte.

Erakusketa, hitzaldi, mintegi eta mahai inguruak, lehen hitza larriz.

Lanaren aldeko lau proposamen eta erregu bat mahai ingurua; Verne, alegiazko egiak erakusketa

Biltzar eta jardunaldien izen deskribatzaileak, hitz guztiak larriz.

Gazte Hizkerari Buruzko Biltzarra; Artista Gazteen Topaketak

Baina izen espezifikoak, letra etzanez idaztekoak direnez, lehen hitza bakarrik larriz.

Orain da garaia biltzarra; Parekidetasunetik kultura eraiki topaketak

ortotipografia >> Zenbakiak >> Orduak

Osorik zifraz idatzi behar dira, edo osorik letraz.

Zifraz adierazten ditugunean, bi puntuekin idatzi behar dira, lau digitorekin, eta goizekogaueko eta gisakorik gabe.

Letraz idazten ditugunean, egunaren zatia zehaztu behar da, testuinguruak argitzen ez badu: goizeko, eguerdiko, arratsaldeko, ilunabarreko, arratseko, gaueko...

10:00etan; goizeko hamarretan [goizeko 10:00etan*]

01:00ean; gaueko ordu batean [01:00etan*; gaueko 01:00ean*]

13:00etan; eguerdiko ordu batean [eguerdiko 13:00etan*]

20:15ean; arratseko zortzi eta laurdenetan [arratseko 20:15ean*]

22:30ean; gaueko hamar eta erdietan [gaueko 22:30ean*]

Atzetik inguruan, aldean edo irian idatziz gero, deklinatu gabe utziko dugu ordua.

16:00 aldean; 16:15 inguruan; 16:20 irian

Ekitaldietako ordutegiak, honela:

09:00etan: Txistulariak.

10:30ean: Meza.

11:00etan: Hamaiketakoa.
 

09: 00-10:00: Mus txapelketa.

10:30-11:30: Meza nagusia eta prozesioa

13:00: Kalejira buruhandiekin.
 

09: 00etatik 10:00etara: Mus txapelketa

10: 30etik 11:30era: Meza nagusia eta prozesioa

13:00etan: Kalejira buruhandiekin.

ortotipografia >> Zenbakiak >> Zifraz idaztekoak

Hogeita batetik gorako zenbakiak, hitz bakar batean idazten ez badira.

Hamarrenak dituztenak.

Komarekin idazten dira, koma behean dutela.

Iaztik 5,5 milioi euro galdu ditu. [5,50 milioi*]

Tauletan zerrendatzen diren zenbakiak.

Adina.

Errepideetan 7 urteko bi haur hil dira, eta 5 hilabeteko bat zauritu.

Baina:  Alabak urtebete du, eta lehengusuak, hilabete.

Helbideak.

Ataria, solairua eta posta kodea, denak zifraz idazten dira. Kale izena data bat bada, zifraz ematen da, lehena eta ordinalak izan ezik.

Abuztuaren 31 kalea, 23, 4. ezk.; Maiatzaren Lehenaren plaza; Bosgarren Etorbidea

Posta kodea, punturik gabe.

Bidali helbide honetara: Martin Ugalde kultur parkea, z/g, 20140 Andoain.

Errepide zenbakiak.

634 errepidea; 627 errepide nagusia; A-8 autobidea; 

GI-627 errepidea

Ibilgailuen zilindroak.

50 cc-ko motoen lasterketa irabazi du.

Errezetetako kopuruak.

Osagaiak: 120 g azukre, 20 ml oliba olio, 250 g irin.

Magnitudeak, hala nola abiadura, tenperatura, lurrikaren eskala, haizearen indarra, armen kalibrea, latitudea eta longitudea.

10 km/h; Richter eskalan 7,6 graduko indarra

Serieak osatzen dituzten zenbakiak, hala nola hoteletako gelak, zinema aretoetako aulkiak eta liburuetako orrialdeak. Milakoa markatzeko punturik ez dute.

45 gela; 14. ilara; 1222. orrialdea

Baina: Liburu horrek 1.599 orrialde ditu.

Telefonoak eta faxak.

Aurrezenbakia marratxoz lotzen da. Gainerako digituak binaka idazten dira, tartea utziz.

943-58 99 75; 0559-49 98 03 

(0034) 948-98 78 65; (0033) 559-76 56 49

Digituen kopurua bakoitia bada, aurrena hiru zifra idazten dira, eta besteak binaka.

94-589 97 57; 678 99 39 87

Izen berezietako zenbakiak eta ibilgailuen matrikulak: auto modeluak, irratiak, telebistak, autoak, hegazkinak, itsasontziak, espaziontziak , misilak eta abar.

Citroen C5 autoa; 0014-JML matrikula; Apolo 10.aTitanic II.a; Antenne2 

Legeen izenak eta atalak; epaitegien zenbakiak eta salak.

2000ko ekainaren 17ko 4/84 Legea; 1220/1996 Dekretua; 

13. araua; 5. artikulua; 7/65 ebazpena; 3. Instrukzio Epaitegia; Epaitegiko 4. sala

ortotipografia >> Zenbakiak >> Letraz idaztekoak

Hitz bakar batean idazten direnak: batetik hogeira (hogeia barne), mila, ehun, milioi eta abar.

Hamabi aldiz izan da Alemanian, eta bostetan bakarrik joan da hegazkinez.

Mila euro eman, eta seiehun itzuli zizkion.  

Dena dela, tituluetan zilegi da hogeitik beherako zenbakiak zifraz ematea.

Milioi, miliar, bilioi, trilioi eta abar, zenbaki baten parte direnean, baina ez mila.

76 milioi [76.000.000*]; 555.000 [555 mila*]; 45.000 milioi [45 mila milioi*]

Esapideetakoak.

Niri bost axola.

Hamaika aldiz esan zidan: Agirrek uste zuen hamalau zela.

Zatikiak.

Zigorraren hiru laurdenak [zigorraren 3/4*]; ikasleen erdiak; bi ordu laurden

 Kiroletako mailak.

Lehen Maila; Bigarren Maila

Baina: Bihar arte atzeratu dute 1 Formulako lasterketa. 

Heldu den larunbatean jokatuko du Top 16ko finalerdia.

ortotipografia >> Laburtzapenak >> Laburdurak

Laburdurak ez dira kazetaritzarako. Fitxetako datuetan erabili ohi dira, baina testu barrenean hobe da forma osoak idaztea.

Tartean dira Baztango Udala, Leitzakoa, Aresokoa, Lekunberrikoa eta abar. [Tartean dira Baztango Udala, Leitzakoa, Aresokoa, Lekunberrikoa etab.*]

Pertsona izenetan eta abizenetan, ez erabili erdarazko laburdurarik: M.ª*, Fco.*, Mtnez.*... Izen-abizenak osorik idazten dira. Dena dela, lekurik izan ez eta aurkezpen zintetan laburtu behar izanez gero, lehen letra erabili.

Juan M. de Irujo [Juan Mtnez. de Irujo*]; M. Aurrekoetxea [Mª Aurrekoetxea*] 

Laburdurak puntuarekin idazten dira.

Zuz.: Sergio Leone. Akt.: Claudia Cardinale, Henry Fonda, Charles Bronson. 159 min.

Baina vs (versus) eta tartean zehar marra dutenak, punturik gabe.

Lerroa vs kolorea; Ibarrola pasealekua, z/g 

Laburdurak ezin dira deklinatu.

K.a. 742. urtean [K.a.-ko 742. urtean*] 

Hona hemen BERRIAn maizenik erabiltzen diren laburdurak.

laburdura esanahia
akt. aktore
esk. eskuin
etorb. etorbide
ezk. ezker
ind. industrialde
j.b. jatorrizko bertsio
j.b.a. jatorrizko bertsioa azpidatziekin
k. kale
K.a. Kristo aurreko
K.o. Kristo ondorengo
K.O. knockout
or. orrialde
p. puntu
P.D. post data
pas. pasealeku
pl. plaza
tel. telefono
z/g zenbakirik gabe
zehb. zeharbide
zum. zumardi
zuz. zuzendari

 

Internet >> Kazetaritza egiteko beste modu bat >> Hipertestua eta loturak

Hipertestua funtsezkoa da Interneten, eta komunikabide digitalen gakoetako bat da estekak edo loturak egitea. Izan ere, horrek modua ematen du bestela idazteko, edukia bestela antolatzeko: laburrago eta zehatzago idatz daiteke, eta, aldi berean, informazio guztiz osatua eman, mugarik gabe, gehiago jakin nahi duenak informatzen segi dezan.

Jarri estekak

Loturek handitu egiten dute informazioaren balioa, irakurtzeko beste alternatiba bat ematen baitiote erabiltzaileari: edukia osatu egiten dute, informazioaren sinesgarritasuna handitu, eta adierazitakoa egiaztatzeko bidea eman. Azken batean, jantzi egiten dute informazioa. 

BERRIAn, barne estekak nahiz kanpo estekak erabil daitezke; hau da, webgune beraren beste orri batera nahiz sareko beste norabait eramaten dutenak.

Egin mota askotako estekak

Loturen bitartez, informazio mota asko ordenatu daiteke: norbait edo zerbait identifikatu, haren izaerari edo biografiari buruzko informaziorako irispidea emanez; gertaera baten testuinguruaren berri jakinarazi; esandakoaren iturrira zuzenean iristeko modua eman; informazioa eguneratu; jatorrizko dokumentu edo iturriak eskura jarri... Azken batean, esteka leiho bat da, gaian sakontzen segitzeko eta irakurleak bere interesen arabera moldatzeko irakurketa. 

Loturak, barrenean nahiz sumario gisa 

Testu barrenean egin daitezke loturak, edo azaleko titulu-sarreren ondotik, sumario gisa zerrendaturik. Batean zein bestean, estekak beste kolore bat izaten du, eta, batzuetan, azpimarraturik egoten da.

Estekak egiteko, ez da metatesturik erabiltzen: testu barrenean, loturako informazioa deskribatzeko sintagmarik edo esaldirik egokiena aukeratu behar da; sumarioan, berriz, titulu moduko bat jartzen zaio loturari, eta, batzuetan, hitz baten edo biren bitartez zehazten da zer informazio mota den, argigarri: bideoa, kronologia, elkarrizketa digitala, inkesta, iritzia... 

Sumario gisako esteken bitartez, gai baten inguruko informazio bilduma osa daiteke, mota guztietako edukiekin: aurretik gertatuak, biografiak, ondorioak, erreakzioak, gaiari buruzko iritzi artikuluak, eta abar.

Erabili hitz deskribatzaileak 

Hitz deskribatzaileak erabili behar dira estekak egitean; hala jokatuz gero, irakurleak aldez aurretik zehatz jakingo du zer informazio jasoko duen klik eginez gero. Gainera, ona da bilatzaileen emaitzetan agertzeko: Googlek eta gisakoek kontuan hartzen dituzte loturak.

Ez da komeni esteka luzeak egitea, testua irakurtzeko traba baitira. 

Etiketak ere estekak dira

Berriei etiketak jarri behar zaizkie. Horri esker, edukiak ondo sailkaturik agertuko dira, eta erabiltzaileak modua izango du gaikako bilaketak egiteko. Gainera, etiketak lagungarriak dira oihartzun handiagoa izateko, bilatzaileek kontuan hartzen dituztenez gero.

Egiaztatu ea badabilen 

Lana ez da bukatu lotura ondo dabilen egiaztatu ezean.

Internet >> Kazetaritza egiteko beste modu bat >> Interaktibitatea

Sarean, kazetariaren eta hartzailearen arteko harreman etengabea da komunikazioaren ardatzetako bat.

Sustatu interaktibitatea

Albistea emateaz gain, kazetariak pentsatu behar du nola lortu irakurleek parte har dezaten informazioa osatuz, iruzkinetan eta gizarte sareetan iritzia emanez, elkarrizketa digitaletarako galderak bidaliz, inkestei erantzunez, eta abar. Horretarako, oso gogoan izan behar ditu haien jakin-mina eta interesak. 

Era berean, irakurlea zuzenean mintzo zaionean —iruzkinetan, esaterako—, kazetariak erantzun egin behar du, ahal duen neurrian argibideak emanez, baina eztabaida antzuetan galdu gabe.

Azken batean, BERRIAk komunitate bat osatzen du bere irakurle guztiekin, eta bideak jarri behar ditu komunikazioa bi aldeetarakoa izan dadin.

Irakurleen iruzkinetan, irainik ez

Errespetuz idatzi behar dira iruzkinak. BERRIAk ez du onartzen ez irainik eta ez inoren eskubideak urratzen dituen mezurik. Beraz, horrelakorik izanez gero, ezabatu egingo da, eta berdin jokatuko da iruzkina gaiari ez badagokio, publizitatea bada edo erdaraz idatzirik badago. 

Hobe izen-deiturekin 

Erregistratuz gero, irakurleek modu anonimoan parte har dezakete BERRIAren komunitatean, baina izen-deiturez sinatzeko gonbita egiten zaie, gardentasunari eta gizalegeari laguntzen diolakoan.

Internet >> Kazetaritza egiteko beste modu bat >> Berehalakotasuna

Gertatu ahala jakinarazi

Bizkor ibiltzea funtsezkoa da sarean. Izan ere, gauzak gertatu ahala jakinarazten dira, eta gauzak gertatu ahala eguneratu daiteke informazioa. Ez da itxaron behar dena jakin arte: jakin eta egiaztatu ahala eman, eta gero osatu. 

Gainera, batzuetan komeni da irakurleari jakinaraztea albistea berritzen eta informazioa osatzen ari dela; horrelakoetan, ohar honen bitartez adierazten zaio: 'Informazio gehiago, berehala'.

Berehala gainbegiratu eta orraztu

Bizkor ibiltzeak ez du zabarkeriarik ekarri behar: Interneten jarri aurretik, kazetariak orraztu egin behar ditu bai testua eta bai albistearen bestelako osagaiak, eta ontzat jo ondoren eman argitara. Informazioa ikusgai jarri eta berehalaxe, berriro egiaztatuko du zuzena dela eduki aldetik eta forma aldetik; zuzentzekorik izanez gero, berehala zuzenduko du. 

Internet >> Sarean idazten >> Albisteen idazkera, oro har

Garbi esan dezagun hasieratik: estilo liburu honetan Idazkuntza atalean emaniko gomendio estilistiko guztiek berdin-berdin balio dute papererako nahiz sarerako idatzi. Hala, pantailetarako ere euskara batu estandarrean idatzi behar da BERRIAn, argi eta zehatz, labur, aditz estiloan eta, ahal dela, orainaldian, aktiboa erabiliz, testu hasierak zainduz, erredundantziarik gabe, eta abar.

Horrek ez du esan nahi, jakina, euskarriaren ezaugarri bereziak ahazturik jardun behar denik, aitzitik baizik: hartzailea ez ezik, euskarriaren eta gaiaren nolakoa ere kontuan hartu behar da, egokiro komunikatzeko eta eskura dauden baliabide guztiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Kontuan harturik erabiltzailea batetik bestera nabigatzen dabilela harik eta erakartzen duen zerbait aurkitu arte, Interneten garrantzizkoa da idazkera sekula baino kazetaritzakoagoa izatea.

Internet >> Sarean idazten >> Berrien egitura >> Garrantzitsuena, ezkerretara

Gako hitzak, hitzik mamitsuenak, ezkerretan jartzea komeni da, eta guztiaren gainetik nabarmendu nahi duguna, ezkerreko goialdean. 

Internet >> Sarean idazten >> Berrien egitura >> Sarrera

Albistearen mamia bildu behar du, baina ahalik eta laburrena, eta ez du inola ere errepikatuko tituluan esandakoa.

Kontu handiz zaindu beharreko elementu bat da: indarra badu, klik egin eta testu barrenean sartuko da irakurlea. Zehatz eta soil idatzi behar da, ideia eta joskera korapilatsurik gabe; izan ere, alferrik galduko da aipuz, izen-abizenez eta karguz zamatzen badugu: hurrengo paragrafoetan jasoko dugu funtsezkoa ez dena.

[Titulua] Markos Goikoleak irabazi du Euspot iragarki laburren lehiaketa

[Sarrera ez] Markos Goikolea iruindarrak eskuratu du Euspot iragarki laburren lehiaketako lehen saria, 'Bakoitzak berea. Sarean euskaraz' lanari esker. Mila euroko saria irabazi du. Aurten, parte hartzea nabarmen handitu da eta kalitateak gora egin, antolatzaileek adierazi dutenez.

[Sarrera bai] 'Bakoitzak berea. Sarean euskaraz' lanari esker nagusitu da lehiaketan. Mila euroko saria eskuratu du. Aurten, parte hartzea nabarmen handitu da eta kalitateak gora egin, antolatzaileek adierazi dutenez.

Sarreraren bukaeran, puntua jarri behar da.

deontologia >> Jarraibideak >> Lurraldea eta komunitatea >> BERRIAko kazetarien hitzetan >> Erakundeen, elkarteen eta aldizkari ofizialen izenak

Euskarazko izena bere hartan uzten da, BERRIAren irizpideekin bat etorri zein ez. Adibidez, Euskal Herriko Unibertsitatea erabiltzen da, nahiz eta EAEkoa izan; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (erdaraz, Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro), eta abar.

Dena dela, batzuetan oso normala da ofiziala ez den modu batez aipatzea delako erakundea edo taldea, non aritzen den zehazteko. Hala, Herri Kontuen Euskal Epaitegia da izen ofiziala, baina EAEko Kontu Auzitegia ere esaten zaio; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria da ofiziala, baina EAEko aldizkari ofiziala ere erabiltzen da, eta abar.

Aipatu beharreko erakunde edo elkarteak euskarazko izenik ez badu, zilegi da gure irizpideen arabera ematea izena, betiere nahasgarri gertatzen ez bada: RACVNk, esaterako, ez du euskarazko izenik (Real Automóvil Club Vasco-Navarro da erdaraz), eta Hego Euskal Herriko Automobil Kluba erabiliko dugu.

deontologia >> Jarraibideak >> Lurraldea eta komunitatea >> BERRIAko kazetarien hitzetan >> Bestelako izen bereziak

Sarien, ekitaldien, jaialdien eta abarren euskarazko izena bere hartan uzten da, gure irizpideekin bat ez badator ere. Euskarazko izenik ez badute, BERRIAren irizpideak betez itzultzen dira. Esaterako, Hego Euskal Herriko Rallya erabiltzen da Rally Vasco-Navarro itzultzeko.

ikus-entzunezkoak >> Abiapuntua: belarrirako idatzi, begirako agertu >> Natural jarduteko landuta

Kameraren edo mikrofonoaren aurrean diharduena bere-berez ariko balitz bezala esatekoak dira ikus-entzunezkoetako diskurtsoak.Mintzo denak sinesgarri aritu behar du: kamera aurrean, irakurri gabe kontatu, aurkeztu edo galdetu behar du, eta gehienez ere eskema edo ohar orokor batzuk izango ditu eskura, begiratu batean kontsultatzeko; kamerarik ez dagoenean, zilegi da paperari begira aritzea, baina irakurtzen ari garela ez nabaritzeko moduan betiere. Azken batean, bada irakurriz aritu beharreko generorik, eta halaxe jarduten da, esaterako, dokumentaletako offeko ahotsa jartzean, baina halakoetan ere modua egin behar da kontatzen ari garen irudipena emateko.

Naturaltasun hori lortuko bada, oso ondo landu behar dira bai kasuan kasuko gaia eta gidoia edo testua, bai norberaren ahozko gaitasuna. Azken batean, ez da inprobisatu behar: aitzitik, ondo prestatu eta landu behar da, baita inprobisaziora gehien hurbiltzen diren generoetan ere, hala nola solasaldietan.

ikus-entzunezkoak >> Abiapuntua: belarrirako idatzi, begirako agertu >> Ahotsa eta gorputza direla bitarteko

Entzunezkoetan, ahotsa izango da kazetariaren eta entzulearen arteko bitarteko nagusia, eta ikusizkoetan, ahotsa ez ezik gorputza ere izango da egokiro komunikatzeko bitartekoetako bat: bi alderdiok ondo lantzea garrantzizkoa da ondo pentsatutako mintzoa behar bezala irits dadin ikus-entzuleengana.Hemen bildutako irizpideak, beraz, diskurtsoari, esateko gaitasunari eta ikuslearen aurrean agertzeko moldeari dagozkie, eta lagungarriak dira formatu askotan jarduteko: bideoetan zein podcastetan, Berria TBko saioetan zein jendaurreko solasaldietan, aurkezle lanetan zein offeko ahotsean (dokumentalak, bestelako bideoak...), eta abarretan.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak

Ikus-entzunezkoei ahozko hizkera dagokie nagusiki, eta ahozko euskararen dotoretasun soila. Hala jardunez gero, entzuleak eroso segituko dio hariari, trabarik gabe, eta gustagarria izango zaio esatariaren jarioa. Diskurtsoa prestatzean, komeni da estrategia batzuk gogoan izatea, komunikazio eraginkor eta atseginaren mesederako: esaterako, hobe da ohikoak diren hitzak eta esamoldeak aukeratzea, sintaxi egitura soilak erabiltzea, tarteki gutxi egitea, esaldi laburrak jostea eta ez tematzea dena esaldi bakarrean ematen... Azken batean, kontuan hartu behar da norberak zer esan dezakeen eroso, eta hartzaileak zer uler dezakeen aise. Ikus ditzagun banan-banan estrategia lagungarri horietako batzuk.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Besteren hitzak nola eman >> Ahotsak tartekatu

Saioak dinamikoagoak dira esatari bat baino gehiago arituz gero, ahots tarteak eta elkarrizketak sartuz gero, eta abar. Entzulea aspertu egingo litzateke esatari bakar batek luze jardunez gero, nahiz eta informazioa interesgarria izan. Gainera, besteren adierazpenak emateak sinesgarritasuna eta arintasuna dakartza.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Hitzak, terminoak eta esapideak >> Kontuz hitz eta esamolde ponposoekin

Esatariak ez du erori behar modako makuluak eta hitz dotore ustekoak erabiltzeko tentazioan, sinesgarritasuna kentzen baitute, eta komunikazioa oztopatzen. [no] Balioan jarri du taldearen ekarpena.

[yes] Taldearen ekarpenaren garrantzia nabarmendu du.

[yes] Nabarmendu du zein garrantzitsua den taldearen ekarpena.

[no] Eskubide hori egikaritu nahi du.

[yes] Eskubide hori erabili nahi du.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Esaldiak nola josi >> Sintaxi arina

Ahozkoan, unitate sintaktikoak soilagoak izan ohi dira idatzizkoan baino, ikus-entzulea arin-arin eramateko ideia batetik bestera: esaldi laburrak egitea komeni da, tarteki gutxiago erabiltzea, lokailuak esaldiaren hasieran esatea, aditz estiloan jardutea, eta abar. [no] Pandemiaz geroztik areagotu den proiektuen trafiko eta mugimendu espekulatibo horren aurrean, bestelako alternatiba batzuk proposatzen dituzte fundaziotik.

[yes] Pandemiaz geroztik areagotu egin da proiektuen trafikoa eta mugimendu espekulatiboa, baina fundaziokoek bestelako alternatiba batzuk proposatzen dituzte.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Esaldiak nola josi >> Posesiborik eta izenordainik ez erreferentzien aurretik

Esaldiak entzun ahala ulertzeko modukoak izan daitezen, ondo josi behar da haien osagaien sarea, progresio logiko batean: zerbait edo norbait aipatu lehenik, eta gero eman hari dagozkion posesiboak, izenordainak, mendeko perpausak eta abar, ez alderantziz.[no] Gaur egingo balira, Navarra Sumak irabaziko lituzke Nafarroako bozak.

[yes] Nafarroako bozak gaur egingo balira, Navarra Sumak irabaziko lituzke.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Errazago jarduteko konbentzio batzuk >> Ikusizkoetan, baliatu grafikoez ahozkoari laguntzeko

Grafikoak eta mapak tresna ezin hobeak dira datuak eta kopuruak eman eta hainbat gai azaltzeko, hala nola ekonomiaren bilakaera (langabezia, inflazioa, gastuak, inbertsioak...), hauteskunde emaitzak, eta abar.

Ez da komeni grafiko eta mapetan lauzpabost elementu baino gehiago jartzea pantailako, eta, gutxienez, zortzi segundo egon behar dute ikusgai.

Grafikoak komentatzen direnean, ona da proportzioak erraz ulertzeko moduan ematea: lautik/lautatik/lautarik bat, ikasleen erdiek... Molde horiek adierazgarriagoak dira ehunekoak baino, eta zenbakiak ez dira hain hotzak gertatzen: informazioa humanizatzeko balio dute. Dena dela, ez dago halakoetara jo beharrik zenbait datu ekonomiko ematean: inflazioa, interes tasak, erregaien prezioak.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Errazago jarduteko konbentzio batzuk >> Audioetan, soildu

Audioa oso bitarteko ona da istorioak kontatzeko, baina ez da euskarririk onena datuz eta kopuruz betetako informazioa emateko. Horregatik, komeni da ahal den gehiena sinpletzea datuak, entzulea ez zorabiatzeko: zinez nabarmentzekoak diren kopuruak aukeratu behar dira, bazter batean utzirik esanahi berezirik gabeak.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Errazago jarduteko konbentzio batzuk >> Soinuzko elementuak

Ahozko testuak janzteko, ezinbestekoak dira soinu baliabideak: sintoniak, esaterako, saioa eta komunikabidea gogora ekartzen dizkio entzuleari; gortinak, berriz, atalak bereizteko erabili ohi dira; musikak, oro har, emozio giro bat sortzen du, eta  hondoko musika lagungarria da iruzkin edo analisi sinatuak janzteko; isiluneak, besteak beste, dramatismoa ematen du aditzera, eta abar.

Ez erabili bolumen neurrigabeak, oso desatseginak gertatzen baitira eta kalte egiten baitiote komunikabidearen irudiari.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Genero eta saio mota batzuen zenbait jakingarri >> Audioetako erreportajea

Erreportajea oso genero egokia da informazioan sakontzeko eta saio atenporalak egiteko, hala nola podcastak.

Egitura libre samarra da, eta garrantzi berezia hartzen dute lanaren alderdi estetikoek eta baliabide estilistikoek. Ondo landu behar da muntatze lana, narrazioa erakargarria eta jario errazekoa izan dadin.

Normalean, kazetariaren lokuzioarekin hasten dira, horixe izaten baita gaia kokatzeko modurik argiena. Datu harrigarri bat eman daiteke hasieran, edo deskribapen zehatz bat egin, edo egoera deigarri baten berri eman. Zilegi da entzuleari galdera bat planteatzea ere, segidakoa adi entzun dezan.

Bukaeran, azpimarratu beharreko informazioa jaso ohi da, laburpen gisa.

Erreportajeetan ere, ahots tarteek lagungarriak izan behar dute aztertzen ari den gaia hobeto azaltzeko. Sinesgarritasuna ematen dute, eta dinamismoa. Ez da komeni izaten 20 segundotik gorakoak izatea, narrazioaren haria gehiegi eten ez dadin.

Ahotsa ez da aski izaten saioan nahi bezalako giroa sortzeko: musikarekin, isiluneekin, soinu efektuekin eta abarrekin jokatu behar da.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Prosodia >> Azentua

Ezaugarri orokor batzuk

Azentu sistema bat baino gehiago dago euskaraz, eta zerikusia du silaben iraupenarekin, intonazio unitateekin, galdegaiaren enfasiarekin eta esaldiaren erritmoarekin. Beraz, azentu unitatea ez da hitz soila. Ahozko hizkera naturalean oinarrituta jardutea komeni da, eta bereziki zaintzekoak dira tradizioko molde horien aurkako joera berri batzuk.

Bereziki zaintzekoak

Bokatiboa. Norbaiti deitzeko haren izena edo beste hitzen bat erabiltzen denean, azken silaban jartzen da indarra.

Arratsalde on, I.txa.ro (Arratsalde on, Itxaro*)

Egun on, en.tzu.le (Egun on, entzule*)

Izen bereziak. Euskal izen-deitura, toponimo eta gainerako izen bereziak euskal moldean eman behar dira. Euskarazko molde tradizionalean, gehienetan bigarren silaba nabarmentzen da hiru silaba edo gehiago dituzten izenetan.

Ur.me.ne.ta (Urmeneta*); Zu.ru.tu.za (Zurutuza*); O.la.ri.zu (Olarizu*)

Eredu hori kanpoko izenetara ere hedatzen da:

An.da.lu.zi.a (Andaluzia*); Nor.man.di.a (Normandia*)

Bi silabakoetan, berriz, bi joera daude: lehen silaba indartzen da izen batzuetan, eta bigarrena beste batzuetan.

Maileguak. Batzuetan, badirudi mailegu batzuek arrastaka dakartela erdal azentua. Kontu handiz zaindu behar dira halakoak, euskal moldera ekartzeko. Gainera, maileguak ez diren hitz batzuetaraino ere iristen baita batzuetan azentu desegoki hori, batez ere lau silaba edo gehiago badituzte. 

im.mi.gra.zi.o.a (immigrazioa*); ko.mu.ni.ka.zi.o.a (komunikazioa*)

as.ka.ta.su.na (askatasuna*)

Hitz elkartuak. Hitz bakarra balira bezala esatekoak dira.

gi.zar.te.a.ra.zo.ak (gizarte arazoak*); e.guz.ki.lo.re.a (eguzki lorea*)

Kakofoniak. Hots zatarrik ez sortzeko, ihes egin behar zaio etengabe soinu bera errepikatzeak dakarren zaratari.

[no] Herrigunean «balio handiko» guneak daudela esan du.

[yes] Herri erdialdean «balio handiko» guneak daudela esan du. 

[no] Gobernuak aurreratu zuen aurreko astean.

[yes] Gobernuak aurreratu zuen joan den astean.

[no] Zakarki eta bortizki aritu zen.

[yes] Zakar eta bortitz aritu zen.

[no] Informazioa argi eman zuen, gaian sakondu zuen, eta garaiz bukatu zuen.

[yes] Informazioa argi eman zuen, gaian sakondu, eta garaiz bukatu.

[yes] Informazioa argi eman, gaian sakondu, eta garaiz bukatu zuen.

[yes] Informazioa argi eman zuen, gaian sakondu, eta garaiz bukatu zuen.

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahoskatzeko jarraibideak >> Kanpoko izen bereziak

Euskarara egokitutako pertsona eta leku izenak euskararen moldean ahoskatzekoak dira:

Mexiko [mexiko], ez [meksiko]; Valentzia [balentzia], ez [balencia]; Madril [madril], ez [madrid]; Julio Zesar [yulio zesar], ez [χulio ɸesar]

Euskarara egokitu gabeko pertsona eta leku izenak jatorrizkoa antzeratuz ahoskatzen dira, oro har, baina nabarmenkeriarik gabe, euskararen jarioa eten gabe. Iturri fidagarrietara joko dugu jatorrizko ahoskera zein den egiaztatzeko

Algeciras [alχeɸiras], Calais [kale], Michelangelo [mikelanyelo]

Badira, dena dela, euskal moldean ahoskatu ohi diren lau salbuespen, idazkera egokitu gabekoak izanik ere:

Paris [paris], ez [pari]; Zaragoza [zaragoza], ez [ɸaragoɸa]; Zamora [zamora], ez [ɸamora]; Ceuta [zeuta], ez [ɸeuta]

Izendapenetan letra solteak baldin badaude, komeni da egiaztatzea zer diren. Esaterako, Sputnik V txertoaren izena honela esatekoa da.

[sputnik uve], ez [sputnik bost]

Kanpoko izen bereziak egokituak izan zein ez, kontuan hartzekoak dira irizpide hauek:

< j >. Munduko izen bereziak ahoskatzean, kontuan izan behar da [y] ahoskatu behar dela j letra. Espainolezko izenak dira salbuespena

Aljeria [alyeria], Jalta [yalta]; Japonia [yaponia], Jordania [yordania], Sarajevo [sarayevo]

Guadalajara [guadalaχara], ez [guadalayara]; Jaen [χaen], ez [yaen]

< g >. Egokitu gabeko izenetan, jatorrizkoan bezala ahoskatuko da. Egokituetan, berriz, euskal molde tradizionalean ebaki behar da (gaur hitza bezala).

Angela Merkel [angela], ez [anχela], ez [anyela]; Angelina Jolie [anyelina yoli]

Belgika [belgika], ez [belχika]; Egipto [egipto], ez [eχipto]

Argentina izenari dagokionez, bi ahoskera onartzen dira: jatorrizkoa eta euskarara egokitua

Argentina [arχentina] / [argentina]

< x >. Arabierazko, errusierazko eta familiako hizkuntzetako izenetan, euskaraz bezala ebakitzen da askotan

Raxid [raxid], Xarm el-Xeikh [xarm.el.xeiχ], Inguxetia [inguxetia], Xostakovitx [xostakovitx]

Katalanez ere [x] ahoskatzen da, baina [tx] da kontsonante baten ondoren agertzen denean.

Elx [eltx]

Latinetik, grekotik eta hizkuntza anglosaxoietan barrena iritsitako izenetan, berriz, [ks] ahoskatu ohi da.

Alexandro [aleksandro], Alexander [aleksander], Luxenburgo [luksenburgo], Texas [teksas]

< h >. Kontuan hartu behar da hasperendu egiten dela nazioarteko izen askotan.

Hannover, Hanoi, Helsinki, Hong Kong, Sahara

Dena dela, zuhurrena egiaztatzea da, seguru jakin dezagun aspiratzen den ala, aitzitik, mutua den, hala nola izen hauetan:

Tottenham [totnam], ez [totenham]; Henri [anri]

< kh >. Nazioarteko izenetan, [χ] ahoskatzekoa izaten da askotan (gaztelaniazko jarrón bezala).

Astrakhan [astraχan], Mikhail [miχail], Khomeini [χomeini], Txekhov [txeχof]

< zh >. Zirilikotik iritsitako izenetan, [ʒ] da horren hotsa (frantsesezko je bezalakoa). Bestela, zilegi da [y] eta [x] ahoskatzea.

Zhivago [ʒibago] (eta [jibago] edo [xibago])

< ch >. Alemanezko izenetan, espainolezko jarrón bezalatsu ahoskatzen dira [χ].

Bach [baχ], Bochum [Boχum], Friedrich [fɾidɾiχ], Heinrich [hainriχ]

Aipatzekoa da Munich izena (alemanez, München), hor [k] ahoskatzen baita.

[munik]

Italierazko hitzetan ere halaxe ebakitzen da.

Chianti [kianti]

< ny >. Katalanezko izenetan, [ñ] ahoskatzen da.

Perpinya [perpiña], Cerdanya [serdaña]

< v >. Alemanezko izenetan, [f] ahoskatzen da.

Von Karajan [fon karayan]

< w >. Germaniar jatorriko hitzetan, [b] eta [v] ahoska daiteke.

Westfalia [bestfalia] eta [vestfalia], Volkswagen [folksbagen] eta [folksvagen]

ikus-entzunezkoak >> Ikustekoak >> Grabatu aurretik gogoan izatekoak

Irizpide profesional eta deontologiko guztiak aintzat hartuta sortu behar dira irudiak, eta, jakina, estilo liburu honetako Deontologia atal orokorrean esandako guztia betetzekoa da ikus-entzunezkoak sortzeko orduan ere. Beraz, kontu handiz ibili behar da irudiak grabatu eta editatzean, herritarren eskubideak ezin baitira inola ere urratu, hala nola intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea.

Grabatzen hasi aurretik, egiaztatu behar da kamera ondo doitu eta fokuratu den, eta zuri balantzea, argia eta soinu baldintzak egokiak diren. Ahal dela, tripodea erabiliko da, irudiak irmo hartuak izan daitezen, eta enkoadratzea, berriz, egokia.

Sekuentzia bakoitzerako aukeratuko da kamerak non jarri eta zein izango diren foku distantziak, konposizioak eta planoak, narraziorik egokiena egiteko.

Plano bat baino gehiago grabatzeak dinamismoa ematen dio piezari, eta errazagoa da muntatzea gero.

Plano orokorrak egokiak dira protagonistak eta ingurua zertan diren erakusteko; pertsonak zer egiten ari diren nabarmentzeko, plano ertainak erabili ohi dira (belaunetatik, aldaketatik edo bularretik gora hartutakoak); lehen planoak, berriz, espresioak, sentipenak eta emozioak islatzen ditu.

Zooma erabiliz gero, tripodea erabili behar da beti, eta ondo zehaztu zein laukiratze edo enkoadratze aukeratu den hasteko, eta zein bukatzeko.

Kaleko gertaerak kontatzeko, manifestazioak esaterako, plano orokorrak edo panoramikoak erabili ohi dira, baina baita plano ertainak ere, manifestariak gertutik erakusteko.

Komeni da irudia hiru zatitan banatzeko irizpidea betetzea. Irizpide horren arabera, kontuan hartzen dira bi lerro distantziakide horizontalean, eta beste bi bertikalean. Dinamismoa eta adierazkortasuna bizitu egiten dira protagonista edo intereseko objektua lau lerro horien intersekzioan kokatuz gero. Protagonista, hain zuzen, banaketa hori markatzeko bi lerroetako batean kokatu ohi da, ez pantailaren erdi-erdian, eta airea utzi behar da protagonista begiratzen ari den aldean. Ondo zaindu behar da protagonistaren edo objektuaren inguruko airea edo alde hutsa.

Konposizioan, ahal dela, aintzat hartu behar da zein diren irudiaren lerro nagusiak, eta nolako indar bisuala duten objektuek, koloreek eta abarrek.

Pantaila txikirako, normalean ez da komeni izaten leiho dobleko konposiziorik erabiltzea.

Eszenaren sakonera bisuala zaindu beharra dago, lehen planoa eta hondoa aukeratu, eta, hondoa desfokuratuz, interesgunera bideratu arreta, baldin eta lehen planoan badago.

Narrazio bisuala informazioaren eta komunikazioaren zerbitzuan dago, eta, beraz, komeni da planoak biziak eta jariotsuak izatea, erritmoa eta mugimendua adieraztea. Konposizioa orekatuegia baldin bada, narrazioa monotonoa gerta daiteke.

Koherentziaren mesedetan, elkarrekin zerikusia duten eszenak berdintsu argiztatu behar dira.

Kontuz ibili behar da raccord-a egokia izan dadin, edo, bestela esanda, plano bat eta hurrengoa koherenteak izan daitezen: planoetan ageri diren elementuen arteko segida logikoa errespetatu beharra dago, protagonisten edo objektuen bat-bateko aldaketarik gabe.

Grabatzean, kontuan hartu behar da marjinak uztea komeni dela batzuetan; batez ere, azpidatziak edo bestelako idazkunak egin behar badira irudiaren gainean.

ikus-entzunezkoak >> Irakurtzekoak >> Azpidatzien konbentzio batzuk >> Zer letra mota komeni den

BERRIAk beste euskarrietarako aukeraturiko tipografia bera erabiliko da bideoetan ere.

Hobe da serifik gabeko letra tipoa erabiltzea, halakoak aiseago eta bizkorrago irakurtzen baitira pantailan.

Oro har, letra estilo arrunta erabiliko da, eta etzana ere bai, hala dagokion kasuetan (izenburuak, beste hizkuntza bateko hitzak, eta abar).

Letra xehez idazten da adierazpenen testua, eta ohiko kasuetan erabiltzen da letra larria: izen berezien lehen letrak, esaldi hasierak eta abar.

Izenburuak, gaiak, medailetako izen-deiturak eta halako elementu bereziak, berriz, letra larriz idatz daitezke.

LEHORTEA

ERRIBERAKO UZTA, KINKA LARRIAN

 

ALBERTO ALFARO

Nekazaria

Onena letra zuria erabiltzea da, baina beti kontuan hartu behar da nolakoa den atzeko irudia, ez baita komeni bideoan gehien agertzen den kolore berekoak izatea letrak. Letra zuriak ez badu kontraste nahikorik egiten atzeko irudiarekin, letra beltza erabiltzen da, testua ongi irakur dadin, eta egokia izan liteke letrei itzala jartzea edo ertza beste kolore batez markatzea. Irudiaren kolorea moteltzea ere lagungarria izan liteke. Bi koloretako letrak erabili behar izanez gero, horia izango da bigarren kolorea.

 

Kabardino-Balkaria

Kabardino-Balkaria

Kabardino-Balkariako Errepublika
Herritar izena: kabardiar / balkar.
Eremua: 12.500 km2.
Hiriburua: Naltxik.
Hiri nagusiak: Baksan, Prokhladni, Tirniauz.
Hizkuntzak: errusiera, kabardera eta balkarera, hirurak dira ofizialak.
Biztanleak: 901.494 lagun. Kabardiar (%43), errusiar (%33), balkar (%8) (Adigeako adigeak eta Karatxai-Txerkesiako txerkesak ere kabardiarren etnia berekoak dira).
Erlijioak: kabardak eta balkarrak musulman sunitak dira nagusiki.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

ERRUSIA

ERRUSIA

Errusiako Federazioa
Herritar izena: errusiar.
Eremua: 17.102.200 km2.
Hiriburua: Mosku (moskutar).
Hiri nagusiak: San Petersburgo, Nizhni Novgorod, Novosibirsk, Jekaterinburg, Samara, Omsk, Txeliabinsk, Kazan, Ufa, Perm, Rostov Don, Volgograd.
Dirua: errublo errusiar.
Hizkuntzak: errusiera (ofiziala), tatarera, ukrainera, txuvaxera eta beste hainbat, zein bere errepublika edo eskualde autonomoan: abazera, karatxaiera, txerkesera (Karatxai-Txerkesia), adigera (Adigea), altaiera (Altai), baxkirera (Baxkortostan/Baxkiria), buriatera (Buriatia), erziera eta mokxera (Mordovia), inguxera (Inguxetia), kabardera eta balkarera (Kabardino-Balkaria), kalmukera (Kalmukia), khakasera (Khakasia), komiera (Komi), mariera (Mari El), osetiera (Ipar Osetia-Alania), sakhera/jakutera (Sakha/Jakutia), tatarera (Tatarstan/Tartaria), tuvera (Tuva), txetxenera (Txetxenia), txuvaxera (Txuvaxia), udmurtera (Udmurtia). Beste hizkuntza batzuk: dolganera (Taimyria), evenkera (Evenkia), khantiera eta mansiera (Khanti-Mansi), koriakera (Koriakia), Krimeako tatarera edo krimeera (Krimea), nenetsera (Nenetsia), nogaiera (Dagestan eta Karatxai-Txerkesia), txuktxiera (Txukotka), yiddish (Juduen Lurralde Autonomoa).
Biztanleak: 144,6 milioi (2014). Errusiar (%79,8), tatar (%3,8), ukrainar (%2), baxkir (%1,2), txuvax (%1,1), txetxeniar (%0,9), armeniar (%0,8) eta beste hainbat (avar, azerbaijandar, bielorrusiar, txinatar, evenk, georgiar, alemaniar, ingux, inuit, kalmik, kareliar, kazakhstandar, korear, mariar...).
Erlijioak: errusiar ortodoxo nagusiki, musulman (sunita gehienbat), protestante, judu, katoliko, budista.
Jakingarriak: Hauek dira errepublika autonomoak: Adigea, Altai, Baxkortostan (lehen, Baxkiria), Buriatia, Dagestan, Inguxetia, Ipar Osetia-Alania, Kabardino-Balkaria, Kalmukia, Karatxai-Txerkesia, Karelia, Khakasia, Komi, Mari El (lehen, Mari), Mordovia, Sakha (lehen, Jakutia), Tatarstan (lehen, Tataria), Tuva, Txetxenia, Txuvaxia, Udmurtia. Horien datu zehatzak jakiteko, ikus banan-banan. Bederatzi lurralde autonomo ere badira: Altai, Kamtxatka, Khabarovsk, Krasnodar, Krasnoiarsk, Perm, Primorski, Stavropol eta Zabaikalski. Era berean, lau barruti autonomo dituzte: Txukotka (txuktxiera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera), Khanty-Mansisk (khantiera eta mansiera dira hizkuntza ofizialak, errusierarekin batera), Nenetsia (nenetsera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera) eta Jamalia-Nenetsia. Eta probintzia autonomo bat ere bai: Juduen Probintzia Autonomoa (yiddisha hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera). 2014ko martxoan, Krimea Ukrainatik bereizi eta Errusian sartu zen; gaur egun, Errusiako barruti federaletako bat da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Errusiako zenbait hiriren izena berriki aldatu denez, batzuetan komeni da aurreko izena parentesi artean idaztea, argigarri.

lehenorain
AndropovRybinsk
BrezhnevNaberezhnye Txelny
Buriatos Aguinskoye / Aga-Bouriatie / Agin-Buryat OkrugAga-Buriatia
Georgiu-DejLiski
GorkiNizhni Novgorod
JekaterinodarKrasnodar
KalininTver
KirovViatka
KuibixevSamara
KönigsbergKaliningrad
Leningrad / PetrogradSan Petersburgo
MolotovPerm
NovonikolaievskNovosibirsk
OrdzhonikidzeVladikavkaz
SimbirskUlianovsk
StalinskNovokuznetsk
SverdlovskJekaterinburg
Tsaritsyn / StalingradVolgograd
TxernenkoXarypovo
TxkalovOrenburg

erdarazeuskaraz
Arjangelsk / ArkhanguelskArkhangelsk
Astracan / AstrakanAstrakhan
BarnaoulBarnaul
BirobidjanBirobidzhan
Dniepr / Dnipro Dnieper (ibaia)
Ekaterimburgo / Iekaterinbourg / Ekaterinbourg Jekaterinburg
IrkoutskIrkutsk
JabarovskKhabarovsk
KaliningradoKaliningrad
KrasnoyarskKrasnoiarsk
Naryan-MarNarian-Mar
NovokouznetskNovokuznetsk
Rostov del Don / Rostov-sur-le-Don / Rostov-on-DonRostov Don
RyazanRiazan
SalejardSalekhard
SevastopolSebastopol
SmolenskoSmolensk
Sochi / SotchiSotxi
Taimiria / Taymiria / Taymyr / Taymyria / Taïmyr / TaïmyrieTaimyria
Tioumen / TyumenTiumen
TolyattiTogliatti
YaltaJalta
Yaroslavl / IaroslavlJaroslavl
 

GUYANA

GUYANA

Guyanako Errepublika Kooperatiboa
Herritar izena: guyanar.
Eremua: 214.970 km2.
Hiriburua: Georgetown (georgetowndar).
Hiri nagusiak: Mabaruma, Bartica, New Amsterdam, Parica, Rosignol, Anna Regina, Kangaruma, Linden, Lethem.
Dirua: dolar guyanar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), zenbait hizkuntza amerindiar (akawaio, macushiera, wapishanaera, pemonera eta beste), kreolera, hindi, urdu.
Biztanleak: 758.000 lagun (NBE, 2012). Indopakistandar (%50), beltz (%36), amerindiar (%7; akawaio, arawak, karibe, makushi, pemon, wapishana), mestizo, zuri eta txinatar (%7).
Erlijioak: kristau (%50), hindu (%35), musulman (%10), beste (%5; bahaista, nagusiki).
 

INDIA

INDIA

Indiako Errepublika
Herritar izena: indiar.
Eremua: 3.287.590 km2.
Hiriburua: New Delhi (newdelhiar).
Hiri nagusiak: Mumbai (1995etik ofiziala; lehen, Bombay), Delhi, Kalkuta (2001etik ofiziala, Kolkata), Chennai (1996tik ofiziala; lehen, Madras), Hyderabad, Bangalore (2006tik ofiziala, Bengaluru), Ahmadabad, Kanpur, Nagpur.
Dirua: errupia indiar.
Hizkuntzak: Indian bi hizkuntza ofizial daude, eta 22 hizkuntza nazional, guztiak ere Konstituzioak ezagutuak. Ingeles (administrazioko hizkuntza ofiziala; 'lingua franca'), hindi (ofiziala, %30). Hizkuntza nazionalak: bengalera (70 m.), telugu (66 m.), marathera (63 m.), tamilera (53 m.), urdu (43 m.), gujaratera (41 m.), kannada (33 m.), malabarera edo malajalam (30 m.), odia (lehen, oriya; 28 m.), punjabera (23 m.), assamera (13 m.), maithili (8 m.), sindhi (2,1 m.), konkanera (1,7 m.), manipurera (1,2 m.), nepalera (1 m.), kaxmirera (0,5 m.), sanskrito (0,5 m.), santalera, dograera / dogri, bodoera. Indian beste hainbat mintzaira ere badago (eskualde mintzairak), hiztun asko dituztenak batzuk: bhojpurera, awadhiera, haryanavi, marwarera, chhattisgarhera, magadhera, angika, bhilera, gondera, hindustanera, kodava, kutchera...
Biztanleak: 1.300 milioi (NBE, 2012). Indian 4.000 talde etniko baino gehiago daude. Oro har, honako talde hauetan banatzen dira: indoario (%72), dravida (%25), mongoloide eta beste (%3; negrito, australoide...).
Erlijioak: hindu (%80,5), musulman (%13,4), kristau (%2,3), sikh (%1,8), budista (%0,7), jainista (%0,4) eta beste.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Deccan / DecánDekkan
BenaresVaranasi
Cachemira / Cachemire / KashmirKaxmir
Calcuta / CalcuttaKalkuta
CawnporeJanpur
CochinKochi
Coromandel CoastKoromandel kosta
Gange / GangaGanges
Golfo de Cambay / Gulf of Khambhat Khambhateko golkoa
Great Rann of Kutch / Gran Rann de KachKutcheko Rann Handia
Indostan / HindoustanHindustan
Nueva DelhiNew Delhi
OriyaOrissa
Panjab / Punyab / PendjabPunjab
Pont d'Adam / Pont de Rama / Puente de AdamAdamen Zubia / Rama Setu
RajasthanRajastan
TapiTapti
West Bengal / Bengala Occidental / Bengale OccidentalMendebaldeko Bengala
 

Karatxai-Txerkesia

Karatxai-Txerkesia

Karatxai-Txerkesiako Errepublika
Eremua: 14.100 km2.
Hiriburua: Txerkessk.
Hiri nagusiak: Karatxaievsk, Teberda, Ust-Dzhegutinski.
Hizkuntzak: errusiera, karatxaiera, txerkesera, abazera, nogaiera (ofizialak).
Biztanleak: 439.470 lagun. Karatxaiak (%38,5), txerkesak (%11,3; Adigeako adigeak eta Kabardino-Balkariako kabardiarrak ere txerkesen etnia berekoak dira izatez). Errusiar (%33,6), abaz.
Erlijioak: karatxaiak eta txerkesak musulmanak dira.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

MALAYSIA

MALAYSIA

Malaysiako Federazioa
Herritar izena: malaysiar.
Eremua: 329.750 km2.
Hiriburua: Kuala Lumpur (kualalumpurtar).
Hiri nagusiak: Johor Baharu, Alor Setar, Kota Baharu, Malaka, Seremban, Kuantan, Ipoh, George Town, Putrajaya, Sha Alam, Kuala Terenggamu, Kota Kinabalau (lehen, Jesselton), Kuching.
Dirua: ringgit.
Hizkuntzak: malaysiera (ofiziala), ingeles, txineraren dialektoak (mandarin, kantonera, hokkienera, hakka, teocrew, hainanera, foochow), tamilera, telugu, malabarera, thaiera, punjabera eta bertako beste hainbat mintzaira (iban, kadazan...).
Biztanleak: 29,3 milioi (NBE, 2012). Malaiar (%50,4), txinatar (%23,7), bumiputera (%11) indiar (%7,1) eta beste (%7,8).
Erlijioak: musulman, budista, taoista, hindu, kristau, sikh. Ekialdean xamanismoa praktikatzen dute.

erdarazeuskaraz
Península de Malaca, Península malaya / péninsule Malaise, péninsule de Malacca / Malay Peninsula, Thai-Malay PeninsulaMalakako penintsula / Malaysiako penintsula
 

MEXIKO

MEXIKO

Mexikoko Estatu Batuak
Herritar izena: mexikar.
Eremua: 1.972.550 km2.
Hiriburua: Mexiko Hiria (mexikar).
Hiri nagusiak: Guadalajara, Monterrey, Puebla, Tijuana, Leon, Toluca, Ciudad Juarez, Torreon, San Luis Potosi, Merida.
Dirua: peso.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala 'de facto'). Zazpi milioi lagun baino gehiago mintzo dira hizkuntza amerindiarretan. Horien artean: nahuatl, tarahumara, yaqui, o'odham, maia hizkuntzak (akatec, chol, huastec, tzeltal, tzotzil, jacaltec, yucatec; zein bere eremuan hizkuntza nazional gisa onartua), mazateco, zapotec, mixtec eta beste hainbat.
Biztanleak: 116 milioi (NBE, 2012). Mestizo (%60; amerindiar-espainiar), amerindiar (%30), zuri (%9), beste (%1, amerindiar-afrikar eta abar).
Erlijioak: katoliko (%89), protestante (%6), beste (%5).

erdarazeuskaraz
Baja California / Basse-CalifornieKalifornia Beherea, -a
Baja California Sur / Basse-Californie du Sud / Baja California SurHego Kalifornia Beherea, -a
ChiapasChiapas
Corriente del Golfo / Gulf Stream Golkoko itsaslasterra
Desierto de ChihuahuaChihuahuako basamortua
Desierto de Sonora / Sonoran DesertSonorako basamortua
Eje Neovolcánico, Eje Volcánico Transversal / cordillère néovolcaniquezeharkako sumendi ardatza
Golfo de California / Gulf California/ Golfe de CalifornieKaliforniako golkoa
Golfo de México / Gulf of Mexico / Golfe du MexiqueMexikoko golkoa
Golfo de Tehuantepec / Gulf of Tehuantepec / golfe de TehuantepecTehuantepec golkoa
Península de Yucatán / Yucatán Peninsula / péninsule du YucatánYucatan penintsula
Río BravoRio Bravo (AEBetan, Rio Grande deitua)
Sierra Madre OccidentalMendebaldeko Sierra Madre
Sierra Madre OrientalEkialdeko Sierra Madre
Sierra Madre del SurHegoaldeko Sierra Madre
Sierra Madre, Sierra Madre de Chiapas, Cordillera CentralSierra Madre
Altos de Chiapas / Chiapas Highlands / Chiapas plateaChiapasko gainak
 

NAURU

NAURU

Nauruko Errepublika
Herritar izena: nauruar.
Eremua: 21 km2.
Hiriburua: Ez du hiriburu ofizialik. Yaren da gunerik handiena (yarendar).
Hiri nagusiak: Aiwo, Anabar, Anetan, Anibare, Baiti, Boe, Buada, Denigomodu, Ewa, Ijuw, Meneng, Nibok, Uaboe.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: nauruera (ofiziala), ingeles.
Biztanleak: 10.200 lagun (NBE, 2011). Nauruar (%58), Ozeano Bareko beste uharte batzuetakoak (%26), txinatar (%8), europar (%8).
Erlijioak: kristau (hirutik bi protestanteak dira, eta hirutik bat katolikoa), bahaista.
 

SINGAPUR

SINGAPUR

Singapurko Errepublika
Herritar izena: singapurtar.
Eremua: 660 km2.
Hiriburua: Singapur (singapurtar).
Hiri nagusiak: Singapur hiri-estatua da, eta hiriburua beste hiririk ez du. Zenbait herrik eta hainbat gunek osatzen dute banaketa administratiboa.
Dirua: dolar singapurtar.
Hizkuntzak: lau hizkuntza ofizial: ingeles (%23), malaysiera (%14,1), txinera (mandarin, %35), tamilera (%3,2). Txineraren beste dialekto batzuk: hokkienera (%11,4), cantonera (%5,7), teocrew (%4,9). Beste (malabarera, hindi).
Biztanleak: 5,3 milioi (NBE, 2012). Txinatar (%76,8), malaysiar (%13,9), indiar (%7,9), beste (%1,4).
Erlijioak: budista (%42,5), musulman (%14,9), taoista (%8,5), hindu (%4), katoliko (%4,8), bestelako kristau (%9,8), beste (%0,7), sinesgabe (%14,8).
 

ESPAINIA

ESPAINIA

Espainiako Erresuma
Herritar izena: espainiar / espainol.
Eremua: 504.782 km2.
Hiriburua: Madril (madrildar).
Hiri nagusiak: Sevilla, Malaga, Zaragoza, Cadiz, Murtzia, Granada, Santander.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: espainiera / gaztelania (ofiziala). Hego Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala da, Galizian galiziera, eta Herrialde Katalanetan katalana. Valentzian katalanari valentziera deritzo ofizialki. Aran ibarrean, aranera ofiziala da.
Biztanleak: 46,7 milioi (NBE, 2012). Espainiar (%72,9), katalan (%15,6), galiziar (%6,5), euskaldun (%5). Ikus Euskal Herria, Galizia, Herrialde Katalanak, Katalunia, Valentzia, Balearrak, Ceuta eta Melilla.
Erlijioak: katoliko (%80), sinesgabe (%12), beste (%1,4; ebanjelista, Jehovaren lekuko, musulman). Herritarren %7k ez dute zehaztu.
Transkripzioak: toponimoak idaztean, izan kontuan taula, eta ikus, halaber, Galizia, Katalunia, Valentzia eta Balearrak.

gaztelaniazeuskaraz
AndalucíaAndaluzia
AragónAragoi
BiniésBintze (Aragoi)
CalahorraCalahorra (Errioxa) (ez erabili 'Kalagorria'*)
CanariasKanaria uharteak, Kanariak (ez erabili 'Kanariar uharteak'*)
CantabriaKantabria
CasalarreinaNafarruri (Errioxa)
Castellón, Castellón de la PlanaCastello, Castello de la Plana
Castilla y LeónGaztela eta Leon
Castilla-La ManchaGaztela-Mantxa
Chafarinas / Iles ZaffarinesChafarinak, Chafarin uharteak
Costa Cálida Costa Calida (Murtzia)
Costa Tropical Costa Tropical (Granada)
Costa de la LuzCosta de la Luz (Huelva eta Cadiz)
Costa del SolCosta del Sol (Malaga)
CórdobaKordoba
El Bierzo / o BierzoBierzo
El MaestrazgoMaestrazgo / Maestrat (Aragoi)
EzcarayEzkarai
Gran CanariaKanaria Handia
Jaca Jaka (Aragoi)
JacetaniaJazetania
La Alcarria Alcarria
La AlpujarraAlpujarra (Andaluzia)
La BurebaBureba (Burgos)
La ManchaMantxa
La RiojaErrioxa
Lagos de CovadongaCovadongako aintzirak (Asturias)
Las ArribesArribes (Gaztela eta Leon)
Las HurdesHurdes (Extremadura)
Las Palmas (de Gran Canaria)Las Palmas, Las Palmas Kanaria Handikoa
Las VilluercasVilluercas
Los AncaresAncares (Gaztela eta Leon)
Los MonegrosMonegros (Aragoi)
Los PedrochesPedroches (Andaluzia)
Macizo CentralErdialdeko Mendikatea
MadridMadril
Mar MenorMar Menor
Miranda de Ebro Miranda Ebro (Burgos)
MurciaMurtzia
Nájera Naiara (Errioxa)
PalenciaPalentzia
Picos de EuropaEuropako mendiak
Principado de AsturiasAsturiasko Printzerria (oraingo izena); Asturietako Printzerria (izen historikoa)
Ruesta Arrosta (Aragoi)
SalamancaSalamanca
Salvatierra de Esca Salbaterra Ezka (Aragoi)
San Millán de la Cogolla Donemiliaga Kukula (Errioxa)
Santa Cruz de TenerifeSanta Cruz Tenerifekoa
Santo Domingo de la CalzadaSanto Domingo de la Calzada (Errioxa) (Ez erabili 'Ozkabarte'*)
Sierra de la DemandaDemanda mendilerroa
Sigüés Zigoze (Aragoi)
Sos del Rey Católico Sause (Aragoi)
Tauste Deustia (Aragoi)
Undués PintanoUndoze Pintano (Aragoi)
Undués de Lerda Undoze Lerda (Aragoi)
UrduésUrdoze (Aragoi)
Valle de AnsóAnso ibarra (Aragoi)
Valle de Hecho, Valle de EchoEcho, Echo ibarra (Aragoi)
Valle de Losa Lausa harana (Burgos)
Valle de MenaMena harana (Burgos)
 

Okzitania

Okzitania

Herritar izena: okzitaniar.
Eremua: 190.000 km2 gutxi gorabehera.
Hiriburua: Ez du hiribururik. Tolosa izan da Okzitaniako kultur hiriburua.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: okzitaniera deitzen zaio Okzitaniako mintzairari. Gaur egun, oso urritua dago. Hainbat dialekto ditu (biarnes, gaskoi, proventzera, aranera...), eta desberdintasun handiak daude batzuen eta besteen artean. Dialekto horietatik guztietatik, bakarra da ofiziala: aranera, Aran ibarrean. Okzitaniak hartzen dituen lurralde guztietan, beste zenbait hizkuntza mintzatzen dira: frantsesa, espainiera, katalana, italiera.
Biztanleak: 15,6 milioi inguru.
Erlijioak: katoliko, kalbinista.
Jakingarriak: Frantziako hegoalde ia osoa hartzen du Okzitaniak. Okzitaniaren mugak Frantziarenak gainditzen ditu: Italian ere badira okzitanieraz mintzo diren haranak (ipar-mendebaldean), eta Katalunian Aran ibarra ere Okzitaniaren parte da. Biarnok eta Gaskoiniak Euskal Herriarekin dituzten mugak ere eztabaidagai izan dira.
Transkripzioak: Okzitaniako zenbait leku izenek badute tradizio handiko euskal izena, batez ere Biarnokoek, eta hori erabiltzen da BERRIAn. Tradizio gutxiko euskal izenak ez dira hobesten (Lurda, Mendi-Marzana).

frantsesezokzitanierazbesterikeuskaraz
Abitain  Abitaine (Biarno)
Aix-en-ProvenceAis Aix-en-Provence
AnceArance Arhantze (Biarno)
Angous  Angastue (Biarno)
AramitsAràmis Aramitze (Biarno)
Arette  Ereta (Biarno)
ArlesArle Arles
Arrive  Arriba (Biarno)
Aspe (Valle d'Aspe)  Aspe (Biarno)
Autevielle  Autile (Biarno)
AvignonAvinhon Avignon
Baretous (Vallée de Baretous)  Baretos (Biarno)
Barlanes  Barlanes, Sarraltzune (Biarno)
BearnBearn/Biarn Biarno
BigorreBigòrre Bigorra
BordeauxBordèuBurdeosBordele
Boucau  Bokale
CamargueCamarga Camargue / Camarga
CannesCanas Cannes
CarcassoneCarcassona Carcasona
Carresse  Karrese
Castetnau-Camblong  Gazteluberri Bearno (Biarno)
Charre  Xarra (Biarno)
Clermont-FerrandClarmont Clermont-Ferrand
Dax  Akize
Escos  Ezkoze (Biarno)
Espiute  Azpilda (Biarno)
Eysus  Isuazi (Biarno)
FéasHias Inhasi (Biarno)
GascogneGasconhaGascuñaGaskoinia
Geüs (d'Oloron)  Ustasu (Biarno)
Guinarthe  Ginarte (Biarno)
Géronce  Jeruntze (Biarno)
Hastingues  Hastinga (Landak)
Issor  Izorra (Biarno)
Josbaigt  Josibaia (Biarno)
Labastide-Villefranche  Bastidaxarre (Biarno)
LandesLanasLandasLandak / Landes (Landetara, Landesetara...)
Lanne-en-Barétous  Landa (Biarno)
Lescar  Leskarre (Biarno)
LescunLescû Laskun (Biarno)
Lichos  Lixoze (Biarno)
LimogesLemòtges Limoges
LourdesLorda / LourdeLurdaLourdes
MaremneMaremna Maremne / Maremna
MarseilleMarselha Marseilla
Meritein  Meritiñe (Biarno)
MoneinMounégn Muneiñe (Biarno)
Mont-de-MarsanLo MontMendi-Marzana, MendimarzanaMont-de-Marsan
MontpellierMontpelhier Montpellier
Nabas  Nabarzi (Biarno)
NarbonneNarbona Narbona
NavarrenxNabarrènx Nabarrengose (Biarno)
NiceNiça/Nissa Niza
Oloron  Oloroe (Biarno)
Oloron-Sainte-MarieAuloron Oloroe-Donamaria (Biarno)
OrthezOrtès Ortheze (Biarno)
PauPau Paue
Peyrehorade  Peirahorada (Landak)
Préchacq-Josbaigt  Josibaia (Biarno)
RodezRodes Rodez
Saint-Goin  Sangoine (Biarno)
Saint-Vincent-de-TyrosseSènt-Bicèns San Bisentse (Landak)
Salies-de-BérnSalias/Salies Saliese (Biarno)
Sauveterre-de-BéarnSauvatèrra Salbaterra Bearno (Biarno)
SeignanxSeinautze Seinautze
Sus  Xütxe (Biarno)
TarbesTarba Tarbe
TarnosTarnosTernoseTarnose (Landak)
ToulonTolon Toulon
ToulouseTolosa Tolosa
ValenceValença Valence
 

Euskal Herria

Euskal Herria

Herritar izena: euskal herritar.
Eremua: 20.950,3 km2. Araba: 3.316,9 km2. Bizkaia: 2.236,7 km2. Gipuzkoa: 1.980,3 km2. Nafarroa: 10.421 km2. Lapurdi: 855,7 km2. Nafarroa Beherea: 1.325 km2. Zuberoa: 814,5 km2. EAE: 7533,9 km2. Hego Euskal Herria: 17.954,9 km2. Ipar Euskal Herria: 2.995,4.
Hiri nagusiak: Iruñea (197.604 biz.), Gasteiz (242.223 biz.), Bilbo (351.629 biz.), Donostia (186.409 biz.), Baiona (44.900 biz.), Donibane Garazi (1.477 biz.), Maule-Lextarre (3.205 biz.).
Hizkuntzak: euskaldunak (elebakarrak eta elebidunak): %27. Araba: %16,7. Bizkaia: %25,4. Gipuzkoa: %49,9. Nafarroa: %11,7. Lapurdiko BAM: %8. Gainerako Lapurdi: %24. Nafarroa Beherea eta Zuberoa: %52. Ia euskaldunak (elebidun hartzaileak): %14,1. Araba: %16. Bizkaia: %18,1. Gipuzkoa: %16,4. Nafarroa: %7,5. Erdaldunak: %58,9. Araba: %67,3. Bizkaia: %56,5. Gipuzkoa: %33,7. Nafarroa: %69,4. Datuok 16 urtetik gorakoei dagozkie. Iturria: V. Inkesta Soziolinguistikoa (2012ko uztailean kaleratua, 2011n egindako inkesten datuekin).
Biztanleak: 3.127.326 (2012). Araba: 324.556. Bizkaia: 1.158.794. Gipuzkoa: 712.097. Nafarroa Garaia: 644.566. Lapurdi: 241.479. Nafarroa Beherea: 30.609. Zuberoa: 15.225. EAE: 2.195.447. Hego Euskal Herria: 2.840.013. Ipar Euskal Herria: 287.313.
Nafarroa Garaiko eskualdeak

eskualde handiakmerindade barruko eskualdeak eta ibarrak
Erribera 
Erriberri (merindadea)Orbaibar
Erronkari-Zaraitzu 
Iruñea, -a (merindadea)Antsoain, Anue, Araitz, Arakil, Aranatzaldea (-a), Atetz, Basaburua (-a), Baztan, Bortziriak, Burunda, Etxauribar, Ezkabarte, Galar, Imotz, Iruñeko ibarra, Iruñerria (-a), Itza, Izarbeibar, Larraun ibarra, Leitzaran, Malerreka, Odieta, Olaibar, Ollaran, Oltza, Txulapain, Ultzama, Urumealdea (-a), Zizur
Lizarra (merindadea)Aguilar, Allin, Ameskoa ibarrak (-a), Berrotza, Deierri, Doneztebe Iguzkitza, Egaibar, Estellerria, Estellerriko Erribera, Gesalatz, Goñerri, Iguzkitzaibar, Los Arcosko Bostiriak (-ak), Mañeruibar, Vianaldea (-a)
Tutera (merindadea) 
Zangoza (merindadea)Aezkoa, Aranguren, Artzibar, Eguesibar, Elortzibar, Erroibar, Erromantzatua (-a), Erronkaribar, Esteribar, Ibargoiti, Itzagaondoa (-a), Lizoainibar, Longida, Nabaskoze almiradioa (-a), Oibar, Untzitibar, Urraul ibarrak (-ak), Zangozerria (-a), Zaraitzu
Bizkaiko eskualdeak

eskualde handiakeskualde txikiak
Arratia, Orozko, Urduña 
Busturialdea, -a 
Durangaldea, -a 
EnkarterriEzkerraldea, -a; Enkarterriko haranak
Txorierri eta Hego UribeBilbo eskuinaldea, -a; Bilbo Handia, -a
Mungialdea (-a) eta Uribe Kosta 
Lea-Artibai
Arabako eskualdeak

eskualdeak
Agurain (kuadrilla)
Aiaraldea, -a (kuadrilla)
Arabako Errioxa (kuadrilla)
Arabako Mendialdea, -a (kuadrillla)
Añana (kuadrilla)
Gasteiz (kuadrilla)
Gorbeialdea
Trebiñuko konderria, -a
Zuia (kuadrilla)
Gipuzkoako eskualdeak

eskualde handiakbarruko eskualdeak
DebarroaDebabarrena (-a), Debagoiena (-a)
Donostia-Beterri 
Goierri 
Oiartzualdea, -a 
Tolosaldea, -a 
Urola Kosta
Nafarroa Behereko eskualdeak

eskualdeak
Agaramont
Amikuze
Arberoa (Arbela*)
Baigorri-Ortzaize
Garazi
Oztibarre
Lapurdiko eskualdeak

eskualdeak
BAM (Baiona-Angelu-Miarritze)
Lapurdi Beherea (-a)
Lapurdi Ekialdea (-a)
Lapurdi Erdialdea (-a)
Lapurdi Garaia (-a)
Lapurdiko Itsas Hegia (-a)
 
 
 
Zuberoako eskualdeak

eskualdeakeskualde barrukoak
ArbailaArbaila Handia (-a), Arbaila Txipia (-a)
Basabürüa, -aIbarresküin, Ibarrezker
Pettarra, -a
Ipar Euskal Herriko kantonamenduak

erdarazeuskaraz
AngletAngelu
Bayonne-1Baiona-1
Bayonne-2Baiona-2
Bayonne-3Baiona-3
Baïgura et MondarrainBaigura eta Mondarrain
BiarritzBiarritz / Miarritze
Hendaye-Côte Basque-SudHendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra
La Coeur de BéarnBiarnoko Erdialdea
Montagne BasqueEuskal Mendialdea
Nive-AdourErrobi-Aturri
Oloron-Sainte-Marie-1Oloroe-Donamaria-1
Pays de Bidache, Amikuze et OstibarreBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Saint-Jean-de-LuzDonibane Lohizune
Ustaritz-Vallées de Nive et NivelleUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Abartzuza
Izaera: Udalerria
Herritarra: abartzuzar
Izen ofiziala: Abárzuza
Erdal erak: Abárzuza
Gotaine-Irabarne
Izaera: Udalerria
Herritarra: gotaintar, irabarnetar
Izen ofiziala: Gotein-Libarrenx
Erdal erak: Gotein-Libarrenx, Gotañe
Lapuebla de Labarca
Izaera: Udalerria
Herritarra: lapueblar
Izen ofiziala: Lapuebla de Labarca
Erdal erak: Lapuebla de Labarca, LAPUEBLA DE LABARKA
Nabarniz
Izaera: Udalerria
Herritarra: nabarniztar
Izen ofiziala: Nabarniz
Erdal erak: Navárniz
Abartan
Izaera: Mendi tontorra
Izen ofiziala: Abartango kaskoa; Abartan
Garaiera: 1.095 m
Erdal erak: Abartán
Abartzuza
Izaera: Udalerriko auzoburua , Hiria
Herritarra: abartzuzar
Izen ofiziala: Abárzuza
Erdal erak: Abárzuza
Ameskoabarrena, -a
Izaera: Ibarra , Udalerria
Herritarra: ameskoar, ameskoabarrendar
Izen ofiziala: Améscoa Baja
Erdal erak: Améscoa Baja
Saihestekoak: Amezkoa Behekoa, Améscoa Baja
Arbarain
Izaera: Mendi tontorra
Izen ofiziala: Arabarain, Mugarrinagusi, Ilarragorri
Garaiera: 1.118 m
Saihestekoak: Irumuga, Iralagorri, Arbarrain, Illarrago, Arbara
Belabarze
Izaera: Mendatea
Garaiera: 1.050 m
Erdal erak: Belabarce
Birgarabarren
Izaera: Hiria
Izen ofiziala: Vírgala Menor / Birgarabarren
Garaiera: 606 m
Erdal erak: Vírgala Menor
Saihestekoak: Vírgala Menor, Birgara Barren
Debabarrena, -a
Izaera: Eskualdea
Herritarra: debabarrendar
Izen ofiziala: Debabarrena
Erdal erak: Bajo Deva
Elexalde Nabarniz
Izaera: Udalerriko auzoburua , Elizatea
Izen ofiziala: Elejalde
Sinonimoak: Nabarniz, Elexalde
Erdal erak: Navárniz Elejalde
Saihestekoak: Navárniz Elejalde, Nabarniz Elejalde
Elexalde-Olabarri
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Eleizalde-Olabarri
Erdal erak: Elejalde-Olabarri, Eleizalde-Olabarri
Ermitabarri-Ibarra, -a
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Ermitabarri-Ibarra
Erdal erak: Ermitabarri-Ibarra
Etxabarri
Izaera: Herribatzarra
Izen ofiziala: Echávarri
Erdal erak: Echávarri
Etxabarri
Izaera: Etxaldea
Izen ofiziala: Caserío de Echávarri
Erdal erak: Caserío de Echávarri
Etxabarri Ibiña
Izaera: Herribatzarra , Auzoa
Izen ofiziala: Etxabarri Ibiña
Garaiera: 560 m
Erdal erak: Echávarri-Viña
Saihestekoak: Etxabarri Dibina
Etxabarri Kuartango
Izaera: Herribatzarra , Lekua
Izen ofiziala: Etxabarri-Kuartango
Garaiera: 595 m
Sinonimoak: Etxabarri
Erdal erak: Etxabarri-Kuartango, Echávarri-Cuartango
Etxabarri-Urtupiña
Izaera: Herribatzarra , Lekua
Izen ofiziala: Etxabarri-Urtupiña
Garaiera: 576 m
Erdal erak: Echávarri-Urtupiña
Ezkabarte
Izaera: Ibarra , Udalerria
Herritarra: ezkabartear
Izen ofiziala: Ezcabarte
Erdal erak: Ezcabarte
Gabarderal
Izaera: Herribatzarra
Izen ofiziala: Gabarderal
Erdal erak: Gabarderal
Gaboñu
Izaera: Mendi tontorra
Izen ofiziala: Gaboñu; Artia
Garaiera: 1.176 m
Sinonimoak: Artia
Erdal erak: Asnabarza
Saihestekoak: Asnabarza, Gaboño
Ihabar
Izaera: Herribatzarra
Izen ofiziala: Ihabar
Erdal erak: Yabar
Irabarne
Izaera: Herria
Herritarra: irabarnetar
Izen ofiziala: Libarrenx
Erdal erak: Libarrenx
Saihestekoak: Libarrenx
Lapuebla de Labarca
Izaera: Udalerriko auzoburua , Hiria
Izen ofiziala: Lapuebla de Labarca
Garaiera: 429 m.
Erdal erak: Lapuebla de Labarca
Meñakabarrena
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Meñakabarrena
Erdal erak: Andra Mari de Meñacabarrena
Saihestekoak: Andra Mari de Meñacabarrena
Olabarri
Izaera: Herribatzarra , Lekua
Herritarra: olabarritar
Izen ofiziala: Ollávarre/Olabarri
Garaiera: 539 m.
Erdal erak: Ollávarre
Saihestekoak: Ollávarre
Olabarri
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Olabarri
Erdal erak: Olabarría, Olabarri
Olabarrieta
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Castaños (Los)
Erdal erak: Los Castaños, Castaños (Los)
Saihestekoak: Los Castaños
Olabarrieta
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Olabarrieta
Erdal erak: Olabarrieta, OLABARRIETA (MUTRIKU)
Olabarrieta
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Olabarrieta
Erdal erak: Olabarrieta, OLABARRIETA (OÑATI)
Olabarrieta
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Barrietas (Las)
Erdal erak: Las Barrietas, La Barrieta, Barrietas (Las)
Saihestekoak: La Barrieta, Las Barrietas
Olatxua, -a - Olabarri
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Olatxua-Olabarri
Erdal erak: Olachua-Olavarri, Olatxua-Olabarri
Oztibarre
Izaera: Eskualdea
Herritarra: oztibartar
Izen ofiziala: Ostabarret
Erdal erak: Ostabarret
Saihestekoak: Ostabarret
Pagonabarra
Izaera: Mendi tontorra
Izen ofiziala: Pagonabarra
Garaiera: 599 m
Erdal erak: Panabarra, Pagonavarra
Saihestekoak: Panabarra
Puntabarrena
Izaera: Mendi tontorra
Izen ofiziala: Puntabarrena
Garaiera: 1.482 m
Erdal erak: Puntabarrena, Punta Barrena
Saihestekoak: Punta Barrena
Tabar
Izaera: Mendi tontorra
Izen ofiziala: Sierra de Tabar
Garaiera: 791 m
Erdal erak: Tabar
Saihestekoak: Sierra de Tabar
Tabar
Izaera: Herribatzarra , Lekua
Izen ofiziala: Tabar
Erdal erak: Tabar
Txabarri
Izaera: Auzoa
Izen ofiziala: Txabarri
Erdal erak: Chávarri
Andra Mari de Meñacabarrena ik. Meñakabarrena
Arabarko ik. Larrondoa, -a
Asnabarza ik. Gaboñu
Etxabarri Dibina ik. Etxabarri Ibiña
Kantauri Arabarra ik. Aiaraldea, -a
Nabaridas ik. Navaridas
Nabarniz Elejalde ik. Elexalde Nabarniz
Ostabarret ik. Oztibarre
Panabarra ik. Pagonabarra
Sierra de Tabar ik. Tabar
Baxenabarre sinonimoa Nafarroa Beherea, -a
Birgarabarren-Birgaragoien sinonimoa Birgaragoien
Etxabarri sinonimoa Etxabarri Kuartango
Etxabarri sinonimoa Azantza
Nabarniz sinonimoa Elexalde Nabarniz
Bilaketa sarreretan:

abar. Ez erabili 'eta abar luze bat'*. Indar berezia emateko, 'eta abar, eta abar' idatzi. Ordenagailuak, mahaiak, aulkiak, liburuak eta abar.

abarrots. h. harrabots.

Asabaratza. Hondarribia.

Baxenabarre. h. Nafarroa Beherea, -a.

baxenabartar, Nafarroa Behereko (behenafar*).

cabaret* e. kabaret.

Debabarrena, -a (Deba Beherea*, Behe Deba*). Debabarrenean, Debabarreneko, Debabarrenetik.

elur lapar, elur lapatx, elur nabar. Lurra apenas estaltzen duen elurra.

eta abar luze bat* e. eta abar, eta abar.

gabarra. Ontzi mota. Athleticena ere, letra xehez. Azkenean, gabarra atera gabe geratu dira lehoiak.

kabaret (cabaret*).

kazkabarra. Zirti-zarta, kiski-kaska.

malabar. Objektuak trebeki mugituz eginiko ariketa. Malabarak eta klase guztietako esku jokoak eginez igaro genuen arratsaldea.

malabarismo, malabarista.

nabarmen utzi 1. Begien bistan utzi.

nabarmen utzi 2. Barregarri edo lotsagarri utzi.

nabarrismo, nabarrista. Nafarroa Garaiaren nortasuna Espainiaren barnean garatu eta Euskal Herriko beste herrialdeetatik bereizi nahi duen jarrera politikoa; haren jarraitzailea.

Ozkabarte* e. Santo Domingo de la Calzada. Errioxako herria.

zabarkeriazko falta. (es: falta por negligencia; fr: faute de négligence).

Bilaketa azalpenetan:

agerian utzi 2* e. nabarmen utzi. Ez erabili 'barregarri edo lotsagarri utzi' adierazteko.

agerraldi epidemiko. Gaixotasun batek erasandakoen kopurua nabarmen handitzea denbora jakin batean.

argumentu 2. Antzezlanetan, zineman eta abarretan, istorioa. Gogoan izan 'trama' eta 'istorio' ere erabil daitezkeela. Argumentua harreman nahasiz josita dago. Istorioa harreman nahasiz josita dago.

arnasgune. Soziolinguistikan, hizkuntza gutxitu bat trabarik gabe modu normalizatuan erabiltzen den tokia.

arrakasta. Arrakasta izan duten liburuak, kantak eta abar ez dira 'arrakastak', 'arrakastatsuak' baizik. Placebo taldeak disko horretan bildu ditu bere ibilbideko arrakastak*[e.] Placebo taldeak disko horretan bildu ditu bere kantarik arrakastatsuenak. // Bilboko musikariak beste arrakasta bat argitaratu du*[e.] Bilboko musikariak beste disko arrakastatsu bat argitaratu du.

azken-aurren, azken-aurreko, azken-bigarren (azkenaurren*, azkenaurreko*). Atzetik hasita, azkenaren hurrengoa. Segida osatu nahi izanez gero, azken-hirugarrena dator hurrena; azken-laugarrena gero, eta abar.

balioan jarri*, balorean jarri* e. balioa eman, balioa onartu, aintzat hartu, -ren balioa nabarmendu, -ren balioa ezagutarazi, azpimarratu, nabarmendu... Helsinkiko egitasmoak balioan jarri du Bilboko Guggenheim museoaren eredua*[e.] Helsinkiko egitasmoak agerian utzi du Bilboko Guggenheim museoaren eredua ona dela. // Hitzak balioan jarri nahi ditu*[e.] Hitzei beren balioa eman nahi die.

Baxe Nafarroa* e. Nafarroa Beherea (-a), Baxenabarre.

behenafar* e. baxenabartar, Nafarroa Behereko.

bere aldetik. Bere kasa. Askotan, betegarri gisa erabiltzen da, eta ez 'bere kasa' adierazteko; horrelakoetan, hobe kentzea. Esalditik esaldira subjektua edo gaia aldatu dugula adierazteko, egokiagoa da 'berriz'. Nork bere aldetik jardun du lanean. // Sindikatuen batasuna «inoiz baino beharrezkoagoa» da orain, baina beldur da sindikatu abertzaleak ez ote diren bakoitza bere aldetik arituko. // Gotzon Agirrek nabarmendu zuen negoziatzeko prest daudela. Joseba Labakak, bere aldetik, fruituaren metafora erabili zuen patronalaren egoera irudikatzeko*[e.] Gotzon Agirrek nabarmendu zuen negoziatzeko prest daudela. Joseba Labakak, berriz, fruituaren metafora erabili zuen patronalaren egoera irudikatzeko.

bereizmen (erresoluzio*). Pantailetan eta abarretan, irudi argia emateko ahalmena.

bestelakoan 2* e. gainerakoan. Hedabideak eta presioa dira alderik nabarmenenak; bestelakoan ez dago alde handirik*[e.] Hedabideak eta presioa dira alderik nabarmenenak; gainerakoan, ez dago alde handirik.

bezpera. Denborari buruz ari garela, singularra erabiltzen da eta 'aurreko eguna' adierazten du. Pluralean, beste esanahi bat du: 'ilunabarreko otoitzak'. Partidaren bezperetan, hiru jokalarik min hartu zuten*[e.] Partida jokatu aurreko egunetan, hiru jokalarik min hartu zuten.

Bilboko auzo eta barruti nagusiak. Abando, Abusu (La Peña*), Altamira, Ametzola, Arabella, Arangoiti, Askao (Iturribide*), Atxuri, Basurtu, Begoña, Begoñaibarra (Castaños*), Bilbo Zaharra, Bolueta, Deustu, Deustuibarra (La Ribera*), Elorrieta, Errekaldeberri (Rekaldeberri*), Ibaiondo, Ibarrekolanda, Indautxu, Iralabarri, Iturrigorri, Larraskitu, Loruri (Ciudad Jardin*), Masustegi, Matiko, Miribilla, Olabeaga, Otxarkoaga, San Adrian, San Frantzisko, San Ignazio (San Inazio*), San Pedro Doneperiaga (San Pedro de Deustu*), Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uretamendi, Uribarri, Zabala, Zazpikaleak (Alde Zaharra), Zorrotza, Zorrotzaurre, Zurbaran.

casting 1. Aktoreak, modeloak eta abar aukeratzeko proba. Ez ahaztu 'hautaproba' ere erabil daitekeela.

dimentsio. Hobe ez erabiltzea 'garrantzi', 'eragin', 'oihartzun', 'larritasun', 'alderdi' adierazteko. Dimentsio anitzeko arazoa da, besteak beste lurzoru politikarekin, etxe hutsekin, bigarren etxebizitzekin eta abarrekin baitu zerikusia*[e.] Alderdi anitzeko arazoa da, besteak beste lurzoru politikarekin, etxe hutsekin, bigarren etxebizitzekin eta abarrekin baitu zerikusia. // Gaia ezin da bazter utzi halako eztabaida batean, dimentsio handikoa delako*[e.] Gaia ezin da bazter utzi halako eztabaida batean, garrantzi handikoa delako.

Domaika, Ainhoa (Ainhoa Domaica*). PPko politikari arabarra.

ekimen. Ekiteko ahalmena. Besterik adierazteko, erabili 'ekinbide', 'ekinaldi', 'talde', 'mugimendu' eta abar, zer esan nahi den.

ekipatzaile. Mendi ibilbideetan, eskalada lehiaketetan eta abarretan, bidea prestatzen duena.

ekobide (ekoduktu*, ekodukto*). Animalientzat eginiko igarobidea, zirkulaziotik babesturik pasatu ahal izan daitezen. Batzuk zubi modukoak dira; beste batzuk, lurpeko tunelak eta abar.

enegarren 2. Irudizko zentzuan, hamaika aldiz egindakoa, esandakoa eta abar.

eskualdeak. Arabako eskualdeak: Aiaraldea (-a), Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea (-a), Mendialdea (-a), Trebiñu. Arabako kuadrillak: Agurain, Aiaraldea (-a), Añana, Arabako Errioxa, Arabako Mendialdea (-a), Gasteiz, Zuia. Bizkaiko eskualdeak: Arratia, Busturialdea (-a), Durangaldea (-a), Enkarterri (Ezkerraldea [-a], Enkarterriko haranak), Hego Uribe, Lea-Artibai, Mungialdea (-a), Orozko, Txorierri, Uribe Kosta. Gipuzkoako eskualdeak: Debarroa (-a) [Debabarrena (-a), Debagoiena (-a)], Donostia-Beterri, Goierri, Oiartzualdea (-a), Tolosaldea (-a), Urola Kosta. Lapurdiko eskualdeak: BAM, Lapurdi Beherea (-a), Lapurdi Ekialdea (-a), Lapurdi Erdialdea (-a), Lapurdi Garaia (-a), Lapurdiko Itsas Hegia (-a). Nafarroa Behereko eskualdeak: Agaramont, Amikuze, Arberoa (Arbela*), Baigorri-Ortzaize, Garazi, Oztibarre. Nafarroa Garaiko merindadeak: Erriberri, Iruñea (-a), Lizarra, Tutera, Zangoza. Zuberoako eskualdeak: Arbaila, Basabürüa (-a), Pettarra (-a). Barrendegiak: Uda / Trebiñu, Villaverde Turtzioz.

estralurtar 2. Literaturan, zineman eta abarretan, Lurretik kanpoko izakia. ET estralurtarra.

faltan bota* e. -en falta sumatu, -en falta nabaritu, -en falta igarri... Jokalari ona da, baina jokatu ez duenean taldeak ez du faltan bota*[e.] Jokalari ona da, baina jokatu ez duenean taldeak ez du sumatu haren falta.

Gasteizko auzo nagusiak. Abetxuku (Abetxuko*), Adurtza, Alde Zaharra (-a), Anglo-Vasco, Arana (-a), Aranbizkarra (-a), Arantzabela, Aretxabaleta-Gardelegi, Ariznabarra, Arriaga-Lakua, Babesgabetuak (-ak) (Desamparados*), Done Jakue (Santiago*), Ehari-Gobeu (Ali-Gobeo*), Ekialdeko Nekazaritza Eremua (-a), Errekaleor, Errota edo Koroatzea (-a) (Coronacion*), Gatzalbide (Gazalbide*), Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (-a), Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (-a), Judimendi, Lovaina, Mendizorrotza, Pilar, Salburua (-a), San Kristobal (San Cristobal*), San Martin, Santa Luzia, Santsomendi (Sansomendi*), Txagorritxu, Zabalgana (-a), Zabalgunea (-a), Zaramaga.

Gipuzkoako eskualdeak. Debarroa, -a (Debabarrena, -a; Debagoiena, -a); Donostia-Beterri; Goierri; Oiartzualdea, -a; Tolosaldea, -a; Urola Kosta.

handi. Gogoan izan 'bikain', 'eder', 'aparta' eta abar ere. Partida handia jokatu du*[e.] Partida bikaina jokatu du. Bikain jokatu du.

hazi 1. Neurririk gabe erabiltzen da, batez ere ekonomia gaietan. Gogoan izan badirela beste aditz batzuk ere: 'langabezia handitu', 'langabeziak gora egin', 'ekonomia indartu', 'ekonomia sendotu'... Kopuruez mintzatuz, 'zenbat hazi' erabiltzen da, ez 'zenbatean hazi'*, eta hortxe daude 'gehitu', 'ugaritu' eta abar. Kurbez mintzatuz, hobe 'goratu'. Ekonomia %2,4an hazi da*[e.] Ekonomia %2,4 hazi da. // Sexu orientazioarekin zerikusia duten delituak %46 hazi dira*[e.] Sexu orientazioarekin zerikusia duten delituak %46 ugaritu dira.

herrialde emergente, ekonomia emergente. Gogoan izan beste adierazpide hauek ere: 'gorabidean diren', 'gorantz doazen', 'nabarmentzen hasiak diren',' ernatzen ari diren'...

homo faber, homo oeconomicus. Soziologian, filosofian eta abarretan erabitzen diren izendapen horiek eta gisa berekoak ez dira letra larriz idazten, ez baitute espezierik izendatzen.

jarraipen 1. Grebez eta gisakoez mintzatuz, hobe 'oihartzun', 'arrakasta', 'erantzun'. Komunikabideen lanaz aritzean, gogoan izan '-en berri eman', 'kontatu' eta abar. Grebak jarraipen handia izan du*[e.] Grebak oihartzun handia izan du. // Lasterketaren jarraipen zabala egingo du*[e.] Lasterketaren berri luze eta zabal emango du.

jarraipena egin* Berriez mintzatuz, hobe '-en berri eman', 'luze eta zabal informatu' eta abar.

kristalezko sabaia, -a. Emakumeez mintzatuz, ibilbide profesionalean, artistikoan eta abarretan gora egiteko jartzen zaien muga.

matiz* e. ñabardura.

Nafarroa Beherea, -a (Behe Nafarroa*). 'Baxenabarre' ere erabiltzen da.

nafartar* e. nafar. Nafarroa Beherekoak 'baxenabartar' edo 'Iparraldeko nafar' dira.

Navarrometroa, -a (Nabarrometroa*). Nafarroako aktualitateari buruzko inkesta. Navarrometroaren arabera, aldaketa handia izango da hurrengo hauteskundeetan.

nekazaritza eskola. Agronomia eta abar ikasteko eskola. Ez nahasi baserri eskolarekin.

outsider. Literaturan, musikan eta abarretan, nagusi diren moldeetatik kanpo aritzen dena.

pertsonalitate 1. Pertsona ospetsua, arloren batean nabarmentzen dena.

Santo Domingo de la Calzada (Ozkabarte*). Errioxako herria.

seinalatu 2* e. adierazi, nabarmendu... Ez da esatezko aditza. Gero, seinalatu zuen ez zegoela ados gai batzuetan*[e.] Gero, nabarmendu zuen ez zegoela ados gai batzuetan.

seme-alabak. Singularra ezin da izan. Bosgarren seme-alabaren zain dagoen emakume bat*[e.] Bosgarren haurraren zain dagoen emakume bat. // Aurreneko seme-alaba izatea ere diruz lagunduko du Jaurlaritzak*[e.] Aurreneko semea edo alaba izatea ere diruz lagunduko du Jaurlaritzak. Aurreneko haurra izatea ere diruz lagunduko du Jaurlaritzak.

tifo. Kirol taldeen zaleek estadioetan osatutako mosaikoa. Gogoan izan 'mosaiko', 'pankarta', 'koreografia' eta abar ere erabiltzen direla.

web sakon. Bilatzaileek ezin indexa ditzaketen web orrien multzoa. Askotariko web orriak biltzen ditu: intranetak, posta elektronikoko atariak, informazioa hodeian sartzekoak, eta abar.

zirkunstantzia. h. zertzelada, gorabehera, egoera, inguruabar, nondik norako, xehetasun.

zuriketa morea, zuriketa berdea, ostadar zuriketa, kirol zuriketa... (purplewashing*, greenwashing*, rainbow washing*, sportwashing*). Gizarte mugimendu baten aldarriak babesteko itxurakeria. Feminismoari badagokio, 'zuriketa morea' erabiltzen da; ekologismoaren arlokoa bada, 'zuriketa berdea', eta abar. Era berean, 'kanpomorea', 'kanpoberdea' eta gisakoak ere erabil daitezke.

Telekomunikazioak

Festak

LGTBI

Hondartzak

Zinema

Finantzak

Hotsak

Elurra

Munduko Futbol Kopa

Mundua

 

ERRUSIA

ERRUSIA

Errusiako Federazioa
Herritar izena: errusiar.
Eremua: 17.102.200 km2.
Hiriburua: Mosku (moskutar).
Hiri nagusiak: San Petersburgo, Nizhni Novgorod, Novosibirsk, Jekaterinburg, Samara, Omsk, Txeliabinsk, Kazan, Ufa, Perm, Rostov Don, Volgograd.
Dirua: errublo errusiar.
Hizkuntzak: errusiera (ofiziala), tatarera, ukrainera, txuvaxera eta beste hainbat, zein bere errepublika edo eskualde autonomoan: abazera, karatxaiera, txerkesera (Karatxai-Txerkesia), adigera (Adigea), altaiera (Altai), baxkirera (Baxkortostan/Baxkiria), buriatera (Buriatia), erziera eta mokxera (Mordovia), inguxera (Inguxetia), kabardera eta balkarera (Kabardino-Balkaria), kalmukera (Kalmukia), khakasera (Khakasia), komiera (Komi), mariera (Mari El), osetiera (Ipar Osetia-Alania), sakhera/jakutera (Sakha/Jakutia), tatarera (Tatarstan/Tartaria), tuvera (Tuva), txetxenera (Txetxenia), txuvaxera (Txuvaxia), udmurtera (Udmurtia). Beste hizkuntza batzuk: dolganera (Taimyria), evenkera (Evenkia), khantiera eta mansiera (Khanti-Mansi), koriakera (Koriakia), Krimeako tatarera edo krimeera (Krimea), nenetsera (Nenetsia), nogaiera (Dagestan eta Karatxai-Txerkesia), txuktxiera (Txukotka), yiddish (Juduen Lurralde Autonomoa).
Biztanleak: 144,6 milioi (2014). Errusiar (%79,8), tatar (%3,8), ukrainar (%2), baxkir (%1,2), txuvax (%1,1), txetxeniar (%0,9), armeniar (%0,8) eta beste hainbat (avar, azerbaijandar, bielorrusiar, txinatar, evenk, georgiar, alemaniar, ingux, inuit, kalmik, kareliar, kazakhstandar, korear, mariar...).
Erlijioak: errusiar ortodoxo nagusiki, musulman (sunita gehienbat), protestante, judu, katoliko, budista.
Jakingarriak: Hauek dira errepublika autonomoak: Adigea, Altai, Baxkortostan (lehen, Baxkiria), Buriatia, Dagestan, Inguxetia, Ipar Osetia-Alania, Kabardino-Balkaria, Kalmukia, Karatxai-Txerkesia, Karelia, Khakasia, Komi, Mari El (lehen, Mari), Mordovia, Sakha (lehen, Jakutia), Tatarstan (lehen, Tataria), Tuva, Txetxenia, Txuvaxia, Udmurtia. Horien datu zehatzak jakiteko, ikus banan-banan. Bederatzi lurralde autonomo ere badira: Altai, Kamtxatka, Khabarovsk, Krasnodar, Krasnoiarsk, Perm, Primorski, Stavropol eta Zabaikalski. Era berean, lau barruti autonomo dituzte: Txukotka (txuktxiera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera), Khanty-Mansisk (khantiera eta mansiera dira hizkuntza ofizialak, errusierarekin batera), Nenetsia (nenetsera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera) eta Jamalia-Nenetsia. Eta probintzia autonomo bat ere bai: Juduen Probintzia Autonomoa (yiddisha hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera). 2014ko martxoan, Krimea Ukrainatik bereizi eta Errusian sartu zen; gaur egun, Errusiako barruti federaletako bat da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Errusiako zenbait hiriren izena berriki aldatu denez, batzuetan komeni da aurreko izena parentesi artean idaztea, argigarri.

lehenorain
AndropovRybinsk
BrezhnevNaberezhnye Txelny
Buriatos Aguinskoye / Aga-Bouriatie / Agin-Buryat OkrugAga-Buriatia
Georgiu-DejLiski
GorkiNizhni Novgorod
JekaterinodarKrasnodar
KalininTver
KirovViatka
KuibixevSamara
KönigsbergKaliningrad
Leningrad / PetrogradSan Petersburgo
MolotovPerm
NovonikolaievskNovosibirsk
OrdzhonikidzeVladikavkaz
SimbirskUlianovsk
StalinskNovokuznetsk
SverdlovskJekaterinburg
Tsaritsyn / StalingradVolgograd
TxernenkoXarypovo
TxkalovOrenburg

erdarazeuskaraz
Arjangelsk / ArkhanguelskArkhangelsk
Astracan / AstrakanAstrakhan
BarnaoulBarnaul
BirobidjanBirobidzhan
Dniepr / Dnipro Dnieper (ibaia)
Ekaterimburgo / Iekaterinbourg / Ekaterinbourg Jekaterinburg
IrkoutskIrkutsk
JabarovskKhabarovsk
KaliningradoKaliningrad
KrasnoyarskKrasnoiarsk
Naryan-MarNarian-Mar
NovokouznetskNovokuznetsk
Rostov del Don / Rostov-sur-le-Don / Rostov-on-DonRostov Don
RyazanRiazan
SalejardSalekhard
SevastopolSebastopol
SmolenskoSmolensk
Sochi / SotchiSotxi
Taimiria / Taymiria / Taymyr / Taymyria / Taïmyr / TaïmyrieTaimyria
Tioumen / TyumenTiumen
TolyattiTogliatti
YaltaJalta
Yaroslavl / IaroslavlJaroslavl

Feminismoa

Liburua

deontologia >> Jarraibideak >> Bereizkeriarik gabeko tratamendua >> Sexismoa

Gizonei eta emakumeei tratu simetrikoa ematen ahaleginduko da BERRIA.

Emakumeek ez dute talde homogeneorik osatzen. Beraz, estereotipoak eta topikoak saihestu beharra dago. Bai elkarrizketatuei eginiko galderetan, bai albisteari emaniko tratamenduan, kazetariak baztertu egingo ditu hala genero rolei loturiko galdera topikoak nola estereotipoak sendotzen dituzten klixeak.

emakumeak gizonak
menpekotasuna independentzia
familia loturak profesionalak
etxekoandreak plazagizonak
edertasuna, arropa kirolariak eta kirolzaleak
emozionala arrazionala

[no] Kubaz mintzatzean, musika, paisaia eta neska ederrak datozkigu burura.

Informazio iturriak orekatzen saiatuko da BERRIA, gaia zeinahi dela. Emakumeek, albisteko protagonista ez ezik, informazio iturri ere izan behar dute. Emakumeen presentzia handitzeko eginahalak egingo ditu BERRIAk, eta, alde horretatik, oreka zainduko du aditu eta iritzi emaileengana jotzeko orduan ere.

Informazioaren alderdi grafikoa ere zaindu behar da, ideien artean nahi gabeko lotura inplizituak sortzea eragozteko.

Indarkeria matxista.

a. Giza eskubideen urratzea da, pertsonen askatasunaren eta duintasunaren kontrakoa, eta hala tratatuko da BERRIAn. Gizarte egiturak sorturiko arazoa izanik, ezin aurkeztuko da maitasun gehiegiaren edo erotasunaren ondorio gisa.

b. Horrelako gertaerak deskribatzeko orduan, pertsonen duintasuna errespetatuko da, eta sentsazionalismoa baztertuko.

c. Biktimen intimitate eskubidea zorrotz errespetatuko da, eta beti aintzat hartuko da beren izen-abizenak jakinaraztea nahi duten edo ez.

Hizkera sexistarik ez da onartuko.

a. Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsona, jende edo gizaki idatziko da.

Oro har mintzatzeko, -lari eta -ri atzizkiak erabiliko  dira, eta ez -gizon: esaterako, legelari, eta ez legegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindar erabiliko da, eta ez iruinseme.

b. Tradiziorik gabeko hitzetan, -sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko da, eta ez aktoresa*; dantzari, eta ez dantzarisa*.

c. Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen. Esaterako, jakin behar du children, enfants edo hijos zer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak. Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, seme-alabak idatziko du, eta txikiak badira, haur eta ume ere erabil ditzake. Modu berean jokatuko du euskaraz hitz elkartuak erabiltzen diren beste kasuetan ere: neska-mutikoak, errege-erreginak, maisu-maistrak, jaun-andreak, andre-gizonak, neba-arrebak...

d. BERRIAn ez da erabiliko estereotipo sexistei loturiko adjektiborik.

[no] Angels Barcelo kazetari beltzarana

e. Familia loturen aipamen alferrikakorik ez da egingo. Albisteari estu loturiko datua baldin bada bakarrik aipatuko da ahaidetasuna edo harreman pertsonala. Dena dela, betiere izen-abizenak idatziz identifikatuko dira pertsonak, eta sekula ez familia lotura hutsekin.

[no] Putin eta bere emaztea atzo iritsi ziren Parisera.

f. Albisteetako protagonistak aipatzeko, irizpide berak erabiliko dira beti, aipatua gizona izan zein emakumea izan. Hala, lehen aldian izen-abizenak idatziko dira, eta hortik aurrera, abizena bakarrik.

[no] Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Maialenen eta Maiaren lana izan zen biribilena.
    [yes] Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena.

[no] Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillaryri eginiko elkarrizketa.
    [yes] Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillary Rodhman Clintoni eginiko elkarrizketa.

Emakumeez mintzatzean, ez dago zertan genero aldetik markatua den hitzik erabili, gizonei buruz ari garela pareko hitzik erabiltzen ez bada. Hala, gogoan izan gazte bat mutil bat nahiz neska bat izan daitekeela, eta abar.

[no] Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburu andereak osatu zuen.

[yes] Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburuk osatu zuen.

Ingurumena

Gaixotasun infekziosoak

Gerra

Mundua

 

ERRUSIA

ERRUSIA

Errusiako Federazioa
Herritar izena: errusiar.
Eremua: 17.102.200 km2.
Hiriburua: Mosku (moskutar).
Hiri nagusiak: San Petersburgo, Nizhni Novgorod, Novosibirsk, Jekaterinburg, Samara, Omsk, Txeliabinsk, Kazan, Ufa, Perm, Rostov Don, Volgograd.
Dirua: errublo errusiar.
Hizkuntzak: errusiera (ofiziala), tatarera, ukrainera, txuvaxera eta beste hainbat, zein bere errepublika edo eskualde autonomoan: abazera, karatxaiera, txerkesera (Karatxai-Txerkesia), adigera (Adigea), altaiera (Altai), baxkirera (Baxkortostan/Baxkiria), buriatera (Buriatia), erziera eta mokxera (Mordovia), inguxera (Inguxetia), kabardera eta balkarera (Kabardino-Balkaria), kalmukera (Kalmukia), khakasera (Khakasia), komiera (Komi), mariera (Mari El), osetiera (Ipar Osetia-Alania), sakhera/jakutera (Sakha/Jakutia), tatarera (Tatarstan/Tartaria), tuvera (Tuva), txetxenera (Txetxenia), txuvaxera (Txuvaxia), udmurtera (Udmurtia). Beste hizkuntza batzuk: dolganera (Taimyria), evenkera (Evenkia), khantiera eta mansiera (Khanti-Mansi), koriakera (Koriakia), Krimeako tatarera edo krimeera (Krimea), nenetsera (Nenetsia), nogaiera (Dagestan eta Karatxai-Txerkesia), txuktxiera (Txukotka), yiddish (Juduen Lurralde Autonomoa).
Biztanleak: 144,6 milioi (2014). Errusiar (%79,8), tatar (%3,8), ukrainar (%2), baxkir (%1,2), txuvax (%1,1), txetxeniar (%0,9), armeniar (%0,8) eta beste hainbat (avar, azerbaijandar, bielorrusiar, txinatar, evenk, georgiar, alemaniar, ingux, inuit, kalmik, kareliar, kazakhstandar, korear, mariar...).
Erlijioak: errusiar ortodoxo nagusiki, musulman (sunita gehienbat), protestante, judu, katoliko, budista.
Jakingarriak: Hauek dira errepublika autonomoak: Adigea, Altai, Baxkortostan (lehen, Baxkiria), Buriatia, Dagestan, Inguxetia, Ipar Osetia-Alania, Kabardino-Balkaria, Kalmukia, Karatxai-Txerkesia, Karelia, Khakasia, Komi, Mari El (lehen, Mari), Mordovia, Sakha (lehen, Jakutia), Tatarstan (lehen, Tataria), Tuva, Txetxenia, Txuvaxia, Udmurtia. Horien datu zehatzak jakiteko, ikus banan-banan. Bederatzi lurralde autonomo ere badira: Altai, Kamtxatka, Khabarovsk, Krasnodar, Krasnoiarsk, Perm, Primorski, Stavropol eta Zabaikalski. Era berean, lau barruti autonomo dituzte: Txukotka (txuktxiera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera), Khanty-Mansisk (khantiera eta mansiera dira hizkuntza ofizialak, errusierarekin batera), Nenetsia (nenetsera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera) eta Jamalia-Nenetsia. Eta probintzia autonomo bat ere bai: Juduen Probintzia Autonomoa (yiddisha hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera). 2014ko martxoan, Krimea Ukrainatik bereizi eta Errusian sartu zen; gaur egun, Errusiako barruti federaletako bat da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Errusiako zenbait hiriren izena berriki aldatu denez, batzuetan komeni da aurreko izena parentesi artean idaztea, argigarri.

lehenorain
AndropovRybinsk
BrezhnevNaberezhnye Txelny
Buriatos Aguinskoye / Aga-Bouriatie / Agin-Buryat OkrugAga-Buriatia
Georgiu-DejLiski
GorkiNizhni Novgorod
JekaterinodarKrasnodar
KalininTver
KirovViatka
KuibixevSamara
KönigsbergKaliningrad
Leningrad / PetrogradSan Petersburgo
MolotovPerm
NovonikolaievskNovosibirsk
OrdzhonikidzeVladikavkaz
SimbirskUlianovsk
StalinskNovokuznetsk
SverdlovskJekaterinburg
Tsaritsyn / StalingradVolgograd
TxernenkoXarypovo
TxkalovOrenburg

erdarazeuskaraz
Arjangelsk / ArkhanguelskArkhangelsk
Astracan / AstrakanAstrakhan
BarnaoulBarnaul
BirobidjanBirobidzhan
Dniepr / Dnipro Dnieper (ibaia)
Ekaterimburgo / Iekaterinbourg / Ekaterinbourg Jekaterinburg
IrkoutskIrkutsk
JabarovskKhabarovsk
KaliningradoKaliningrad
KrasnoyarskKrasnoiarsk
Naryan-MarNarian-Mar
NovokouznetskNovokuznetsk
Rostov del Don / Rostov-sur-le-Don / Rostov-on-DonRostov Don
RyazanRiazan
SalejardSalekhard
SevastopolSebastopol
SmolenskoSmolensk
Sochi / SotchiSotxi
Taimiria / Taymiria / Taymyr / Taymyria / Taïmyr / TaïmyrieTaimyria
Tioumen / TyumenTiumen
TolyattiTogliatti
YaltaJalta
Yaroslavl / IaroslavlJaroslavl
2018-05-26 20:19:01
>
Koldo Zuazok Mendebaldeko euskara liburuan dioenez (Elkar, 2017), Bizkaiko mendebaldean erabiltzen da -ztar-tar atzizkiarekin batera, eta, haren ustez, agian urduliztarfruiztar eta halakoen analogiaz sortu da -ztar esateko joera.

Getxotar eta getxoztar, biak erabiltzen dira, eta biak jaso ditu Euskaltzaindiak bere izendegian. Beste hainbeste egin du bikote hauekin: 

arantzazuar, arantzazuztar
arteagar, arteagaztar
barrikar, barrikoztar
bediar, bediaztar
berangar, berangoztar
deriotar, derioztar
dimar, dimoztar
erandiotar, erandioztar
galdakar, galdakoztar
igorretar, igorreztar
leioar, leioaztar
lemoar, lemoaztar
loiutar, loiuztar
sondikatar, sondikoztar
sopelar, sopeloztar
ubidear, ubideztar
zaratamar, zaratamoztar
zeanuritar, zeanuriztar
zeberioar, zeberioztar


2017-10-31 15:02:24
>
Katalunian azken boladan gertaturikoa dela eta, bi kontzeptu bereizi behar izan ditugu: declaració eta proclamació. Testuinguru arruntetan, parekoak izaten dira semantikoki, baina zeinek bere ñabardurak ditu oso testu espezializatuetan, hala nola testu akademikoetan eta adierazpen politikoetan: 

  • —declaració zera da, estatu bat sortzearen aldeko ekitaldi solemnea, estatua sortzeko prozesuari hasiera ematen diona, eta, beraz, ekitaldi diskurtsibo bat da; 
  • —proclamació batek, berriz, estatu berria eratutzat jotzen du, eta independentzia, gauzatutzat.

Kataluniako egoera bihurrian, biak bereiztea egokitu zaigu, eta Euskalterm terminologia bankuan bezala jokatzea erabaki dugu:

  • —declaració eta declarar adierazteko, deklarazio eta deklaratu erabiltzen ari gara;
  • —proclamació eta proclamar adierazteko, berriz, aldarrikapen eta aldarrikatu.
2015-02-02 16:21:35
>
Bizidunei buruz ari garela, bi atzizkiak erabiltzen dira, zein bere balioarekin. Nahiz eta mintzairen artean badiren aldeak, oro har esan daiteke -engan atzizkia erabiltzen denean -en baitan adierazten dela, eta -etan erabiltzen denean, berriz, multzoa aipatzen dela.

Hona hemen adibide batzuk:

Gizakiengan duen fede sendoa = Gizakien baitan duen fede sendoa

Emakumeetan %60 analfabetoak dira = Emakumeen artean %60 analfabetoak dira

Zuk aipaturiko esaldian, bi formak dira zilegi, gure ustez, zer ñabardura eman nahi zaion:

Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurrengan = Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurren baitan

Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurretan = Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurren artean


2014-05-28 11:03:36
>
Orain arte, anai-arrebak eta neba-arrebak erabili izan dira oro har. Pentsa liteke anai-arrebak formaren atzean ikuspegi androzentrikoa dagoela, baina gogoan izan anaia, hizkera gehienetan, gizonezko senidea dela gizonentzat bezala emakumeentzat ere. Neba-arrebak elkartean, berriz, nabarmena da ikuspegi mistoa: neba, izan ere, emakumearen senidea baita, eta ez gizonarena, eta arreba, berriz, gizonarena, eta ez emakumearena.

Orotariko Euskal Hiztegian, badago neba-ahizpak sarrera (baita anai-ahizpak ere), baina adibide bat baino ez dago, Gabriel Arestik idatzia:

NEBA-AHIZPA. (Pl.). Hermanos y hermanas (de una mujer). v. NEBA-ARREBA. Zuk zure ama edukiko duzu edo zure aita bat edo neba ahizpak. Arti Tobera 288.


Gaurko idazleei erreparatuz gero, badira han eta hemen adibide batzuk:

Ba... zuek zeuek eta zeuen neba-ahizpak. (Aitor Arana, Bost ahizpa)

Aspaldiko emakumea, ebanjelioetan ikusten baitugu Jesus Nazaretekoa, oso abegi onez, etxean hartzen, Betaniako etxadi garrantzitsuenetakoan bizi zelarik Lazaro eta Maria bere neba-ahizpekin. (Pello Zabala, Naturaren mintzoa)

Urte batzuk doi bete orduko, begietako bristada nabarmenarengatik berezi zen bere neba-ahizpengandik. (Marcel Schwob, Bizi alegiazkoak, Juan Garziak itzulia)

Joan ziren ikertzen ibilitako bi gazteak, eta Rahab, beronen aitamak, neba-ahizpak eta ahaide guztiak etxetik atera eta israeldarren kanpalekutik kanpora utzi zituzten. (Elizen arteko Biblia)


Nolanahi ere, erreferentzia markatu nahi ez dugunean, hor ditugu haurride eta senide hitzak ere. Euskaltzaindiaren Hiztegian, honela daude definiturik:

senide 2 iz. Norbaitentzat, bere gurasoen edo gurasoetako baten beste seme-alabetako bakoitza. Ik.
haurride. Elkarren lagun, ahaide eta are senide. Etxean ditut bi senide, biak ene sabelkide. Mezatara askotan sei-zazpi senide, tartean han ni ere. Zazpi senide aita batenak, denak euskaldun garbiak. Bere guraso, senide, ahaide eta ondasun guztiekin atera zen. Bekatuan lagun izan duzun senide edo lehengusua. || Gure senide nagusia. Senide bakarra zen.

haurride 1 iz. Senidea. Zenbat haurride zarete? Zortzi haurrideetako lehena. Haurrideak eta ahaide guztiak. Haurride osoa. Haurride-erdia. Haurride biren alor artean ongi dago zedarria (esr. zah.).


Eta senide hitzaren adiera horren beste adibide bat, Xabier Lete eta Julen Lekuonaren Itsasoan urak handi kanta ederrean: Zazpi senideko famili batetan / arotza zen gure aita...

2013-11-04 14:42:53
>
Testuinguru batzuetan, behintzat, bi kontzeptu bereiz dira parekidetasuna eta berdintasuna (es: paridad, igualdad; fr: parité, égalité; en: parity, equality). Elkarrekin zerikusia izanagatik, zeinek bere ñabardurak ditu.

Parekide eta parekidetasun hitzak, askotan, ordezkari edo kide kopuruaz mintzatzeko erabiltzen dira. Hala izaten da, esaterako, batzorde parekideak aipatzen direnean: halakoetan, parte hartzen duten alde guztiek kide kopuru bera izaten dute.

Orobat, demokrazia parekidea deiturikoan, orekatua da gizon-emakumeen ordezkaritza eta parte hartze politikoa: ez gizonak eta ez emakumeak ez dira ordezkarien %60 baino gehiago (es: democracia paritaria; fr: démocratie paritaire; en: parity democracy).

Kontzeptu horiek euskaraz emateko, parekide eta parekidetasun erabiltzen dira, besteak beste, eta Hiztegi Batuan sartuak daude biak. Nolanahi ere, hitzon osaera nahiko eztabaidagarria da, eta, horregatik, paritario eta parekotasun ere asko erabiltzen dira. Esaterako, Zehazki hiztegian, parekide, paritario eta parekotasun ageri dira; Elhuyarrek, berriz, bi bikoteak ematen ditu (paritario eta parekotasun; parekide eta parekidetasun), eta Euskaltermek nahiago ditu paritario eta parekotasun (hauteskunde-parekotasun sarreran, adibidez).
2013-08-28 13:15:31
>
Eskerrik asko zuri!

Egia da euskarazko izenek eta izenondoek, oro har, ez dutela genero gramatikalik. Nolanahi ere, badira salbuespen gutxi batzuk: batetik, hizkera batzuen tradizioan -sa edo -na atzizkia duten hitzak (alarguntsa, artzaintsa...; lehengusina); bestetik, lagunarteko hizkeran erabiltzen diren hitz gutxi batzuk, hala nola -era /-ero atzizkiaz sorturiko hauek: gezurtera / gezurtero, kantinera, parrandera / parrandero.

Hiztegi Batuan sartuak daude bai kantinera eta bai parrandera / parrandero. Gure ustez, txupinera eta txupinero multzo horretakoak dira, eta horregatik erabiltzen ditugu beren hartan.

Horrek ez du esan nahi, jakina, zilegi denik beste hizkuntza bateko genero markak ekartzea euskarara, modu sistematikoan; izan ere, fenomeno horren hedadura mugatua da oso, eta, BERRIAren ustez, dultzainera erabiltzen hastea zentzugabea litzateke, ez baitu inolako tradiziorik eta euskararen ezaugarri orokorren kontra sortuko bailitzateke, horretarako komunikazio premiarik izan gabe.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa