Bilaketa: dna

Bilaketa azalpenetan:

idazkuntza >> Puntuazioa >> Koma >> Noiz ez den erabiltzen

Menpeko perpausen barreneko komak, gehienetan, kendu egin behar dira.

Azkenaldian, gai beraren inguruan eztabaidatzen ari gara.

Azkenaldian gai beraren inguruan eztabaidatzen ari garela ezin dugu ahaztu.

Oroitarria jarri dute, eta eguerdian bertsotan jardun dute.

Ez dakigu oroitarria jarri duten eta eguerdian bertsotan jardun duten.

Hitz hori erabiltzen dugu, baina ez zaigu egokia iruditzen.

Argi esan nion hitz hori erabiltzen dugula baina ez zaigula egokia iruditzen.

Galdegaiaren eta aditzaren artean, hobe komarik ez jartzea.

[ez] Alemanian, Bautzen hirian, egin du MIDASek laugarren batzar nagusia.

[bai] Alemanian egin du MIDASek laugarren batzar nagusia, Bautzen hirian.

[bai] Bautzen hirian egin du MIDASek laugarren batzar nagusia, Alemanian.

Subjektuaren eta aditzaren artean ezin da koma bakarra jarri; koma pareak, berriz, bai. Salbuespen bakarra egiten da, subjektua mintzagai hanpatua denean.

[ez] Sedna, planetaren inguruan dabil.

[bai] Planetaren inguruan dabil Sedna. [Atzera ekarri dugu Sedna; hartara, inork ez du ulertuko Sedna izeneko planeta]

[bai] Sedna, hain zuzen, planetaren inguruan dabil.

[ez] Alaba, gaztearekin ikusi dute.

[bai] Gaztearekin ikusi dute alaba.

[ez] Larretxeak, finalerdietako saioan eginikoa hobetu nahi duela nabarmendu du.

[bai] Larretxeak nabarmendu du finalerdietako saioan eginikoa hobetu nahi duela.

Salbuespena: subjektua mintzagai hanpatua (kontrastekoa) denean, zilegi da koma bakarra jartzea.

Batzuek, baietz erantzun zuten; besteak, ezetz esan eta esan ari ziren.

 

BIELORRUSIA

BIELORRUSIA

Bielorrusiako Errepublika
Herritar izena: bielorrusiar.
Eremua: 207.600 km2.
Hiriburua: Minsk (minskar).
Hiri nagusiak: Homel, Vitsebsk, Mahiliou, Hrodna, Brest.
Dirua: errublo bielorrusiar.
Hizkuntzak: bielorrusiera eta errusiera (ofizialak), ukrainera, poloniera.
Biztanleak: 9,5 milioi (2019). Bielorrusiar (%81,2), errusiar (%11,4), poloniar (%3,9), ukrainar (%2,4), beste (%1,1).
Erlijioak: Ekialdeko ortodoxo (%80), beste (%20, tartean katoliko, protestante, judu, musulman).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Independentzia lortuz geroztik, bielorrusierazko izen ofizialak berreskuratu zituzten, alfabeto ziriliko bielorrusiarrean idatzita.

errusierazbielorrusieraz
BaranovitxiBaranavitxi (Baranavici)
BobruiskBabruisk
BorisovBarysau
Brest (lehen Brest-Litovsk)Brest
GomelHomel
GrodnoHrodna
MinskMinsk
MogilevMahiliou
MozyrMazyr
OrxaOrxa (Vorsa)
VitebskVitsebsk

erdarazeuskaraz
Dniepr / DniproDnieper (ibaia)
HomielHomel
Moguilov / Moguilev / Mahilyow / MogilyovMahiliou
NovgorodokNavahrudak
PolésiePolesia
Rusia Blanca / Russie blancheErrusia Zuria, -a
Rutenia Negra / Ruthénie noire / Russie noireRutenia Beltza, -a
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa