HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

O ordua, -a (H ordua*).

 

Oarso Bidasoko Hitza (Oarso Bidasoako Hitza*).

 

objektibo, objektibotasun (objetibo*, objektibitate*).

 

objektu (objetu*).

 

objekzio fiskal, objektore fiskal. Baina 'kontzientzia eragozpen' eta 'kontzientzia eragozle'.

 

obligazio 1. Eginbeharra, betebeharra.

 

obligazio 2. Finantzetan, enpresek edo erakundeek jaulkitako balore titulua. Parmalaten obligazioak merkatuan jarri izana aurpegiratu diete banku batzuei.

 

obra publiko* e. herri lan.

 

odol emaile, odola eman.

 

odola aldatu, isuraldatu (transfunditu*). Odola transfunditu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela*[e.] Odola aldatu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela.

 

Oeste* e. Far West, Mendebalde Urrun. Westernetako mundua.

 

ofentsiba* e. erasoaldi, ekinaldi.

 

off. 'Off'-eko ahotsa.

 

off the record. Modu ez-ofizialean.

 

ofizial. Armadako karguduna.

 

ofiziale. Bere kontura aritzen den eskulangilea, hala nola arotza edo hargina.

 

Ogella (Ogeia*). Ispasterko hondartza.

 

ogerleko. 2013an Aiaraldean (Araba) sorturiko dirua.

 

ogitarteko (otarteko*).

 

ohartarazi (oharrarazi*). Bi erregimen ditu, 'nor-nork' eta 'nor-nori-nork'. Anaiak arriskuaz ohartarazi gaitu / digu.

 

ohartu. Kontuz esaldia jostean. Laster ohartuko dira ziria sartu dietelaz*[e.] Laster ohartuko dira ziria sartu dietela.

 

ohatila* e. anda, eskuohe. Ohatilan zeramaten*[e.] Andetan zeramaten. Eskuohean zeramaten.

 

ohe kotxe* e. ohe bagoi.

 

ohi. Karguez eta lanbidez mintzatzeko erabiltzen da batez ere. Bestelakoetarako, hobe 'izana', 'izanikoa', 'izandakoa'... Fabrika ohia museo bat da orain*[e.] Fabrika izandakoa museo bat da orain.

 

ohore(zko) hilketa. Etzanez idaztekoa da. Bazterketaren eta 'ohore hilketen' kontra egin beharko du Erdoganen gobernuak.

 

ohorezko krimen.

 

oin ohar. Orri barreneko oharra.

 

oinarriko kanpamendu* e. beheko kanpaleku.

 

oinarrizko laguntza (lehen arreta*).

 

oinutsik.

 

Oiz ibaia* e. Lea ibaia.

 

okasioko* e. aukerako, merkealdiko, bigarren eskuko.

 

okupa* e. okupatzaile, eskuater; okupazio. Okupak sartu dira fabrika zaharrean*[e.] Okupatzaileak / Eskuaterrak sartu dira fabrika zaharrean. // Okupa mugimendua bizi-bizi dabil*[e.] Okupazio / Eskuater mugimendua bizi-bizi dabil.

 

olde 1. Borondatea.

 

olde 2. Multzo handia.

 

Olentzero (Olentzaro*). Izen propioa da, eta ez du artikulurik behar. Olentzeroa etorri da*[e.] Olentzero etorri da. // Herri guztietan antolatu dituzte Olentzeroak*[e.] Herri guztietan antolatu dute Olentzeroren etorrera.

 

Olinpiar Joko (Joko Olinpiko*).

 

Olympiakos (Olinpiakos*, Olympiacos*). Greziako kirol taldea, Pireokoa.

 

Olympique Marseilla (Olympique de Marseille*). Futbol taldeen izenetan, euskarazko eran idazten dira toponimoak: Atletico Madril (Madrid*), Bartzelona (Barcelona*), Bordele (Bordeaux*), Elx (Elche*), Monako (Monaco*), Murtzia (Murcia*), Naoned (Nantes*), Niza (Nice*), Olympique Marseilla (Marseille*), Valentzia (Valencia*), Vila-real (Villareal*).

 

ombudsman* e. ararteko.

 

omeleta* e. moleta. Arrautzopila, tortilla.

 

Omiasaindu. Santu Guztien Eguna, Domu Santu, Domu Santuru. Omiasaindu bezperan. Omiasaindu egunean hil zen. Omiasainduz meza izanen da.

 

On Kixoteren Seme-Alabak (On Kixoteren Haurrak*).

 

on line (online*). h. sarean. Liburua on line jarri dute*[e.] Liburua sarean jarri dute.

 

Ondarbeltz. Mutrikuko hondartza.

 

Ondarreta. Donostiako hondartza.

 

Ondartxoko zuloa, -a (Ondartxoko kala*). Pasaiako hondartza.

 

ondasun komunaren ekonomia. Christian Felber ekonomistak sustaturiko ekonomia eredu alternatiboa.

 

ongi etorri. Aditza da. Bereiz idazten da. Ongietorriak, lagunok!*[e.] Ongi etorri, lagunok!.

 

ongietorri. Izena da. Batera idazten da. Ongietorria egin zioten jaioterrian.

 

ontsa (untsa*).

 

ontzi 1. Zerbait biltzeko objektua, bereziki sukaldean erabiltzekoa. Argiontzi, azukre(-)ontzi, bainuontzi, edalontzi, edontzi, gatzontzi, hautsontzi, intsentsu(-)ontzi, kafeontzi, loreontzi, lurrinontzi, lurrontzi, oliontzi, orratzontzi, paperontzi, pixontzi, postontzi, teontzi, tintontzi, zaborrontzi, zakarrontzi.

 

ontzi 2. Uretan ibiltzen den ibilgailua. Hiztegi Batuan, ontzi izen batzuk hitz bakarrean idatzirik ageri dira; beste batzuetan, aukerakotzat jo dute marratxoa: 'baleontzi', 'arrantza(-)ontzi', 'bakailao(-)ontzi'... BERRIAk hitz bakarrean idatziko ditu guztiak. Aireontzi, arrantzontzi, arrasteontzi, arraunontzi, atoiontzi, atunontzi, bakailaontzi, baleontzi, belaontzi, espaziontzi, gerraontzi, hegazkinontzi, itsasontzi, kanoiontzi, kargaontzi, laketontzi, lurrunontzi, patruilaontzi, petroliontzi (urpekontzi* e. itsaspeko, urpeko)...

 

ontzigintza (ontzi eraikuntza*).

 

Oort hodeia, -a (Oorten hodeia*).

 

oparitu. h. opari egin, opari eman.

 

open. Txapelketa irekia. Heldu den astelehenean hasiko da US Open lehiaketa.

 

opera bufo (opera bufa*, opera buffa*).

 

opera prima. Lehen lana.

 

operatu. Duela gutxi operatu dute belaunetik.

 

operazio gela (kirofano*).

 

operazio gelatik pasatu* e. operatu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Aski da 'operatu'. Operazio gelatik pasatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe*[e.] Operatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe.

 

oposaketa* e. lehiaketa, oposizio.

 

Opus Dei. Opus Deik beste eskola bat zabalduko du laster.

 

orainaldi historikoa. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

orainaldia. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

oraindik orain. Orain dela gutxi. Ez erabili 'oraindik (ere)' adierazteko. Oraindik orain ez dut bukatu liburua*[e.] Oraindik ez dut bukatu liburua.

 

oratorio. Kantataren egitura bera duen musika lana, erlijio gai bati buruzkoa.

 

ordainketa partekatua, -a (ordainkidetza*, kopago*).

 

ordaintoki. Ordaintzeko tokia.

 

ordenagailu (ordenadore*).

 

ordezkaritza (delegaritza*).

 

ordinalak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

ordu estra edo ordu osagarri.

 

ordu punta* e. puntako ordu.

 

orduak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

ordubete. Ez du onartzen zenbakirik. Hiru ordubete egon nintzen zain*[e.] Hiru ordu egon nintzen zain.

 

ordurarte* e. ordu arte, ordura arte.

 

ore ama (ama ore*). h. legamia natural.

 

orekari. h. ekilibrista.

 

organista. Organo jotzailea.

 

organo (organu*).

 

Oribarzar. Orioko hondartza.

 

origami, paper-toles (papiroflexia*). Origamia Japoniatik iritsitako arte bat da. Ikastolan paper-tolesean aritzen ginen.

 

original (orijinal*).

 

orkatila (txorkatila*).

 

oro har (orohar*). Ez erabili 'oro har hartuta'*. Oro har hartuta, hobera egin du*[e.] Oro har, hobera egin du.

 

oroimen 1. Oroitzeko gaitasuna.

 

oroimen 2. Oroitzapena.

 

oroipen. Oroitzapena.

 

orokor. Batzuetan, 'orokor' baino egokiagoak dira beste hitz batzuk: 'nagusi', 'orotariko', 'oso'... Baina 'hauteskunde orokorrak'. Idazkari orokorra*[e.] Idazkari nagusia. // Kontseilu Orokorra*[e.] Kontseilu Nagusia.

 

Orona Ideo Innovation City (Orona IDeO Innovation City*).

 

orro, orroka (orroa*, orroe*, orroaka*).

 

Orroaga (Orrua*). Gipuzkoako Getariako hondartza.

 

ortotipografia.

 

ortots* e. ostots.

 

osaera. Zerbait osatzeko era. Nafarroako bozketak ez du aldatu EBB berriaren osaera.

 

osaketa. Osatzea. Gobernuaren osaketa atzeratu egingo dute.

 

Osakidetza. EAEko osasun zerbitzua.

 

osasun arlo, osasun arlo publiko (osasungintza*).

 

osasun egoera larrian* e. larri. Osasun egoera larrian dago*[e.] Larri dago.

 

Osasuna futbol taldea. Deklinatzean, ez du galtzen '-a'. Osasunako atezaina.

 

Osasunbidea, -a. Nafarroako osasun zerbitzua. Osasunbideko zuzendaria.

 

osasunerako zentimo (osasun zentimo*, osasun xentimo*).

 

Oscar. Hollywoodeko zinema sariak. Hauek dira kategoria nagusiak: filmik onena, zuzendaririk onena, emakumezko aktorerik onena, gizonezko aktorerik onena, taldeko emakumezko aktorerik onena, taldeko gizonezko aktorerik onena, ingelesez besteko filmik onena, jatorrizko gidoirik onena, egokituriko gidoirik onena, argazki zuzendaririk onena, dokumentalik onena, animazioko filmik onena. Beste kategoriak: jatorrizko kantarik onena, musikarik onena (soinu banda*), film laburrik onena, dokumental laburrik onena, animazioko film laburrik onena, zuzendaritza artistikorik onena, muntatzerik onena, soinu muntatzerik onena, soinu nahasketarik onena, efektu berezirik onenak, jantzirik onenak, makillajerik onena. Bellinik irabazi zuen ingelesez besteko film onenaren Oscar saria.

 

oso. Kontuan izan 'oso' erabiliz gero ezin dela 'bat' gehitu sintagma berean. Oso herri txiro batean*[e.] Oso herri txiroan.

 

osoko emendakin* e. osoko zuzenketa.

 

osoko zuzenketa (osoko emendakin*, osotasunezko emendakin*, osotasunezko zuzenketa*).

 

osotara. Guztiz, erabat. Ez erabili 'guztira' edo 'orotara' adierazteko. Osotara, hamar milioi euro dira*[e.] Guztira, hamar milioi euro dira.

 

osotasunezko zuzenketa* e. osoko zuzenketa.

 

osotu* e. osatu.

 

ospatu. Festak eta jai giroko ekitaldiak ospatzen dira, ez besterik. Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena ospatuko dute*[e.] Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena gogoraraziko dute. // Azaroaren 25ean, Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da*[e.] Azaroaren 25ean, Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izaten da.

 

ospitale (ospital*).

 

ospitaleratu, ospitalera eraman, ospitalean egon... (ingresatu*). Ostiralaz geroztik ingresaturik dago*[e.] Ostiralaz geroztik ospitalean dago.

 

ostantzean* e. osterantzean.

 

ostarte (urdingune*). Eguraldiaz mintzatuz, hodei arteko tartea.

 

ostegun gizen, eguen zuri, eguen gizen, eguen lardero. Inauterietako osteguna.

 

osterantzean (ostantzean*).

 

ostiral mehar, ostiral mehe, bariku argi, bariku mehe. Inauterietako ostirala.

 

ostots (ortots*).

 

ostu (ohostu*).

 

otarteko* e. ogitarteko.

 

oto*, otomobil* e. auto, automobil.

 

Otomandar Inperioa, -a (Inperio Otomanoa*).

 

overbooking. Batez ere garraioari dagokionez, aldez aurreko salmentan behar baino txartel gehiago saltzea. Erabiltzekotan, azaldu.

 

oxigenoa eman* e. arnasa eman. Irudizko zentzuan, alferrikako kalkoa da. PPri oxigenoa eman diote*[e.] PPri arnasa eman diote.

 

ozar izar. Izar euria, izar jarioa, meteoro zaparrada.

 

ozeanario (oceanarium*). Akuario moduko bat, askoz ere handiagoa. Lisboan badute ozeanario eder bat.

 

Ozeania. Hona hemen Ozeaniako zenbait leku: Arafura itsasoa, Marinetako itsas hobia, Melanesia, Polinesia, Tasmaniako itsasoa, Timorko itsasoa, Torres itsasartea.

 

ozeanoak. Indiako ozeanoa (Indikoa*), Ozeano Antartikoa edo Ozeano Australa, Ozeano Artikoa, Ozeano Atlantikoa, Ozeano Barea edo Ozeano Pazifikoa.

 

Ozeanoko hondartza (L'Ocean*). Angeluko hondartza.

 

Ozkabarte* e. Santo Domingo de la Calzada. Errioxako herria.

 

ozono. Ozono geruza.

 

ozta-ozta. Kostata, nekez. Ozta-ozta galdu zuen Barriolak*[e.] Ozta-ozta irabazi zion Barriolari. // Ozta-ozta ez zen finalera sailkatu*[e.] Ia sartu zen finalean.

 

oztopatu. Bi erabilera ditu: 'nor' sailekoa eta 'nor-nork' sailekoa.

© Berria.info - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.info
webgunearen mapa