Azken eztabaida

Agur mezuak, Abel Barriolari

Hemeretzi urtez profesionaletan jokatu ostean, Abel Barriolak pilota utziko du. Albistea zabaldu eta berehala zabaldu dira esker oneko agur mezuak. Idatzi hemen zure mezua.

2016-12-02

Jasotako erantzunak: 41

41

JOTA K. 2017-05-08 - 11:51:59

Aupa Abel. zer esango dizut nik bada. Niretzat kirol "idoloa" izan zara. Gure loba Unaik lehenengo urratsak ematen ari zela pilotan, zer bururatu eta zuk izenpetutako bat oparitu egin genion.Gordeta dugu domina moduan. Zurekin irabazi dugu partida hau. Bihotz bihotzez, eskerrik asko eta segi hain pertsona zintzoa izaten. Zaindu Abel Maite zaitugu. Deustutik lau haizetara eta mundura ere bai, Gora ABEL!

Lotura zuzena

40

Joxe 2017-05-05 - 12:47:02

Eskerrik asko, Abel. Mila esker pilotalekuan bertan eta frontoiatik kanpo ere erakutsitakoagatik. Noblezia, umiltasuna, lan zintzoa, dotorezia. Fontoi beteko pilotaria eta pertsona ezin hobea. Biba zu!

Lotura zuzena

39

zubieta 2017-04-23 - 13:19:56

Atrebentzia ez bada, Abel: pilotan hasi zara, ikasketak zokoratuta. Mundu horri tamaina hartzen ez badiozu, zer egin pentsatu al duzu? Agian ez zaizu gustatuko, zure afizioa ahulduko da edo, okerrago, akaso ez zinen pilotari ona izateko jaio... Bilatu beste aukera bat. Eta besarkada bero-beroa, erraldoi horri!

Lotura zuzena

38

Maria 2017-04-17 - 22:46:56

Mila esker anitz, Abel, pasarazi dizkiguzun arratsalde ederrengatik eta zure joku eta jarrera dotorearengatik. Pilotazaleok faltan botako zaitugu. Zorte on zure ibilbide berrian!!! Maria (Iruña)

Lotura zuzena

37

Endika Guarrotxena 2017-03-29 - 21:44:01

Kirolari eta pertsona eredugarria, horrela jarraitu.

Lotura zuzena

36

urrutia 2017-03-22 - 09:31:16

biba zu ABEL lehenik PILOTARI HAUNDIA plaza GIZON XINTXOA Beti euskal mintzaira garbian mintzo Dolu dut ipar aldean ez ikusirik zure azken partida MILESKER HAUNDI BAT GARAZI ALDETIK

Lotura zuzena

35

JM 2017-03-09 - 21:23:51

ESKERRAK pilota(kirola) ekintza "naturala" bezala ikustearren: kirolaria irabaztean eta galtzaile izterakoan izateagatik. Gainera,gehitu goi-mailako kirolaria baino "etxeko" pertsona(naturala-umila-) bezala azaltzearren. Lagunaren laguna

Lotura zuzena

34

Luis Angel 2017-03-03 - 19:21:54

Zure “pilotari” alde handia beste askok goraipatu dute, eta nik, “alde hori” gutxietsi barik, beste bat laudatu gura dut: ZEURE EUSKALTASUNA. Pilotarako trebeziaz beste gozatu dut zeure euskara politaz. Eskerrik asko, Abel.

Lotura zuzena

33

parte zaharra 2017-02-24 - 08:20:08

Ez pentsa, Abel, hiru doxena iruzkin bakarrik agertzearren, beste herritar mordo batek miresten ez zaitugula. Pilota-garaia bukatuta ere, zure jokaera txalotzen segituko dugu. Ez adiorik!

Lotura zuzena

32

zigor urizar 2017-02-22 - 17:50:43

laburbilduta:eskerrik asko Abel zure iruzurrik gabeko pilota oparitzeagaitik.

Lotura zuzena

31

Kkun 2017-02-16 - 10:09:00

Abel, jakin banekien erretiratu behar zenuela, baina atzoko interneteko prentsan berria ikusita, bihotzaren taupadak azkartu zitzaizkidan, pena handia ematen baitit zu kantxan berriro ikusiko ez zaitugula pentsatzeak... Zorte on guztia opa dizut, zoriontsua izan zaitezen, merezi duzu eta, pilotaria handia izateaz gain beti jasoa, dotorea, prestua... eta izugarri erakargarria!!!

Lotura zuzena

30

agustin iridou 2017-02-13 - 18:32:43

Pilotari ari eta ari; nahiz galdu edo irabazi; beti egiten diozu jendeari irri; zure partidak izan dira gure sari!

Lotura zuzena

29

Agirre 2017-01-31 - 07:54:38

Barriola jaunari esker hobeki bizi gara euskaldun batzuk: partidako ordubetean ez ezik, egun osoan kirolari osoak diren bakan horiek irakatsi digute gozatzen eta sufritzen jakitea mesedegarria dela. Abel, heldutasun, zintzotasunaren eredu. Aupa maisu!

Lotura zuzena

28

Mungitik 2017-01-28 - 08:32:24

Bai pelotarako, Bai bizimodureko, makiñe zara Abeltxu! Erreferente bat. Eskerrik asko

Lotura zuzena

27

LORENA 2017-01-16 - 16:58:16

Aupa Abel! Jokalari paregabea, pertsona ezin hobea. Zorterik hoberena opa dizut! Ongi segi!

Lotura zuzena

26

Mixel 2017-01-07 - 21:40:46

Pena bat Abel, Zuk hoin ongi euskaraz dakizuna, plazan erdaraz entzutea "Tuka" Ipârraldean tua="crachat" da edo xixtua zuentzat,aldi oro pena hartzen ginuen.Ez da ba zaila hiri,neri zuri aire, utzi,eta abar... Gaintikoan Abel plaza gizon.

Lotura zuzena

25

Aitor"Latxambre " 2017-01-03 - 21:10:29

Agur bero bat Abel Leitzatarra !!! Zorionak Iparraldedik ! Jokalari Handia sentzu guztietan ! Ongi izan ! Ta urrengoko partida luzea irabazi ezazu zure famili osoarekin hau izango dek ederrena !!!

Lotura zuzena

24

zubieta 2016-12-16 - 21:27:59

Ba... niri ez zait gustatzen. Pilota astintze itsusia du, ez da efektiboa, jenio bizikoa da eta, gainera, ez daki jokatzen, ez galtzen eta ez irabazten. Malkoren bat eskapatuko zaigu apirilaren erdialdean, Abel.

Lotura zuzena

23

Nerea 2016-12-13 - 15:30:42

Zu izan beharko zinake gure haurren eredu, eta ez telebista kateetan ateratzen diren futbolari txatxu hoiek. Aupa Abel!! Kirolari ona eta pertsona ezin hobea!!

Lotura zuzena

22

Karlos Damian AGIRRE OZIO 2016-12-11 - 17:21:08

Aupa Abel Barriola eta aupa Leitza!

Lotura zuzena

21

Karlos Damian 2016-12-11 - 17:18:44

Urte luzetan heure jokoaz gogoz disfrutatu diat. Heure aldia egin dik, gu denona eginen den belaza. Oraino bizi luzea daukak aitzinean, aprobetxa ezak bete betean. Esker aunitz!

Lotura zuzena

20

Maite Alvarado 2016-12-09 - 11:25:47

Mila esker Abel zure lanagatik! Asko disfrutatzen dugu zurekin eta eredu izan zara nire semearentzat transmititzen dituzun baloreengatik. Zoriontsu izan

Lotura zuzena

19

Rober Intxausti 2016-12-07 - 20:57:25

Orain dela urte pila (Oinatzen kontrako buruz-buruko finala galdu ostean) neskalaguna eta biok Gernkatik Leitzako frontoira joan, Barriolista sutsua nintzela esan... ta hara non agertzen dan Barriola bera, frontioko "enkargaduak" telefonoz deitu ta menditik bajatu berritan, guri agur esateko intentzio bakarrarekin. AUPA ABEL GERNIKATIK!!! Zure modukorik eztau!!

Lotura zuzena

18

Bengetse 2016-12-06 - 21:48:15

Aupa, Abel! Txapelduna eta ezin dotoregoa!

Lotura zuzena

17

Asier 2016-12-04 - 10:24:49

Abel bezelako kirolariak ordezkatzen du geure haurrei kirolarekin helarazi nahi dizkiegun baloreak. Eskerrikasko.

Lotura zuzena

16

Oñati 2016-12-03 - 08:31:34

Abel eskerrik asko pilotari modun emandako guztiagatik eta pilotan erretiroa hartu eta gero jarraitu izaten zaren modun pertsona izugarri ona. GORA ABEL BARRIOLA!!!!!!!

Lotura zuzena

15

Iñaki Peña Bandrés 2016-12-03 - 08:15:39

Pertsona elegantea, eredugarria. #EskerrikAskoAbel

Lotura zuzena

14

Iñaki 2016-12-03 - 01:19:05

Bihotzez opa dizut zoriontasuna Abel, izan bedi zure umiltasuna gaurko eta biharko pilotarien eredu.

Lotura zuzena

13

iosu 2016-12-02 - 23:42:44

Abel ,sarritan erabili zaitut eredu bezala semeekin, eta ez bakarrik pilotari bezala. Eskerrikasko ta zoriontsua izan

Lotura zuzena

12

Eneritz Oianguren 2016-12-02 - 23:35:20

Mila esker Abel. Handia izan zarelako BETI kantxa barruan eta kantxatik kanpo. Zulakoz beteta behar luke munduak.

Lotura zuzena

11

"Atxi" 2016-12-02 - 20:30:53

"Booooo" atera zait bihotz xokotik, hamarkada luzeetan zure miresle izan bainaiz. Aurrelari "artixtak" zer lirateke hain maitagarriak zareten atzelari sendo eta dotoreak gabe? Geroa ere pilota bezain borobila bekizu ! Bi pott..

Lotura zuzena

10

Jon 2016-12-02 - 19:55:28

Nola kirolean ala gizatasunean eredu Abel, eskerrik asko horrelakoa zarelako.

Lotura zuzena

9

Jon Lizarraga 2016-12-02 - 17:38:27

Pilotari handia,gure kirola indartzen eta nabarmentzen lagundu duzu zure izaera apal eta zintzoari esker.Beti lanean eta zailtasun guztien gainetik,tenkortasunez aurrera ateraz.Euskal izaeraren ispilu eta jarrai-bide.Eskerrik asko Abel!

Lotura zuzena

8

ItxaroB 2016-12-02 - 17:31:14

Bis repetita: Abel Barriola: nire igande arratsalde asko alaitu dituzu... Biba zu txapeldun bihoztun! Eta mila esker

Lotura zuzena

7

ItxaroB 2016-12-02 - 17:28:56

Abel dire ignare arratsalde asko alaitu dituzu! Biba zu txapeldun bihoztuna!

Lotura zuzena

6

ainhoa 2016-12-02 - 16:17:30

Txikitatik gustatu izan zaidan kirola da pilota eta uste dut parte handi bat Abel zuregatik dela. Txikitatik izan zaitut gustuko eta nahiz eta urteak pasa eta pilotari berriak sartu hor egon zara beti. Eskerrak eman nahi dizkizut urte hauetan jendeari eta pilotari eman diozunagatik eta lasai egon ez zaitugu eta ahaztuko! #betiabelenjarraitzaile

Lotura zuzena

5

Edurne Arrizibita 2016-12-02 - 15:42:42

Hunkitu nauzu zure despedidan! Bejondeigula zure ibilbidez gozatzeko aukera izan dugunoi! Musu handi bat eta segi zaren bezala izaten; dotorea kantxan eta kantxatik kanpo ere. Kirolari eredu bikaina!!! ;))))

Lotura zuzena

4

Kristina Martin 2016-12-02 - 15:36:44

Pilotan kasualitatez lur hartu dugunok ere estimu handia dizugu, Abel, transmititzen dituzun baloreengatik

Lotura zuzena

3

Nostalgikoa 2016-12-02 - 15:34:42

Aitak pilogatik zuen zaletasunagatik bilakatu nintzen zale ni ere. Hainbeste pilotari eta gure etxean gustokoena zu. Kirolari kontzeptua bete betean betetzen duten horietakoa. Eredu izan zaitut nere bizitzako hogeita bi urtetan, eta onena opa dizut bizitzan. Pilotari izugarria, pertsona paregabea!

Lotura zuzena

2

Xabier Urrestarazu 2016-12-02 - 15:11:40

Txapel gehiago irabazi dituztenak izango dira. Ez, ordea, bihotz gehiago irabazi dituenik. Mila esker Abel, eta zorte on hemendik aurrerako garai berrian.

Lotura zuzena

1

beste bat 2016-12-02 - 15:07:57

Nire izeba batek honela laburbiltzen du: "Barriola umilegia da mundu honetarako". Eskerrik asko pilotari eta pertsona handi izateagatik Abel

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali

:

Datu pertsonalak

:

:

Spambotak ekiditeko irudia

:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.