Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Eztabaidak

Publizitatea

Eztabaidak

Azken eztabaida

Bidali zure mezua, Anjel Lertxundiri

Irakurleekin topaketa egingo du ostegunean Anjel Lertxundik Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen. Hemen idatzitako mezuak helaraziko dizkio BERRIAk

2017-06-05

Jasotako erantzunak: 25

25

Mikel Martinez 2017-06-09 - 15:58:34

Irakurriak goxatu ditut. Galera handia irakurri gabe utzi ditudanak. Eskerrik asko, Anjel

Lotura zuzena

24

Joseba Barandiaran 2017-06-08 - 19:38:23

Itzela izan duk Andu, kolosala ere esango nikek, lerdemerke agertzeko beldurragatik ez balitz. ;-)

Lotura zuzena

23

Andoni Basterretxea 2017-06-08 - 15:10:47

Kaixo Anjel. urteetan zear nire gozarien atal garrantzitsu bat izan zara. Aintzina esaten zen moduan "como el catecismo· irakurten nuen zure ataltxoa, beti gogoz. Ondo segi eta Eskerrik asko. Andoni.

Lotura zuzena

22

German Kortabarria 2017-06-08 - 14:37:50

Berriako azken zutabean esker ona erakutsi zenigun urte hauetan irakurle izan zaitugunoi. Guk bai zor dizugula zuri eskerrik onena, Anjel! Hitz bestek errealitatearen saihets berriren bat eskaini digu egunero, irakurketa oparoetako tantez ilustratu gaitu, gozamenari hausnarbidea atxiki dio, literatura zintzoa, soila, goi mailakoa jarri digu esku artean. Ziur izan, Anjel, bete-betean asmatu duzula 900 karaktereko kaiolatik Berriako irakurleoi mundu zabal, aske eta arnasgarriagoa eskaintzen.

Lotura zuzena

21

IXa Taldea. 2017-06-08 - 13:27:47

Eskerrik asko, Angel. Arratsaldera arte. Hau idatzi genuen orain dela hilabete Ixa taldeko webgunean: http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2017/04/17/hitz-beste-ez-adiorik-xuxen-zale-amorratu-hori/ HITZ BESTE: Ez adiorik, Xuxen-zale amorratu hori (2017/04/17) Tamalez, bukatu zaigu HITZ BESTE zutabea eguneroko Berria-n. 15 urte euskara garatzen, idazketa txukunaren dibulgazio egiten. Zutabe hori izan da gure Xuxen-i buruz ohar, txalo eta artikulu gehiago sortu dituena, Xuxen letren kronikara ekarri izan duena.ESKERRIK ASKO Anjel!Adibide moduan, Hitz beste-ko ale adierazgarri bat: ============================================= ‘Ixa xuxen’ 2013-11-09 by Anjel Lertxundi Hogeita bost urte xuxen edo, gutxienez, ixa xuxen idatzi behar genuela tematu zirenetik: ez dute meritu makala guztiz despejatu ezin dugun xuxen idaztearen ixa inkognita argitzeko tema. Baina gaizki hasi naiz: despejatuk Xuxenen txibato gorria piztu dit. Txibatok ere bai. Honaino heldu haiz, amigo! Ez ditut zuzenduko. Eskola zaharreko honek gaztelaniaz ikasi zuen inkognitak despejatzen —ahaztu ere bai hizkuntzen beharrik gabe— eta zaharrez nagi naiz inkognitak askatu egiten direla ikasten hasteko. Txibato hitzari dagokionez, oso erro gaizto bihurriak hartuak ditu gure hizkeran, hain erraz baztertzeko. Biak gordeko ditut, bada. Nire aukera da. Xuxenek abisua eman dit. Eta askatasuna. Erratuko banintz, kulpa ez luke, Axularren hartan bezala, Xuxenek, baldarrontzi honek baizik. Ixa xuxen ibiltzeko makuluak eutsiko ahal dio beste hogeita bost urtez bideari eta bertan topa dezala Euskalerria Irratia albistea eman dezan. OHARRAK (Post scriptum) Xuxen ez da, jakina, Ixak hogeita bost urteetan egindako lan bakarra (Ixarik gabe, euskarak ez luke gaur duen tokia informatikaren plazan) baina Xuxen da Ixaren bandera ontzia, edo niri hala iruditzen zait behintzat. Orain hamar urte zutabe honekin hasi nintzenetik Xuxenekin bizi izan dudan harreman sentimentalarengatik izango da. ============================================= Eta horri aipamena eginez honela idazten zuen gozo Xabier Artolak Ixa taldeko blogean: “Andere zorroztzat” hartzen du Xuxen Juan Luis Zabala idazleak, hala irakurri izan diogu artikuluren batean. “On Xuxen” esan izan dionik ere bada, haren autoritatea azpimarratuz. “Ene bihotzeko Xuxen, kuttuna, maitea” esaten dio Andu Lertxundik, eta “Xuxenek gorriztatu gabe txalotzen dizkion hitzak” izan ditu mintzagai inoiz; edo haren “txibato gorria” pizten diotenak, txibato bera ere horien tartekotzat aipatuz (bidenabar, esan diezaiogun Anduri, txibatoak ez diola hemendik aurrera txibato hitza azpimarratuko, horregatik behintzat egon litekeela lasai).

Lotura zuzena

20

Kontxi Kerexeta 2017-06-07 - 14:52:03

14 urtean zehar nire egunerokotasunaren parte izan zara, astegun eta asteburu, ogia lez, hutsik egin gabe. Zure zutabeekin gozatu eta sufritu dut, hunkitzea lortu duzu eta inoiz ez naute indiferente utzi. Beti somatu dizudan zintzotasuna goratu eta zure hitzak irakurtzen jarraitzeko asmoa dudala adierazi nahi nizuke, mila mila esker !!

Lotura zuzena

19

Arantxa 2017-06-06 - 18:37:27

Nik ere baditut gordeak puxka txiki horietako batzuk berriz ere irakurtzean berriz ere hunkitzen nautenak. Mila esker berriz ere!

Lotura zuzena

18

Xabier 2017-06-06 - 16:19:53

Hitz beste: hain zutabe txikia eta hain hutsune handia gogoetaren kontrako ehiza basati garai honetan. Mina handia, esker ona handiagoa!

Lotura zuzena

17

Austin Goenaga Urzelai 2017-06-06 - 12:45:56

Gogoan dut oraindik Anjel, aurreko urteko urriaren 14ko zutabea: Bob Dylan. Maisulana. Izendatu berri zuten Literatura Nobel sariaren irabazlea aipatu zenuen zutabearen gainkaldean. Besterik ez. Aitzakia hutsa poesia musikatua dantzan dabilela gogora ekarteko. Poesia hitza hamaika aldiz errepikatu zenuen irakurleok abisupean ipiniz poesia esparru kultoetatik plazara egin duela jauzi. Gutxiengo baten harri bitxia, genero poetikoa alegia, zoko ilunetik, armairutik atera dela, eta bizi berri bat eman diola musikak olerkiari. Zure zutabe paregabeari esker ekarri nuen gogora Ruper Ordoriaren lehen diskoko poema musikatuak, buruz kantatzen genituenak, lehen kolpean larregi ulertu gabe, baina gerora hiltzatuak geratu zaizkigunak. Mila esker Anjel Lertxundi. Besarkada bero bat. Oparitxoren bat laster? Oso txukun eta lirain ikusi haut Berrian, ahotsa ez hainbeste baina hori ez da zure errua izan.

Lotura zuzena

16

JUANTXO ZEBERIO 2017-06-06 - 12:29:16

14 urte! 14 urte Andurekin gosaltzen. Edo bazkaltzen, edo hondartzan etzanda, edo salan goxo Berria eskuetan, kanpoan euria ari duen bitartean... 14 urtez etxekoak hazten ikusi ditugun bezala ikusi dugu mundua -euskaraz- pasatzen Anduren begietan. Egunero, egunero, egunero... Etxeko -jada ez hain- txikiei esan izan diegu, txikia izatea dela gure pribilegioa mundu "handi" honetan. Eta bai! Halaxe da, guk bakarrik eta ez beste inork, bizi, konta eta irakur ahal izan du mundua Andu bezalako idazle baten hitzen bitartez. Milesker ohore hau gurekin partekatu izanagatik. Hire hurrengo zutabearen zain!!

Lotura zuzena

15

alex mendizabal 2017-06-06 - 12:04:40

Buongiorno Anjel, anche dall'Italia si leggono le tue parole. Hai scritto e con BERRIA pubblicato quel meraviglioso libro di viaggio chiamato "ITALIA, Bizitza Hizpide". Quando torni? I tuoi occhi e la tua attenzione sono spesso state rivolte da queste parti. Grazia eta grazie.

Lotura zuzena

14

Jose Mari Gutiérrez Angulo 2017-06-06 - 10:50:21

Anjel Lertxundi, ez gara inoiz elkarrekin egon, ez zaitut inoiz zuzenean ikusi; baina izugarrizko mirespena dizut egin duzun lan oparoagatik. Gozatu dut irakurri ditudan eleberriekin, zure 'Eskarmentuaren paperak' liburuarekin, zure BERRIAko zutabeekin, … Zure lanak ikasle txikiekin erabili ditut ere. 'Aizak eta aizan elkarrekin dantzan' erabili dut ahitu arte. Eta liburu hori erosi nuenetik Pepito Grillo bat izan zara niretzat (begikotasunez esaten dut). Hitzaurrean esaten zenuen: “Gure hizkuntzaren gaurko egoeran, transmisio guztiak nekez dira onak (egunero ikusten ari gara hainbat irakasle, testu eta jarduera kaskar)”. Ez dakit lortu dudan transmisio horretan ona izatea, baina “jarduera kaskar” ez izateko egin ditudan ahalegin guztietan, esaldi horrek argia ematen zidan. Eskerrik asko guztiagatik.

Lotura zuzena

13

HERIBERTO ZUBIA URIBEETXEBARRIA 2017-06-06 - 07:21:07

Mila esker guztiagatik Anjel. Urte askoan txapela kaskoan, Ondo izan.

Lotura zuzena

12

Itziar 2017-06-05 - 21:59:46

Anduren zutabea irakurriz goizeko kafea hartzea = Biziza atseginago egiten zuten plazer txikiak. Mila esker!

Lotura zuzena

11

Joseba Castro Herrero 2017-06-05 - 21:35:06

Aukera gutti batzuk izan ditugu Andurekin egoteko eta literaturaz, bere fazeta ezberdinetan, gozatzeko. Hori baita Anduk lortzen duen: literatura gozaraztea irakurleari. Eta ziur naiz berak ere gozatu egiten duela idazten. Gure ustez horrela da eta inoiz ez diogu eskertuko nahikoa ezta gutti ere, egunero eta ez dakit zenbat urtez kazeta honetan atetik oparitzen zigun zutabe majiko horiekin. Eta berriako zutabeaz aipatze arren soilik..... Pertsona jakintsua dugu Andu. Behin eta berriro erakutsi egin digu zelan atxiki testu bati eta zuku osoa atera eta horrek engantxatu egiten duenez, gero eta gehiago behar duzu. Orain Anduren "monoa" dugu. Eskerrak baliabide asko dugula noizean behin anotxo bat "esnifatzeko". MILA ESKER ANDU. Bihotz bihotzez. Besarkada Deustutik.

Lotura zuzena

10

Jaione 2017-06-05 - 18:55:10

Egunero gosaltzerakoan zure zutabea irakurri eta ondoren lankide, lagun eta senideekin zenbat tertulia egin ditugun zuk idatzitakoaren inguruan!!! Mila esker une gozo horiegatik eta laster arte!!!

Lotura zuzena

9

Rakel 2017-06-05 - 18:02:24

Epa, Andu, zure zutabetxo txikian euskara eta pentsamendua handi egin dituzu: eskerrik asko!

Lotura zuzena

8

Andoni Arenaza 2017-06-05 - 17:35:18

Kaixo, Anjel: Urretxindorra ikastolako irakasle bat nauzu. Zure liburu eta zutabeak gogo handiz irakurtzeaz gain, nire lanerako ere oso egoki eta probetxugariak izan direla esan beharrean nago. Hamaika gai jorratu duzu zure idazkietan: literatura, historia, politika, erlijioa, filosofia, ekonomia, etimologia, ... eta halakoetan lapurreta txiki asko egin dizkizut nire ikaleekin partekatzeko. Hori gutxi balitz, zubigintzan ere aritu zara beste batzuen perlen berri guri emateko (zugatik jakin dut Josu Lezametak Oliver Sacks-en Esker onaren itzulpenaren berri, esaterako. Josuri ere mila esker, bide batez) Nire eta nire ikasle guztien partez, anitz esker!!!

Lotura zuzena

7

Garaban 2017-06-05 - 17:32:41

Ezin izango naiz topaketan egon, baina saiatuko naiz streamin bidez ikusten. Eta eskertuko nizuke Coboren kromoa azkenean lortu ote zenuen argitzen. Mila esker

Lotura zuzena

6

Karlos 2017-06-05 - 17:29:13

Eskerrik asko, Anjel, zure perpaus erlatibo iraultzaileengatik.

Lotura zuzena

5

Edurne Lazkano 2017-06-05 - 17:15:10

Kaixo, Anjel. Berria ireki, eta zure zutabearen bila joaten nintzen lehenabilehen, ea egun horretan zer burutazio zenekarren jakiteko gogoz. Pena hartu nuen nik ere uztera zindoazela jakin nuenean, baina penaren gainetik horrenbeste urtetan zurekin gozatu izanaren pozarekin geldituko naiz. Mila esker, benetan.

Lotura zuzena

4

Joannes 2017-06-05 - 16:27:24

Institutuko liburutegian Berria irekitzen hasi nintzenetik zaletu nintzen zure zutabeetara, eta harrezkero ohiko hizpide izan dira gure lagunarteko eztabaidetan. Halakoetan buruak adina aburu izaten direla esan ohi da, baina gurean "Hitz beste"k beti zuen zer esanik. Ez da nolanahikoa apiriletik falta zaigun aburua. Adio, eta mila esker.

Lotura zuzena

3

Joxe Begiristain Aizpurua 2017-06-05 - 16:18:05

Arrazoi bakarra izan nezakeen nik, ostegunean Anjel Lertxundirengana ez hurbiltzeko eta, parean tokatu ezina!!: ordu berean Ataunen Otso Irakurleak taldearen hileroko saioa!! Goiberri aldizkarian apirilaren 28an argitaratutako nire iritzi-artikulu baten izan nuen hizpide Anjel lertxundiren erabakia, testuinguru jakin batez ari nintzela, nahitaez gogoratu bainintzen berak utzitako hutsuneaz: "...Larriagoa da Anjel Lertxundik egin diguna: egunari baraurik ekitera behartu gaitu. Gutako askori ukatu zaigunarekin bizialdi osorako gor, mutu, eta itsu bihurtu arazizko zigorraldia da!! Bere laburrean, horren iruzkin sakon, sarkor, gordin eta aldi berean ulerterraz, arin eta alai zirenak bat-batean galtzeak, euskaratik mundua ulertzeko saiakera duina murriztu digu intelektual euskaldunak. Beldur naiz, bere zaleak garenok eskaintzen genion denbora, garai berrietara moldatzeko nahitaezkoak izango ditugun espainiera, frantsesa eta ingelesa hizkuntzak ikasteko erabil dezagun jukutria gaiztoa dela funtsean, Lertxundiren erabakia..." Ez adiorik, Anjel!!

Lotura zuzena

2

Aingeru Lopez 2017-06-05 - 15:45:18

Eskarrik asko Lertxundi urteotan BERRIAn egin duzun lan bikainagatik. Plazerra izan da.

Lotura zuzena

1

Andoni 2017-06-05 - 12:05:05

Kaixo Anjel, Plazer bat izan duk urte guzti hauetan hire zutabea irakurtzeko aukera izatea. Pena handia hartu nian utzi egingo huala jakitean, baina oraindik ere badizkiat tarteka moztutako batzuk gordeta, eta ikasitako guztiarekin zorretan egongo nauk beti. Esker on bat, zutabe bakoitzeko.

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali
Datu pertsonalak

Spambotak ekiditeko irudia

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Publizitatea