Gure gaiak

2012ko Eurokopa

2012ko Eurokopa

Polonian eta Ukrainan jokatu zuten gizonezkoen Europako futbol selekzioen txapelketa, ekainaren 8tik uztailaren 1era.
- Txapelketako web ofiziala / Argazkiak / Bideoak
- Lehen faseko sailkapenak
Final-laurdenak.
- Txekia-Portugal: 0-1.
- Espainia-Frantzia: 2-0.
- Alemania-Grezia: 4-2.
- Italia-Ingalaterra: 0-0. Italia aurrera, penaltietan
Finalerdiak.
- Espainia-Portugal: 0-0. Espainia finalera, penaltietan
- Alemania-Italia: 1-2.
Finala.
- Espainia-Italia: 4-0.

Albisteak

Inoizko selekziorik onena?

2012-07-03
Espainiak finalean erakustaldia emanda irabazi zuen herenegun Eurokopa. Hiru txapelketa handi jarraian irabazi dituen lehen selekzioa da, eta jokalari gehienak 30 urtetik beherakoak ditu.
Gianluigi Buffon eta Iker Casillas, elkar agurtzen, lehen faseko partidan. / P.L.

Eskurik onenetan

2012-07-01
Gianluigi Buffonek eta Iker Casillasek, Italiako eta Espainiako selekzioetako kapitainek, hurrenez hurren, ibilbide paraleloak egin dituzte munduko atezain onena izateko lehian.

Irabazteko, zabaldu

2012-07-01
Espainiak eta Italiak jokatuko dute Eurokopako finala gaur gauean, Kieven, eta ez dago titulua lortzeko faborito argirik. Txapelketako lehenengo fasean elkarren aurka aritu ziren, eta bana egin zuten.
Cesc Fabregas 2008ko Eurokopako final-laurdenetan, Gianluigi Buffoni penaltia botatzen . / F. AUSIN ORDONEZ / REUTERS

Ezer ez da lehengo bera, edo bai

2012-06-30
Espainiak ez dio sekula Italiari irabazi Munduko Kopako eta Eurokopako neurketetan, ez behintzat partidak irauten duen arauzko 90 minutuetan. Lau alditan irabazi du Italiak, eta hirutan berdindu egin dute.

Euroarekin, kopa ahaztu

2012-06-29
Italiak astindu handia eman dio Alemaniari Eurokopako bigarren finalerdian, eta Espainia izango du aurkari etzi, finalean. Balotellik sartu ditu italiarren bi golak, eta berandu iritsi da Oezilen gola, 92. minutuan

Loteria, Espainiara

2012-06-28
Oso partida orekatua jokatu dute Espainiak eta Portugalek, eta espainiarrek penaltietan lortu dute Eurokopako finalerako txartela. Bi atezainak bikain aritu dira penaltietan, eta Cesc Fabregasek sartu du gol erabakigarria

Bizilagun zaharrak

2012-06-27
Espainiak eta Portugalek Eurokopako lehen finalerdia jokatuko dute gaur Donetsken, eta partida gogorra eta orekatua espero da. Baloia Espainiak izango du, eta Portugal kontraerasoan ahaleginduko da min egiten.

Hummels, bere lekua aurkitu nahian

2012-06-27
Isil-isilik Joachim Loewen konfiantza irabazi du Mats Hummelsek, eta Alemaniako selekzioko defentsaren erdian postua ziurtatu. Garbi jokatuta lortu du, ez baitu falta bakar bat ere egin.

Ezusteko gutxiko txapelketa

2012-06-26
Multzoko fasean Herbehereek eman zuten ezusterik handiena, baina kanporaketetan selekzio indartsuenek ez dute hutsik egin. Espainia eta Alemania dira faboritoak Portugal eta Italiaren aurkako finalerdietan

Sufrituta, baina aurrera

2012-06-24
Espainiak izerdia bota behar izan du Frantziari irabazteko, baina lortu du, eta Portugalen aurka ariko da finalerdietan. Xabi Alonsok sartu ditu partidako bi golak, bat, hasi eta berehala, eta bestea, amaieran

Atea itxita dago

2012-06-24
Aspaldiko partez ez dago eztabaidarik Ingalaterrako atezainaren inguruan. Oso lan ona egin, eta postuaren jabe egin da Joe Hart.

Ateari bizkarra emanda

2012-06-23
Karim Benzema «taldeko oinarrietako bat» izango zela aitortu zuen Laurent Blanc Frantziako selekzioko hautatzaileak Eurokopa hasi bezperan, baina aurrelariak ez du golik sartu oraindik.

Futbolean ere, egurra

2012-06-23
Alemaniak ez du arazo handirik izan Greziak ate aurrean jarritako hesia botatzeko, eta merezita sailkatu da finalerdietarako. Partida beroa espero zen, baina ez da inolako istilurik egon harmailetan

Harrotuko da berriz ere

2012-06-22
Aurretik bi jaurtiketa on zutoinera bidali ondoren, Cristiano Ronaldoren golari esker sartu da Portugal Eurokopako finalerdietan. Erasoko jokorik gabe, eusteko asmoz jokatu du Txekiak, eta bere taktika tristean ito da

Euroguneko katramilak

2012-06-22
Europako krisi ekonomikoaren oihartzuna Eurokoparaino iritsi da. Hedabide askok politikarekin lotu dute Alemaniak eta Greziak gaur jokatuko duten bigarren final-laurdenetako neurketa

Kontu zaharrak berri

2012-06-21
Ezuste onak eta txarrak, jokoaren bizitasunik eza eta arriskuak hartzeko borondate gutxi. Hori izan du ligaxkak. Sasoiaren amaiera izateak ere mesede gutxi egiten du.

1996koa gogoan

2012-06-21
Bide antzekoa egin dute Portugalek eta Txekiar Errepublikak: lehen partida galdu zuten, eta hurrengo biak irabazi. Portugaldarrak dira sailkatzeko faboritoak, baina txekiarrek ezustea eman nahi dute

Merezi baino gehiago

2012-06-20
Ingalaterrak distirarik gabe eta epailea lagun irabazi dio Ukrainari, eta multzoko lehen postuan bukatu du Rooneyren golari esker. Frantziak oso partida kaskarra jokatu du eta bigarren sailkatu gisa egin du aurrera

Ezin pasatu oharkabean

2012-06-20
Futbolean aritzeko dohain adina txori ditu buruan Mario Balotellik. Ezagunak dira haren inguruko polemikak; azkena, herenegungoa, Irlandari gola sartu eta ahoa estali ziotenekoa.

Kasualitaterik ez

2012-06-19
Espainiak eta Italiak irabazi egin dute azken jardunaldian, eta final-laurdenetarako sailkatu dira, C multzoko lehen bi postuetan. Kroaziarrek estu hartu dituzte espainiarrak, baina garesti ordaindu dute punteria falta

Sartzeko, atera egin behar

2012-06-19
Wayne Rooneyk gaur jokatuko du zigorra bete osteko lehen partida. Hari tokia egiteko nor kendu ari da pentsatzen Roy Hodgson. Ez da erabaki erraza, ondo aritu baitira ordezkoak.

Gaiztakerian berriz ere

2012-06-17
Nicklas Bendterrek UEFA haserrarazi du galtzontzilloetan publizitatea erakutsita. Aurrelari daniarra eskandaluengatik da ezaguna.

Presioaren bi aldeak

2012-06-17
Lehen zati txukuna egin du Poloniak, eta goleko aukera asko sortu ditu, baina erabat desegin da bigarren zatian, presioak itota. Txekia askoz oldarkorrago aritu da bigarren zatian, eta merezita irabazi du, presiopean

Ekaitza eta haize freskoa

2012-06-16
Sei urteren ostean, Frantziak partida bat irabazi du txapelketa bateko azken fasean, eta eskura ditu final-laurdenak. Partida ordubetez egon da etenda, ekaitz gogorra izan baita Donetsken

Duintasun eske

2012-06-16
Theodor Gebre Selassie da Txekiar Errepublikarekin jokatu duen lehen jokalari beltza. Bera hautatu izanak eztabaida publikoa sortu zuen, eta oihu eta irain arrazistak entzutera «ohituta» dago.

Kontraesanean bizi da

2012-06-15
Italia izan da nagusi denbora askoan, eta aurretik jarri da, baina Kroaziak ez du amore eman, eta berdindu egin du. Kroaziarrek eskura dituzte final-laurdenak; italiarrek, ordea, zaila dute sailkatzea

Batasuna ez da beti sendotasuna

2012-06-15
2010eko Munduko Kopan hondoa jo zuen selekzioa suspertu du Laurent Blancek. Kalitatearen alde egin du, giharraren kaltetan, horrek dakartzan arriskuekin.

Gurin bigunegia

2012-06-14
Alemaniak ondo baliatu ditu Herbehereek lehen zatian emaniko erraztasunak, eta ia-ia sailkatu da final-laurdenetarako. Multzoko lehen partidak galduta, munduko txapeldunordeek oso zail dute aurrera egitea

Jo ezak beste bat, Bilic

2012-06-14
Kroaziako hautatzailea zaleen kutuna da, baina iragarri du Eurokoparen ondoren Lokomotiv Mosku entrenatuko duela. Rock talde bateko eta 1998ko selekzioko kide izanik, oso ezaguna da bere herrialdean.

Amesgaiztoak ez du etenik

2012-06-13
Ahazteko moduko sasoia darama Arjen Robben Herbehereetako jokalariak. Azken hilabeteetan egindako hutsek, konfiantzarik gabe utzi dute.

Bakerako lehen pausoa

2012-06-13
Oso partida serioa eta erasokorra jokatuta, Poloniak eta Errusiak euren esku daukate Eurokopako final-laurdenetan aritzea. Dzagoevek sartu du Errusiaren gola, eta Blaszczikowskik orekatu du gero partida

Beldurraren ituna

2012-06-12
Frantziak joko hobea eta kalitate handiagoa erakutsi du, baina anbizioa falta izan zaio, eta puntu baliotsua utzi dio Ingalaterrari. Bigarren zatia aspergarria izan da, bi taldeek ontzat eman dutelako berdinketa

Bat-batean, Dzagoev

2012-06-12
Errusiako erdilaria izan da Eurokopan nabarmendu den lehen jokalaria, Txekiari bi gol sartuta. 22 urte betetzear ditu, eta Europako talde indartsu asko atzetik.

Kosta zaio esnatzea Alemaniari

2012-06-10
Partida negargarria jokatu dute Alemaniak eta Portugalek, baina merezita gailendu dira lehenak, Gomezek eginiko golari esker. Bi taldeetako izarrak ezkutuan egon dira, baina agertu diren apurrean min egin dute

Lotsa kutuna

2012-06-10
'Tiffossi'-ek topatu dute beste helduleku bat selekzioan sinesteko: ustelkeriak zipriztindu ondoren irabazi zituen Italiak azken bi tituluak, 1982ko eta 2006ko Munduko Kopak.

Distira faltan, emozioa

2012-06-09
Poloniak sartu du aurreneko gola, baina Grezia partidari buelta ematear izan da jokalari bat gutxiagorekin. Karagounisek berdinketa hausteko aukera izan du, baina penaltia huts egin du

Menpekotasuna sortzen du

2012-06-08
Poloniako selekzioko golegile nagusia da Robert Lewandowski. Hura zelaian izan ez denetan, ezer gutxi lortu du taldeak, eta, oraingo honetan ere, harengan jarria dute taldekideek eta zaleek itxaropena.

Denak, baten aurka

2012-06-08
Iragarpen denetan Espainia da irabazteko faborito nagusia, darabilen joko ereduarekin orain arte menderaezina izan delako. Espainiarren aurkari handienek antzeko eredua erabiltzeak ikuskizuna handitu dezake

D Multzoa. Golegileen ostatua

2012-06-07
Benzema, Rooney, Ibrahimovic eta Xevtxenko. Beste era batera esanda: Frantzia, Ingalaterra, Suedia eta Ukraina. Europako gol ehiztari abilenak bilduko dira D multzoan.

C Multzoa. Arriskua, ezkutuan

2012-06-06
Eurokopa irabazteko hautagai nagusia dago C multzoan: Espainia, gaur egungo txapelduna. Italia, Irlanda eta Kroazia talde onak dira, eta hau izan daiteke lehen faseko multzo arriskutsuena.

B Multzoa. Bi otso eta bi ardi

2012-06-05
Bi azpimultzotan bana daiteke B multzoa, itxuraz Eurokopako parekatuena: Alemania eta Herbehereak daude goian; Portugal, koska bat beherago; eta, askoz beherago, Danimarka.

A Multzoa. Hotzetik eta berotik

2012-06-03
Errusia, Txekiar Errepublika, Grezia eta Polonia ariko dira multzo honetan. Errusiarrak dira indartsuenak, eta beste hiruren artean parekotasun handia dago. Edonor pasa daiteke hurrengo fasera.

Publizitatea