Gure gaiak

Errefuxiatuak

Errefuxiatuak

Siria, Irak eta Afganistangoak dira gehienak, baina ez guztiak. Gerratik ihesi batzuk, miseriatik edo jazarpenetik besteak... guztiek dute bizimodu hobea amets. Europak, ordea, ateak itxi dizkie. Gutxi batzuk soilik hartuko ditu ihesi datozen milaka horietatik. Baina hartuko dituela esan dituen horiek ere ez dira iristen.

Albisteak

Hiru haur Idomeni kanpalekuan, Greziaren eta Mazedoniaren artean, muga itxita dagoelako protestan, maiatz hasieran. Laguntzailerik gabe iritsitako 10.000 adingabe galdu dira EBn. / KOSTAS TSIRONIS/ EFE

XXI. mendeko esklabotza

2016-05-21
Europako mugak ixtearen ondorioz, iheslari ia guztiek erabiltzen dituzte trafikatzaileen sareak; %90ek, Interpolen arabera. Gaizkile taldeen eskuetan harrapatuta geratzeko arriskua dute.
Katsikasko langa igarotzen duenak haurrak ikusten ditu nonahi. / ASIER PEREZ-KARKAMO

Gerrako haur hautsiak

2016-05-20
Greziako Katsikasko errefuxiatuen eremuan 400 haurretik gora daude, eta kanpalekuko bizipoza dira. Baina marrazten edo elkarren artean borrokan hasten direnean, barnean pilatu duten oinazea azaleratzen dute. Bonbak utzi dituzte atzean, eta ondorio psikologikoak agerikoak dira.

Babes premiak irekitzen du bidea

2016-05-19
EBk eta Turkiak eginiko itunak Greziako bidea itxi die iheslariei, baina ez du baretu haien estutasuna. Nazioarteko erakundeek ohartarazi dute beste ibilbide batzuk hasi direla erabiltzen, askoz ere arriskutsuagoak.
Iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratze bat Bilbon propio gaiaren inguruan protesta egiteko antolatutako plataformak deituta, artxiboko irudi batean. / MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Ongietorria eman ezinik

2016-05-18
Italian eta Grezian pilatutako iheslarien irudiek asaldatuta, abaroa emateko keinuak egin dituzte erakundeek. Herritarrak kalera ere atera dira: errefuxiatuen eskubideen alde. Nolanahi ere, guztiek argi utzi nahi dute beste milaka eta milaka lagun ere badirela asilo eskubidearen premian.

Laudorio gutxiko akordioa

2016-05-17
NBEk zalantzak agertu ditu berriz Europako Batasunak eta Turkiak errefuxiatuen auzian egindako akordioaren legezkotasunari buruz. EBk iaz hitzartutako 160.000tik soilik 1.500i eman die babesa.
Austriako Polizia hegoaldeko mugan, Brennerren, Hego Tirolen. Protestak izan dira azken asteetan pasabide horretan. / JAN HETFLEISCH /EFE

Europako muga blindatuak

2016-05-17
Austriak, «migrazio uholde» berri bat saihesteko, kontrolak berrezarri nahi ditu Brenneroko pasabidean; erabakiak Italiako agintarien haserrea eragin du.

Publizitatea