Edukira joan

Publizitatea

EUSKARA

Euskal Wikipediaren edizio-maratoia egingo dute Durangoko Azokan

Abenduaren 6an bertaratzen diren partaideek Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko du. Norberak bere jakintzak sarean partekatzea eta euskararen presentzia sustatzea da asmoa.

2011-11-27

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Abenduaren 6an Euskal Wikipediak hamar urte egingo ditu, eta abenduaren 6an martxan izango da jada Durangoko azoka. Aitzaki ezinhobea da hori Euskal Wikipediaren edizio-maratoia ospatzeko. Udako Euskal Unibertsitatearen, Gerediaga Elkartearen eta IXA taldearen laguntzarekin antolatuko da maratoia abenduaren 6an, Durangoko azokan, 10:30 hasi eta 19:30ak bitartean.

Maratoiari hasiera emateko Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldia egingo da eta itzulpen automatikorako tresnari ere sarreratxo bat egingo zaio; baina handik aurrerakoak praktika izango du oinarri. Partaideek Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko dute, tutore baten laguntzarekin. Izan ere helburua norberaren euskarazko ekarpenak Interneten sortu eta eguneratzen ikastea da helburua.

Euskaraz ere bai

Sarean jakinduria partekatzea. Auzolanean eta doan. Hori da Wikipediaren asmoa. Eta lortzen du: sarean gehien erabiltzen den entziklopedia da. Interneten bilaketaren bat egiten hasi orduko, aise agertzen da Wikipedia. 250 bat hizkuntzatan ditu edizioak; euskaraz ere bai. Euskarazko Wikipedia 2004an hasi zen forma hartzen eta egunetik egunera gizenduz doa. Egun 106.448 artikulu daude euskaraz.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1219' AND data='2020-07-11' LIMIT 1