Edukira joan

Publizitatea

EUSKARA

Hitano ikastaroa online

Maramara taldeak hiketan hitzegiteko ikastaroa antolatu du. 14 asteko iraupena izango du kurtsoak eta Internet bidez gauzatuko da bere osotasunean; ariketa, test eta skype bidezko mintza-praktiken bitartez.

2011-12-15

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Urtarriletik aurrera, hitanoa online ikasteko aukera emango du maramara elkarteak. Ikastaroak 14 asteko iraupena izango du –40 ordu–. Online ikastaroa Hitanoa. Mintza hadi lagun! ikasliburuan oinarrituta dago baina Internet bidez gauzatuko da bere osotasunean. Ordenagailuz egiteko ariketa eta test frogez gain, tutorearekin mintza-saioak ere egingo dira, Skype doako bideo-dei zerbitzuaren bidez.

Abenduaren 31 arte eman daiteke izena, Hitanoa webgunean. Bertan, ikastaroei buruzko informazio gehiago eta ariketeneta frogen adibideak eskura daitezke.

Maramara taldeak esperientzia handia dauka hitano ikastaroak ematen. Azken hamar urtetan, 20 ikastaro presentzial baino gehiago eman dituzte, baita hamaika hitzaldi ere. Orain, garai berrietara egokituz, pauso bat gehiago eman nahi dute eta online ikastaroak eskaintzen hasiko dira.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1265' AND data='2021-10-26' LIMIT 1