Edukira joan

Publizitatea

ASTRONOMIA

'Hubble' teleskopioak planeta eredu berria topatu du

Ez harrizkoa, ez labazkoa, ez gasezkoa, ez izoztua... mundu berrian ura da nagusi. Lurretik 40 argi urteko distantziara dago, Eguzkia baino txiakiagoa den izar gorri baten orbitan biratuz.

2012-02-23

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Planeta berria irudikatzen duen irudia
Planeta berria irudikatzen duen irudia NASA

Lurra, Marte, Artizar edo Mercurio harrizko gorputz erraldoiak dira, Jupiter edo Saturno gasezkoak eta Urano eta Neptuno izotzezkoak; baina Hubble teleskopioak topatu duen mundu berria ezberdina da, ura da nagusi. Ofizialki GJ214b izenez ezaguna den planeta hori 2009 urtean aurkitu zuen David Charbonneau astronomoak baina orain, Hubble teleskopio espazialaren bitartez ezaugarriak ezagutzea lortu dute.

Datuak

Lurrretik 40 argi urteko distantziara dago, Eguzkia baino txiakiagoa den izar gorri baten orbitan biratuz. Bere diametroa lurra baino 2,7 aldiz handiagoa da eta masa 6,5 bider handiagoa. 38 ordu behar ditu izarraren inguruan bira bat emateko, bi milioi kilometroko distantziara. Lurra eta Eguzkiaren batazbesteko distantzia 150 milioi kilometrotakoa da. Atmosfera ur lurrunezkoa dela uste dute. Ikerlariek datuak biltzen jarraitu nahi dute, izan ere, posible da izotz beroa bezalako material berriak aurkitzea; tenperatura altuak —230 gradu inguru— eta presio altuak medio.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1424' AND data='2017-06-26' LIMIT 1