Edukira joan

Publizitatea

TEKNOLOGIA

Gaztelania-euskara itzultzaile automatiko bat aurkeztu dute

2012-02-28

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Gaztelaniatik euskarara automatikoki itzultzeko tresna berri bat aurkeztuko dute astearte honetan Bilbon, AlhondigaBilbao zentroan, 20:00etatik aurrera. Ekitaldian izango dira, besteak beste, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Juan Alberto Alonso itzultzaile automatikoaren sortzailea.

Lehenago hedabideen aurrean egitasmoaren berri eman du Urgellek, eta esan du 533.432 euroko kostua izan duela. Lourdes Auzmendi Hizkuntz Politikarako sailburuordearen arabera, "testu errazak itzultzeko lagungarri da", eta gehienez 1.024 karakterekoa izateko eskatu du. Idatzia publikoa izango bada, itzultzaile automatikotik pasatu ondotik pertsona batek gainbegiratu beharko du.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1434' AND data='2020-07-11' LIMIT 1