Edukira joan

Publizitatea

BITXIKERIA

Birziklatzea oinarri duen 'reality'-a

Olaia eta Aitor Donostiako Gipuzkoa plazan biziko dira hamaika egunez. Helburua: birziklatzeko beharraz ohartaraztea. Interneten streaming bidez eta sare sozialen bitartez ikus daiteke zuzenean.

2012-03-03

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Kalean jarritako apartamentua.
Kalean jarritako apartamentua. / Lander F. Arroiabe, ARP

Olaiaren erronka du izena abian den azkeneko reality-ak. Baina ez da telebistan eskainiko, Interneten eta sare sozialetan baizik. Eta ez du bizkidetza helburu, birziklapena sustatzeko proiektu berria da. San Marko mankomunitateak eta Ecoembes eta Ecovidrio erakundeek antolatu dute ekintza hau.

Olaia eta Aitor bikotea hilabete batean Gipuzkoako hainbat herrietan eta Donostiako erdigunean dagoen Gipuzkoa plazan biziko da. 30 m2-ko apartamentu horretan biziko dira egunean 10 orduz.

Ekimena birziklatzen ikasteko "ikastaro trinko" gisa definitu dute antolatzaileek. Izan ere, Aitorrek ez ditu bereizten ontziak, beraz Olaia saiatuko da mutila konbentzitzen ontziak ondo bereizteak onura ugari dakarzkiola ingurumenari. Aitorren jarrera aldatzea izango da erronka nagusia eta egonaldiaren bukaerarako mutila birziklatzaile sutsua bihurtzea.

Proiektua gainera interaktiboa bat da eta herritarrek aukera izango dute iruzkinak eginez parte hartzeko eta dituzten zalantzak helarazteko.

Martxoaren 1etik 11ra bitartean Donostian izango dira, geroago Pasai Antxon (14tik 18ra) Lasarte-Orian 21etik 25a eta Errenterian (martxoaren 28tik apirilaren 1era).

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1446' AND data='2022-01-19' LIMIT 1