Edukira joan

Publizitatea

NATURA

Perito Morenoren haustura, fenomeno ikusgarria

Argentiako glaziar ezagunena ikusgarria da berez, baina are harrigarriagoa da ikustea nola urak izotz puska erraldoia zulatzen duen, haren orroak Patagonia osoan zabaltzen direlarik. Milaka pertsona aho zabalik uzten duen naturaren azken erakustaldia 2008ko neguan gertatu zen azkenekoz, eta, orain, gertatzear da berriro.

2012-03-02

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Lurrean glaziar ezagunik bada, hori Perito Moreno da. Ibai zuria Patagoniako izotz kontinentaletik askatzen da, Atlantikora bidean, eta Lago Argentino aintzirara iristen da. Egunean, batez beste, 2 metroko ibilbidea egiten du aurrera Lago Argentinon zehar, baina bere ibilbideak badu etenik: Magallaneseko penintsula. Izotzak arroketan aurkitzen du muga, eta banatu egiten ditu aintziraren zati nagusia eta haren hegoaldeko adarra.

Horrela, 50 eta 70 metroko altuera hartzen duen horma zuriak irteera-jariorik gabe uzten du hegoaldeko adarra, eta bertan ura pilatzen hasten da. Aintziraren bi aldeetan ur-mailen arteko aldea 25 metrora irits daiteke, izotz puskak presio handia jasaten duelarik. Eta presio horrek eragiten ditu Pepito Morenoren haustura ikusgarriak.

Izotza pitzatu egiten da beheko aldetik, eta ubide txikiak azaltzen dira lehenik. Gero, pìtzadura handituz joaten da, tunel bat osatu arte. Eta, azkenik, tunelaren sabaia erori egiten da, ibai zuriaren orroak Patagonia osoan zabaltzen direlarik. Horrek egin du Perito mundu guztian ezagun.

Milaka pertsona aho zabalik uzten duen naturaren azken erakustaldi hori 2008ko neguan gertatu zen. Inoiz ez da jakiten ordea noiz izango den hurrengo haustura, Perito Morenoren hausturak ez baitu ziklo erregularrik. Baina oraingoan ez du asko itxaronarazi, lau urteren buruan gertatzear delako berriro Argentinako glaziar erraldoiaren haustura.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1451' AND data='2017-06-26' LIMIT 1