Edukira joan

Publizitatea

KULTURA

Jaizkibel draga, eraberrituta

Itxura ederra du 1984. urtean erretiratu zen ontzi zaharrak. Jaizkibel izeneko draga Bilboko Euskalduna ontzioletan eraiki zuten, eta bertan itsasoratu zuten 1933ko azaroan, Pasaiako Portuan dragatze-lanak burutzeko.

2012-06-07

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Ontziaren itxura lehen eta orain
Argazkia handitu
Ontziaren itxura lehen eta orain

Gaur eguerdian eman dituzte bukatutzat Jaizkibel draga eraberritzeko lanak. Duela bi urte hasi zituzten eta emaitzak edertasuna dario. Pasaiako Portuko Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lorturiko akordiari esker egin dituzte eraberritze lanak, 640.000 euro bideratu dituzte itsasontziaren xarma berreskuratzera.

Jaizkibel izeneko draga Pasai San Pedroko Ondartxoko ontziolan dago orain. Hantxe dago Ontzigunea ere, Ontzi Ondarearen Kontserbaziorako Zentroa.

Bilboko Euskalduna ontzioletan eraiki zuten ontzia, eta bertan itsasoratu zuten 1933ko azaroaren 3an, Pasaiako Portuan dragatze-lanak burutzeko. Arrosario motako draga da, luzeraz 60 metro ditu.

1992. urtean Eusko Jaurlaritzako Ondarearen Batzordeak Kultur Intereseko Ondasun gisa sailkatu zuen, monumentu kategoriarekin. Era horretan, enkantean jartzea eta zatikatzea ekidin zuten, horixe baitzen Portuko Batzordearen lehen asmoa.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1682' AND data='2017-03-29' LIMIT 1